182005forulegea,

18/2005 Foru Legea, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa

Nafarroako Parlamentua

18/2005 FORU LEGEA, abenduaren 29koa, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela:

2006KO EKITALDIRAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKO FORU LEGEA

I. TITULUA

Kredituak eta horien aldaketak

I. KAPITULUA

Hasierako kredituak eta horien finantzaketa

1. artikulua. Nafarroako Aurrekontu Orokorren eremua.

Onetsi egin dira 2006ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Honako atalak dituzte:

a) Parlamentuaren, Comptos Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontua.

b) Foru Komunitateko administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontua.

c) Nafarroako Kontseiluaren eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren Aurrekontua.

d) Foru Komunitateko sozietate publikoen jarduketa, inbertsio eta finantzaketa programak, baita finantzen egoera-orriak ere.

2. artikulua. Kreditu eta eskubide ekonomikoen kopurua.

1. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako programak betetzeko onetsi diren kredituek, bateratuta, 3.380.172.300 euro egiten dute.

2. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuen diru-sarreren egoera-orrietan, aurrekontu ekitaldi honetan ustez likidatuko diren eskubide ekonomikoen zenbatespenak agertzen dira; hain zuzen ere, 3.380.172.300 euro egiten dute bateratuta.

II. KAPITULUA

Aurrekontuetako kredituen aldaketa

3. artikulua. Aurrekontuetako kredituen aldaketa.

Aurrekontuetako kredituen aldaketak Nafarroako ogasun publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen aginduen araberakoak izanen dira, baldin eta foru lege honek agindu horiek aldatzen ez baditu.

Aurrekoa gorabehera, ondokoak ez dira aurrekontu aldaketatzat hartuko:

a) Kontusailen arteko funts mugimenduak, baldin eta kontusail horietako kredituek helburu berbera badute, eta Europar Batasunak, horiek hein batean kofinantzatzeagatik, horien erabileraren gaineko kontrola hobetzea eskatzen duelako soilik bereizten badira.

b) "Su-itzaltzea eta salbamendua" izenburupeko 054000 proiektuko kontusailen arteko funts mugimenduak, baldin eta plantilla-aldaketen ondoriozkoak badira, hau da, funtzionarioen atxikipena aldatu egin delako "Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuaren" eta "Su-itzaltze eta Salbamendurako Partzuergoaren" artean. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari ahalmena eman zaio aipatu mugimenduak baimentzeko.

4. artikulua. Kreditu gehikuntzak.

Nafarroako ogasun publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeko 45. artikuluko a)tik f)ra bitarteko letretan aipatutako kredituez gain, 2006. urtean ondoko kredituek ere gehikuntzarik izaten ahal dute: epaien betearazpenak finantzatzera bideraturiko kredituak, epai-exekuzio haietan zehazten den zenbatekoa dutenak. Helburu horretarako berariazko kontusailik ez badago, edozein departamentutan gaitu ahalko da, gastuaren izaera edozein izanik ere. Kasu horren barrenean egonen dira Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenak, horien betearazte subsidiarioaren ondorioz Nafarroako Gobernuak funts ekonomikoak edukitzea beharrezkoa gertatzen denean, baita Nafarroako Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren eta zerga administrazioaren organo kudeatzaileen ebazpenak ere, gastuen itzulketa eskatzen baldin bada, eta, era berean, Nahitaezko Desjabetzapenerako Probintziako Epaimahaiaren erabakiak eta, orobat, Nafarroako Foru Komunitateak ordaindu behar dituen FEOGA-Bermearen laguntzen kudeaketaren ondoriozko finantza-zuzenketak.

Era berean, ondare erantzukizunagatiko kalte-ordainei dagokienez, aurreko lerroaldean aipatu epaiak betearazteko ezarri bezala jokatuko da eta tratamendu bera izanen dute.

Aurrekoaz gainera, ondorengoak ere gehitzen ahal dira:

1. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontusailok:

a) 010001-01000-2261-921100 kontusaila, "Hauteskundeak" izenekoa. Kontusail horri aplikatzen ahalko zaizkio hauteskundeak egiteko behar diren lan eta inbertsio guztien edonolako gastuak.

b) 011002-01100-2263-921700 kontusaila, "Gastu juridikoak-auziak" izenekoa.

c) 020002-04100-1001-921400 kontusaila, "Lehendakari ohi eta kontseilari ohientzako prestazioak" izenekoa.

d) 020002-04100-1239-921400 kontusaila, "Funtzionarioen famili laguntza, osagarri berriak, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk" izenekoa.

e) 020002-04100-1309-921400 kontusaila, "Aldi baterako kontratuen bukaerako kalte-ordainak" izenekoa.

f) 020002-04100-1309-921402 kontusaila, "Lan kontratudunen famili laguntza, osagarri berriak, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk" izenekoa.

g) 020002-04300-1614-211100 kontusaila, "Aldez aurretik erretiratzeagatik jaso beharreko kalte-ordainak" izenekoa.

h) 020002-04100-1620-921400 kontusaila, "Langileei buruzko hitzarmen indarduna aplikatzeko funtsa" izenekoa.

i) 020002-04100-1620-231800 kontusaila, "Osasun laguntza-erabilera berezia" izenekoa.

j) 020002-04100-1620-231802 kontusaila, "Lan-istripuengatiko aldi baterako lan-ezintasunaren subsidioa ordaintzea" izenekoa.

k) 020002-04100-1700-921400 kontusaila, "Kalte-ordaina. Derrigorrezko leku-aldaketa, bizilekuaren aldaketa eta guzti" izenekoa.

l) 020002-04100-1709-921400 kontusaila, "Zerbitzuak aitortzeko Gizarte Segurantzarekiko hitzarmenaren aurreikuspena" izenekoa.

m) 020002-04100-1709-921403 kontusaila, "Lan istripuengatik jaso beharreko kalte-ordainak" izenekoa.

n) 051000-02100-6054-132102 kontusaila, "Segurtasunerako tresnak" izenekoa.

ñ) 060000-06000-6000-133100 kontusaila, "Espetxe berria eraikitzeko lurrak erostea" izenekoa.

o) 060000-06000-6019-133100 kontusaila, "Espetxe berria eraikitzeko lurrak urbanizatzea" izenekoa.

p) 060000-06300-4709-111200, "Atentatu terroristak jasan dituzten enpresa pribatuentzako dirulaguntzak" izenekoa.

q) 060000-06300-4809-111200 kontusaila, "Atentatu terroristak jasandako pertsonentzako dirulaguntzak" izenekoa.

r) 060000-06300-8319-111200 kontusaila, "Atentatu terroristen ondoriozko maileguak" izenekoa.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontusailok:

a) 100000-10100-4400-923900 kontusaila, "AUDENASA. Merkataritza politika" izenekoa.

b) 110000-11000-4819-923400 kontusaila, "Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren funtzionamendurako transferentziak" izenekoa.

c) 112001-11410-9500-929100 kontusaila "Osoko kreditua. 8/1988 Foru Legeko 39. artikulua" izenekoa.

d) 121001-13300-6092-923100, "Proiektu teknikoak" izenekoa.

e) 121002-13300-2020-923100, "Ondasun higiezinen errentamendua" izenekoa.

f) 121002-13300-6020-923100 kontusaila, "Instalazio berriko eraikuntza eta obrak, ondare higiezina birmoldatzea eta janztea".

g) 121002-13300-8500-923100 kontusaila, "Sektore publikoko akzioak erostea" izenekoa.

h) 151000-12100-6090-932100 kontusaila, "Tributu-informatikako sistema integratua" izenekoa.

i) 151000-12140-2273-932100 kontusaila, "Datu fiskalak grabatzea" izenekoa.

j) 155003-12530-2272-923703 kontusaila, "Zordun fiskalen ondasunen gaineko kargak eskuratzea" izenekoa.

k) 160000-11100-2269-941100 kontusaila, "Transferentzia berriak eskuratzearen ondoriozko gastuak" izenekoa.

3. Toki Administrazioko Departamentuko kontusailok:

a) 211002-21400-4609-942300 kontusaila, "Toki Erakundeetako administrazio-berregituraketako prozesuak sustatzea" izenekoa.

b) 211002-21400-7609-942300 kontusaila, "Toki Erakundeetako administrazio-berregituraketako prozesuak sustatzea" izenekoa.

c) 211003-21300-7609-456200 kontusaila, "Iruñerriko ibai-ingurunearen lehengoratzea. EGEF. 2. helburua" izenekoa, Eskualde Garapeneko Europako Funtsera (EGEF) (2. helburua, 2. ardatza, 11. esparrua) bildutako proiektuak gauzatzeko 2006. urteari dagokion ordainketa finantzatzeko adina.

d) 211003-21300-7609-456100 kontusaila, "Ibaiak arazteko eta saneatzeko plan zuzentzailea. EGEF. 2. helburua" izenekoa, hurrengo obren 2006. urteko zatia ordaintzeko behar beste diruarekin: Herrilan, Garraio eta Ingurumen Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateko Toki Administrazioko Departamentuak 1995eko otsailaren 27an izenpetu zuten Hitzarmenean --hirietako hondakin urak saneatu eta arazteko Plan Nazionaleko jarduketei buruzkoan-- jasotako obrak, zeinak Europar Batasuneko Kohesio Funtsen eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) (2. helburua, 2. ardatza 1. esparrua) kontura finantzatzeko proiektuetakoak baitira.

e) 211003-21310-7609-456100 kontusaila, "Goi hornidurarako plan zuzentzailea. Kohesio funtsak" izenekoa, hurrengo obren 2006. urteko zatia ordaintzeko behar beste diruarekin: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak eta Jurramendiko Mankomunitateak 2002ko apirilaren 20an sinatu hitzarmenekoak, "Jurramendiko Mankomunitateko ipar-mendebaldeko hornidura" izeneko proiektuko obrak, Europar Batasuneko Kohesio Funtsari atxikitako proiektuari buruzko 2001eko abenduaren 20ko C-2001-4208 Erabakiaren arabera, eta honako obren 2006. urteko zatia ordaintzeko behar beste diruarekin: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak eta Iruñerriko Mankomunitateak 2003ko martxoaren 14an sinatu hitzarmeneko "Iruñerria hornitzea Nafarroako Ubidetik-1. fasea ETAP Tiebas" izenekoak, Europar Batasuneko Kohesio Funtsari atxikitako proiektuaren 2002ko abenduaren 20ko C-2002-4659 Erabakiaren arabera.

f) 211003-21320-7609-456200, "Hiri hondakin solidoen Plan Zuzentzailea. Kohesio funtsak" izenekoa, hurrengo obren 2006. urteko zatia ordaintzeko behar beste diruarekin: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak eta Iruñerriko Mankomunitateak, "Nafarroako Hiri Hondakinen Plan Integratuaren barrenean, I. Ipar Eremuko hiri hondakinen zati organikoaren tratamendua egitea" (biometanizazioaren 1. fasea) izeneko lanetarako, 2002ko abenduaren 23an sinatu hitzarmenekoak, Europar Batasunaren Kohesio Funtsari atxikitako proiektuaren arabera 2001eko martxoaren 19ko C-2000-ES-16C-PE023 Erabakiaren indarrez, zeina gero aldatu baitzuen 2003ko azaroaren 7ko C-2003-4183 Erabakiak.

4. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko kontusailok:

a) 320000-32200-4809-261400 kontusaila, "Etxebizitzen errentarientzako dirulaguntzak" izenekoa.

b) 320000-32200-4809-261202 kontusaila, "Etxebizitza-errentamenduen zerga-gastuak" izenekoa.

c) 320000-32200-6000-261202 kontusaila, "Eroslehentasun eta atzera-eskuratze eskubideak gauzatzea, eta lurzoru-salmenta eskaintzak" izenekoa.

d) 320000-32200-7800-261400 kontusaila, "Etxebizitzaren arloko jardueretarako dirulaguntzak eta subsidioak" izenekoa.

e) 320000-32200-7800-261403 kontusaila, "Ohiko etxebizitzarako inbertsioaren zerga-gastuak" izenekoa.

5. Hezkuntza Departamentuko kontusailok:

a) 400000-40200-1239-321100 kontusaila, "Funtzionarioen zerbitzuen onarpenerako, osagarri berrietarako, antzinatasunerako, familia-laguntzarako, eszedentziatik itzultzerako eta beste batzuetarako aurreikuspena" izenekoa.

b) 400000-41000-1310-321100 kontusaila, "Aldi baterako langile kontratudunen ordainsariak" izenekoa.

c) 400000-41000-1600-321100 kontusaila, "Gizarte Segurantza" izenekoa.

d) 410001-41120-7609-325102 kontusaila, "Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko" izenekoa.

e) 410002-41140-4609-322D00 kontusaila, "Departamentuak haurrak eskolatzeko erabilitako udal eraikin eta eskola-kontzentrazioetarako dirulaguntza" izenekoa.

f) 410004-41150-2210-324100 kontusaila, "Jantokiak" izenekoa.

g) 410004-41150-2230-324100 kontusaila, "Eskola garraioa" izenekoa.

h) 423001-41610-4809-322400 kontusaila, "Hezkuntza berezirako bekak eta laguntzak" izenekoa.

i) 423001-41610-4811-322000 kontusaila, "Ikastetxe itunduei laguntzak ematea berariazko hezkuntza premietarako" izenekoa.

j) 431000-43100-6001-325100 kontusaila, "Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzako desjabetzeak" izenekoa.

6. Osasun Departamentuko kontusailok:

a) 1241 kode ekonomikokoak, osasun arloko udal langile transferituen lansariak ordaintzeko direnak, foru administraziokoak izanik Toki Osasunaren zerbitzuan dauden eta Nafarroa osasun eskualdetan banatzeari buruzko azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legea eta Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea aplikatzearen ondorioz transferitzen diren funtzionarioen soldatak ordaintzeko behar den zenbatekoan.

b) 540000-52000-1239-311100 kontusaila, "Funtzionarioen zerbitzuen onarpenerako, osagarri berrietarako, familia laguntzarako, gradurako, antzinatasunerako eta beste batzuetarako aurreikuspena " izenekoa.

c) 540000-52000-1309-311100 kontusaila, "Zerbitzuen aitorpenerako, antzinatasunerako, osagarri berrietarako, familia laguntzarako eta beste batzuetarako aurreikuspena" izenekoa.

d) Botikak erosteko direnak, 2215 kode ekonomikoa dutenak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan honako gastu-programetan kokatuak: 540, 541, 542, 543, 544, 545, 546, 547 eta 548.

e) 541006-52225-2500-311106 kontusaila, "Organoen transplanteak" izenekoa.

f) 547001-52310-2279-312200 kontusaila, denominada "Aho-hortzetako osasun programa" izenekoa,

g) 541007-52300-2269-311100 kontusaila, "NGOIarekin koordinazioa, proiektuak eta programak" izenekoa.

h) 547002-52370-4809-313100 kontusaila, "Farmazia prestazioak" izenekoa.

i) 547002-52370-4809-313102 kontusaila, "Zurgatzaileak eta beste osasun-produktu batzuk" izenekoa.

7. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko kontusailok:

a) 710000-71210-4700-412103 kontusaila, "Aseguru primen konpentsazioa" izenekoa.

b) 720000-72130-2276-417100 kontusaila, "Nafarroako Ubidearen bidezko ureztaketa sustatzeko jarduketak" izenekoa.

c) 720001-72120-6019-414300 kontusaila, "Lurren jabetza eta lurzatien kontzentrazioa berrantolatzeko obrak, PDR (FEOGA-G)" izenekoa.

d) 721000-72210-7701-413102 kontusaila, "Nekazaritza industrializatu eta merkaturatzeko inbertsioetarako dirulaguntzak, PDR (FEOGA-G)" izenekoa.

e) 721001-72220-4701-413100 kontusaila, "Nekazaritzako elikagai enpresen batasunentzako dirulaguntzak" izenekoa.

f) 721002-72230-7700-412100 kontusaila, "Nekazaritza-ustiategien eraginkortasuna hobetzea. PDR (FEOGA-G)" izenekoa.

g) 721002-72230-7700-412103 kontusaila, "Makineriarako eta produkzio-bideetarako dirulaguntzak" izenekoa.

8. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko kontusailok:

a) 810001-81130-6015-458100 kontusaila, "Industria azpiegiturako inbertsioak" izenekoa.

b) 830001-81120-4709-422200 kontusaila, "Enplegu sorreraren gastu fiskalak" izenekoa.

c) 830001-81120-7701-422202 kontusaila, "Inbertsio eta enpleguarengatiko funts galdurako dirulaguntzak".

d) 830001-81120-7709-422200 kontusaila, "Inbertsioaren gastu fiskalak" izenekoa.

e) 840001-81200-7709-467303 kontusaila, "I+G+B proiektuetarako, patenteetarako eta bideragarritasun azterlanetarako dirulaguntzak enpresentzat. FEDER Programak" izenekoa.

f) 840001-81200-7709-467306 kontusaila, "I+G+Bko inbertsioen gastu fiskalak" izenekoa.

g) 840001-81200-7819-467302 kontusaila, "Zentro teknologikoak finkatzeko dirulaguntzak. FEDER Programak" izenekoa.

h) 881001-84100-4819-241100 kontusaila, "Enpleguko zentro berezientzako transferentziak, eragiketa arruntetarako" izenekoa.

i) 881001-84100-4819-241104 kontusaila, "Laneratzeko zailtasun handienak dituztenak lan munduan sartzeko programak PO/3 FSE Nafarroa" izenekoa.

j) 881001-84100-7709-241100 kontusaila, "Autonomoentzako dirulaguntzak inbertsioetarako PO/3 FSE Nafarroa" izenekoa.

k) 881001-84100-7709-241200 kontusaila, "Kooperatiba eta lan sozietateetarako dirulaguntzak, enplegua sostengatzeko" izenekoa.

l) 881002-84100-4819-241100 kontusaila, "Enplegu ekimenetarako ekintzak, EBeko funtsen bidez kofinantzatuak" izenekoa.

9. Gizarte Ongizate, Kirol eta Etxebizitza Departamentuko kontusailok:

a) 900000-91200-4819-143103 kontusaila, "Nazioko eta nazioarteko larrialdietarako laguntzak" izenekoa.

b) 923001-93530-4809-231402 kontusaila, "Laguntzak, etxeko laguntza pertsonala emateko" izenekoa.

c) 924002-93320-4809-231500 kontusaila, "Bizibiderik gabeko familia nafarrentzako laguntzak" izenekoa.

d) 924003-93310-4609-231500 kontusaila, "Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak" izenekoa.

e) 924003-93310-4809-231500, "Alarguntza pentsioengatiko kenkarietatik sorturiko zerga-gastuak".

f) 925001-93310-4809-212100 kontusaila, "Kotizazio gabeko pentsioak" izenekoa.

g) 950002-92130-4809-231503 kontusaila, "Lanean ari diren amentzako laguntzak" izenekoa.

h) 950002-92130-4809-231502 kontusaila, "Lau seme-alaba edo gehiagoko familientzako laguntzak" izenekoa.

i) 950002-92130-4809-231505 kontusaila, "Hirugarren seme-alaba edo hurrengoak izandako familientzako laguntzak" izenekoa.

10. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko honako kontusail hauek

a) A10001 A1120 -7609 -432302 kontusaila, "Toki entitateendako transferentziak hitzarmenen bidez" izenekoa.

b) A20000-A2000-7819-337100 kontusaila, "Xabier 2006" izenekoa.

c) A20002-A2510-2279-335100 kontusaila, "Programa berekiak" izenekoa.

d) A11002-A1410-7800-331100 kontusaila, "Interes Kulturaleko Ondasunetako inbertsioen gastu fiskalak" izenekoa.

e) A210001-A2400-6020-332200 kontusaila, "Nafarroako Liburutegi Nagusi berria" izenekoa.

5. artikulua. Bete gabeko lanpostuak direla-eta, kreditu soberakinen norakoa.

Bete gabeko lanpostuak direla-eta aurreikus daitezkeen soberakinak behin-behineko kontratuak finantzatzeko erabiltzen ahal dira, zerbitzuen funtzionamendu onerako beharrezkoa baldin bada. Xede horretarako ezarriko dira kredituak, horiei dagokien programan.

6. artikulua. Esleitu zain dauden langileria-gastuen kontusailen kudeaketa.

1. Langileria-gastuen kapituluaren barrenean, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari ahalmena ematen zaio, "Esleitu zain dauden langileria-gastuak" izeneko kontusailak kudeatzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren langile berriak kontratatzeko premiei aurre egiteko.

2. Aurreko puntuan aipatu diren kontusailetan eragina duten langileria-gastuen kapituluaren barrenean egiten diren funts-mugimenduak ez dira aurrekontu-aldaketatzat hartuko, Nafarroako ogasun publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988ko Foru Legeak agintzen duenari dagokionez.

II. TITULUA

Langileria-gastuak

I. KAPITULUA

Jarduneko langileriaren ordainketak

7. artikulua. Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen lansariak.

1. 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko funtzionario eta estatutupeko langileen ordainsariak, 2005eko ekitaldiko Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2004 Foru Legean ezarritakoak, 100eko 2 gehituko dira -aipatutako foru legeko bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa bete ondoren-. Horrek ez du ezertan galaraziko, hala ere, lanpostu bakoitzaren ordainsarietan egokipenak egitea, hala badagokie, ziurtatzeko gordeko dela dedikazio, erantzukizun, arriskugarritasun edo nekagarritasuneko edukiarekin dagokien erlazioa.

2. Aurreko puntuan adierazitako gehikuntza behin-behinekoa izanen da, Nafarroako administrazio publikoen funtzionarioentzat eta estatutupeko langileentzat 2006. eta hurrengo urteetarako enplegu baldintzei buruzko Akordioan hitzartzen den ordainsarien gehikuntza orokorraren kontura. Hura onesteko, Nafarroako Gobernuak behar den lege proiektua igorriko du Nafarroako Parlamentura.

8. artikulua. Nafarroako administrazio publikoetako lan-kontratudunen lansariak.

1. 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina, Nafarroako administrazio publikoen eta haien erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunen ordainsariak haien hitzarmen kolektiboan zehazten direnak izanen dira, betiere foru lege honetako 7. artikuluan ezarritako irizpideei jarraituz.

2. Nafarroako gainerako administrazio publikoen zerbitzuko lan-kontratudunen ordainsariak, administrazio publiko bakoitzak bere aurrekontuetan ezartzen dituenak izanen dira, betiere foru lege honetako 7. artikuluan ezarritako irizpideei jarraituz.

9. artikulua. Nafarroako Gobernuko kideak, zuzendari nagusiak eta erakunde publikoetako zuzendariak.

1. Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 35. eta 45. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuko kideek 2006. urtean ondoren zehazten diren ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilabetetan banatuta, indarra duen araudiaren arabera egokitzen zaizkien antzinatasunaz eta graduaz gainera.

Nafarroako Gobernuko lehendakaria: 75.436,76 euro.

Kontseilariak: 70.203,56 euro.

2. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko zuzendari nagusiek 2006. urtean 55.575,80 euroko ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilabetetan banatuta, indarra duen araudiaren arabera egokitzen zaizkien antzinatasunaz eta graduaz gainera.

3. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 109.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erakunde publikoetako zuzendariek 2006. urtean ondoren zehazten diren ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilabetetan banatuta, indarra duen araudiaren arabera egokitzen zaizkien antzinatasunaz eta graduaz gainera.

a) Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua:

Zuzendari kudeatzailea: 55.575,80 euro.

b) Nafarroako Zerga Ogasuna:

Zuzendari kudeatzailea: 89.770,66 euro

c) Osasunbidea:

Zuzendari kudeatzailea: 89.770,66 euro.

Giza Baliabideen zuzendaria: 68.597,62 euro.

Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendaria: 68.597,62 euro.

Laguntza Espezializatuko zuzendaria: 68.597,62 euro.

Administrazio eta Antolaketa zuzendaria: 68.597,62 euro.

Nafarroako Ospitaleko zuzendaria: 59.840,90 euro.

Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendaria: 59.840,90 euro.

Anbulatorioen eta Hospitalez Kanpoko Laguntzaren zuzendaria: 59.840,90 euro.

Lizarrako Barrutiko zuzendaria: 57.351,42 euro.

Tuterako Barrutiko zuzendaria: 57.351,42 euro.

Nafarroako Ospitaleko zuzendari medikoa: 57.351,42 euro.

Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendari medikoa: 57.351,42 euro.

Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendariordea: 57.351,42 euro.

Ubarmin Klinikako zuzendaria: 55.853,98 euro.

Nafarroako Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea: 55.853,98 euro.

Nafarroako Iparraldeko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea: 55.853,98 euro.

Laguntza Anbulatorioa Koordinatzeko zuzendariordea: 55.853,98 euro.

Adimen-osasuneko zuzendariordea: 55.853,98 euro.

Laguntza Espezializatuko zuzendariordea: 55.853,98 euro.

Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea: 54.845,28 euro.

Kudeaketa Ekonomikorako eta Antolaketaren Garapenerako zuzendariordea: 54.845,28 euro.

Nafarroako Ospitaleko Administrazio eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria: 52.363,22 euro.

Bideko Ama Birjina Ospitaleko Administrazio eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria: 52.363,22 euro.

Nafarroako Ospitaleko Erizaintza zuzendaria: 52.363,22 euro.

Bideko Ama Birjina Ospitaleko Erizaintza zuzendaria: 52.363,22 euro.

Nafarroako Ospitaleko Langileri zuzendaria: 52.363,22 euro.

Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileri zuzendaria: 52.363,22 euro.

Lizarrako Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren zuzendariordea: 52.363,22 euro.

San Frantzisko Xabierkoa zentro psikogeriatrikoko zuzendaria: 52.363,22 euro.

Tuterako Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren zuzendariordea: 52.363,22 euro.

Anbulatorioen eta Ospitalez Kanpoko Laguntzaren Kudeaketa zuzendaria: 49.873,74 euro.

d) Nafarroako Lan Osasunaren Institutua:

Zuzendari kudeatzailea: 55.575,80 euro

e) Nafarroako Enpleguaren Zerbitzua:

Zuzendari kudeatzailea: 68.637,66 euro

f) Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua:

Zuzendari kudeatzailea: 55.575,80 euro.

Giza Baliabideen eta Araubide Juridikoaren zuzendariordea: 48.781,60 euro.

Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen zuzendariordea: 48.781,60 euro.

Menpekotasunen arloko Laguntzaren zuzendariordea: 48.781,60 euro.

Kudeaketa zuzendariordea: 48.781,60 euro.

g) Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua:

Zuzendari kudeatzailea: 55.575,80 euro.

Kirol zuzendariordea: 48.781,60 euro.

Gazteriaren zuzendariordea: 48.781,60 euro.

h) Nafarroako Emakumearen Institutua:

Zuzendari kudeatzailea: 48.781,04 euro.

4. Erakunde autonomo bateko kudeatzaile edo zuzendari kudeatzaile karguan ari direnek, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako plantillakoen artean izendatutakoek, dagozkien ordainsariak izanen dituzte, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera.

5. Artikulu honetan ezarritako ordainsariak gaurkotu eginen dira, Nafarroako 2005erako aurrekontu orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2004 Foru Legearen bigarren xedapen gehigarriari jarraikiz.

II. KAPITULUA

Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboak

10. artikulua. Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioak gaurkotzea.

1. 2006eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioek, gaurkotzeko eskubidea badute, 100eko 2ko igoera izanen dute, 2005eko ekitaldiko Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2004 Foru Legean ezarritakoak oinarri harturik.

2. 2006. urtean, Nafarroan Kontsumoko Prezioen egiazko Indizea 100eko 2tik gorakoa bada, alde hori zuzenean aplikatuko da gaurkotzeko eskubidea duten Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioetan; hots, 2006ko urtarrilaren 1aren aurretik sortzen direnetan; kontsolidatu eginen da eta 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu eragin ekonomikoak.

Halaber, kontsolidatuko ez den sari bakar bat ordainduko zaie aurreko lerrokadan aipatutako pentsiodunei; 2006. urtean sorrarazitako pentsioen zenbateko osoaren gainean kalkulatuko da, eta aipatu desbideratzearen portzentajearen parekoa izanen du zenbatekoa.

11. artikulua. Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sisteman jarraitzen duten funtzionarioen eskubide pasiboen araubideari aplikatzeko arauak.

1. Martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legeak indarra hartu baino lehen indarra zuten xedapenek arautuko dute artikulu honetan aipatzen den funtzionarioen eskubide pasiboen araubidea. Soldata erregulatzailea zehazteko, aipatu foru legearen eta hura betetzeko emandako lansarien behin-behineko erregelamenduaren aurreko sistemaren arabera funtzionarioek jasotako lansari handienak hartuko dira aintzakotzat, eta horiei Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko foru legeetan hurrengo urteetarako ezarritako ehunekoak gehituko zaizkie. Salbuespena izanen da lan istripuaren ondoriozko ezgaitasunengatiko pentsioei eta lanbideko eritasunengatiko pentsioei buruz artikulu honetan xedatutakoa.

2. Aurreko idatz-zatian aipatu xedapenen arabera, erretiro eta pentsioen ondorioetarako zerbitzualdia zenbatzeko, funtzionarioek zerbitzuan egiazki egindako urteak besterik ez dira kontuan hartuko. Urte horien barrenean sartuko dira administrazio publikoan egiazki egindako urteak, betiere behar den administrazioak aitortuak, Foru Diputazioak 1981eko urriaren 29an hartutako Erabakiari eta apirilaren 14ko 21/1983 Foru Dekretuari jarraikiz.

Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren edo Toki Erakundeen montepioren bati atxikitako funtzionarioen erretiro-, alargun- eta umezurtz-pentsioen kasuan, foru lege honek indarra hartu ondoren jardunean hil edo erretiratutakoak badira, honako hauek zenbatuko dira, eta pentsioaren zio den egintza gertatutako egunetik aurrera izanen dute eragina; aipatu funtzionarioek Gizarte Segurantzaren araubide ezberdinetan kotizatutako aldiak, betiere, aldi horiek aipatu montepioei kotizatutako beste batzuekin gainjartzen ez badira, honako hauek finkatzeko ondorioetarako soilik: eskubide pasiboetarako hartzeko zenbagarriak eta dagokion pentsioa kalkulatzeko kotizazio edo zerbitzu-urteengatikako ehunekoa edo kuota.

Aurreko idatz-zatian aipatu funtzionarioek sortutako erretiro-, alargun- eta umezurtz-pentsioetarako, inola ere ez dira hurrengoak zenbatuko: aipatu funtzionarioek Gizarte Segurantzaren araubide ezberdinetan kotizatutako aldiak, baldin eta aipatu aldiek, hala badagokio, beste batzuekin batuta, aipaturiko araubideetan pentsiorako eskubiderik sortu badute, salbuespen batekin, hots, SOVI delakoaren prestazioetarako eskubidea sortzeko balio duten aldi kotizatuak, zenbatu eginen baitira horiek.

Bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak edo toki entitateek dituzten montepioetakoren baten babesean dauden funtzionarioek alargun pentsioa sortuz gero, bikotekide egonkorrek ere izanen dituzte eskubide pasibo horiek.

3. Artikulu honen 1. idatz-zatian xedatutakoa betez, eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren barrenean dauden funtzionario publikoek 2006. urtean hartutako erretiro eta pentsioak finkatzeko, ondoko hau hartuko da kontuan:

a) Eskubide pasiboetan eragina duten lansari kontzeptuen zenbatekoak 2006. urteari dagozkionak izanen dira, hau da, 1983. urtekoei geroko aurrekontuei buruzko foru legeek, hau barne, finkatutako gehikuntzak aplikatu ondoren sortzen direnak.

Horri begira, lansarien zenbatekoak eta garestitasun plusa, 2006. urtekoak, zein diren zehazteko, 100eko 2a gehituko zaie 2005eko ekitaldirako Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2004 Foru Legearen 11. artikuluan ezarritako kopuruei. 2006an Nafarroan Kontsumoko Prezioen egiazko Indizea 100eko 2tik gorakoa bada, alde hori zuzenean aplikatuko zaie zenbateko horiei, kontsolidatu eginen da eta 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu eragin ekonomikoak. Halaber, azken kasu horretan, aipatu desbideratzetik heldu diren eta 2006. urteari dagozkion aldeak ordainduko dira.

Salbuespen gisa, lan istripu edo lanbideko eritasunaren ondoriozko ezgaitasunagatiko erretiro pentsioen kasuan, bai eta lan istripuz edo lanbideko eritasunez hiltzearen ondoriozko alargun edo umezurtz pentsioenean ere, funtzionarioa erretiratu edo hil aurreko urtean hark bere lanpostuagatik jasotako lansariek osatuko dute alokairu arautzailea.

b) 1980ko urtarrilaren 29ko Parekatze Arautik sortutako ordainsari sistematik kanpo geratu ziren udal funtzionarioentzat, horren bigarren xedapen gehigarriko bigarren lerrokadan emandako ahalmena oinarritzat hartuz, pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoa honakoa izanen da: funtzionario horientzako 1983ko zenbatekoari hurrengo urteetan izandako gehikuntzak erantsiz, 2006rako aurreikusitakoa barne, ateratzen dena.

4. Funtzionarioek pentsio araubidea finantzatzen lagunduko dute 13/1983 Foru Legearen aurreko arauteria aplikatuz ateratzen den zenbatekoaz, ondorengo urteetako Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko foru legeetan ezartzen diren pentsio igoeren portzentajeak erantsirik.

5. 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina, gutxieneko erretiro-pentsioaren urteko zenbateko gordina Nafarroako administrazio publikoetako E mailako funtzionarioentzat 2006rako finkatuko den hasierako soldataren adinakoa izanen da. Atal honek xedatua bakarrik ezarriko zaie indarreko arautegiaren arabera gaurkotzeko eskubidea duten pentsioei.

6. 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera, gutxieneko alargun-pentsioa honako hau izanen da: ekitaldi horretarako ezarriko den Ondorio Askotarako Errentaren Adierazgarri Publikoa (IPREM) adinako urteko zenbateko gordina.

7. Artikulu honetako 6. idatz-zatian xedatutakoa aplikatuko zaie, halaber, Nafarroako administrazio publikoen klase pasiboen edozein montepioren kargura emandako umezurtz-pentsioei (martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko eskubide pasiboen sistema aplikaturik), zein bere Erregelamenduaren arabera, 1991ko ekitaldirako Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko otsailaren 26ko 5/1991 Foru Legeko hemezortzigarren xedapen gehigarriak emandako idazkera oinarri harturik.

Gehikuntza honetatik baztertu egiten dira, beraz, aipatu 5/1991 Foru Legean ezarritako aldaketaren aurretik aplikatzen zen araudiaren arabera emandako umezurtz pentsio guztiak, onuradunaren ezintasun egoeraren eraginez onartu zirenak izan ezik.

8. Foru Diputazioko funtzionarioen erretiroei eta pentsioei buruzko Erregelamenduko 8. artikuluko 3. idatz-zatian eta udal funtzionarioen eskubide pasiboei buruzko Erregelamenduko 10. artikuluan aipatzen diren umezurtz-pentsioak eta udal montepio partikularretan ezaugarri berak dituzten umezurtz-pentsioak, onartu eginen dira baldin eta pentsio horiek eskuratzeko bete beharreko baldintza guztiak betetzen badira pentsioa sorrarazten duen pertsona edo, bestela, alargun pentsioa jasotzen duen ezkontidea edo bikotekide egonkorra hiltzen den egunean.

9. Nafarroako administrazio publikoetako montepioen alargun-pentsioak bateragarriak dira bai norberak egindako lanarengatik jasotako dirusarrerekin bai erretiro-pentsioarekin.

III. KAPITULUA

Beste xedapen batzuk

12. artikulua. Lanpostuak egokitzea.

Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio behar diren neurriak har ditzan, plantilla berregituratzeagatik edo eman beharreko zerbitzuengatik edukirik gabe gelditutako lanpostuak, bete gabeak ez direnak, birmoldatu eta bestelakoak bihurtzeko. Eginkizun aldaketak eta lekualdaketak, maila beraren barnekoak, salbuespen gisa baino ez dira eginen, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak berak zuzenean eginen ditu.

13. artikulua. Udal funtzionarioen montepioen finantzaketa.

1. Nafarroako Gobernuak 5.513.637 euroko ekarpena eginen du, Udal Funtzionarioen Montepio Orokorraren barrenean dauden Nafarroako toki entitateetako funtzionarioek sortzen dituzten pentsioak finantzatzeko.

Zenbateko hori Udal Funtzionarioen Montepio Orokorraren kudeaketak 2005. urtean sortutako kostuen banaketan udal bakoitzari esleitutako kuotaren proportzio berean banatuko da.

2. Halaber, Nafarroako Gobernuak 2.989.206 euro banatuko ditu Iruña, Tutera eta Tafallako udalen artean, haien berariazko montepioen kudeaketak 2005eko ekitaldian sortutako kostuen arabera.

3. Aurreko idatz-zatietan ezarritako zenbatekoek ez dituzte alde batera uzten martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen hamargarren xedapen gehigarria aplikatuta ateratzen direnak.

III. TITULUA

Finantza eragiketak

I. KAPITULUA

Abalak

14. artikulua. Abalak.

Legeetan aurreikusitako kasuetan, Nafarroako Gobernuak abalak eman ahalko ditu, guztira 30.000.000 euro, gehienez. Muga horren barrenean, baimena ematen zaio Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuari abalak emateko ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuetarako, azaroaren 20ko 360/2000 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Abal horien gehieneko zenbatekoa, proiektu bakoitzeko, 1.500.000 euro izanen da.

II. KAPITULUA

Zorpetzea

15. artikulua. Zor Publikoa jaulki edo maileguak nahiz kredituak ituntzeko baimena.

Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari merkatuaren ohiko baldintzetan maileguak edo kredituak itundu edo zor publikoa jaulkitzeko. Haren muga izanen da 2006ko abenduaren 31ko saldo biziduna ezin izanen dela izan 2006ko urtarrilaren 1ekoa baino handiagoa.

IV. TITULUA

Toki entitateak

16. artikulua. Elkarte tradizionalen inbertsioetarako dirulaguntza eta onurak.

Bardeako Komunitateak eta Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoako Batzarrek Nafarroako Aurrekontu Orokorretan Nafarroako Ogasun Publikoaren kargura ezarritako diru-ekarpenak eta gainerako onurak jaso ahal izanen dituzte, beren organo eskudunek onesten dituzten inbertsioetarako.

17. artikulua. Transferentzia arrunten funtsa.

"Transferentzia arrunten funts orokorra" izeneko kontusailak abenduaren 30eko 17/2004 Foru Legearen 2. artikuluko ondoko epigrafeak biltzen ditu:

_I. Transferentzia arruntak: 130.249.550 euro

_III B. Nafarroako gainerako udalerriei: 6.793.760 euro

18. artikulua. 2005-2008rako toki azpiegituren planaren aurreko planei dagozkien kredituak sartzea.

2005eko ekitaldian sartutako zenbatekoak, 2005-2008rako toki azpiegituren planaren aurreko planetakoak direnak, 2005eko ekitaldia ixtean eman gabe baldin badaude, 2006ko aurrekontuan sartuko dira horretarako gaituko den kontusailean, 7.300.000 euro zehazki, eta gainerakoa 2007ko aurrekontuan.

19. artikulua. Administrazio-berregituraketarako prozesuen sustapena.

"Toki enteen administrazio-berregituraketarako prozesuen sustapena" izeneko 211002-21400-4609-942300 kontusailak eta "Toki enteen administrazio-berregituraketarako prozesuen sustapena" izeneko 211002-21400-7609-942300 kontusailak finantzatuko dituzte Nafarroako Gobernuak eta euren zerbitzuak elkartzen dituzten toki entitateek sinatu beharreko hitzarmenetako aurreikuspenak.

"Toki enteen administrazio-berregituraketarako prozesuen sustapena" izeneko 211002-21400-7609-942300 kontusaila erabili ahal izanen da mankomunitateen egoitzak edo beren administrazio-zerbitzuak elkarrekin ematen dituzten entitate asoziatiboen egoitzak eraiki eta hobetzeko. Lehentasunak 2005-2008rako toki azpiegituren hiru urteko planean lortutako kalifikazioen araberako ordena errespetatuz ezarriko dira.

V. TITULUA

Aurrekontuen kudeaketa

20. artikulua. Nafarroako Parlamentuaren, Comptos Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontuen zuzkidura.

Nafarroako Parlamentuaren, Comptos Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontuen zuzkidura kasuko Mahaiak, lehendakariak edo Arartekoak eskatu ahala gauzatuko da, irmoki eta aldizka.

21. artikulua. Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua eta Nafarroako Kontseilua.

Foru Komunitateko administrazioaren ekonomi eta aurrekontu kudeaketari buruzko araudi orokorraren mendean egonen dira Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua eta Nafarroako Kontseilua, haien independentzia organikoari eta funtzionalari kalterik egin gabe.

Halaber, haren jarduketa ekonomiko eta aurrekontuzkoak Nafarroako Gobernuaren Kontu-hartzailetza Orokorraren kontrolpean egonen dira, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioarentzat eta haren erakunde autonomoentzat ezarrita dagoen modu berean.

Nafarroako Kontseilurako eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilurako transferentzia arruntak, oro har, hiru hilabeteko aurrerapenarekin libratuko dira, behar handiagoak justifikatzen ez badira, behintzat.

Kapital transferentziak lehendakariek eskatzen dituzten neurrian libratuko dira, haiek eskatzea eragin duen gastuaren beharra justifikatuta.

22. artikulua. Laguntza osagarriak 2004. urteko uholdeetarako.

"Laguntza osagarriak 2004. urteko uholdeetarako" izeneko 100000-10000-7819-923400 kontusaileko dirua Nafarroako Gobernuak edo Estatuko Administrazioak 2004ko uholdeek eragindako kalteak arintzeko eman dituzten laguntzen osagarri izanen da. Eskari horiek kudeatzeko zilegi izanen da edozein departamentutako edozein programatan kredituak gaitu eta/edo gehitzea, kontusail honen bidez finantzatuko baitira, eta ez dira aurrekontuko aldaketatzat joko Nafarroako ogasun publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legean aurreikusitako ondorioetarako.

23. artikulua. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontuaren dotazioa.

1. "NUPen finantzaketa: Iruñeko eta Tuterako Campusa" izeneko 431000-43100-4455-322300 kontusailak epigrafe hauek ditu:

a) Irakaskuntzaren eta ikerketaren finantzaketarako transferentzia arruntak, 46.770.000 euro, oro har hiru hilabeteko aurrerapenarekin eginen direnak.

b) Irakasleen ordainsari osagarriei aurre egiteko transferentzia arruntak, gehienez ere 2.230.000 eurokoak, bi epetan eginen direnak, Unibertsitateko Kudeatzailetzak justifikatu ondoren. Gastua gauzatu dela frogatzen duen dokumentazioa erantsi beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontu-hartzaileak ontzat emana.

c) Irakaskuntza eta ikerketa proiektuak finantzatzeko transferentzia arruntak, 664.223 euro, Hezkuntza Departamentuaren eta Unibertsitatearen beraren artean adostuak. Diru hori Kudeatzailetzak eskatu eta gero ordainduko da. Gastua gauzatu dela frogatzen duen dokumentazioa erantsi beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontu-hartzaileak ontzat emana.

d) Tuteran ikasketa presentzialak ezartzeko transferentzia arruntak, 650.000 euro, Hezkuntza Departamentuaren eta Unibertsitatearen beraren artean adostuak, Unibertsitateko Kudeatzailetzak justifikatu ondoren eginen direnak. Gastua gauzatu dela frogatzen duen dokumentazioa erantsi beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontu-hartzaileak ontzat emana.

b) eta d) ataletako zenbateko batzuk ezin badira gauzatu Nafarroako Unibertsitate Publikoak gastuak justifikatu ez dituelako, Hezkuntza Departamentuaren eta Unibertsitatearen beraren artean adostutako irakaskuntza eta ikerketa proiektuak finantzatzeko erabili ahalko dira, Kudeatzailetzak eskaera egin eta gero.

2. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aldeko kapital transferentziak, Iruñeko eta Tuterako inbertsioak finantzatzeko direnak, Kudeatzailetzak eskatu eta gero eginen dira. Gastua gauzatu dela frogatzen duen dokumentazioa erantsi beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontu-hartzaileak ontzat emana.

24. artikulua. Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoaren aurrekontuaren dotazioak.

Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoarentzako transferentzia arruntak, oro har, hilero eginen dira, hilabeteko aurrerapenez, behar handiagoak justifikatzen direnean izan ezik.

Kapital transferentziak eginen dira Partzuergoaren lehendakariak eskatzen dituen neurrian, haiek eskatzea eragin duen gastua egin dela frogaturik.

25. artikulua. Herrietako kontsultategientzako dirulaguntzak.

547000 zenbakiko proiektuan jasota dagoen "Oinarrizko osasun laguntzako zentroak eraiki eta zaharberritzeko transferentziak" kontusaileko kredituekin _herrietako osasun etxeak eraiki eta moldatzeko baita_ horrelako gastuetarako ehuneko 100eko dirulaguntza emanen da, baina dirulaguntza horiek emateko deialdian Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak onetsiko dituen arau-oinarrietan ezarriko dituen baldintzak eta mugak gainditu gabe betiere.

Herrietako kontsultategien ekipamenduaz Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua bera arduratuko da zuzenean.

26. artikulua. Organo transplanteen sustapena.

Azken zenbatekoa, ospitaleetan jasotzen dena, organo transplanteen sustapena egiteko bada, erabili ahalko da bai ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuetan bai ondasun inbentariagarrietako gastuetan ere, jasotako diru horren xedearekin zerikusia baldin badute betiere.

27. artikulua. Xabier 2006

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren "Xabier 2006" izeneko kontusaila erabili ahalko da San Frantzisko Xabierkoaren V. mendeurrena ospatzeko ekitaldiak prestatzeko beharrezkotzat jotzen diren lan, inbertsio eta transferentziekin zerikusia duten gastu mota guztietarako eta mendeurren hori dela-eta egiten diren Nafarroari buruzko sustapen-ekintza guztietarako.

28. artikulua. Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbidearen aurrekontuetako aldaketak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren esparruan, bertako zuzendari kudeatzaileak baimena ematen ahal du Nafarroako ogasun publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 46.2. artikuluan aipatzen diren aurrekontu aldaketak egiteko.

29. artikulua. Sindikatuak eta enpresaburuen elkarteak.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren aurrekontuan sindikatuentzat esleitutako gastua banatzeko, bakoitzak Nafarroan duen ordezkaritza mailari jarraituko zaio, eta horretarako 2002ko urtarrilaren 1etik 2005eko abenduaren 31ra bitartean egindako hauteskundeetako eta boto-kontaketetako aktetan adierazitako emaitzak hartuko dira kontuan; azken data horretan ordezkaritza aginte indarduna izan beharko dute.

Halaber, "Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluan parte hartzeagatik bertan dauden langile-sindikatuei, gizarte-ekonomiako elkarteei eta enpresaburu-elkarteei egin beharreko ordainketa" izeneko kontusaila, haietako bakoitzak aipatu kontseiluan duen kide kopuruaren arabera banatuko da aipatu entitateen artean.

Era berean, "Sindikatuen hauteskunde prozesua jarraitzeko batzordea osatzen duten sindikatuei bertan parte hartzeagatik egin beharreko ordainketa" izeneko kontusaila urriaren 3ko 182/1994 Foru Dekretuaren bidez sorturiko batzorde horretan parte hartzen duten sindikatuen artean banatuko da, bertan duten kide kopuruaren arabera.

Halaber, "Gizarte ekonomiako ANEL entitateak sustatu eta mantentzea" izeneko kontusaila erabiliko da, bakarrik, gizarte ekonomia bultzatu, garatu, sustatu eta indartzeko xedea dutenentzat, betiere Nafarroako Gobernuarekin lankidetza hitzarmen edo akordioa sinatua badute.

30. artikulua. Gastu konpromisoak etorkizuneko aurrekontuen kargura.

1. Hezkuntza Departamentuak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurakoak, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lanekoak, Osasunekoak eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismokoak, zeinek bere eskumenen esparruan, beka eta dirulaguntzak eman ditzakete ikertzaile eta artisten prestakuntza eta espezializaziorako, hezkuntza berezirako, Foru Komunitateko solaskideen egitaraurako, eta Nafarroarentzat interes berezia duten proiektuak egiteko. Xede horretarako, gastu konpromisoak hartu ahalko dituzte, kasuko ekitaldiaren ondorengo aurrekontuen kargura, baldin eta esandako konpromisoek gainditzen ez badituzte aurreko ekitaldian xede horretarako finkatu ziren zenbatekoak. Gastu konpromiso berbera, muga horiexekin, hartzen ahal du Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak, laguntza hauek emateko: enpresen lehiakortasunerako laguntzak - maiatzaren 23ko 208/1991 Foru Dekretuan arautuak-, eskualdez gaindiko elkarlan proiektuetarako dirulaguntzak, eta Estatuak eskualdatutako "Lantegi eskolak eta lanbide etxeak" programetako laguntzak -Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren 2001eko azaroaren 14ko Aginduan arautuak-. Era berean, Hezkuntza Departamentuak, eskola garraioa eta eskola jantokien zerbitzua kontratatzeko.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuak gizarte-ekintzako alorrean prestatzeko jardueretarako laguntzak ematen ahalko ditu, horretarako etorkizuneko ekitaldien kargura konpromisoak hartuz, aurreko ekitaldian helburu horretarako esleituriko kopuruak gainditu gabe betiere.

2. Jarraibidetzat harturik Oinarrizko Errenta arautzen duen apirilaren 19ko 120/1999 Foru Dekretua eta Gizarte Enplegu Babestua arautzen duen apirilaren 26ko 130/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak eta Familiaren Zuzendaritza Nagusiak konpromisoak hartzen ahalko dituzte, etorkizuneko ekitaldietako aurrekontuen kargura, betiere konpromiso horiek legezko xedapenetan ezarritako mugak gainditzen ez badituzte.

3. Nafarroako Gobernuak baimena ematen ahal du hurrengo ekitaldietara luzatuko diren gastu konpromisoak hartzeko - Nafarroako ogasun publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeak baimentzen dituenak baino gehiago-, transferentzia arruntak barne, Europar Batasuna finantzakide den eta hiru urtetik goitiko plangintza izan behar duten plan, programa eta ekimenei aurre egiteko.

4. Nafarroako Gobernuak dagokion ekitaldiaren ondorengo aurrekontuen konturako gastu konpromisoak hartzen ahalko ditu, martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen eta martxoaren 9ko 95/1992 Foru Dekretuaren babesean laguntzen diren garapenerako lankidetza proiektuak finantzatzeko, baldin eta, bideragarriak izateko, ekitaldi batetik goitiko baina hiru urtetik beherako plangintza ezinbestekoa baldin bada.

5. Nafarroako Gobernuak kasuan kasuko ekitaldiaren ondorengo aurrekontuen konturako gastu konpromisoak hartzen ahalko ditu, garraio zerbitzu publikoen titular diren enpresei ordainak emateko.

6. Toki Administrazioko Departamentuak dirulaguntza arruntak ematen ahalko dizkie toki entitateei, administrazioaren berregituraketarako, kalitate eta modernizazio planerako eta kudeaketa ekonomiko-finantzariorako, gastu konpromisoak hartuz kasuko ekitaldiaren hurrengo hiru ekitaldietarako. Gastu konpromiso horiek ezin izanen dituzte gainditu Nafarroako Gobernuak ekitaldi bakoitzerako finkatzen dituen mugak.

7. Nafarroako Gobernuak ekitaldi bakoitzean finkatzen dituen mugen barrenean, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak hurrengo ekitaldien konturako gastu konpromisoak hartzen ahalko ditu, Nafarroako ogasun publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeak baimenduriko mugetatik haratago, enpresek I+G+B proiektuak finantzatzeko hitzartzen dituzten kreditu edo maileguen korrituetan hobariak emateko.

8. Herrietako kontsultategiak eraiki eta zaharberritzeko dirulaguntzak emateko -547000 proiektuko "Oinarrizko osasun laguntzako zentroak eraiki eta zaharberritzeko transferentziak" kontusailean bilduak-, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak gastu konpromisoak hartzen ahalko ditu, dagokion ekitaldiaren hurrengoetako aurrekontuen kargura, baldin eta urteko konpromiso horiek guztiek aurreko ekitaldian xede horretarako finkatu den zenbatekoa gainditzen ez badute.

31. artikulua. Europar Batasuneko programen aurrekontuetako aldaketak.

Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasun Kontseilariak proposaturik, aurrekontuetan behar diren aldaketak egiteko baimena ematen ahal du, ekitaldian zehar Europar Batasunak kofinantzatutako programa eta proiektuak ahalik eta hobekien burutzeko, Europar Batzordeak hasierako dokumentuan onetsitakoari edo ondoren jarraipen batzordeek edo Europar Batzordeak berak eginiko aldaketei jarraituz. Aurrekontu aldaketa horiek gastuen egoera-orrietan agertzen diren edozein motatako kredituen bidez finantzatu beharko dira.

32. artikulua. Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritza.

Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritzaren ohiko jardunerako behar diren gastu guztiak kutxa finkoko aurrerakinekin edo, hala bada, justifikatu beharreko ordain-aginduekin ordainduko dira.

Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkariak arestian esandako gastu eta ordainketak baimentzen ahalko ditu, eta Europako Aferen eta Plangintzaren zuzendari nagusiaren aldez aurreko baimena beharko du 12.000 euro baino gehiagokoak direnentzat.

33. artikulua. Ikerketa proiektuak.

Osasun Departamentuak sustaturiko osasun zientzien arloko ikerketa proiektuak haren inbertsio berekitzat joko dira, eta ez zaie aplikatuko dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duen azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.

Aipaturiko proiektuak deialdi publikoaren ondorioz horretarako eskaera egiten dutenen artetik hautatuko dira, batzorde tekniko batek proposaturik. Batzorde horren osaketa aipaturiko deialdian zehaztuko da.

34. artikulua. Zerbitzuen ohiko funtzionamendurako gastu txikiak.

Foru Komunitateko administrazioko zuzendari nagusiek, idazkari tekniko nagusiek eta zerbitzuetako zuzendariek kasuan kasuko administrazio unitatearen funtzionamendurako beharrezko gertatzen diren gastuak baimentzen ahalko dituzte; betiere, aurrekontuetan kontsignazioa izanik, horien zenbatekoa ez bada 15.000 euro baino handiagoa _zuzendari nagusi eta idazkari tekniko nagusien kasuan_, eta 5.000 euro baino handiagoa _zerbitzuetako zuzendarien kasuan_. Ulertuko da gaikuntza horrek balioko duela, halaber, funtzionamendu horretarako beharrezkoak diren horniduretarako, salbu eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak modu zentralizatuan atenditzen dituenetarako eta urriaren 19ko 173/2004 Foru Dekretuaren bidez transferitutako eskumenaren ondoriozko kontratuetarako.

35. artikulua. Jabari pribatuko ondasunak ematea.

Nafarroako ondareari buruzko irailaren 27ko 17/1985 Foru Legearen 11.2 artikuluan aurreikusiriko ondorioetarako, baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari jabari pribatuko ondasunak eta, bereziki, Nafarroako Gobernuarenak diren akzioak Foru Komunitateko sozietate publikoei edo kapitalean Foru Komunitatearen partaidetza duten merkataritza sozietateei emateko, aipatu aginduan ezarritako gehieneko kopurua gaindituta ere.

36. artikulua. Onura fiskaletarako kontusailak.

Izen hauek dituzten kontusailak:

"Etxebizitza-errentamenduen gastu fiskalak", "Ohiko etxebizitzarako inbertsioaren gastu fiskalak", "Enplegu sorreraren gastu fiskalak", "Inbertsioen gastu fiskalak", "I+G+Bko inbertsioen gastu fiskalak", "Alarguntza pentsioengatiko kenkarietatik sorturiko gastu fiskalak" eta "Interes Kulturaleko Ondasunetako inbertsioen gastu fiskalak", zertarako onartu diren hartarako baizik ezin dira erabili, hots, haiei loturiko onura fiskala biltzeko. Ez dira gutxituko, ez aurrekontu-doiketagatik ere, beste inolako xederik finantzatzeko.

37. artikulua. Diruz lagundutako eta itundutako ikastetxeen sostengua.

1. Hezkuntzaren Kalitatea arautzen duen abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoaren 76. artikuluan ezarritakoaren arabera, eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoaren diru-kopurua seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa izanen da 2006. urterako, diruz lagundutako eta itundutako ikastetxeen sostengurako funts publikoen zenbateko osoa banatzeari dagokionez.

Ahalmena ematen zaio Nafarroako Gobernuari, irakaskuntza itunduko sektorearekin adostu ondoren, seigarren xedapen gehigarriko modulu ekonomikoak eta artikulu honetako laugarren eta bosgarren idatz-zatietako kuotak aldatzeko, bai eta irakaskuntza itundurako kontusailetako kredituak gehitzeko ere akordio hori betetzeko behar besteko zenbatekoan; horren xede dira ordainsarietan egin beharreko igoerak, ituntzearen xede den hezkuntza maila bakoitzean indarra duen ikasketa plana irakasteko behar diren irakasle/unitate itundu erlazioak, antzinatasuna, zuzendaritza karguetako osagarriak eta hezkuntzaren kalitatea hobetzen lagunduko duen beste edozein alderdi. Kreditu handitze hori ez da inolaz aurrekontu aldaketatzat hartuko Nafarroako ogasun publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988ko Foru Legeak agintzen duenari dagokionez.

Irakasleen ordainsariei buruzko aurreikuspenek, seigarren xedapen gehigarrian jasotakoak, 2006ko urtarrilaren 1etik hasita izanen dute indarra, irakaskuntza pribatuaren hitzarmen kolektiboak onesten diren datak horretan eraginik izan gabe. Administrazioak konturako ordainketak onartzen ahalko ditu ugazaben erakunde guztiek espresuki horrela eskatu ondoren eta sindikatuak entzun ondoren, kasuan kasuko hitzarmena izenpetu arte. Konturako ordainketa horiek 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute eragina.

"Beste gastu batzuetarako" eta, hala balitz, langile osagarrietarako moduluko osagaiak -seigarren xedapen gehigarrian jasotakoak- 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen du eragina.

Irakasleen soldatetarako ezartzen diren zenbatekoak, gizarte-prestazioen kargak barne, administrazioak ordainduko ditu zuzenean ordainketa delegatuaren bidez, irakasleen eta dagokien ikastetxeko titularraren arteko lan harremana galarazi gabe.

"Beste gastu batzuetarako" diru kopuruak ikastetxe itunduei ordainduko zaizkie, eta horiek ikasturtea bukatzean justifikatu beharko dute aplikatu direla.

"Gastu aldakorrak" osatzen dituzten zenbatekoen banaketa itunen araubideari buruzko xedapenetan ezarritakoaren arabera eginen da.

2. Egun, Nafarroan irakasten ez direnez berariazko lanbide heziketako titulu guztiak, Hezkuntza Departamentuak behin-behinekoz finkatuko ditu 2006/2007 ikasturtean lehenengo aldiz ezarriko diren eta seigarren xedapen gehigarrian sarturik ez dauden erdi edo goi mailako heziketa zikloetako eta lanbide hastapeneko programetako modulu ekonomikoak, eta aipaturiko xedapen gehigarri horretan sartutakoak behin-behinekoz aldatu ahal izanen ditu; aldaketa horiek 2006/2007 ikasturtearen hasieran izanen dituzte ondorioak, haien ezarpena zein den ikusita.

3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloa, Batxilergoa, Goi Mailako edo Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Gizarte Garantiako Programak ezarri dituzten ikastetxeei Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoko 3 e) hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen hezkuntza, psikopedagogia eta lanbide orientazioko zerbitzu espezializatuetarako finantzaketa emanen zaie. Dotazio hori honako proportzioan eginen da: eginkizun horietan aritzeko gai den profesionalaren lanegun oso bat, aipatu hezkuntza maila horietako 25 unitate itunduko. Hortaz, ikastetxe itunduek eskubidea izanen dute aipatu profesionalaren lanegun horren finantzaketa jasotzeko, maila horretan itunduta daukaten unitate kopuruaren arabera.

4. Ikasleengandik hartu beharreko kopurua, bai Haur Hezkuntzako maila ez-derrigorrezkoaren irakaskuntzari begira izenpeturiko banakako itun partzialen araubideari esleitzen zaizkion funts publikoetatik lorturiko finantzaketaren osagarri kontzeptukoa, bai arauturiko irakaskuntzaren kontzeptu esklusibokoa ere, 22,92 euro ikasle/hilabetekoa da -hamar hilabetetan zehar-, 2006ko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta 2006ko irailaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra arte. Horretatik kanpo gelditzen dira 2005/2006 ikasturterako Haur Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan matrikulatutako ikasleak, horiendako itun berezia osoa izanen baita ikasturte guztian zehar, eta Haur Hezkuntzako maila guztiak 2006/2007 ikasturterako.

Ikastetxeek ikasleei diru kopuru horiek kobratzearen ondorioz eskuratzen duten finantzaketa erabiliko da modulu ekonomikoko "bestelako gastuak" deituriko kapitulurako eta, beraz, administrazioak "bestelako gastuak" delako atalaren kopurua osatzeko falta den kopurua baizik ez du ordainduko.

5. Goi mailako heziketa zikloetako hitzarmen berezia partziala izanen da; beraz, Goi Mailako Heziketa Zikloen maila ez-derrigorrezkoaren irakaskuntzarako izenpeturiko itun berezi partzialen araubideari esleitzen zaizkion funts publikoetatik lorturiko finantzaketaren osagarri gisa ikasleengandik hartu beharreko kopurua, arauturiko irakaskuntza kontzeptuan esklusiboki, hau izanen da: 37,42 euro ikasle eta hileko, 10 hilabetez, 2006ko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30a arte, eta 2006ko irailaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra arte; horretatik kanpo daude Lantokietako Lanbide Heziketa baizik ez duen ikasturtean matrikulatuta dauden ikasleak. Horiek 32,45 euro ordainduko dute ikasle eta hileko, 2006/2007 ikasturteko Lantokietako Lanbide Heziketak irauten duen hiru hiletan.

Goi mailako heziketa zikloetan sartu ahal izateko prestakuntza ikastarorako itun berezia partziala izanen da; hortaz, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko derrigorrezko irakaskuntzakoa ez den prestakuntza ikastarorako izenpetzen diren itun berezi partzialen araubideari esleitutako funts publikoetatik datorren finantzaketaren finantzaketa osagarriaren kontzeptuan ikasleengandik jasotzekoa den kopurua, irakaskuntza arautuko kontzeptuan soilik, hileko 26,53 eurokoa izanen da eta hamar hilabetez emanen da, 2006ko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta urte bereko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.

Ikastetxeek ikasleei diru kopuru horiek kobratzearen ondorioz eskuratzen duten finantzaketa erabiliko da modulu ekonomikoko "bestelako gastuak" deitutako kapitulurako eta, beraz, administrazioak "bestelako gastuak" delako atalaren kopurua osatzeko falta den kopurua baizik ez du ordainduko.

6. Zuzendaritzako eginkizunetan laguntzeko, ikastetxeetako parte-hartze, ebaluazio eta gobernuari buruzko azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoaren zazpigarren xedapen gehigarrian xedaturikoarekin bat, finantzaketa baten beharra dago. Hori dela-eta, hezkuntza maila eta modalitate guztietako eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomiko guztiek (foru lege honetako seigarren xedapen gehigarria), lantokietako prestakuntza soileko unitateak izan ezik, "bestelako gastuak" kontzeptuan 643 euroko kopurua daukate urtean, zuzendaritza edo/eta pedagogiako eginkizunetako beste kargu batzuk finantzatzeko. Hori dena zuzendaritzako osagarriaz gain, "gastu aldakorrak" izeneko atalean sarturik baitago.

7. Haur hezkuntzan eta derrigorrezko hezkuntzetan hezkuntza premia bereziak dituzten edo sozialki nahiz kulturalki kaltetutako egoeran dauden ikasleak dituzten ikastetxe itunduek bestelako giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak izanen dituzte: laguntza irakasleak, logopedia zerbitzuak eta zaindariak edo bestelako pertsonal osagarria, ikasle horiez arduratzeko.

Baliabide horiek esleituko dira beharrezkoak diren txosten teknikoak izanik, Hezkuntza Departamentuak onetsiriko deialdi publikoa egin ondoren.

38. artikulua. Hezkuntza Departamentuak 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko udalekin dituen hitzarmenen kredituen kudeaketa.

Funts mugimenduak egin ahal izanen dira bi kontusail hauen artean: 410000-41100-4609-322504, "Udalekiko hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko" izenekoa, eta 410001-41120-7609- 325102, "Udalekiko hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko" izenekoa. Mugimendu horiek ez dituzte Nafarroako ogasun publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legean ezarritako mugak izanen; 39. artikulutik 53. artikulura bitartean --biak barne-- ezarritako mugak hain zuzen.

Aipatutako funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena Ekonomia eta Ogasun kontseilariarena izanen da.

39. artikulua. Ikastetxeetako azpiegituren plan zuzentzailearen kudeaketa.

Funts mugimenduak egin ahal izanen dira bi kontusail hauen artean: 410001-41120-6020-325100, "Eraikin berriak egitea eta egokitze lanak" izenekoa, eta 410001-41120-7609-325103, "Eraikin berriak egitea eta egokitze lanak" izenekoa. Mugimendu horiek ez dituzte Nafarroako ogasun publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legean ezarritako mugak izanen, 39. artikulutik 53. artikulura bitartean _biak barne_ ezarritako mugak hain zuzen.

VI. TITULUA

Kontratazioa

40. artikulua. Kontratazioaren arloko eskurantzak.

1. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontratazio eta Aseguru Ataleko buruari ahalmena ematen zaio 60.101,21 eurotik beherako aurrekontua duten hornidura kontratuak egiteko, betiere kontratazio hori beste departamentu edo erakunde autonomo bati transferitu ez bazaio.

Kontratazio eta Aseguruen Ataleko titularra ez baldin badago, gaixorik badago edo bere postua hutsik badago, eskumena Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuko zuzendariak erabiliko du.

2. Kontratazio eta Aseguruen atalburuak bulego-materialen eta paper-gauzen hornidura arloko eskumena Hornidura Bulegoko buruari eskuordetzen ahalko dio.

3. Aurreko idatz-zatian aipaturiko kontratu-ahalmenak esleituko dira Nafarroako administrazio publikoen kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 12.1.a) artikuluak kontseilariei ematen dien eskumen orokorraren kalterik gabe. Kontseilariek edozein unetan kasuan kasuko kontratua beraiek sinatzea eskatzen ahalko dute.

4. Garraio zerbitzuak kontratatzeko eta garraio jarduerak xede dituzten dirulaguntzak emateko, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman beharko du aurretik, derrigorrez.

41. artikulua. Erakunde autonomo jakin batzuetako hornidura kontratuak.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko zentroek produktu freskoak erosten ahalko dituzte, hornitzaileei eskaintzak eskatuz hamabostean behin, urteko esleipenera jo beharrik gabe.

2. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak produktu freskoak erosten ahalko ditu bere menpeko zentroetarako, hornitzaileei lau hilean behin eskaintzak eskatuz, urteko esleipenera jo beharrik gabe.

42. artikulua. Nafarroako administrazio publikoen kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legea.

Nafarroako administrazio publikoen kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 81. artikuluko 3. idatz-zatia aldatu eta honela geldituko da:

"81. artikulua. Publikotasunik gabeko prozedura negoziatuen izapidetzea.

3. 40.000 eurotik gorakoak ez diren obra kontratuetan eta gainerako kontratuetan, prezioa 15.000 eurotik gorakoa ez bada, eskatzen ahal diren tramite bakarrak izanen dira aldez aurreko kreditu erreserba, aurrekontuen arloan aplikatu beharreko legediaren arabera, eta dagokion faktura aurkeztea, 5.000 eurotik beherako kontratuetan izan ezik, horietan faktura aurkeztea baizik ez baita eskatuko".

43. artikulua. Bermeak ematea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 33.2 artikuluan aipaturiko berme-ematea ez zaie aplikatuko Berrikuntza eta Teknologia Zentroei, baldin eta halakotzat aitortuak izan badira Berrikuntza eta Teknologia Zentroen erregistroa arautzen duen abenduaren 20ko 2609/1996 Errege Dekretuari jarraituz.

Lehendabiziko xedapen gehigarria. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 2. eranskinaren aldaketa.

Aldatu egin da Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 2. eranskina, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari dagokion arloan, eta honela idatzita agertuko da:

1. Lansarian ondorioren bat dakarten eskabideak, Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan ebazpena emateko eskumena duen organoa zein den alde batera utzita.

2. Honako eskaera hauek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Montepioko eta Nafarroako Toki Entitateen Montepioko funtzionarioek eginak: ezintasunaren ondoriozko erretiroa, ezintasun iraunkor partzial eta ezintasunik ez dakarten lesio iraunkorrengatiko kalte-ordaina jasotzekoa, edo ezintasun mailaren berrikuspena.

Bigarren xedapen gehigarria. Transferentzien Batzordea

Abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuak ezarritako Transferentzien Batzordean Nafarroako Gobernuak duen ordezkaritzan Parlamentuko talde guztiek izanen dute ordezkaritza, espresuki hala eskatuta badute, edo hala eskatzen badute. Estatuko zerbitzuen transferentziari Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzak adostasuna emateko, talde parlamentarioen ordezkari gehienen botoa beharko da haren alde, eta horretarako, ordezkari bakoitzak bere taldea osatzen duten foru parlamentari adina boto izanen du.

Hirugarren xedapen gehigarria. Udal eta Kontzejuei aurrerakinak eta gerorapenak ematea.

1. Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio udal eta kontzejuei ondokoak emateko, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren bidez, salbuespen gisa eta Toki Administrazioko Departamentuak txostena eman ondotik:

a) Tributuetan parte hartzeko funtsaren transferentzia arruntei dagozkien aurrerakinak, hiruhileko baten zenbatekoaren kontura, ekitaldi ekonomikoaren azken hiruhilekoan itzuli beharrekoak.

Toki entitatearen egoera ekonomiko-finantzarioak erakusten badu komeni litzatekeela neurri bereziak hartzea, eman daitekeen konturako aurrerapena bi hiruhilekorako zenbatekoa adinakoa izan daiteke gehienez ere, eta ekitaldi ekonomikoaren hurrengo hiruhilekoetan itzuli beharko da.

b) Banaketa-kontuan jasota egon eta muga-eguna gainditu duten zorren ordainketa geroratzea.

2. Aurrerakin eta gerorapen horiek bakar-bakarrik diruzaintzan unean uneko arazo larriak gertatuz gero emanen dira.

3. b) atalaren kasuan, entitate eskatzaileak gaurkotuak izan behar ditu, indarra duen araudiarekin bat, hirilurraren gaineko kontribuzioa baloratzeko ponentziak; hirilurraren gaineko kontribuziorako gutxieneko zerga-tasa 0,28 izanen da eta landalurraren gaineko kontribuziorako, berriz, 0,60.

Nafarroako Ogasunak zerga-gerorapenetarako zehazten duen interes-tasa aplikatuko da, baina Ekonomia eta Ogasun kontseilariak bere esku izanen du aldatzea, entitate eskatzailearen egoera ekonomiko-finantzarioaren arabera.

Laugarren xedapen gehigarria. Hondakin uren saneamendu kanonaren tarifak

1. Hauek dira 2006ko ekitaldian aplikatuko diren saneamendu kanonaren tarifak:

a) Etxeko isurkinak: 0,31 euro/m³

b) Etxekoak ez diren isurkinak: 0,39 euro/m³. Karga kutsatzaileari dagokion indize zuzentzailea aplikatuko da, hala behar denean, apirilaren 5eko 82/1990 eta maiatzaren 22ko 191/2000 Foru Dekretuetan ezarritakoaren arabera. Arazketarako instalazioak kofinantzatzen direnean, Toki Administrazioko Departamentuak koefiziente zuzentzaile bat jartzen ahalko du tarifan; horren aplikazioa hitzarmenez eginen da.

2. Arazketa-instalazio pribatuetatik datozen lohiei, baldin eta onartzen badira Nafarroako ibaien saneamendurako plan zuzentzaileari atxikitako hondakin uren araztegietako lohi-lineetan, tarifa bat aplikatuko zaie tratatuak izateagatik; hain zuzen ere, 6,50 euro/m³

3. Aurreko zenbatekoei balio erantsiaren gaineko zerga gehituko zaie.

Bosgarren xedapen gehigarria. IPREM Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoaren aipamenak.

Etxebizitzari babes publikoa emateko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legean eta haren garapenerako xedapenetan lanbide arteko gutxieneko soldata aipatzen denean, IPREM Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoa aipatzen dela ulertuko da, zeina arautzen baitu ekainaren 25eko 3/2004 Errege Lege-dekretuak, lanbide arteko gutxieneko soldataren arautegia arrazionalizatu eta soldata horren kopurua igotzeari buruzkoak.

Seigarren xedapen gehigarria. Itundutako ikastetxeen sostengurako funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak.

Hezkuntza maila nahiz modalitate ezberdinetan itundutako ikastetxeen eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoen urteko zenbatekoak honela daude banatuta: "Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne", itundutako unitate bakoitzeko irakasle titular eta agregatuen ratioa zehaztuta; "Gastu aldakorrak" eta "Bestelako gastuak", kontzeptu bakoitzak modulu osoan duen portzentajea adierazita. Zenbateko horiek I. eranskinean ageri dira.

"Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne" kontzeptuan biltzen da irakasleen ordainsarien eta beren gizarte kargen ondoriozko kostua, irakaskuntza mailen arabera.

"Gastu Aldakorrak" kontzeptuan azaltzen dira irakasleen antzinatasunaren kostua eta Gizarte Segurantzan duen eragina, irakasleen ordezkapenen kostua, zuzendaritzako osagarriarena eta Langileen Estatutuaren 68.e) artikuluan ezarritakoaren ondoriozko betebeharrena; horretaz gainera, honako arlo hauek finantzatzeko diru kopuruak ere azaltzen dira: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan, Batxilergoan eta Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan irakasleen asteko ordutegian bi irakastordu murrizteko finantzaketa, Lehen Hezkuntzan eta Hezkuntza Berezian astean irakastordu bat murrizteko finantzaketa, eta Haur Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan, 2006. urte osoan, astean irakastordu bat murrizteko finantzaketa, bai eta asteko bigarren irakastordua maila horietan, 2006ko irailaren 1etik abenduaren 31ra, Nafarroako Foru Komunitateko Irakaskuntza Itunduan Lan Baldintzak ezartzeari buruzko Akordioan (2002ko abuztuaren 26koan) zehaztu bezala. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza hobetzeko neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legeak eman du akordio horretarako bidea.

Diru kopuru horiek funts orokor batean bilduko dira, eta hori banan-banan banatuko da ikastetxe itunduetako irakasleen artean, irakasle bakoitzaren egoeraren arabera.

Zazpigarren xedapen gehigarria. Irakasleen diru-ordainak.

Bat._ Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren zerbitzuko irakasleek prestakuntza jardueraren batean irakasle gisa parte hartzen badute, dela Hezkuntza Departamentuak urtero prestatzen duen Irakasleak Prestatzeko Planean biltzen direnak, dela Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiak edo Irakasleentzako Laguntza Zentroek zuzenean antolatuak, diru-ordain bat jasotzen ahalko dute, betiere jarduera hori kasuan kasuko lanalditik kanpora egiten badute. Diru-ordain hauek izanen dituzte:

a) Aurrez aurreko prestakuntza:

1. Ponentzia bakoitzeko, hots, aditu batek prestakuntza jarduera batean ematen duen eskola ordu bakoitzeko, 54,21 euro ordainduko dira, gehienez.

2. Konferentzia bakoitzeko, hots, aditu batek zientzia, teknologia edo gizarte gai interesgarri bati buruz ematen duen jendaurreko hitzaldia, gutxienez ere 90 minutukoa, 331 euro ordainduko dira gehienez.

b) Urrutiko prestakuntza:

1. Urrutiko prestakuntza jardueretan koordinazio telematiko gisa parte hartzeagatik 960 euroko ordaina emanen da gehienez. Gainera, tutore bakoitzeko, seigarrenetik aurrera, 90 euroko ordaina emanen da.

2. Urrutiko prestakuntza jardueretan tutore telematiko gisa parte hartzeagatik 43 euroko ordaina emanen da gehienez tutoretzapeko ikasle bakoitzeko.

Bi._Aurreko atalean adierazitakoa ez zaie aplikatuko Irakasleentzako Laguntza Zentroetan edo unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako prestakuntza jarduerak diseinatu eta garatzen dituzten zerbitzuetan destinoa duten langileei.

Hiru._Aurreko ataletan aipatu diren kopuruak urtero gaurkotuko dira Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langile funtzionario eta estatutupekoen soldatetarako ezartzen den gehikuntzarekin.

Lau._Prestakuntza jardueretara joateko kilometroei dagokien ordain-saria jasotzeko eskubidea izanen dute, bakar-bakarrik, hezkuntza administrazioak Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez espresuki aginduta joan behar duten irakasleek.

Zortzigarren xedapen gehigarria. Udaletako osasun funtzionarioak.

Udaletako osasun arloko funtzionario titularrak, foru lege honek indarra hartzen duen egunean lanpostuaren jabe badira, aukeran izanen dute Foru Komunitateko administrazioko funtzionario izatera pasatzea, tokiko osasun zerbitzuetara. Horretarako, eskabide idatzia aurkeztu beharko dute Foru Komunitateko administrazioko Erregistro Orokorrean, foru lege hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta, hortik kontatzen hasita, 30 egun naturaleko epean.

Bederatzigarren xedapen gehigarria. Osasun eskualde oinarrizkoen aldaketak.

Nafarroako Gobernuak, bere ekimenez edo kasuko udal edo kontzejuak eskatuta, osasun eskualde oinarrizko batean dauden barruti eta atalak ondoan dagoen beste bati esleitu ahalko dizkio, osasun-laguntzaren arloko inguruabarrak direla-eta hala jokatzea komeni denean.

Edozein kasutan ere, aldaketa-espedientean agertuko da entzunaldia eman zaiola oinarrizko eskualde horietako ordezkaritza organoari, horrelakorik badago, eta lurralde banaketa berriaren ondorioz ukitutako udal edo kontzejuetako ordezkaritza organoei.

Hamargarren xedapen gehigarria. FEOGAko Berme ataletik heldu diren laguntzak kontrolatzeko laguntza kontratuak.

FEOGAko Berme ataleko kontuak kitatzeko prozedurari dagokionez, Europar Kontseiluaren 729/70 Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituen Europar Batzordearen uztailaren 7ko 1663/95 Erregelamenduaren ondoriozko betebeharrak beteko direla bermatzeko, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak laguntza kontratuak egiten ahalko dituzte, FEOGAko aipaturiko Berme ataletik heldu diren laguntzen eskatzaileei ordainketak egiteko oinarri hartzen diren egitateak kontrolatu eta egiaztatzeko, edo Nafarroako Foru Komunitateko Erakunde Ordaintzailearen funtzioak betetzen laguntzeko. Halaber, Nafarroako Gobernuak eraturiko sozietate publikoen esku uzten ahalko dira eginbehar horiek.

Hamaikagarren xedapen gehigarria. Toki esparruko industrialdeak sustatzeko laguntzak.

Ekimen publikoko industrialdeen akatsak eta ezak konpontzeko inbertsioak sustatzen dituzten toki entitateek, haiei badagokie industrialdeak zaindu eta mantentzea, zilegi izanen dute udal esparruko jarduera ekonomikoak paratzeko industrialdeen sustapenari buruzko otsailaren 27ko 2/1997 Foru Legeko 5. artikuluan aurreikusitako laguntzak jasotzea, baldin eta egin zirenetik gutxienez hamabost urte iragan baldin badira eta 300.000 eurotik gorako inbertsioak egin behar badira.

Halaber, Nafarroako Gobernuaren ekimenez, Navarra de Suelo Industrial, S.A. (NASUINSA) izeneko kapital publikoko sozietateak zilegi izanen du honako honetarako beharrezkoa den lurzorua zuzenean eskuratzea: toki entitateekin batera lankidetzan arituz, toki-esparruko jardueretarako poligonoak garatzeko, zeinen sustapenak jaso ahalko baititu aipaturiko foru legean ezarritako onurak.

Hamabigarren xedapen gehigarria. Lankidetza hitzarmenak NASUINSArekin.

Ahalmena ematen zaio Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuari behar dituen lankidetza hitzarmenak egiteko "Navarra de Suelo Industrial S.A." (NASUINSA) sozietate publikoarekin; hain zuzen ere, hitzarmen horien helburua da industria azpiegituren eskasiak betetzea, betiere kasuan kasuko urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako jartzen diren kontusailen kargura.

Hamahirugarren xedapen gehigarria. Gizarte ongizatearen arloko prestazio bidegabeki jasotakoen itzulketa.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak eta Familiaren Zuzendaritza Nagusiak ordaintzen dituzten aldizkako prestazio eta pentsio gisa bidegabeki jasotako kopuruen zatikako itzulketa erabakiko du Ekonomia eta Ogasun Departamentuak, eta ez du ez korriturik ez bermerik eskatuko, aipatu diren erakunde autonomoak eta zuzendaritza nagusiak proposatuta, kasua bada.

Hamalaugarren xedapen gehigarria. Hirugarren adinekoentzako zerbitzuak finantzatzen laguntzeko, egoitzetako erabiltzaileek egin beharreko diru-ekarpena arautzen duen abenduaren 29ko 17/2000 Foru Legeak ezarritako gehieneko prezioen gaurkotzea.

Hirugarren adinekoentzako zerbitzuak finantzatzen laguntzeko, egoitzetako erabiltzaileek egin beharreko diru-ekarpena arautzen duen abenduaren 29ko 17/2000 Foru Legearen azken xedapenetan bigarrenean ezarritakoari jarraikiz, foru lege honek indarra hartzearekin batera, gehieneko prezio hauek finkatuko dira hileko:

Zahar etxea:

Gauza den batentzako tokia: 763,11 euro

Laguntza behar duen batentzako plaza: 1.387,51 euro

Eguneko zentroa: 763,11 euro

Hamabosgarren xedapen gehigarria. Udalekiko hitzarmenak lurzoruaren eta etxebizitzaren arloan.

Lurzoruaren eta etxebizitzaren arloan Nafarroako Gobernuak eta udalek sinatzen dituzten hitzarmenak, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebitzakoak proposaturik, Dirulaguntzen Foru Legean ezarri diren publizitate eta lehiaren irizpide orokorren salbuespenetan sartuko dira.

Hamaseigarren xedapen gehigarria. Hautapen probetarako deialdia Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoan.

Ogasuneko teknikari lanpostua lortzeko hautapen proben deialdietan salbuespena ezartzen ahalko da, igoera txandan parte hartzen duten ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen postuetako titularrentzat, haiek daukaten lanpostua lortzeko deialdian behar beste egiaztatutako ezagutza eskatzen duten arloetan.

Halakoetan, kasuko deialdian ezarritako igoera txandako lanpostuen 100eko 50, gehienez, gordeko da funtzionario horientzat. Erreserba horretan, probak gainditzen dituzten izangaiak lanpostu hutsak baino gehiago badira, probak gainditu baina lanpostua lortzen ez dutenek ezin izanen dituzte hartu igoera txandako gainerako lanpostuak edo txanda irekiko lanpostu hutsak. Hala ere, igoera txandako gainerako lanpostuetako batzuk edo txanda irekikoak hutsik gelditzen badira, aipatu erreserbakoei gehitzen ahalko zaizkie.

Atal honetan araututako erreserbaren bidez lanpostua lortzen duten funtzionarioek lehentasuna izanen dute, igoera txandako gainerako izangaien aurretik, lanpostu hutsak hautatzerakoan.

Hamazazpigarren xedapen gehigarria. Urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko estamentu eta espezialitateen eranskina aldatzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubideari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen estamentu eta espezialitateei buruzko eranskina aldatu egin da, izendapen hauei dagokienez:

a) Kendu egin da, osasunekoa ez den estamentuan, B.2.9. espezialitateko kodea (Optikoa) eta B.2.9.1. izendapenen kodea (Optiko-optometrista).

b) Osasuneko estamentuaren barrenean, A.3 kodean (Osasun Diplomadunak), A.3.9. espezialitateko kodea (Optika) eta A.3.9.1. izendapenen kodea (Optiko-optometrista) sortu dira.

c) Osasunekoa ez den estamentuaren barrenean, B.4 kodean (Zerbitzu Orokorretako Ofizialak), B.4.1 espezialitateko kodea (Zenbait Zerbitzu) eta B.4.1.5. izendapenen kodea (Telefonista Ofiziala) sortu dira.

Hemezortzigarren xedapen gehigarria. Tuteran, Orreagan eta Atarrabian inbertsio kultural eta turistikoak egiteko maileguak ematea.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak Tuteran, Orreagan eta Atarrabian inbertsio kultural eta turistikoak finantzatzeko ematen dituen maileguetarako beharrezkoa izanen da, aldez aurretik, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren adostasuna, hark finkatuko baititu mailegu horien baldintza eta ezaugarriak, egoera ekonomiko-finantzarioaren arabera.

Hemeretzigarren xedapen gehigarria. Aurrekontuetako gaikuntza.

Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan babes zibileko eta su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuak zuzenean kudeatzeko erakunde autonomo bat sortuz gero, behar diren aurrekontu-kontusailak gaitu eta/edo handitzeko 054 programaren barruan ("Larrialdietan laguntza ematea"), sortzen diren gastuak egoki aplika daitezen. Kontusailen gaitze eta/edo handitze hori ez da aurrekontuko aldaketatzat hartuko, ezein kasutan.

Finantzaketa eginen da, betiere, "Larrialdietan laguntza ematea" izeneko 054 programa osatzen duten kontusailen kargura.

Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.

Foru lege honek 2006ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Nik Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, 2005eko abenduaren 29an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

2006. URTERAKO GASTUEN LABURPEN ORGANIKO EKONOMIKOA

K A P I T U L U E K O N O M I K O A K

1 2 3 4 6 7 8 9

GASTUAREN AZALPENA Lansarien Ondas. arrunt. Finantza Transfer.Inbertsio Kapital Finantza Finantza GUZTIRA

gastuak eta zerb. gast. gastuak arruntakerrealak transfer. aktiboakpasiboak

P Nafarroako Parlamentua 13.120.218 1.521.751 14.641.969

0 Lehendakaritza, Justizia

eta Barne Departamentua 122.868.907 15.691.786 30.197.398 8.002.506 3.103.055 18.355.821 198.219.473

1 Ekonomia eta Ogasun Departamentua 28.520.000 25.229.891 35.049.301 491.384.086 20.454.655 2.104.465 3 7.000 602.749.401

2 Toki Administrazioko Departamentua 5.155.700 5.429.145 162.937.369 750.362 67.542.726 241.815.302

3 Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta

Etxebizitza Departamentua 12.293.300 10.560.010 14.169.001 27.213.814 175.781.875 240.018.000

4 Hezkuntza Departamentua 280.687.500 33.230.227 174.089.083 17.021.798 7.241.641 512.270.249

5 Osasun Departamentua 374.069.300 163.810.974 167.544.671 25.427.050 911.000 731.762.995

6 Herrilan, Garraio

eta Komunikazio Departamentua 10.808.500 3.974.381 5.061.133 108.375.076 1.994.610 130.213.700

7 Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura

eta Elikadura Departamentua 15.958.900 11.810.120 28.503.827 12.879.170 56.736.601 125.888.618

8 Industria eta Teknologia, Merkataritza

eta Lan Departamentua 11.787.600 6.481.751 80.143.580 3.816.293 187.788.471 440.000 290.457.695

9 Gizarte Ongizate, Kirol

eta Gazteria Departamentua 28.215.400 12.593.950 143.956.170 12.320.141 13.383.350 210.469.011

A Vianako Printzea Erakundea-Kultura

eta Turismo Departamentua 10.095.500 11.427.302 12.541.368 12.505.100 18.797.000 15.000.000 80.366.270

C Nafarroako Kontseilua 542.467 46.950 589.417

D Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua 496.978 213.222 710.200

AURREKONTUA, GUZTIRA 900.460.607 3 00.239.537 35.049.301 1.324.687.349 248.765.965 537.166.717 33.795.824 7.000 3.380.172.300

2006. URTERAKO DIRUSARREREN LABURPEN ORGANIKOA

K A P I T U L U E K O N O M I K O A K

1 2 3 4 5 6 7 8

Inbertsio

DIRUSARRERAREN AZALPENAzuzen. Zehark. Tasak eta Transfe. Ondareko errealak KapitalFinantza GUZTIRA

zergak Zergak beste sarrerak arruntak sarrerakbesterentzea transferentziak aktiboak

0 Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua 7.206.839 104 1 80.000 18.43725.724.076

1 ekonomia eta Ogasun Departamentua 1.588.723.006 1.540.113.000 33.906.684 288.236 51.176.860 106.687 3.790.321 6.9183.218.111.712

2 Toki Administrazioko Departamentua 137.028 3.039.516 11.322.037 2.103.16.602.123

3 Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu

eta Etxebizitza Departamentua 1.570.000 810.000 565.000 17.800.000 4.374.000 1.440.26.559.000

4 Hezkuntza Departamentua 912.578 5.048.909 20.202 15.981.690

5 Osasun Departamentua 9.196.168 80.8709.277.038

6 Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentua 3.139.100 18.000 20.000 3.200.0006.377.100

7 Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua 723.200 4.391.934 69.970 20.099.072 462.83025.747.006

8 Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentua 2.680.000 25.665.110 119.208 589.542 5.152.000 3.256.137.461.969

9 Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentua 5.281.756 1.400.603 12.000 2.0006.696.359

A Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua 178.803 33.000 139.400 1.080.500 202.5241.634.227

AURREKONTUA, GUZTIRA 1.588.723.006 1.540.113.000 64.932.156 40.776.282 52.102.641 18.516.229 49.099.93125.909. 3.380.172.300

I. ERANSKINA

Urteko moduluak eta ratioak hezkuntza mailen arabera, 2006. urterako

HAUR HEZK. 2. ZIKLOA (URT-ABUZT.) 1,12 37.527,64 72,13 5.980,65 11,49 8.522,49 16,38 52.030,78

HAUR HEZK. (IRAIL-ABEND 1,12 37.527,64 69,60 7.871,54 14,60 8.522,49 15,81 53.921,67

LEHEN HEZK. 1,28 42.888,72 71,54 8.030,78 13,40 9.033,94 15,07 59.953,44

DBH. LEHEN ZIKLOA (URT-ABUZT) 1,52 52.177,17 73,23 8.366,55 11,74 10.707,57 15,03 71.251,29

DBH. BIGAR. ZIKLOA (IRAIL-ABEND) 1,52 52.177,17 70,63 10.990,13 14,88 10.707,57 14,49 73.874,87

DBH. BIGARREN ZIKLOA 1,59 62.687,96 71,61 12.838,65 14,67 12.018,91 13,73 87.545,52

DBH. CURRIC. ANIZT. UN. 0,68 0,6 47.831,35 68,55 9.922,08 14,22 12.018,91 17,23 69.772,34

DBH. CURRIC. EGOK. UN 0,88 0,6 55.716,62 70,27 11.549,36 14,57 12.018,91 15,16 79.284,89

BATXILERGOA 1,52 59.389,76 70,14 13.267,76 15,67 12.018,91 14,19 84.676,43

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOETAN SARTZEKO

PRESTAKUNTZA IKASTAROA 1,4 55.196,93 69,65 12.029,78 15,18 12.018,91 15,17 79.245,62

OINARRIZKO HEZKUNTZA

BEREZIA PSIKIKOAK 1 33.506,82 43,84 5.355,53 7,01 9.033,94 11,82 28.542,16 37,34 76.438,45

OINARRIZKO HEZKUNTZA

BEREZIA AUTISTAK 1 33.506,82 47,50 5.355,53 7,59 9.033,94 12,81 22.638,51 32,10 70.534,80

OINARRIZKO HEZK. BEREZIAK,

ASKOT. URRITASUN. 1 33.506,82 41,37 5.355,53 6,61 9.033,94 11,15 33.093,93 40,86 80.990,22

LANBIDE HASTAPEN

BEREZIKO PROGRAMA 1 1 68.495,62 51,74 10.233,41 7,73 12.018,91 9,08 41.637,15 31,45 132.385,09

HELDUARORA IGAROTZEKO

PRESTAKUNTZA PROGRAMA 0,64 0,36 34.040,33 47,88 5.383,57 7,57 9.033,94 12,71 22.638,51 31,84 71.096,35

BERARIAZKO UNITATEA,

PSIKIKOENTZAKO OINARRIZKO

HEZKUNTZA BEREZIA BIG.

HEZKUNTZAKO IKASTETXEETAN 1,28 42.888,73 74,37 5.746,44 9,96 9.033,94 15,67 57.669,11

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

1) EMHZ ADMINISTRAZIO KUDEAKETA 1. 0,52 0,92 52.734,53 65,60 10.840,94 13,49 16.806,46 20,91 80.381,93

2. 0,24 9.462,33 66,74 1.945,92 13,72 2.770,39 19,54 14.178,64

2) EMHZ ADMINISTRAZIO KUDEAKETA 1. 0,36 0,32 25.404,93 62,38 5.304,46 13,03 10.014,67 24,59 40.724,06

HIRU URTETAN 2. 0,36 0,24 22.602,08 66,15 4.774,87 13,97 6.791,81 19,88 34.168,76

3. 0,24 9.462,33 66,74 1.945,92 13,72 2.770,39 19,54 14.178,64

3) EMHZ ERIZAINTZAKO ZAINKETA 1. 0,4 1,2 57.813,36 68,05 11.721,64 13,80 15.421,27 18,15 84.956,27

LAGUNGARRIAK 2. 0,24 9.462,33 66,74 1.945,92 13,72 2.770,39 19,54 14.178,64

4) EMHZ SOLDADURA 1. 0,48 1,24 62.368,90 61,62 12.635,05 12,48 26.207,28 25,89 101.211,23

ETA GALDARAGINTZA 2. 0,84 0,56 52.738,15 58,60 11.052,29 12,28 26.207,28 29,12 89.997,72

5) EMHZ ARTE GRAFIKOETAKO 1. 0,4 1,12 55.010,49 61,97 11.192,01 12,61 22.568,87 25,42 88.771,37

AURREINPRIMAKETA 2. 0,68 0,68 50.634,20 60,46 10.549,42 12,60 22.568,87 26,95 83.752,49

6) EMHZ ARTE GRAFIKOETAKO 1. 0,56 0,96 55.713,03 60,38 12.377,37 13,41 24.184,90 26,21 92.275,30

INPRIMAKETA 2. 0,24 9.462,33 66,74 1.945,92 13,72 2.770,39 19,54 14.178,64

7) EMHZ AROTZ-LAN. ETA ALTZ. 1. 0,76 0,92 62.196,86 63,71 12.786,86 13,10 22.645,81 23,20 97.629,53

NEUR. EGIN ETA INSTALATZEA 2. 0,52 0,92 52.734,53 61,16 10.840,96 12,57 22.645,81 26,26 86.221,30

8) EMHZ FARMAZIA 1. 0,36 1,08 52.032,04 66,86 10.602,90 13,62 15.190,40 19,52 77.825,34

2. 0,24 9.462,33 66,74 1.945,92 13,72 2.770,39 19,54 14.178,64

19 EMHZ. EKIPO ETA INSTAL. 1. 0,64 0,96 58.867,14 62,79 12.078,72 12,88 22.799,72 24,32 93.745,58

ELEKTROTEKNIKOAK 2. 0,6 0,76 50.282,95 60,21 10.430,38 12,49 22.799,72 27,30 83.513,05

10) EMHZ. MEKANIZAZIOA 1. 0,56 1,2 64.121,59 64,09 13.018,92 13,01 22.912,58 22,90 100.053,09

2. 0,6 0,8 51.684,37 60,60 10.695,14 12,54 22.912,58 26,86 85.292,09

11) EMHZ MERKATARITZA 1. 0,96 0,64 60.272,17 68,05 12.554,83 14,17 15.744,48 17,78 88.571,48

2. 0,24 9.462,33 66,74 1.945,92 13,72 2.770,39 19,54 14.178,64

12) EMHZ. LAGUNTZA SOZIO-SANITARIOA 1. 0,64 0,88 56.064,28 67,52 11.549,12 13,91 15.421,27 18,57 83.034,67

2. 0,84 0,36 45.731,01 64,52 9.728,21 13,72 15.421,27 21,76 70.880,49

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

1) GMHZ. NAZIOARTEKO MERKATARITZA 1. 1,08 0,32 53.791,91 67,49 11.40 9,36 14,32 14.497,79 18,19 79.699,06

2. 1,12 0,2 51.164,69 66,79 10.939,26 14,28 14.497,79 18,93 76.601,74

2) GMHZ PRODUKTU ELEKTRONIKOEN 1. 1,32 0,24 60.451,41 64,69 12.825,68 13,73 20.167,86 21,58 93.444,95

GARAPENA 2. 0,76 0,72 55.189,73 63,57 11.462,85 13,20 20.167,86 23,23 86.820,44

3) GMHZ. ADMINISTRAZIOA 1. 0,8 0,48 48.358,24 65,47 10.198,36 13,81 15.305,84 20,72 73.862,44

ETA FINANTZAK 2. 1,24 0,12 53.093,51 66,55 11.382,68 14,27 15.305,84 19,18 79.782,03

4) GMHZ. OSASUN DOKUMENTAZIOA 1. 0,96 0,48 54.666,46 65,45 11.495,64 13,76 17.360,54 20,79 83.522,64

2. 0,24 9.462,33 66,74 1.945,92 13,72 2.770,39 19,54 14.178,64

5) GMHZ. HAUR HEZKUNTZA 1. 0,64 0,88 56.064,28 68,24 11.549,12 14,06 14.543,97 17,70 82.157,37

2. 1,08 0 42.580,51 64,11 9.290,94 13,99 14.543,97 21,90 66.415,42

6) GMHZ. MERKATAR. KUDEAKETA 1. 0,96 0,64 60.272,17 68,48 12.554,83 14,26 15.190,40 17,26 88.017,40

ETA MARKETINA 2. 0,24 9.462,33 66,74 1.945,92 13,72 2.770,39 19,54 14.178,64

7) GMHZ. INFORMATIKA 1. 1,2 0,52 65.530,21 68,88 13.706,35 14,41 15.906,07 16,72 95.142,63

SISTEMEN ADMINISTRAZIOA 2. 1,04 0,44 56.419,15 67,00 11.879,45 14,11 15.906,07 18,89 84.204,67

8) GMHZ. ERREGULAZIO 1. 0,96 0,8 65.877,87 67,57 13.614,05 13,96 17.997,73 18,46 97.489,65

ETA KONTROL SISTEMAK 2. 1,16 0,32 56.946,02 65,45 12.057,99 13,86 17.997,73 20,69 87.001,74

9) GMHZ. MEKANIZAZIO 1. 0,6 1 58.691,50 64,36 12.019,20 13,18 20.475,65 22,45 91.186,35

BIDEZKO PRODUKZIOA 2. 1,28 0,2 57.472,92 63,73 12.236,55 13,57 20.475,65 22,70 90.185,12

10) GMHZ. GARRAIOAREN 1. 0,72 0,64 50.809,83 66,93 10.608,92 13,97 14.497,79 19,10 75.916,54

KUDEAKETA 2. 1,32 0 52.042,84 66,91 11.236,85 14,45 14.497,79 18,64 77.777,48

11) GMHZ INFORMATIKA 1. 1,16 0,48 62.551,72 68,67 13.117,22 14,40 15.421,27 16,93 91.090,21

APLIKAZIOEN GARAPENA 2. 1,04 0,36 53.616,29 66,70 11.349,84 14,12 15.421,27 19,18 80.387,40

12) GMHZ. ANATOMIA PATOLOGIKOA 1. 0,88 0,68 58.519,47 66,64 12.171,00 13,86 17.120,44 19,50 87.810,91

ETA ZITOLOGIA 2. 1,16 0 45.734,63 62,83 9.939,58 13,65 17.120,44 23,52 72.794,65

13) GMHZ. ARTE GRAFIKOEN 1. 0,36 1,24 57.637,74 62,80 11.662,11 12,71 22.476,50 24,49 91.776,35

INDUSTRIETAKO PRODUKZIOA 2. 1,04 0,44 56.419,15 62,15 11.879,45 13,09 22.476,50 24,76 90.775,10

14) GMHZ. PROIEKTU MEKANIKOEN 1. 0,76 0,8 57.992,59 64,50 11.992,46 13,34 19.921,60 22,16 89.906,65

GARAPENA 2. 1,48 0 58.351,05 64,26 12.534,11 13,80 19.921,60 21,94 90.806,76

15) GMHZ BIDAIA AGENTZIAK 1. 1,44 0 56.774,00 67,45 12.209,78 14,51 15.190,40 18,05 84.174,18

2. 0,24 0 9.462,33 66,74 1.945,92 13,72 2.770,39 19,54 14.178,64

euskal legezalea