I. Protokoloa: 1949ko abuztuaren 12ko Genevako Hitzarmenaren protokolo osagarria, nazioarteko izaera duten gatazka armatuen biktimen babesari buruzkoa

Euslege

1949ko abuztuaren 12ko Genevako Hitzarmenaren protokolo osagarria, nazioarteko izaera duten gatazka armatuen biktimen babesari buruzkoa (I. Protokoloa)

Gatazka Armatuetan aplikagarria den nazioarteko giza zuzenbidearen berresteari eta garapenari buruzkoa, Konferentzia diplomatikoak onetsia, 1977ko ekainaren 8an.

Indarrean jartzea: 1978ko abenduaren 7an, 95. artikuluarekin bat etorriz.

Atarikoa

Alderdi kontratugile gorenak,

Adieraziz bere desira sutsua bakea herrien artean nagusi izan dadin,

Gogoratuz, Nazio Batuen Gutunarekin bat etorriz, estatu ororen eginbeharra dela nazioarteko harremanetan uko egitea mehatxuari edo indarkeria baliatzeari subiranotasunaren aurka, lurralde osotasunaren aurka nahiz edozein estaturen independentzia politikoaren aurka, edota osterantzeko forma baliatzea, Nazio Batuen xedeekin bateraezina dena,

Kontuan harturik beharrezkoa dela, hala ere, gatazka armatu egoeran, biktimak babesten dituzten xedapenak berretsi eta garatzea, eta xedapen horien aplikazioa indartzeko neurriak osatzea,

Adieraziz bere uste osoa, Protokolo honen xedapenetatik edota, 1949ko abuztuaren 12ko Genevako Hitzarmenen xedapenetarik bat bera ere ezin dela interpretatu xedapen horiek eraso-egintzarik edo bestelako indarkeria formarik legitimatu eta baimentzen duenik, horiek Nazio Batuen gutunarekin bateraezinak direnean,

Berretsiz, gainera, 1949ko abuztuaren 12ko Genevako Hitzarmenen xedapenak eta Protokolo honetakoak osotasunean aplikatu behar direla nori eta, instrumentu horiek babesten dituzten pertsona guztiei, inguruabar guztietan, izaera kaltegarria duen inolako bereizketarik gabe, bereizketa hori gatazka armatuaren izaeran edo jatorrian oinarritzen bada, edota gatazkan dauden alderdiek argudiatutako zioetan edo beraiei egotzitakoetan,

Hurrengoa hitzartu dute:

I. Titulua: Xedapen orokorrak

1. artikulua: Printzipio orokorrak eta aplikazio-eremua

1. Alderdi kontratugile gorenek konpromisoa hartzen dute Protokolo hau inguruabar guztietan beraiek errespetatzeko eta besteek errespetatua izan dadin ahaleginak egiteko.

2. Protokolo honetan edo beste nazioarteko hitzarmen batzuetan jaso gabeko kasuetan, pertsona zibilak eta armadun jendeen arteko zuzenbidearen printzipioen babes eta agindupean gelditzen dira. Printzipio horiek eratortzen dira lehendik ezarritako usadioetatik, gizateriaren printzipioetatik eta jendearen kontzientziak sortutako iritzietatik.

3. Protokolo honek osabetetzen ditu, Gerrako biktimen babesari buruzko 1949ko abuztuaren 12ko Genevako Hitzarmenek eta Hitzarmen horien barnean erkide den 2. artikuluan ezarritako egoeretan aplikatuko da.

4. Aurreko paragrafoak aipatu egoerek barru hartzen dituzte halako gatazka armatuak, bertan herriek botere kolonialaren aurka, atzerriko okupazioaren aurka eta erregimen arrazisten aurka borrokatzen dutela, herriek aske eta burujabe izateko eskubidearen egikaritzan; eskubide hori Nazio Batuen Gutunean eta nazioarteko zuzenbidearen printzipioei buruzko Adierazpenean dago aitortuta; izan ere printzipio horiek estatuen arteko adiskidetasun harremanen eta lankidetzaren ingurukoak dira, Nazio Batuen Gutunarekin bat etorriz.

2. artikulua: Definizioak

Protokolo honen ondorioetarako:

a) “I. Hitzarmena", “II. Hitzarmena”, “III. Hitzarmena” eta “IV. Hitzarmena” izenburuak honetara ulertzen dira hurrenez hurren, kanpainan dauden indar armatuen zauritu eta gaixoen egoera arintzeari buruzko Genevako Hitzarmena, 1949ko abuztuaren 12koa; Itsasoko indar armatuen zauritu, gaixo eta itsasoan galdutakoen egoera arintzeari buruzko Genevako Hitzarmena, 1949ko abuztuaren 12koa; gerrako presoekiko tratuari buruzko Genevako Hitzarmena, 1949ko abuztuaren 12koa; gerra garaian pertsona zibilen babesari buruzko Genevako Hitzarmena, 1949ko abuztuaren 12koa; "Hitzarmenak"izenburua honetara ulertzen da: gerrako biktimen babesari buruzko Genevako lau Hitzarmenak, 1949ko abuztuaren 12koak;

b) “gatazka armatuetan aplikagarri diren nazioarteko zuzenbidearen arauak" esamoldea honetara ulertzen da: nazioarteko akordioetan jasotako arauak, akordio horien partaide direla, hain zuzen ere, gatazkaren alderdiak, eta nazioarteko zuzenbideak orokorrean ezarritako printzipio eta arauak gatazka armatu egoeran aplikagarri ohi direnak;

c) "potentzia babeslea” esamoldea honetara ulertzen da: estatu neutrala edo osterantzekoa, gatazkan alderdi ez dena, gatazkaren alderdi batek izendatua eta kontrako alderdiak onartua, Hitzarmenek eta Protokolo honek potentzia babesleari esleitutako zereginak gauzatzeko prest dagoena;

d) “ordezkoa” hitza honetara ulertzen da: potentzia babeslea ordezkatzen duen erakundea, 5. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

3. artikulua: Aplikazioaren hasiera eta amaiera

Une oro aplikagarri diren xedapenei kalterik egin gabe:

a) Hitzarmenak eta Protokolo hau, Protokolo honen 1. artikuluan aipatzen diren edozein egoeraren hasieratik aplikatuko dira;

b) Hitzarmenen eta Protokolo honen aplikazioa amaituko da, gatazkan dauden alderdien lurraldean, eragiketa militarrak amaitzen direnean eta, lurralde okupatuetan, okupazioa amaitzen denean, salbu eta, aurreko bi inguruabarretan, halako pertsonentzat, horien, behin betiko askatasuna, aberriratzea edo berlekukotzea geroago gertatzen denean.{Pertsona horiek Hitzarmenen eta Protokolo honen xedapenek sorturiko onurak gozatuko dituzte, euren behin betiko askatasuna, aberriratzea edo berlekukotzea gertatu arte.

4. artikulua: Gatazkan dauden alderdien estatutu juridikoa

Hitzarmenen eta Protokolo honen aplikazioak, eta instrumentu hauetan ezarritako akordioak burutzeak ez du eraginik izango gatazkan dauden alderdien estatutu juridikoan.{Lurralde baten okupazioak eta Hitzarmenen eta Protokolo honen aplikazioak ez dute horren estatutu juridikoan eraginik izango.

5. artikulua: Potentzia babesleen eta horren ordezkoen izendapena

1. Gatazkan dauden alderdien eginbeharra da, gatazka hasten den unetik, Hitzarmenen eta Protokolo honen ikuskatze- eta betearazte-lana ziurtatzea, potentzia babesleen sistema aplikazioaren bidez; horrek barneratzen ditu, besteak beste, potentzia horien izendapena eta onarpena, ondorengo paragrafoetan ezarritakoarekin bat etorriz.{Potentzia babesleak gatazkan dauden alderdien interesak babesteaz arduratuko dira.

2. 1. artikuluan adierazten den egoeretako baten hasieratik, gatazkan dagoen alderdietako bakoitzak potentzia babeslea izendatuko du,atzerapenik gabe, Hitzarmenak eta Protokolo hau aplikatzeko helburuarekin, eta atzerapenik gabe eta helburu berberarekin baimenduko du potentzia babeslearen jarduera, kontrako alderdiak izendatua eta horrek potentzia babesle gisa onartua izan bada.

3. 1. artikuluan adierazten den egoeretako baten hasieratik potentzia babeslerik ez bada izendatu edo onartu, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak, beste edozein erakunde humanitario inpartzialek era berean hori egiteko duten eskubideari kalterik egin gabe, gatazkan dauden alderdiei bere jardunbide egokiak eskainiko dizkie, atzerapenik gabe izenda dezaten potentzia babeslea, gatazkan dauden alderdien onespena duena.{Horretarako, Batzordeak aukera izango du eskatzeko, inter alia, alderdi bakoitzari gutxienez bost estatuz osatutako zerrenda bat bidal diezaiola, alderdi horren ustez egoki direnak, bere izenean aritzeko kontrako alderdi baten aurrean, potentzia babesle gisa; eta kontrako alderdi bakoitzari gutxienez bost estatuz osatutako zerrenda bat bidal diezaiola, eta prest egon dadila onartzeko beste alderdiaren potentzia babesle zereginak egitea; zerrenda horiek Batzordeari igorriko zaizkio eskaera jaso eta hurrengo bi asteren barruan; Batzordeak horiek erkatu eta bi zerrendetan agertzen diren edozein estaturen baiespena eskatuko du.

4. Aurretiaz ezarritakoa gorabehera, potentzia babeslerik ez badago, gatazkan dauden alderdiek, atzerapenik gabe onartuko dute Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak edo beste edozein erakundek egindako eskaintza, betiere inpartzialtasun eta eraginkortasun berme guztiak betetzen baditu, aipatu alderdiekin aurretik kontsulta egin eta gero eta kontsulta horien emaitzak kontuan izanda, ordezko gisa jarduteko.{Ordezkoaren zereginen egikaritza gatazkan dauden alderdien onarpenaren menpe egongo da; gatazkan dauden alderdiek ahalegin guztiak egingo dituzte ordezkoak duten, eginkizuna betetzeko, eta haren zeregina errazteko, halakoak bere egitekoa bete dezan Hitzarmenen eta Protokolo honen arabera.

5. 4. Artikuluaren arabera, Hitzarmenak eta Protokoloa aplikatzeko helburuarekin potentzia babesleak izendatzeak eta onartzeak, ez du eraginik izango gatazkan dauden alderdien estatutu juridikoan, ezta edozein lurraldeko estatutu juridikoan ere, lurralde okupatuarena barne

6. Gatazkan dauden alderdien arteko diplomazia-harremanak mantentzea edo hirugarren estatu baten esku uztea alderdiaren eta bere herritarren interesen babesa, diplomazia-harremanei buruzko nazioarteko zuzenbidearen arauen arabera, ez da oztopo izango potentzia babesleak izendatzeko, Hitzarmenak eta Protokoloa aplikatzeko helburuarekin.

7. Aurrerantzean, Protokolo honetan potentzia babeslea aipatzen denean, aipu horrek ordezkoa ere barruratuko du.

6. artikulua: Langile adituak

1. Alderdi kontratugile gorenak, bake garaian ere, ahaleginduko dira Gurutze Gorriaren sozietate nazionalen (Ilargi Erdi Gorria, Lehoi eta Eguzki Gorriak) laguntzarekin langile adituak trebatzen, Hitzarmenen eta Protokolo honen aplikazioa eta, gehienbat, potentzia babeslearen jarduerak errazteko.

2. Langile horiek errekrutatzea eta trebatzea nazioaren eskumena da.

3. Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak alderdi kontratugile gorenen eskura izango du horiek trebatu dituzten pertsonen zerrenda, eta berari ondore horietarako adierazi zaizkionak.

4. Nazio lurraldetik kanpo langile hauen zerbitzuak erabiltzeko baldintzak, kasu bakoitzean, alderdi interesatuen arteko akordio berezien objektu izango dira.

7. artikulua: Bilerak

Protokolo honen gordailuzainak, alderdi kontratugile goren batek edo batzuek horrela eskatuta eta gehiengoaren onespenarekin, alderdi kontratugile gorenen bilerara deituko du Hitzarmenak eta Protokoloaren aplikazioaren inguruan arazo orokorrak aztertzeko.

II. Titulua: Zaurituak, gaixoak eta itsasoan galdutakoak

I. Atala: Babes orokorra

8. artikulua: Terminologia

Protokolo honen ondorioetarako:

a) “zaurituak” eta “gaixoak” hitzak honetara ulertzen dira: halako pertsonak, militarrak nahiz zibilak, traumatismo baten ondorioz, gaixotasun edo beste osasun-arazo, ezintasun fisiko edo buruko gaixoaren ondorioz, mediku-laguntza edo -zaintza behar dutenak eta indarkeria egintzak gauzatzen ez dituztenak.{Termino horiek aplikagarri dira erditzeko dauden emakumeei, jaioberriei eta berehalako mediku-laguntza edo -zaintza behar duten beste pertsona guztiei, hala nola, elbarriei eta haurdun dauden emakumeei, betiere, indarkeria egintzak gauzatzen ez dituztenak.

b) “itsasoan galdutakoak” esamoldea honetara ulertzen da: itsasoan edo beste uretan, ezbehar baten ondorioz, arrisku egoeran aurkitzen diren pertsonak, militarrak nahiz zibilak, ezbeharrak eurengan edo eurak garraiatzen zituen itsasontzi edo aireontzian eraginik izan badu eta indarkeria egintzak gauzatzen ez dituztenak.{Pertsona horiek, indarkeria egintzak gauzatzen ez dituzten bitartean, itsasoan galdutako pertsona moduan tratatuak izango, euren salbamenduak irauten duen bitartean, beste estatutu bat eskuratu arte, Hitzarmenen edo Protokolo honen arabera;

c) “osasun-langileak” esamoldea honetara ulertzen da: gatazkan dagoen alderdi batek izendatutako pertsonak, dela, soil-soilik e) atalean zerrendatutako osasun-zereginetan ari direnak, dela osasun-unitateen administrazioan ari direnak, dela, osasun-garraiobideen funtzionamendu edo administrazioan ari direnak.{Halako zerbitzuetarako destinoa iraunkorra zein aldi baterakoa izan daiteke.{Esamoldeak biltzen ditu:

i) gatazkan dagoen alderdi bateko,osasun-langileak, militarrak nahiz zibilak, I eta II. Hitzarmenetan aipatutakoak, eta babes zibileko erakundeenak barne.

ii) Gurutze Gorriaren sozietate nazionalen (Ilargi Erdi Gorria, Lehoi eta Eguzki Gorriak) eta beste borondatezko sorospen-sozietate nazionalen osasun-langileak, sozietate horiek gatazkan dagoen alderdi batek behar bezala onartu eta baimendutakoak badira.

iii) 9. artikuluko 2. paragrafoan aipatu unitate edo osasun-garraiobideen osasun-langileak;

d) “erlijio arloko langileak” esamoldea honetara ulertzen da:pertsonak, militarrak nahiz zibilak, hala nola, kapilauak, beraien ministerioan soilik jarduten dutenak eta ondorengoei atxikiak:

i) gatazkan dagoen alderdi baten indar armatuei,

ii) gatazkan dagoen alderdi baten osasun-unitateei edo osasun-garraiobideei,

iii) 9. artikuluko 2. paragrafoan aipatutako unitate edo osasun-garraiobideei, edo

iv) gatazkan dagoen alderdi bateko babes-erakunde zibilei.

Erlijio arloko langileen atxikitzea iraunkorra edo aldi baterakoa izan daiteke, langile horiei; k) ataleko xedapen egokiak aplikagarri zaizkie.

e) “osasun-unitateak” esamoldea honetara ulertzen da: establezimenduak eta beste taldeak, militarrak nahiz zibilak, osasun-helburuekin antolatuak, besteak beste, zaurituen, gaixoen eta itsasoan galdutakoen bilaketa, biltze, garraio, diagnostiko edo tratamendua (lehen sorospenak barne hartuta), eta gaixotasunen prebentzioa.{Esamoldeak barneratzen du, orobat, ospitaleak eta antzeko beste unitateak, odol-transfusio zentroak, prebentzio-medikuntzako zentro eta institutuak, eta osasun-material gordailuak eta material eta unitate horietako farmazia produktuen biltegiak.{Osasun-unitateak finkoak edo mugikorrak izan daitezke, iraunkorrak edo aldi baterakoak;

f) “osasun-garraio” esamoldea honetara ulertzen da: lehorrez, itsasoz edo airez egindako garraioa, zaurituak, gaixoak eta itsasoan galdutakoak, osasun edo erlijio arloko langileak, edo Hitzarmenek eta Protokolo honek babestutako osasun-tresnak eta -materiala batetik bestera eramatekoa;

g) “osasun-garraiobide" esamoldea ulertzen da: garraiobide oro, militarra nahiz zibila, iraunkorra edo aldi baterakoa, gatazkan dagoen alderdi bateko agintari eskudunaren gidaritzapean, soil-soilik osasun-garraioan ari dena;

h) “osasun-ibilgailu” esamoldea ulertzen da: lehorreko osasun-garraiobide oro;

i) “osasun-ontzi eta -itsasontzi” esamoldea ulertzen: da uretako osasun- garraiobide oro;

j) “osasun-aireontzi” esamoldea ulertzen da: aireko osasun-garraiobide oro;

k) “iraunkorrak” dira osasun-langileak, osasun-unitateak eta osasun-garraiobideak, soil-soilean osasun-xedeetan erabiltzen direnak, zehaztugabeko epealdian.{“Aldi baterakoak” dira osasun-langileak, osasun-unitateak eta osasun-garraiobideak, horiek bakar-bakarrik osasun-xedeak badituzte, epealdi jakin baten barruan eta epealdi horrek irauten duen bitartean.{Beste ezer zehazten ez bada, “osasun-langileak”, "osasun-unitatea” eta “ osasun-garraiobide” esamoldeak osasun-langileak, -unitateak eta -garraiobideak barneratzen ditu, iraunkorrak zein aldi baterakoak;

l) “ikur bereizgarri" gisa ulertzen da gurutze gorria, ilargierdi gorria edo lehoi eta eguzki gorriak hondo zuriaren gainean, horiek osasun-unitateak eta -garraiobideak eta osasun eta erlijio arloko langileak, horien tresnak eta materialak babesteko erabiltzen direnean;

m) “zeinu bereizgarri” gisa ulertzen da Protokolo honen I. eranskinean. III. kapituluan zehaztutako edozein seinaleztapen baliabidea, soilik osasun- unitateak eta -garraiobideak identifikatzeko erabiltzen dena.

9. artikulua: Aplikazio-eremua

1. Titulu honen xedapenen helburu dute, gaixo eta itsasoan galdutakoen baldintzak hobetzea, eta 1. artikuluan aurreikusitako egoerak ukitutako guztiei aplikatuko zaie horien edukia, inolako bereizketarik gabe, zergatik eta arraza, kolore, sexu, hizkuntza, erlijio edo sinesmen, iritzi politikoak edo beste izaera batekoak, nazio- edo gizarte-jatorria, ondarea, jaiotza edo bestelako baldintzak edota antzeko beste edozein irizpideengatik.

2. I. Hitzarmenaren 27 eta 32. artikuluetako xedapenak osasun-unitate eta osasun-garraiobide iraunkorrei aplikatuko zaizkie (ospitale-ontziei salbu, horiei II. Hitzarmenaren 25. artikulua aplikatzen baitzaie), eta unitate edo garraiobide horien langileei, helburu humanitarioak tartean direla, gatazkan dagoen alderdi baten eskura jarriak:

a) estatu neutral batek edo gatazka horretan alderdi ez den beste estatu batek;

b) estatu horrek onartu eta baimendutako sorospen-sozietate batek;

c) nazioarteko erakunde humanitario inpartzial batek.

10. artikulua: Babesa eta laguntza

1. Zauritu, gaixo eta itsasoan galdutako guztiak, horiek zein alderditakoak diren kontuan izan gabe, errespetatu eta babestuko dira.

2. Inguruabar guztietan gizalegez tratatuko dira eta egingarria den neurrian eta eperik laburrenean, beraien egoerak behar dituen zainketa medikoak jasoko dituzte.{Horien artean ez da inolako bereizketarik egingo mediku-irizpideetan oinarrituta ez badago.

11. artikulua: Pertsonaren babesa

1. Ez dira arriskuan jarriko horien osasuna ezta osotasun fisiko edo mentala ere, inolako arrazoirik gabeko egite edo ez-egiteagatik, kontrako alderdi baten esku dauden edota atxilotuak edo 1. artikuluan aurreikusitako egoeragatik beste edozein modutan askatasunaz gabetuak izan diren pertsonen osasuna, osotasun fisikoa edo mentala.{Horren ondorioz, artikulu honetan aipatzen diren pertsonei edozein egintza mediko egitea debekatzen da, euren osasun egoerak kontrakoa adierazten ez badu eta orokorrean onartuta dauden mediku-arauekin bat ez badator; mediku-arau horiek izanik medikuntzan aplikatuko litzaizkiekeenak, inguruabar berdintsuetan, nori eta, gatazkan dagoen alderdiaren nazioko pertsona askeei.

2. Aipatu pertsonen adostasuna izan arren, kasuan kasuko ondorengoak debekatzen dira:

a) ebaketa fisikoak;

b) mediku- edo zientzia-esperimentuak;

c) transplanteetarako ehun- eta organo-ateratzeak,

salbu eta egintza horiek 1. paragrafoan ezarritako baldintzak betetzen dituztenean.

3. 2. paragrafoaren c) atalean ezarritako debekutik kanpo gelditzen dira odol-transfusioetarako odol-emateak eta azal-mentuetarako azal-emateak, horiek borondatez eta inolako derrigortze edo presiorik gabe egiten badira, bakar-bakarrik xede terapeutikoetarako; orokorrean onartuta dauden mediku-arauekin bat badatoz eta emaile nahiz jasotzaileen onurarako kontrolak egin badira.

4. Protokolo honen arau-hauste larria izango da, hala nahita gauzatzen den egite edo ez-egite oro, arrisku larrian jartzen baditu horrek osasuna edota osotasun fisiko edo mentala, norena eta bera menpekoa zein alderdirena izan eta beste alderdi baten eskuaren pean dagoen pertsonarena, dela, 1 eta 2. paragrafoetan adierazitako edozein debeku urratzea, dela, 3. paragrafoan agindutako eskakizunak ez betetzea.

5. 1. paragrafoan aipatzen diren pertsonak edozein ebakuntza kirurgikori uko egiteko eskubidea du.{Ebakuntza egiteari uko eginez gero, osasun-langileak horren inguruan, gaixoak sinatu edo onartutako adierazpen idatzia lortzen saiatuko dira.

6. Gatazkan dagoen alderdi orok odol-transfusioetarako odol-emateen eta azal-mentuetarako azal-emateen mediku-erregistro bat eramango du, 1. paragrafoan aipatzen diren pertsonek eginak, emateak alderdi haren erantzukizunpean egiten badira.{Gainera, gatazkan dagoen alderdi oro saiatuko da erregistroa eramaten, barneratu, atxilotu edo 1. artikuluan ezarritako egoeragatik beste edozein modutan askatasunaz gabetutako pertsonei egindako mediku-azterketak bilduko dituena.{Aipatu erregistroak potentzia babeslearen esku egongo dira, une oro, horrek ikuskatu ahal izateko.

12. artikulua: Osasun-unitateen babesa

1. Osasun-unitateak une oro errespetatu eta babestuko dira eta ez dira inolako erasoren xede izango.

2. 1. paragrafoa osasun-unitate zibilei aplikatzen zaie, horiek ondorengo baldintzetatik bat betetzen dutenean :

a) gatazkan dagoen alderdi batekoa izatea;

b) gatazkan dagoen alderdi bateko agintari eskudunak onartzea eta baimentzea;

c) Protokolo honen 9. artikuluko 2. paragrafoarekin edo I. Hitzarmenaren 27. artikuluarekin bat etorriz baimenduta egotea.

3. Gatazkan dauden alderdiek beraien osasun-unitate finkoen kokapena elkarri jakinaraz diezaiokete.{Halako jakinarazpen ezak ez du alderdirik askatzen 1. paragrafoan jasotakoa betetzetik.

4. Osasun-unitateak ez dira erabiliko edozein arrazoi dela eta, helburu militarrei eraso egitetik babesteko.{Egingarri den heinean, gatazkan dauden alderdiek ziurtatuko dute osasun-unitateak ez daitezela kokatuta egon, xede militarren aurkako erasoek unitateok arriskuan jartzeko moduan.

13. artikulua: Osasun-unitate zibilen babesa amaitzea

1. Osasun-unitate zibilei zor zaien babesa bakar-bakarrik amaitu ahal izango da, horiek helburu humanitariotatik kanpo erabiltzen direnean, arerioarentzat egintza kaltegarriak gauzatzeko asmoz.{Hala ere, babesa amaitu egingo da agindeia egin eta gero, agindei horrek zentzuzko epea, ezarri badu, eta horrek ondoriorik sortu ez badu.

2. Ez dira arerioarentzat egintza kaltegarritzat joko ondoregoak:

a) unitate-langileek banakako arma arinak izatea euren defentsarako edo euren zaintzapean dauden zauritu eta gaixoen defentsarako;

b) unitatea pikete batek, zentinelek edo eskolta batek zaintzea;

c) unitatean arma erabilgarriak eta munizioak izatea, zaurituei eta gaixoei batutako eta oraindik zerbitzu eskudunari eman ez zaizkionak

d) delako unitatean, mediku-arrazoiak direla eta, indar armatuetako kideak edo bestelako armadun batzuk egotea.

14. artikulua: Osasun-unitate zibilak konfiskatzeko mugak

1. Potentzia okupatzailearen betebeharra da lurralde okupatuan biztanleria zibilaren mediku-beharrizanak betetzen direla ziurtatzea.

2. Potentzia okupatzaileak ezin izango ditu, beraz, konfiskatu osasun-unitate zibilak, horien tresneria, materiala eta langileen zerbitzuak, baliabide horiek beharrezkoak baitira biztanleria zibilak behar dituen mediku-zerbitzuak emateko eta dagoeneko tratamenduan dauden zauritu edo gaixoei mediku-laguntza ematen jarraitzeko.

3. Potentzia okupatzaileak aipatu baliabideak konfiska ditzake betiere 2. paragrafoan ezarritako arau orokorra betetzen jarraitzen badu eta ondorengo baldintza zehatzak betetzen baditu:

a) baliabideak beharrezkoak izatea berehalako mediku-tratamendu egokia emateko potentzia okupatzailearen indar armatuen edo gerrako preso zauritu eta gaixoei;

b) konfiskazioa beharrizan horrek irauten duen bitartean bakarrik mantentzea; eta

c) berehalako xedapenak hartzea biztanleria zibilaren mediku-beharrizanei aurre egiten jarraitzeko, bai eta tratamenduan dauden zauritu eta gaixoenak, konfiskazioak eragindakoak.

15. artikulua: Osasun eta erlijio arloko langile zibilen babesa

1. Osasun-langile zibilak errespetatu eta babestuko dira.

2. Beharrezkoa denean, osasun-langile zibilari ahal den laguntza guztia emango zaio, gerra egintzak direla eta, osasun-zerbitzu zibilak antolatu gabe dauden lekuetan.

3. Lurralde okupatuetan, potentzia okupatzaileak laguntza mota oro emango die osasun-langile zibilei, beraien eginkizun humanitarioa ahalik eta egokien gauza dezaten.{Era berean, Potentzia okupatzaileak, bere eginkizuna betetzeko, ezin izango du eskatu, langile horiek lehentasuna ematea edozein pertsonaren tratamenduari, halakoa medikuak berak eskatzen ez badu.{Azkenez ere, langileok ez dira behartuko eginkizun humanitarioetatik kanpo dauden lanak egitera.

4. Osasun-langile zibila joan daiteke bere laguntza ezinbestekoa den lekuetara, gatazkan dagoen alderdi interesatuek beharrezko irizten dituen kontrol eta segurtasun neurriei kalterik egin gabe.

5. Erlijio arloko langile zibilak errespetatu eta babestu egingo dira.{Horiei Hitzarmenen eta Protokolo honen osasun-langileei buruzko babes eta identifikazio xedapenak aplikatuko zaizkie.

16. artikulua: Medikuen eginkizunaren babes orokorra

1. Ez da inor zigortuko deontologiaren arabera medikuntza-jardueran aritzeagatik, jarduera horren inguruabarrak edo onuradunak edozein izanik ere.

2. Medikuntza-jardueran ari diren pertsonak ezin izango dira behartu deontologia edo bestelako mediku-arauen aurkako egintzak edo lanak egitera, horiek zaurituak eta gaixoak babestera zuzenduta daudenean, ezta Hitzarmenen edo Protokolo honen aurkakoak direnak egitera ere, edota aipatu arau edo xedapenek eskatutako egintzak gauzatzeari uko egitera ere.

3. Medikuntza-jardueran ari den edozein pertsona ezin izango da behartu kontrako alderdi, edo bere alderdiko inor, azken alderdi honen legeak xedatutakoa gorabehera, inolako informaziorik ematera, pertsona horrek zaintzen dituzten edo zaindu dituzten zauritu eta gaixoen inguruan, bere iritziz, informazio hori interesatuentzat edo bere senideentzat kaltegarria izan daitekeenean.{Hala eta guztiz ere, gaixotasun kutsakorren derrigorrezko adierazpenari buruzko aginduak errespetatu egin beharko dira.

17. artikulua: Biztanleria zibilaren eta sorospen- sozietateen betekizuna

1. Biztanleria zibilak zaurituak, gaixoak eta itsasoan galdutakoak errespetatuko ditu, halakoak kontrako alderdikoak izan arren, eta ez du indarkeria egintzarik gauzatuko horien aurka.{Biztanleria zibilari eta sorospen-sozietateei, hala nola, Gurutze Gorriaren Sozietate nazionalei (Ilargi Erdi Gorria, Lehoia eta Eguzki Gorriak), baimena emango zaie, euren ekimenez, halako pertsonak jaso eta zaintzeko baita indarrez hartutako edo okupatutako erregioetan ere.{Inor ez da zirikatuko, auzipetuko, kondenatuko ezta zigortuko, halako egintza humanitarioak egiteagatik.

2. Gatazkan dauden alderdiak deialdia egin diezaiekete biztanleria zibilari edo 1. paragrafoan aipatu sorospen-sozietateei zaurituak, gaixoak eta itsasoan galdutakoak jaso eta zaintzeko, hildakoak bilatzeko eta horiek non aurkitzen diren komunikatzeko; alderdiek babesa eta beharrezko erraztasunak emango dizkiete halako deialdiari erantzuten dietenei.{Kontrako alderdiak erregioaren kontrola eskuratu edo berreskuratzen badu babes hori eta aipatutako erraztasunak ematen jarraituko du, horiek beharrezkoak diren heinean.

18. artikulua: Identifikazioa

1. Gatazkan dagoen alderdi bakoitzak ziurtatu beharko du osasun eta erlijio arloko langileak nahiz osasun-unitate eta -garraiobideak identifikatzeko modukoak izatea.

2. Gatazkan dagoen alderdi bakoitza ahaleginduko da, ikur eta zeinu bereizgarriak erabiltzen dituzten osasun-unitate eta -garraiobideak identifikatzeko metodo eta prozedurak hartzen eta aplikatzen.

3. Lurralde okupatuan eta borrokak gertatzen diren edo gertatu daitezkeen guneetan, osasun-langile zibilak eta erlijio arloko langile zibilak ezagutaraziko dira, orokorrean, ikur bereizgarriaren bitartez eta beraien izaera egiaztatzen duen nortasun-txartelaren bidez.

4. Osasun-unitate eta -garraiobideek, agintaritza eskudunaren baimenarekin, ikur bereizgarria eramango dute.{Protokolo honen 22. artikuluan aipatutako ontzi eta itsasontziak II. Hitzarmenaren xedapenen arabera bereiziko dira.

5. Ikur bereizgarriaz gain, eta Protokolo honen I. eranskinaren III. kapituluan xedatutakoaren arabera, gatazkan dagoen alderdiak osasun-unitate eta -garraiobideak identifikatzeko zeinu bereizgarrien erabilera baimen dezake.{Salbuespen-tituluarekin, eranskinaren III. kapituluan ezarritako kasu berezietan, osasun-garraiobideek zeinu bereizgarriak erabili ditzakete ikur bereizgarria erakutsi gabe.

6. 1. eta 5. arteko paragrafoen xedapenak Protokolo honen I. eranskinaren I. eta III. arteko kapituluen arabera egikarituko dira.{Halako seinaleak, aipatu eranskinaren III. kapituluaren arabera, osasun-unitate eta -garraiobideentzat dira eta bakarrik erabiliko dira, kapitulu horretan ezarritakoa gorabehera, bertan zehazten diren osasun-unitate eta -garraiobideen identifikaziorako

7. Artikulu honek ez du ahalbidetzen bake garaian bada ere, ikur bereizgarriari ematea I. Hitzarmeneko 44. artikuluan ezarritako erabilera baino zabalagoa.

8. Zeinu bereizgarriei aplikatuko zaizkie Hitzarmenen eta Protokolo honen xedapenak, horiek helburua dutenean ikur bereizgarriaren arauzko erabileraren kontrola eta orobat, berorren eta abusuzko erabilera aurreikustea eta zigortzea.

19. artikulua: Estatu neutralak eta gatazkan alderdi ez diren beste estatu batzuk

Estatu neutralak eta gatazkan alderdi ez diren beste estatuek Protokolo honen xedapen egokiak beteko dituzte, titulu honek babestu eta euren lurraldean jaso edo barneratu izan daitezkeen pertsonen inguruan; baita ere gatazkan dauden alderdien hildakoen inguruan, halakoak biltzen dituztenean.

20. artikulua: Errepresaliak debekatzea

Titulu honek babesten dituen pertsona eta ondasunen aurkako errepresaliak debekatzen dira.

II. Atala: Osasun-garraioak

21. artikulua: Osasun-ibilgailuak

Hitzarmenetan eta Protokolo honetan osasun-unitate mugikorrentzat ezarritako modu berberean errespetatu eta babestuko dira osasun-ibilgailuak.

22. artikulua: Ospitale-ontziak eta kostaldeko salbamendu-itsasontziak

1. Hitzarmenenetan xedatutakoa aplikatuko zaie, nori eta:

a) II. Hitzarmeneko 22, 24, 25 eta 27. artikuluetan deskribatutako ontziei,

b) euren salbamendu-txalupei eta itsasontzi txikiei,

b) beraien langileei eta tripulazioei, eta

d) ontzian dauden zauritu, gaixo eta itsasoan galdu eta erreskatatuak izan direnei,

orobat, aplikatuko zaizkie horiek zaurituak, gaixoak edo itsasoan galdutako pertsona zibilak garraiatzen dituzten ontzi, txalupa edo itsasontziei, betiere pertsona horiek II. Hitzarmeneko 13. artikuluan aipatutako kategoriekin bat ez badatoz.{Hala ere, pertsona zibil horiek ezin izango dira gatazkan dagoen alderdiari entregatu, euren alderdia ez bada, ezta itsasoan harrapatuak izan ere.{Euren ez den eta gatazkan dagoen alderdi baten esku badaude IV. Hitzarmenaren eta Protokolo honen xedapenak aplikatuko zaizkie.

2. II. Hitzarmenaren 25. artikuluan deskribatutako ontzientzat Hitzarmenetan ezarritako babesa, ospitale-ontzietara ere hedatuko da, horiek helburu humanitarioekin gatazkan dagoen alderdi baten esku jarri baditu:

a) estatu neutral batek edo gatazka horretan alderdi ez den beste estatu batek; edo

b) nazioarteko erakunde humanitario inpartzial batek;

bi kasuetan aipatu artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badira.

3. II. Hitzarmenaren 27. artikuluan deskribatutako itsasontziak babestuko dira artikulu horrek ezarritako jakinarazpena egin ez arren.{Hori gorabehera, gatazkan dauden alderdiei gonbitea luzatzen zaie elkarri adiera diezaioten. informazio guztia, halako itsasontziak identifikatzea eta antzematea erraztuko duena

23. artikulua: Beste osasun-ontzi eta -itsasontzi batzuk

1. Protokolo honen 22. artikuluan eta II. Hitzarmenaren 38. artikuluan aipatutako bestelako osasun-ontzi eta -itsasontzi, horiek itsasoan nahiz beste uretan ibili arren, Hitzarmenek eta Protokolo honek osasun-unitate mugikorrei buruz ezarritakoaren arabera errespetatu eta babestuko dira.{Babes hori eragingarria izan daiteke bakar-bakarrik halakoak osasun-ontzi eta -itsasontzi bezala identifikatzea eta antzematea posible denean; horretarako, ontzi horiek ikur bereizgarria eraman beharko dute eta, ahal den neurrian, II. Hitzarmeneko 43. artikuluaren bigarren paragrafoak ezarritakoa bete.

2. 1. paragrafoan aipatu ontzi eta itsasontziak gerrako legeen menpe egongo dira.{Gisa horretan, itsas azalean nabigatzen duen gerrako ontzi orok agindua berehala betearazteko gai bada agin diezaieke ontzi horiei geldi edo urrun daitezen edo beste ibilbide zehatz bat har dezaten, izaera honetako agindu oro bete egin beharko dute.{Ontzi eta itsasontzi horiek ezin izango dira inola ere, beraien osasun-eginkizunetik desbideratu, ontzian dauden zauritu, gaixo eta itsasoan galdutakoentzat beharrezkoak diren bitartean.

3. 1. paragrafoak ematen duen babesa bakarrik eten egingo da II. Hitzarmenaren 34 eta 35. artikuluetan ezarritako baldintzetan.{2. paragrafoan ezarritakoaren arabera emandako agindua betetzeko ezezko argi oro, arerioarentzat egintza kaltegarritzat joko da II. Hitzarmenaren 34. artikuluaren ondorioetarako.

4. Gatazkan dagoen alderdi orok kontrako edozein alderdiri jakinaraz diezaioke, bidaia baino lehen, ahal den aurrerapen handienarekin, osasun-ontzi edo -itsasontziaren izena, irteerarako aurreikusitako ordua, ibilbidea eta ustezko abiadura, gehienbat 2.000 tona gordin baino gehiagoko ontzien kasuan, eta beste edozein informazio ere eman diezaioke, azken horiek identifikatzea eta antzematea erraz dezakeena.{Kontrako alderdiak informazio hori jaso izanaren berri emango du.

5. II. Hitzarmenaren 37. artikuluaren xedapenak ontzi eta itsasontzi horietako osasun eta erlijio arloko langileei aplikatuko zaizkie.

6. II. Hitzarmenaren xedapenak II. Hitzarmenaren 13. artikuluan eta Protokolo honen 44. artikuluan aipatzen diren kategorietako zauritu, gaixo eta itsasoan galdutakoei aplikatuko zaizkie, osasun-ontzi eta -itsasontzi horietan daudenean.{II. Hitzarmenaren 13. artikuluan aipatu kategorietakoak ez diren zauritu, gaixo eta itsasoan galdutako pertsona zibilak, ezin izango dira entregatu itsasoan aurkitzen badira, berea ez den alderdi bati, ezta ontzi edo itsasontzi horiek abandonatzera behartu ere; haatik, gatazkan dagoen alderdiaren esku badaude, eta alderdia eurena ez bada, IV. Hitzarmenak eta Protokolo honek babestuko dituzte.

24. artikulua: Osasun-aireontzien babesa

Osasun-aireontziak errespetatu eta babestuko dira titulu honen xedapenen arabera.

25. artikulua: Osasun-aireontziak kontrako alderdiak menderatzen ez dituen guneetan

Alderdi bereko indarrek egitez menderatutako lehorreko guneetan edo kontrako alderdiak egitez menderatu gabeko itsasoko guneetan, eta horien aireko espazioan, gatazkan dagoen alderdi baten osasun-aireontzien errespetua eta babesa ez daude kontrako alderdiarekin izan daitezkeen hitzarmenaren menpe.{Hala ere, segurtasun gehiago izateko, gatazkan dagoen alderdiak halako guneetan bere osasun-aireontziak erabiltzen baditu edozein kontrako alderdiri eman diezaioke 29. artikuluan ezarritako jakinarazpena, batik bat, aireontzi horiek kontrako alderdiaren lur-aire arma sistemen eskura jartzen dituzten hegaldiak egiten dituztenean.

26. artikulua: Osasun-aireontziak ukitze-guneetan edo antzekoetan

1. Alderdi bereko indarrek egitez menderatutako lehorreko ukitze-guneko zatietan eta egitezko nagusitasuna zehazteke dauden zatietan, eta horien aireko espazioan, osasun-aireontzien babesa guztiz eragingarria izango da bakar-bakarrik gatazkan dauden alderdien agintari militar eskudunen artean aurretiazko akordiorik badago, 29. artikuluan ezarritakoaren arabera.{Halako akordiorik izan ezean, euren gain eta galorde diharduten osasun-aireontziak, osasun-aireontzi gisa onartuak izanez gero, errespetatuak izan beharko dira.

2. “Ukitze-gune” esamoldea honetara ulertzen da: aurkako indarren elementu aurreratuak, batzuk besteekin ukitze-egoeran dauden lehorreko edozein gune, batez ere, horiek lehorretik, zuzenean tiroak hartzeko arriskuan daudenean.

27. artikulua: Osasun-aireontziak kontrako alderdiak menderatutako guneetan

1. Gatazkan dagoen alderdi baten osasun-aireontziek babestuta jarraituko dute kontrako alderdiak egitez menderatutako itsasoko eta lehorreko guneen gainetik hegan egiten duten bitartean, baldin eta hegaldi horiek egiteko aurretiaz kontrako alderdiaren agintari eskudunaren adostasuna lortu bada.

2. 1. paragrafoan ezarritako adostasunik gabe, edo hitzartutakoa bete gabe, kontrako alderdiak egitez menperatutako gunearen gainetik hegan egiten duen osasun-aireontziak, dela nabigazio akats bategatik, dela hegaldiaren segurtasuna arriskuan jartzen duen larrialdi egoera bategatik, bere esku dagoen guztia egin beharko du bere burua identifikatzeko eta kontrako alderdiari jakinarazteko zein egoeratan aurkitzen den.{Kontrako alderdiak osasun-aireontzi hori antzeman bezain laster, bere esku dagoen guztia egingo du 30. artikuluaren 1. paragrafoak adierazten duen lurreratzeko edo itsasoratzeko agindua emateko, edo beste xedapen batzuk hartzeko alderdi horren interesak zaindu ditzaten eta, bi kasuetan, aireontziaren aurkako erasoa hasi aurretik, agindua betetzeko denbora emango dio.

28. artikulua: Osasun-aireontzien erabilerari buruzko murrizketak

1. Gatazkan dauden alderdiei debekatzen zaie osasun-aireontziak erabiltzea kontrako alderdi baten aurrean abantaila militarrak lortzeko.{Osasun-aireontziak ezin izango dira erabili helburu militarrak eraso batetik babesteko.

2. Osasun-aireontziak ez dira erabiliko informazio militarra jasotzeko ezta bidaltzeko ere; horiek ez dute garraiatuko halako tresneriarik, helburu horietara zuzendua.{8. artikuluaren f) atalak jasotako definizioan ez dauden pertsona edo kargamentuak garraiatzea debekatzen zaie.{Ez da debekatzen, ordea, bidaiarien gauzak edota tresneria ontzian garraiatzea; orobat, garraia daitezke bertan nabigazioa, komunikazioak edo identifikazioa errazten dituzten tresnak.

3. Osasun aireontziek ez dute inolako armamenturik garraiatuko, bertan diren zaurituei, gaixoei eta itsasoan galdutakoei hartutako arma eramangarriak eta munizioak salbu,horiek oraindik zerbitzu eskudunari entregatu gabe badaude. Salbuetsita daude, era berean, ontzian dauden osasun-langileak euren burua babesteko eta euren ardurapean dauden zaurituak, gaixoak eta itsasoan galdutakoak babesteko beharrezko diren banakako arma arinak.

4. Kontrako alderdiarekin aurretiazko akordioa salbu, osasun-aireontziak ezin izango dira erabili, 26 eta 27. artikuluan aipatzen diren hegaldiak egiten dituztenean, zaurituak, gaixoak eta itsasoan galdutakoak bilatzeko.

29. artikulua: Osasun-aireontzien inguruko jakinarazpen eta akordioak

1. 25. artikuluak aipatzen dituen jakinarazpenek eta 26, 27, 28.4, eta 31. artikuluek aipatzen dituzten aurretiazko akordio-eskaerek, aurreikusitako osasun-aireontzien kopurua adierazi beharko dute, horien hegaldi-planak eta identifikazio-baliabideak; jakinarazpen eta eskaera horiek interpretatuko dira, hegaldiak 28. artikuluaren xedapenen arabera egingo direlako esanguran.

2. 25. artikuluaren arabera egindako jakinarazpena jasotzen duen alderdiak hartu izanaren adierazpena egingo du atzerapenik gabe.

3. Aurretiazko akordio-eskaera jasotzen duen alderdiak, 26, 27, 28.4 edo 31. artikuluetan ezarritakoaren arabera egina, halako eskaera egin duen alderdiari ahalik eta azkarren ondorengoa jakinaraziko dio:

a) eskaeraren onarpena;

b) eskaerari uko egitea; edo

c) eskaeraren gaineko arrazoizko proposamen alternatiboa.{Gisa berean, proposa dezake gune horretan beste hegaldiak egitea debekatzea edo mugatzea, zehaztutako denboraldian zehar.{Eskaera aurkeztu duen alderdiak kontraproposamen horiek onartzen baditu, bere onarpena jakinaraziko dio beste alderdiari.

4. Alderdiek beharrezko neurriak hartuko dituzte denborarik galdu gabe halako jakinarazpen eta akordioak egin daitezen.

5. Alderdiek, beharrezko neurriak hartuko dituzte jakinarazpen eta akordio horien funtsezkoena unitate militar interesatuen artean azkar zabal daitezen; horiei osasun-aireontziek erabiliko dituzten identifikazio baliabideen inguruko informazioa emango zaie.

30. artikulua: Osasun-aireontzien lurreratzea eta ikuskatzea

1. Kontrako alderdiak egitez menderatutako guneen gainetik hegan egiten duten osasun-aireontziak edo nagusitasuna oraindik zehazteke dagoen guneen gainetik egiten dutenak, lur-hartzera behartuak izan daitezke edo, hala denean, itsasoratzera, hurrengo paragrafoetan ezarritako ikuskapena egiteko xedearekin.{Osasun-aireontziek halako aginduak bete egin beharko dituzte.

2. Halako aireontzia agindua betetzeko edo beste edozein inguruabar dela eta lurreratu edo itsasoratzen bada, orduan bakar-bakarrik ikuskatu ahal izango da artikulu honetako 3 eta 4. paragrafoek aipatzen dituzten puntuak egiaztatzeko.{Ikuskapena egiten atzerapenik gabe hasiko da eta azkar gauzatuko da.{Ikuskapena egiten duen alderdiak ez du eskatuko zauritu eta gaixoak aireontzitik lehorreratzea, baldin eta hori behar-beharrezkoa ez bada, delako ikuskapena egiteko edo lehorreratze horrek zauritu eta gaixoen egoera larritzen ez badu.

3. Ikuskapenak ezagutzera ematen badu aireontzia:

a) osasun-aireontzia dela, 8. artikuluaren j) atalaren esanguraren arabera ,

b) 28. artikuluan agindutako baldintzak urratzen ez dituela, eta

c) hegaldirik ez duela egin aurretiazko akordiorik gabe edo akordio hori urratuz, halakoa beharrezko denean,

baldintza horiek betetzen badira, aireontzia eta horren bidaiariak, kontrako alderdikoak nahiz estatu neutral batenak nahiz gatazkan alderdi ez den beste estatukoak direnak, hegaldia aurrera joan dadin baimenduak izango dira, atzerapenik gabe .

4. Ikuskapenak ezagutzera ematen badu aireontzia:

a) osasun-aireontzia ez dela, 8. artikuluaren j) atalaren esanguraren arabera,

b) 28. artikuluan agindutako baldintzak urratzen dituela, edo

c) hegaldia egin duela aurretiazko akordiorik gabe edo akordio hori urratuz, halakoa beharrezko denean, orduan, aireontzia atzeman daiteke.

Horren bidaiariak Hitzarmenen eta Protokolo honen xedapenen arabera tratatuko dira.{Atzemandako aireontzi oro osasun-aireontzi iraunkor bezala erabili bada, aurrerantzean bakar-bakarrik osasun-aireontzi gisa erabiliko da.

31. artikulua: Estatu neutralak eta gatazkan alderdi ez diren beste estatu batzuk

1. Osasun-aireontziak ezin izango dute estatu neutral baten edo gatazkan alderdi ez den beste estatu baten lurraldearen gainetik hegan egin, ezta horretan lehorreratu edo itsasoratu ere, salbu eta aurretiazko akordioa betetzen duenean.{Nola nahi ere, halako akordiorik egonez gero, aireontzi horiek errespetatu egingo dira hegaldiek iraun bitartean eta aldi bateko geldialdiek iraun bitartean.{Hala ere, lehorreratzeko agindu oro bete beharko dute edo, hala denean, itsasoratzeko agindu oro.

2. Aurretiazko akordiorik gabe edo akordioan hitzartutakoa bete gabe estatu neutral baten edo gatazkan alderdi ez den beste estatu baten lurraldearen gainetik hegan egiten duen osasun-aireontziak, dela nabigazio akats bategatik edo hegaldiaren segurtasuna arriskuan jartzen duen larrialdi egoera bategatik, bere esku dagoen guztia egin beharko du hegaldia jakinarazteko eta bere burua identifikatzeko.{Kontrako alderdiak osasun-aireontzi hori antzeman bezain laster, bere esku dagoen guztia egingo du 30. artikuluaren 1. paragrafoak adierazten duen lurreratzeko edo itsasoratzeko agindua emateko, edo beste xedapen batzuk hartzeko alderdi horren interesak zaindu ditzaten eta, bi kasuetan, aireontziaren aurkako erasoa hasi aurretik, agindua betetzeko denbora emango dio.

3. Osasun-aireontziak, aurretiazko akordioarekin edo 2. paragrafoan aipatutako inguruabarretan, estatu neutral baten edo gatazkan alderdi ez den beste estatu baten lurraldean lehorreratu edo itsasoratzen bada, agindua betetzeko edo beste edozein inguruabar dela eta, ikuskatu egin beharko da osasun-aireontzia ote den zehazteko.{Ikuskapena egiten atzerapenik gabe hasiko da eta a gauzatuko da.{Alderdi ikuskatzaileak ez du eskatuko aireontzia erabiltzen duen alderdiaren mendeko zauritu eta gaixoak aireontzitik lehorreratzea, baldin eta hori behar-beharrezkoa ez bada ikuskapena egiteko.{Edozein kasutan, alderdi hori arduratuko da ikuskapenak edo lehorreratzeak zauritu eta gaixoen egoera larriagotu ez dezan.{Ikuskapenak ezagutzera ematen badu aireontzia zinez osasun-aireontzia dela, aireontzi hori bere bidaiariekin batera baimenduko da hegaldia jarraitzeko eta horretarako erraztasun egokiak izango dituzte. Salbuetsita geratzen dira, gatazka armatuetan aplikagarri diren nazioarteko zuzenbidearen arauen arabera atxiki beharreko bidaiariak.{Ikuskapenak ezagutzera ematen badu aireontzia ez dela osasun-aireontzia, orduan aireontzia atzemango dute eta bidaiariak 4. paragrafoan ezarritakoaren arabera tratatuko dira.

4. Zaurituak, gaixoak eta itsasoan galdutakoak, osasun-aireontzi batetik lehorreratuak, aldi baterako lehorreratuak izan ezik, estatu neutral baten edo gatazkan alderdi ez den beste estatu baten lurraldeko tokiko agintaritzaren baiespenarekin, agintaritza horren zaintzapean gelditu beharko dira, baldin eta estatuak eta gatazkan dauden alderdiek beste zerbait hitzartzen ez badute, gatazka armatuetan aplikagarri diren nazioarteko zuzenbidearen arauek hala eskatzen dutenean eta, berriz ere liskarretan ezin izango dute parte hartu.{Ospitalizazio- eta barneratze-gastuak pertsonak zein estatutakoak izan eta estatu horren kontura izango dira.

5. Estatu neutralek edo gatazkan alderdi ez diren beste estatu batzuek osasun- aireontziak euren lurraldearen gainetik hegan egiteari edo lurreratzeari buruzko baldintza eta aldi bateko murrizpen berberak aplikatuko dizkiete gatazkan dauden alderdi guztiei.

III. Atala – Desagertutako pertsonak eta hildakoak

32. artikulua: Printzipio orokorra

Atal honen aplikazioan, familiek euren kideen egoera ezagutzeko duten eskubideak gidatuko ditu, ororen gainetik, alderdi kontratugile gorenen jarduerak, gatazkan dauden alderdienak eta Hitzarmenetan eta Protokolo honetan aipatutako nazioarteko erakunde humanitarioenak.

33. artikulua: Desagertuak

1. Inguruabarrek ahalbidetzen duten bezain laster, eta beranduenik liskarrak bukatzen direnetik, gatazkan dagoen alderdi bakoitzak kontrako alderdiak zein pertsonen desagertzea adierazi eta pertsona horiek bilatuko ditu.{Bilaketa errazteko, kontrako alderdi horrek bilatzen diharduten pertsonen inguruko informazio egoki guztia emango du.

2. Aurreko paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz, informazioa lortzea errazteko xedearekin gatazkako alderdi bakoitzak jarraikoak egin beharko ditu, Hitzarmenen edo Protokolo honen arabera baldintza onuragarriagoak ez dituzten pertsonen kasuan:

a) IV. Hitzarmenaren 138. artikuluan xedatutako moduan pertsona horiei buruzko informazioa erregistratu, baldin eta horiek atxilotu, espetxeratu edo beste edozein modutan gatibu hartu badira bi aste baino gehiago, liskarren edo okupazioaren ondorioz edota atxiloketak iraun duen bitartean hil denean;

b) ahal den neurrian, erraztu eta, beharrezkoa bada, bilaketa egin eta pertsona horien inguruko informazioa erregistratu beste inguruabar batzuetan hil badira, liskarren edo okupazioaren ondorioz.

3. Zein pertsonen desagerpena adierazi eta pertsona horiei buruzko informazioa, 1. paragrafoarekin bat etorriz, eta informazio horren eskaerak zuzenean edo potentzia babeslearen bidez, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordearen Bilaketa Agentzia Zentralaren bidez, edo Gurutze Gorriaren Sozietate nazionalen bidez (Ilargi Erdi Gorria, Lehoia eta Eguzki Gorriak) igorriko dira.{Informazioa Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak eta bere Bilaketa Agentzia Zentralak igorri ez badute, gatazkan dagoen alderdi bakoitza arduratuko da informazioa Agentzia horrek izan dezaten.

4. Gatazkan dauden alderdiak, bataila-eremu guneetan hildakoak bilatu, identifikatu eta berreskuratzeko eratutako taldeak, horretan aritzea ahalbidetuko dute, horretarako beharrezko diren xedapenak adosten ahaleginduko dira; xedapen horiek aurreikus dezakete, halakoa bidezkoa denean, talde horiek kontrako alderdiaren langileekin batera joan daitezela beraien eginkizuna alderdi horrek kontrolatutako guneetan gauzatzen dituzten bitartean.{Talde horien langileek errespetatu eta babestuko dira eginkizun horietan soil-soilean jarduten duten bitartean.

34. artikulua: Hildako pertsonen gorpuzkiak

1. Okupazioaren ondorioz edo okupazioa edo liskarrak direla eta, atxilotuta zeuden bitartean hildako pertsonen gorpuzkiak, eta liskarren ondorioz hil diren pertsonenak, pertsona horiek zein herrialdetan hil eta herrialde horren nazionalak ez direnean, errespetatu egin behar dira eta pertsona horien guztien hilobiak errespetatu, zaindu eta markatu egin behar dira, IV. Hitzarmenaren 130. artikuluan ezarritakoaren arabera, baldin eta gorpuzki eta hilobi horiek Hitzarmenen eta Protokolo honen arabera baldintza onuragarriagoak ez badituzte.

2. Kontrako alderdien arteko inguruabarrek eta harremanek ahalbidetu bezain laster, alderdi kontratugile gorenek, euren lurraldeetan badira hilobiak edo, hala denean, beste leku batzuk ere, bertan direla liskarren ondorioz, okupazioak iraun duen bitartean edo atxilotuta zeuden bitartean hildako pertsonen gorpuzkiak, halako akordioak egingo dituzte ondorengo helburuekin:

a) hildakoen familia-kideei eta hilobien erregistro zerbitzu ofizialen ordezkariei hilobietara iristea erraztea, eta bertaratzeko xedapen erabilgarriak zehaztea;

b) hilobien babesa eta zaintza iraunkorra ziurtatzea;

c) hildakoen gorpuzkiak aberriratzea eta euren gauzak euren jatorrizko herrialdera itzultzea erraztea, herrialde horrek hala eskatuta, edo herrialde hori kontra agertzen bada, senide hurbilenek hala eskatuta.

3. 2. paragrafoaren b) edo c) ataletan ezarritako akordiorik egon ezean eta hildakoen jatorrizko herrialdea prest ez badago hilobiaren zainketa-gastuak ordaintzeko, hilobia zein alderdi kontratugile gorenen lurraldean egon eta horrek erraztasunak eskainiko ditu gorpuzkiak jatorrizko herrialdera itzultzeko.{Halako eskaintza onartzen ez bada, alderdi kontratugile gorenak, eskaintza datatik bost urte igarota eta jatorrizko herrialdeari aurretiaz egin beharreko jakinarazpena eginda, bere legerian hilerri eta hilobien inguruko xedapenak ezar ditzake.

4. Artikulu honetan barruan hartzen dituen hilobiak zein lurraldetan egon eta horri dagokion alderdi kontratugile gorenak gorpuzkiak hilobitik atera ahal izango ditu bakar-bakarrik ondorengo kasuetan:

a) 2. paragrafoaren c) atalean eta 3. paragrafoan ezarritakoaren arabera, edo

b) hilobitik ateratzeak interes orokorreko premiazko beharra denean, osasun beharrizana edo administrazio- edo epai-ikerketak barne, kasu horretan alderdi kontratugile gorenak gorpuzkiei zor zaien errespetua gorde beharko die une oro eta jatorrizko herrialdeari horiek hilobitik ateratzeko duen asmoa adierazi, eta gorpuzkiak zein lekutan hilobiratuko dituzten eta horren xehetasunak eman.

III. Titulua: Gerra-metodo eta -baliabideak – Armadun jendearen eta gerrako presoen estatutua

I. Atala – Gerra-metodoak eta -balia bideak

35. artikulua: Oinarrizko arauak

1. Gatazka armatu guztietan, gatazkan dauden alderdiek gerra egiteko metodo eta baliabideak aukeratzeko eskubidea ez da mugagabea.

2. Debekatuta gelditzen da armak, jaurtigaiak, materialak eta gerra egiteko metodoak erabiltzea, horiek, euren izaeragatik, behar ez diren gaitzak edo sufrimenduak sortzen badituzte.

3. Debekatuta gelditzen dira gerra egiteko metodo edo baliabideak erabiltzea, horiek ingurumen naturalari kalte handiak, iraunkorrak eta larriak eragiteko asmatu badira, edota halakoak eragin ditzaketela aurreikusten bada.

36. artikulua: Arma berriak

Alderdi kontratugile goren batek, arma berria, edo gerrarako baliabide eta metodo berriak aztertu, garatu, eskuratu edo bereganatzen dituenean, zehaztu beharko du ea horien erabilera debekatuko duen, baldintza jakin batzuetan edo egoera guztietan, Protokolo honek edo alderdi kontratugile goren horri aplikagarri zaion nazioarteko zuzenbidearen bestelako arauren batek.

37. artikulua: Zitalkeriaren debekua

1. Debekatuta gelditzen da aurkaria hiltzea, zauritzea edo harrapatzea zitalkeria bideak erabiliz.{Zitalkeria egintzak izango dira, aurkariaren fede ona baliatzea, hori traizionatzeko asmoarekin, aurkariari ulertaraztea babes eskubidea duela, edo babesa ematera behartuta dagoela, gatazka armatuetan aplikagarri diren nazioarteko zuzenbidearen arauekin bat etorriz.{Zitalkeria adibideak dira ondorengo egintzak:

a) parlamentu- edo amore emate -banderarekin negoziatzeko asmoaren itxurak egitea;

b) zauriengatik edo gaixotasunagatik ezgaitasunen baten itxura egitea;

c) armadun ez den pertsona zibilaren estatutuaren itxura egitea; eta

d) babes estatutua duenaren itxura egitea, Nazio Batuen edo estatu neutralen edo gatazkan alderdi ez diren beste estatu batzuen ikurrak, ezaugarriak edo uniformeak erabiliz.

2. Gerra-amarruak ez daude debekatuta.{Gerra-amarruak dira aurkaria nahasmendura edo zuhurtziagabekeriak egitera bultzatzen dituzten egintzak, gatazka armatuetan aplikagarri diren nazioarteko zuzenbidearen arauetatik bat bera ere urratzen ez dutenak, eta zitalak ere ez direnak, ez baitute aurkariaren fede onera jotzen, eskubide horretan aurreikusitako babesari dagokionez.{Gerra-amarru adibideak dira ondorengo egintzak: kamuflajea, azpijokoak, itxurazko eragiketak eta informazio faltsuak.

38. artikulua: Aitortutako ezaugarriak

1. Debekatuta gelditzen da gurutze gorriaren, ilargierdi gorriaren edo lehoiaren eta eguzki gorrien edo Hitzarmenetan edo Protokolo honetan ezarritako beste ezaugarri, ikur edo seinaleen erabilera desegokia egitea.{Debekatuta gelditzen da baita ere, hala nahita horiek gehiegikeriaz erabiltzea, gatazka armatuan, nazioarte mailan onartutako beste ezaugarri, ikur- edo babes-zeinuak, parlamentuaren bandera eta kultura-ondasunen babes-ezaugarria barne direla.

2. Debekatuta gelditzen da Nazio Batuen ezaugarri bereizgarria erabiltzea, baldin eta erakunde horrek horretarako baimena ematen ez badu.

39. artikulua: Naziokotasun ikurrak

1. Debekatuta gelditzen da gatazka armatuan estatu neutralen edo gatazkan alderdi ez diren beste estatu batzuen banderak, edo militar izaerako ezaugarriak, bereizgarriak edo uniforme militarrak erabiltzea.

2. Debekatuta gelditzen da erasoek irauten duten bitartean, kontrako alderdiaren banderak edo militar izaerako ezaugarriak, bereizgarriak edo uniforme militarrak erabiltzea; berebat, eragiketa militarrak estali, aldeztu, babestu edo oztopatzeko.

3. Artikulu honen edo 37. artikuluaren 1. paragrafoaren d) puntuko xedapenetatik bat bera ere ez da eragingarria izango, orokorrean onartuta dauden nazioarteko zuzenbidearen arauen aurrean, horiek espioitzari edo itsasoko gatazka armatuen garapenean bandera erabiltzeari buruz ari direnean.

40. artikulua: Kuartela

Debekatuta gelditzen da inor bizirik ez gelditzeko agindua ematea, aurkaria horrekin mehatxatzea edo liskarrak erabaki horren arabera gidatzea.

41. artikulua: Etsaiaren zaintza borrokatzeko gai ez dela.

1. Inor ezin daiteke erasopean jarri aitortzen denean, edo aitortu behar denean, inguruabarrak kontuan izanda, pertsona hori dagoeneko borrokatzeko gai ez dela.

2. Ez da borrokatzeko gai, halako pertsona:

a) kontrako alderdi baten esku dagoena;

b) garaituta dagoelako asmoa modu argian adierazten duena; edo

c) konorterik gabe edo beste edozein modutan ezgaituta dagoena zauriak edo gaixotasunaren ondorioz, eta horrenbestez, bere burua defendatzeko gai ez dena; eta betiere, horrelako edozein kasutan, aurkako egintza oro egitea saihesten duena eta ihes egiten saiatzen ez dena.

3. Gerrako presoen babes berbera edukitzeko eskubidea duten pertsonak, kontrako alderdi baten esku erori direnean ezohiko borroka baldintzetan, hain zuzen ere, horien eskutik ateratzea oztopatzen dituzten baldintzetan eta III. Hitzarmenaren III. tituluaren I. atalean ezarritakoaren arabera, askatuko dituzte, eta euren segurtasuna bermatzeko arretak jarriko dute.

42. artikulua: Aireontzietako bidaiariak

1. Arriskuan dagoen aireontzi batetik paraxutean salto egiten duen inori ez zaio erasorik egingo, horren jaitsierak irauten duen bitartean.

2. Kontrako alderdi batek kontrolatutako lurraldean, arriskuan dagoen aireontzitik paraxutean salto egin eta lur hartzen duen pertsonak,berari erasorik egin aurretik, garaituta dagoela aitortzeko aukera izango du, erasoa izan aurretik, agerikoa ez bada arerio-egintza bat egiten ari dela.

3. Artikulu honek ez ditu airez garraiatutako tropak babesten.

II. Atala - Armadunen eta gerrako presoen estatutua

43. artikulua: Indar armatuak

1. Gatazkan dagoen alderdi baten indar armatuak osatzen dute indar, talde eta unitate armatu eta antolatu guztiek; horiek jarrita daude agintari arduradun baten azpian eta agintari hori da bere menpekoen jokaeraren erantzulea alderdi horren aurrean, nahiz eta alderdi hori gobernu batek ordezkatua izan edota kontrako alderdi batek aintzakotzat hartzen ez duen agintari batek ordezkatua izan.{Halako indar armatuak barneko diziplina erregimenaren menpe egon beharko dira, gatazka armatuetan aplikagarri diren nazioarteko zuzenbidearen arauak, inter alia, betearaziko dituena.

2. Gatazkan dagoen alderdi baten indar armatuen kideak (III. Hitzarmeneko 33. artikuluan aipatzen diren osasun eta erlijio arloko langileak izan ezik) armadunak dira, hau da, liskarretan zuzenean parte hartzeko eskubidea dute.

3. Gatazkan dagoen alderdi batek bere indar armatuei erakunde paramilitarra edo ordena publikoa zaintzeko ardura duen zerbitzu armatua gehitzen dien guztietan, halakoa gatazkan dauden beste alderdiei jakinarazi beharko die.

44. artikulua: Armadunak eta gerrako presoak

1. Armadun oro, 43. artikuluak xedatutakoaren arabera, kontrako alderdi baten menpe geratzen dena, gerrako presoa da.

2. Armadun guztiak gatazka armatuetan aplikagarri diren nazioarteko zuzenbidearen arauak betetzera behartuta egon arren, arau horiek urratzeak ez dio armadunari ukatuko armaduna izateko eskubidea eta, aurkako alderdi baten menpe geratzeak ez dio gerrako presoa izateko eskubidea kenduko, 3 eta 4. paragrafoak xedatutakoa salbu.

3. Liskarren ondorioen aurka biztanleria zibilaren babesa sustatzeko helburuarekin, armadunak behartuta daude biztanleria zibilarengandik euren burua bereiztera eraso baten edo eraso bat prestatzeko eragiketa militarraren bitartean.{Hala eta guztiz ere, gatazka armatuetan, liskarren izaeraren arabera, badira egoera batzuk, non armadunak biztanleria zibilarengandik bere burua bereizteko ezintasuna dagoen; kasuotan armadunak bere estatutua gordeko du, baldin eta inguruabar horietan bere armak agerian eramaten baditu, noiz eta:

a) liskar militarrak irauten duen bitartean; eta

b) arerioarentzat ageriko den denboran, zabaltze militarrean parte hartzen ari den bitartean, zabaltze hori aurretiaz egiten dela, hark parte hartu behar duen erasoaren hasiera izan baino lehenago.

Ez dira zitalkeria egintza gisa hartuko, 37. artikuluaren 1. paragrafoaren c) atalaren arabera, paragrafo honetan zerrendatutako baldintzak biltzen dituzten egintzak.

4. Kontrako alderdi baten menpe geratzen den armadunak, 3. paragrafoaren bigarren esaldian zerrendatutako baldintzak betetzen ez dituenak, gerrako preso izateko eskubidea galduko du, baina, hala ere, babes baliokideak jasoko ditu, esanahi guztietan, III. Hitzarmenak eta Protokolo honek gerrako presoei ematen dizkietenak.{Babes honek III. Hitzarmenak gerrako presoei emandako babesen baliokide direnak barneratzen ditu, baldin eta pertsona hori, egin duen edozein arau-hausterengatik epaitu edo zehatua izan bada.

5. Kontrako alderdi baten menpe geratzen den armaduna eraso batean edo eraso bat prestatzeko eragiketa militar batean parte hartzen ari ez den bitartean, bere aurreko egintzen ondorioz ez du galduko armadun eta gerrako preso moduan hartua izateko eskubidea.

6. Artikulu honek ez dio inori kenduko gerrako preso gisa hartua izateko eskubidea, III. Hitzarmenaren 4. artikuluarekin bat etorriz.

7. Artikulu honen asmoa ez da estatuek ohiko duten eginera eraldatzea; izan ere, eginera hori dagokio halako uniformeari, hain zuzen, gatazkan dagoen alderdi baten unitate armatu erregeladunek eta uniformatutakoek eraman beharreko uniformeari.

8. I. eta II. Hitzarmenetako 13. artikuluan aipatutako pertsonen kategoriez gain, gatazkan dagoen alderdi bateko indar armatuetako kide guztiek, Protokolo honen 43. artikuluak zehazten dituen horiek, Hitzarmen horrek emandako babeserako eskubidea izango dute, baldin eta zaurituta edo gaixorik badaude eta, II. Hitzarmenaren kasuan, itsasoan edo beste ur batzuetan galdutakoak badira.

45. artikulua: Liskarretan parte hartu duten pertsonen babesa

1. Liskarretan parte hartzen duen pertsona eta kontrako alderdi baten menpe geratzen dena, gerrako presoa dela uste izango da eta, horrenbestez, III. Hitzarmenak babestuko du gerrako preso estatutua eskatzen duenean, horretarako eskubidea baduela ematen duenean, edota zein alderdiren menpe egon eta alderdi horrek estatutu hori eskatzen duenean presoaren mesedetan, atxiloketa egin duen potentziari edo potentzia babesleari igorritako jakinarazpenaren bitartez.{Gerrako preso estatuturako eskubiderik duen ala ez zalantzazkoa bada, orduan pertsona horrek estatutu honen onurak izaten jarraituko du eta, hainbatez, III. Hitzarmenaren eta Protokolo honen babesa izaten, auzitegi eskudunak horren inguruan erabaki arte.

2. Kontrako alderdi baten menpe geratu eta gerrako preso gisa atxilotuta ez dagoen pertsona, alderdi horrek epaitzeko asmoa duenean liskarrekin zerikusia duen arau-haustea dela eta, aukera izango du pertsona horrek auzitegi judizialaren aurrean berak duen gerrako preso estatuturako eskubidea egikaritzeko eta auzi hau ebatzia izan dadin.{Aplikagarri den prozeduraren aurkakoa ez den guztietan, auzitegiak arau-haustearen inguruan epaia eman baino lehen, auzi hori ebatziko du.{Potentzia babeslearen ordezkariek auzia ebatzi behar den ekitaldietara joateko eskubidea izango dute, salbu eta, estatuaren segurtasunaren onerako, egintza horiek atea itxita egiten direnean.{Kasu horretan, pertsona zein potentziaren esku egon eta potentzia horrek potentzia babeslea informatuko du gai honen inguruan.

3. Liskarretan parte hartu duen pertsonak, gerrako preso estatutua izateko eskubiderik ez badu, eta IV. Hitzarmenean ezarritakoarekin bat etorriz, tratu mesedegarriagoa gozatzen ez badu ere, Protokolo honen 75. artikuluaren babesa izateko eskubidea izango du une oro.{Halako pertsona, lurralde okupatuetan dagoenean eta betiere espia bezala atxilotuta ez dagoenean, IV. Hitzarmenaren 5. artikuluan ezarritakoa gorabehera, Hitzarmen horretan aurreikusitako komunikazio eskubideen gozamenean ere izango du.

46. artikulua: Espioiak

1. Hitzarmenen eta Protokolo honen edozein xedapen gorabehera, gatazkan dagoen alderdi baten indar armatuetako kidea, kontrako alderdiaren menpe geratzen dena espioitza egintzak gauzatzen dituen bitartean, ez da gerrako preso estatutuaren barnean izateko eskubidearen pean egongo eta espioi gisa tratatua izan daiteke.

2. Ez da uste izango espioitza egintzetan ari dela gatazkan dagoen alderdi baten indar armatuetako kidea, baldin eta horrek alderdi horren mesedetan egiten baditu egintzak, kontrako alderdiak kontrolatutako lurraldean informazioa jasotzeko edo jasotzen ahalegintzeko, betiere, hori egiterakoan zein indar armatuetako kidea izan eta horren uniformea jantzita badarama.

3. Ez da uste izango espioitza egintzetan ari dela gatazkan dagoen alderdi baten indar armatuetako kidea, horren egoitza kontrako alderdiak okupatutako lurraldean badago eta horrek, zein alderdiren menpe egon eta alderdi horren mesedetan, interes militarreko informazioa jasotzen badu edo jasotzen saiatzen bada lurralde horren barnean, salbu eta aitzakia faltsuak erabiltzen dituenean edo berariaz ezkutuan badihardu.{Halaber, bertan egoitza duen horrek ez du gerrako preso estatutua izateko duen eskubidea galduko eta ezin izango da espioi gisa tratatu, baldin eta harrapatua ez bada izan espioitza egintzak egiten diharduela.

4. Gatazkan dagoen alderdi baten indar armatuetako kideak, horren egoitza ez badago kontrako alderdiak okupatutako lurraldean eta lurralde horretan espioitza egintzak gauzatu baditu ere, ez du gerrako preso estatutu eskubidea galduko eta ezin izango da espioi gisa tratatu, baldin eta, zein indar armatuetako kidea izan eta indar armatu horietara berriz itzuli baino lehen harrapatua bada.

47. artikulua: Mertzenarioak

1. Mertzenarioek ez dute armadun edo gerrako preso estatutua izateko eskubidea izango.

2. Mertzenario gisa hartuko dira ondorengo pertsona guztiak:

a) tokian bertan edo atzerrian, gatazka armatu batean borrokatzeko helburuarekin errekrutatu dena;

b) egitez, liskarretan zuzenean parte hartzen duena;

c) liskarretan parte hartzen duena, gehienbat, onura pertsonala lortzeko nahiak bultzatuta eta pertsona horri gatazkan dagoen alderdi batek edo horren izenean agintzen badio ordainketa materiala, alderdi horren indar armatuetan antzeko maila eta zereginetako armadunei eskaini edo ordaintzen zaiena baino askoz handiagoa.

d) gatazkan dagoen alderdi baten naziokoa ez dena ezta gatazkan dagoen alderdi batek kontrolatutako lurralde batean egoitza duena;

e) gatazkan dagoen alderdi baten indar armatuetako kidea ez dena; eta

f) gatazkan alderdi ez den estatu batek bere indar armatuen kide gisa misio ofizialean bidalia izan ez dena.

IV. titulua: Biztanleria zibila

I. Atala: Liskarren ondorioen aurkako babes orokorra

I. Kapitulua: Oinarrizko araua eta aplikazio-eremua

48. artikulua: Oinarrizko araua

Biztanleria zibilaren eta izaera zibileko ondasunen errespetua eta babesa bermatzeko helburuarekin, gatazkan dauden alderdiek une oro bereiziko dituzte biztanleria zibila eta armadunak, izaera zibila duten ondasunak eta helburu militarrekoak eta, horren ondorioz, bakar-bakarrik helburu militarren aurka zuzenduko dituzte euren eragiketak.

49. artikulua: Erasoen definizioa eta aplikazio-eremua

1. “Erasoak” bezala ulertzen dira aurkariaren kontrako indarkeria egintzak, horiek erasorako zein defentsarakoak izan.

2. Protokolo honetan diren xedapenak, erasoei buruzkoak, eraso guztiei aplikatuko zaizkie, edozein dela horiek gauzatzen diren lurraldea, gatazkan dagoen alderdi baten nazio lurraldea barne, halakoa kontrako alderdiaren kontrolpean dagoenean.

3. Atal honetako xedapenak lehorreko nahiz itsasoko nahiz aireko edozein gerra- eragiketari aplikatuko zaio, horrek lehorrean biztanleria zibilari, pertsona zibilei eta izaera zibileko ondasunei buruzko eragina duenean.{Itsasotik edo airetik lehorreko helburuen aurkako eraso guztiei ere aplikatuko zaie baina ez dituzte ukituko beste modu batez, itsasoko nahiz aireko gatazka armatuei aplikagarri zaizkien nazioarteko zuzenbidearen arauak.

4. Atal honetako xedapenek IV. Hitzarmenean jasotako babes humanitarioari buruzko arauak osatzen dituzte, batik bat, bere II. tituluan, eta alderdi kontratugile gorenak behartzen dituzten gainontzeko nazioarteko akordioetan; orobat, nazioarteko zuzenbidearen gainontzeko arauak, halakoak lehorreko, itsasoko edo aireko liskarren ondorioen aurka pertsona zibilen eta izaera zibileko ondasunen babesari dagozkionean.

II. Kapitulua: Pertsona zibilak eta biztanleria zibila

50. artikulua: Pertsonen eta biztanleria zibilaren definizioa

1. Pertsona zibila da III. Hitzarmenaren 4, A. 1), 2), 3) eta 6) artikuluan, eta Protokolo honen 43. artikuluan aipatzen diren pertsona mota desberdinetan barneraturik ez daudenak.{Pertsona baten izaeraren inguruan zalantzak egonez gero, zibila dela uste izango da.

2. Biztanleria zibilak pertsona zibil guztiak barneratzen ditu.

3. Biztanleria zibilaren barruan pertsona zibilaren definizioarekin bat ez datorren norbait egoteak ez dio biztanleria horri bere zibil izaera kentzen.

51. artikulua: Biztanleria zibilaren babesa

1. Biztanleria zibilak eta pertsona zibilek eragiketa militarretatik eratorritako arriskuen aurrean babes orokorra izango dute.{Babes hori eragingarria izateko, aplikagarri diren nazioarteko zuzenbidearen gainontzeko arauez gain, inguruabar guztietan, ondorengo arauak ere kontuan hartuko dira.

2. Biztanleria zibila eta pertsona zibilak, izaera hori izateagatik, ez dira erasoen jomuga izango.{Debekatuta gelditzen dira indarkeria egintzak eta mehatxuak, horien helburu nagusia biztanleria zibila izutzea denean.

3. Pertsona zibilek atal honek eskaintzen duen babesa izango dute, salbu eta liskarretan zuzenean parte hartzen dutenean eta parte hartze horrek irauten duen bitartean.

4. Bereizketarik gabeko erasoak debekatzen dira.{Bereizketarik gabeko erasoak dira:

a) xede militar zehatz baten aurka zuzentzen ez direnak;

b) xede militar zehatz baten aurka zuzendu ezin daitezkeen borroka metodoak edo bideak erabiltzen dituztenak; edo

c) Protokolo honen arabera, erasoen ondorioak mugatzea ezinezko egiten duten erasoak, horiek horretarako halako borroka-metodoak eta -baliabideak erabiltzen badituzte. eta aurrekoaren ondorioz, kasu horietariko edozeinetan, eraso horiek bereizketarik gabe helburu militarrak eta pertsona zibilak edo izaera zibileko ondasunak ukitu ditzaketenak.

5. Bereizketarik gabekoak dira, besteak beste, ondorengo eraso motak:

a) bonbardaketak, erabilitako metodo edo baliabideak edozein direlarik ere, xede militar bakar gisa hartzen dituztenak hainbat xede militar zehatz eta bereiziak, hiri, herri, herrixka edo aurrekoen antzera, pertsona zibil edo izaera zibileko ondasunen pilaketa zein gunetan egon eta horietan kokatuta daudenak;

b) halako erasoak, aurreikusten denean zeharka bada ere, biztanleria zibilaren barruan hildakoak eta zaurituak eragingo dituztela, edota kalteak izaera zibileko ondasunetan, edo bi-biak,baldin eta kalte horiek gehiegizkoak badira, aurreikusitako abantaila militar zehatz eta zuzenekoari dagokionez.

6. Errepresalia gisa biztanleria zibila edo pertsona zibilen aurka zuzendutako erasoak debekatuta daude.

7. Biztanleria zibila edo pertsona zibilak egotea edo horien joan-etorriak ezin izango dira erabili puntu edo gune batzuk eragiketa militarretatik kanpo jartzeko, batik bat, helburu militarrak erasoetatik babesteko, edo eragiketa militarrak babesteko, aldezteko edo oztopatzeko.{Gatazkan dauden alderdiek ezin izango dituzte biztanleria zibilaren edo pertsona zibilen joan-etorriak erabili helburu militarrak erasoetatik babesteko, edo eragiketa militarrak estaltzeko.

8. Debeku horiek urratzeak ez dizkie kenduko gatazkan dauden alderdiei biztanleria zibilaren eta pertsona zibilekiko dituzten betebehar juridikoak, barne hartuta 57. artikuluan ezarritako arreta-neurriak hartzeko betebeharra.

III. Kapitulua: Izaera zibileko ondasunak

52. artikulua: Izaera zibileko ondasunen babes orokorra

1. Izaera zibileko ondasunak ez dira erasoen edo errepresalien xede izango.{Izaera zibileko ondasunak dira, 2. paragrafoaren esanahiaren arabera helburu militarrak ez diren ondasun guztiak.

2. Erasoak ahalik eta modurik hertsienean helburu militarretara mugatuko dira.{Ondasunei dagokienez, helburu militarrak mugatu egiten dira halako objektuetara, horien izaera, kokapena, helburua edo erabilera dela eta, lagungarri oso badira egintza militarrentzat; berebat horien suntsiketa, osoa edo zati batekoa, atzemate edo neutralizazioak abantaila militar zehatza eskaintzen badu, kasuan kasuko inguruabarren arabera.

3. Zalantzarik izanez gero, ea ondasun bat,ohikotasunez helburu zibiletarako erabiltzen dena, hala nola, kultu leku bat, etxe edo beste etxebizitza bat edo ikastetxe bat, modu eragingarrian egintza militarrerako erabiltzen den, orduan uste izango da ez dela helburu horretarako erabiltzen.

53. artikulua: Kultura-ondasunak eta kultu-lekuen babesa

Gatazka Armatuaren kasuan kultura-ondasunak babesteko Hagako 1954ko maiatzaren 14ko Kultura-ondasunak babesteko Hitzarmenaren eta aplikagarri diren nazioarteko beste instrumentu batzuen xedapenei kalterik egin gabe, debekatuta gelditzen da:

a) herrien kultura- edo espiritu-ondarea osatzen duten monumentu historiko, artelan edo kultu-lekuen kontra zuzendutako indarkeria egintzak egitea;

b) ondasun horiek ahalegin militarren mesedetan erabiltzea;

c) ondasun horiek errepresalien xede bihurtzea.

54. artikulua: Biztanleria zibilaren biziraupenerako ezinbesteko ondasunen babesa

1. Debekatuta gelditzen da, gerra-metodo gisa , pertsona zibilak gosez edukitzea.

2. Debekatu egiten da biztanleria zibilaren biziraupenerako ezinbesteko diren ondasunak erasotzea, suntsitzea edo erabiliezin uztea; ondasun horiek dira, besteak beste, elikagaiak eta elikagai horiek ekoizten dituzten nekazaritza- guneak, uztak, abereak, edateko uraren instalazioak eta erreserbak eta ureztaketa -lanak, halakoak egiten badira biztanleria zibilari edo kontrako alderdiari ondasun horiek kentzeko berariazko asmoarekin, hain juxtu ere, ondasunok biziraupena ziurtatzeko duten balioagatik; horren arrazoia edozein izanik ere, dela pertsona zibilak gosez edukitzea, dela horien lekualdaketa eragitea, dela beste edozein helburu.

3. 2. paragrafoan ezarritako debekuak ez dira aplikatuko bertan aipatutako ondasunetan, kontrako alderdi batek:

a) ondasun horiek bakar-bakarrik indar armatuen kideen biziraupenerako erabiltzen dituenean; edo

b) egintza militar bati zuzeneko laguntza emateko erabiltzen dituenean, baldin eta ondasun horien aurka zein neurri hartu eta neurri horien aurreikusitako emaitza ez bada biztanleria zibila elikagairik edo urik gabe uztea, eta horren ondorioz gose izatea edota lekualdatzeko beharra izatea.

4. Ondasun horiek ez dira errepresalien xede izango.

5. Kontuan izanik gatazkan dagoen alderdi ororentzat ezinbestekoa dela bere nazio lurraldea inbasioaren aurka defendatzea, gatazkan dagoen alderdi batek, bere kontrolpeko lurralde horren barnean 2. paragrafoan adierazitako debekuak betetzea utz dezake, premiazko beharrizan militar batek hala eskatzen duenean.

55. artikulua: Ingurumen naturalaren babesa

1. Gerra garaian, ingurumen naturalaren babesa zainduko da kalte handi, iraunkor eta larrien aurka.{Babes honek barne hartzen du ingurumen naturalari kalte larriak eragiteko sortu diren edo halakoak sor ditzaketela aurreikusteko moduko gerra egiteko metodo edo baliabideen erabileraren debekua, kalte horiek biztanleriaren osasun edo biziraupena arriskuan jar ditzaketenean

2. Debekatuta gelditzen dira ingurumen naturalaren aurkako errepresalia moduko erasoak.

56. artikulua: Indar arriskutsuak dituzten obra eta instalazioen babesa

1. Indar arriskutsuak dituzten obra edo instalazioak, hau da, presak, dikeak eta energia elektrikodun zentral nuklearrak, ez dira erasoen xede izango, nahiz eta helburu militarrak izan, halako erasoek indar horien askapena eragin dezaketenean eta horren ondorioz, biztanleria zibilaren barnean galera handiak eragin ditzaketenean.{Obra edo instalazio horietan edo horietatik gertu kokatutako beste helburu militarrak, ez dira erasoen xede izango, halako erasoek indar arriskutsuen askapena eragin dezaketenean eta horren ondorioz, biztanleria zibilaren barnean galera handiak eragin ditzaketenean.

2. Eraso ororen aurkako babes berezia, 1. paragrafoan aurreikusitakoaren arabera eten egingo da:

a) presa eta dikeentzat, ohiz zein zereginetarako erabili eta horietatik ezberdinak diren beste zeregin batzuetarako erabiltzen direnean soilik eta eragiketa militarren laguntza erregular, garrantzitsu eta zuzenekorako erabiltzen direnean, eta eraso horiek halako laguntzari amaiera emateko bide egingarri bakarrak badira;

b) energia elektrikodun zentral nuklearrentzat, bakarrik zentral horiek korronte elektrikoa hornitzen badute eragiketa militarren laguntza erregular, garrantzitsu eta zuzenekoan, eta eraso horiek halako laguntzari amaiera emateko bide egingarri bakarrak badira;

c) obra edo instalazio horietan, edo horien inguruan kokatutako beste helburu militarrentzat, baldin eta bakar-bakarrik eragiketa militarren laguntza erregular, garrantzitsu eta zuzenekoan erabiltzen badira, eta eraso horiek halako laguntzari amaiera emateko bide egingarri bakarrak badira.

3. Kasu guztietan, biztanleria zibilak eta pertsona zibilek nazioarteko zuzenbideak ematen dien babes ororen eskubidea mantenduko dute, barne hartuta 57. artikuluan ezarritako arreta-neurriak.{Babesa amaitzen bada eta edozein obra edo instalazio edo 1. paragrafoan aipatutako edozein helburu militar erasotzen bada, praktikan posible diren arreta guztiak hartuko dira indar arriskutsuen askapena saihesteko.

4. Edozein obra eta instalazio edo 1. paragrafoan aipatutako helburu militarrak errepresalien objektu bihurtzea debekatuta dago.

5. Gatazkan dauden alderdiak ahaleginduko dira helburu militarrik ez kokatzen 1. paragrafoan aipatutako obra edo instalazioen inguruan.{Hala eta guztiz ere, babestutako obra edo instalazioak erasoetatik babesteko helburu bakarrarekin eraikitako instalazioak baimentzen dira, eta halako instalazioak ez dira erasoen xede izango, baldin eta liskarretan erabiltzen ez badira, babestutako obra edo instalazioen aurkako erasoei erantzuteko beharrezko defentsa egintzetan izan ezik, eta horien armamentua mugatzen bada bakar-bakarrik babestutako obra edo instalazioen kontra egindako aurkako egintzei aurre egiteko balio duten armetara.

6. Alderdi kontratugile gorenei eta gatazkan dauden alderdiei galdatzen zaie hitzarmenak egin ditzatela beraien artean indar arriskutsuak dituzten ondasunei babes osagarria eskaintzeko.

7. Artikulu honek babestutako ondasunen identifikazioa errazteko, gatazkan dauden alderdiek ikur berezi batez marka ditzakete ondasun horiek, Protokolo honen I. Eranskinaren 16. artikuluan adierazten den moduan; ikur hori ardatz berberean, luzetara, laranja kolore biziko hiru zirkuluko talde batek osatuko du.{Halako seinaleztapen ezak ez ditu gatazkan dauden alderdiak inola ere askatuko artikulu honetatik eratorritako betebeharretatik.

IV. Kapitulua: Arreta-neurriak

57. artikulua: Arretak erasoan

1. Eragiketa militarrak egiteko etengabeko arreta jarriko da biztanleria zibila, pertsona zibilak eta izaera zibileko ondasunak babesteko.

2. Erasoei dagokienez, ondorengo arretak hartuko dira:

a) eraso bat prestatu edo erabakitzen dutenek, ondorengoa egin beharko dute:

i) egingarria den guztia egitea egiaztatzeko eraso asmo dituen helburuak pertsona zibilak ez direla, ezta izaera zibileko ondasunak ere, eta babes berezirik ez dutela, baizik eta helburu militarrak direla 52. artikuluaren 2. paragrafoaren esanahiaren arabera; eta Protokolo honen xedapenek ez dutela debekatzen horiei eraso egitea;

ii) egingarri diren arreta guztiak hartzea eraso-baliabide eta -metodoak aukeratzeko, zeharka bada ere, biztanleria zibilaren barnean eraso horrek eragin ditzakeen zauritu eta hildakoen kopurua saihesteko, edo gutxienez, kopuru hori murrizteko; eta gauza bera izaera zibileko ondasunen inguruan kalteak saihesteko.

iii) eraso bat egiteko erabakiari uko egitea, aurreikusten denean erasoak, zeharka bada ere, biztanleria zibilaren barruan hildakoak eta zaurituak eragingo dituela, edota kalteak izaera zibileko ondasunetan, edo bi-biak, baldin eta kalte horiek gehiegizkoak badira aurreikusitako abantaila militar zehatz eta zuzenekoari dagokionez.

b) eraso bat geldiarazi egingo da edo bertan behera utzi konturatzen bada helburua ez dela militarra edo babes berezia daukala, edo aurreikusten bada erasoak biztanleria zibilaren barruan hildakoak eta zaurituak eragingo dituela, edota kalteak izaera zibileko ondasunetan, edo bi-biak, baldin eta kalte horiek gehiegizkoak badira aurreikusitako abantaila militar zehatz eta zuzenekoari dagokionez.

c) beharrezko aurrerapenarekin eta baliabide eragingarriak erabiliz, biztanleria zibilari eragin diezaiokeen edozein erasoren berri emango da, salbu eta inguruabarrek hori eragozten dutenean.

3. Hainbat helburu militarren artean bat aukera daitekeenean abantaila militar baliokidea lortzeko, kasu horretan, aurreikusten denaren arabera, pertsona zibilentzat eta izaera zibileko ondasunentzat arrisku gutxien duen helburua aukeratuko da.

4. Itsasoko edo aireko eragiketa militarretan, gatazkan dagoen alderdi bakoitzak bidezko arreta neurri guztiak hartu beharko ditu biztanleria zibilean giza galerak saihesteko eta izaera zibileko ondasunetan kalteak saihesteko, gatazka armatuetan aplikagarri diren nazioarteko zuzenbidearen arauen arabera alderdiari dagozkion eskubide eta betebeharrekin bat etorriz.

5. Artikulu honetako xedapenetatik bat bera ere ezin izango da interpretatu biztanleria zibilaren aurka, pertsona zibilen aurka edo izaera zibileko ondasunen aurkako erasoren bat baimentzearen esanahiarekin.

58. artikulua – Erasoen ondorioen kontrako arreta-neurriak

Eragingarria den punturaino, gatazkan dauden alderdiek ondorengoa egin beharko dute:

a) IV. Hitzarmenaren 49. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe, bere kontrolpean dauden biztanleria zibila, pertsona zibilak eta izaera zibileko ondasunak helburu militarren ondotik urruntzen ahaleginduko dira;

b) jende asko bizi den guneen barnean edo horien ondoan helburu militarrak kokatzea saihestuko dute;

c) bere kontrolpean dauden biztanleria zibila, pertsona zibilak eta izaera zibileko ondasunak eragiketa militarretatik ondorioztatzen diren arriskuen kontra babesteko beharrezko gainontzeko arreta-neurriak hartuko dituzte.

V. kapitulua: Babes bereziaren menpe dauden herriak eta guneak

59. artikulua: Babestu gabeko herriak

1. Debekatuta dago gatazkan dauden alderdiek edozein bide erabilita, babestu gabeko herrialdeei eraso egitea.

2. Gatazkan dagoen alderdi baten agintari eskudunek babestu gabeko herritzat jo dezakete edozein leku, bertan jendea bizi bada eta indar armatuak kontaktuan dauden gune baten inguruan edo horren barnean badago, eta irekita badago kontrako alderdi batek berori okupatu dezan.{Halako herriak ondorengo baldintzak bildu beharko ditu:

a) armadun guztiak kanporatuta egotea, bai eta arma eta material militar ibiltariak ere;

b) instalazio edo establezimendu militar finkoak ez erabiltzea eraso-egintzak gauzatzeko;

c) agintariek zein biztanleriak borroka egintzarik ez gauzatzea;

d) inolako jarduerarik ez egitea eragiketa militarrei laguntzeko.

3. Herri horretan Hitzarmenek eta Protokolo honek bereziki babestutako pertsonak egotea, eta ordena publikoa zaintzeko helburu bakarrarekin atxikitako polizia indarrak egotea ere ez da 2. paragrafoan aipatutako baldintzen aurkakoa.

4. 2. paragrafoaren arabera egindako adierazpena kontrako alderdiari zuzenduko zaio eta, ahalik eta zehaztasun handienarekin, babestu gabeko herriaren mugak definitu eta adieraziko ditu.{Gatazkan dagoen alderdiak adierazpena jaso eta jaso izanaren berri emango du eta herri hori defentsarik gabeko herri gisa tratatuko du, baldin eta 2. paragrafoan adierazitako baldintzak betetzen ez badira, kasu horretan, berehala jakinaraziko dio hori adierazpena egin duen alderdiari.{2. paragrafoan adierazitako baldintzak bete ez arren, herriak Protokolo honen gainontzeko xedapenetan eta gatazka armatuei aplikagarri zaizkien nazioarteko zuzenbidearen beste arauetan ezarritako babesa izaten jarraituko du.

5. Gatazkan dauden alderdiak ados jar daitezke defentsarik gabeko herriak ezartzeko, herri horiek 2. paragrafoan adierazitako baldintzak betetzen ez badituzte ere.{Akordioak defentsarik gabeko herrialdearen mugak definitu eta adierazi beharko ditu ahalik eta zehaztasun handienarekin; eta beharrezkoa bada, ikuskapen modalitateak ere finka ditzake.

6. Halako akordioaren objektu den herri bat zein alderdiren esku egon eta alderdi horrek, ahal den neurrian, beste alderdiarekin hitzartutako ikurrekin seinaleztatuko du herria; ikur horiek argiro ikus daitezken lekuetan ipiniko dira, bereziki herriaren perimetroan, mugetan eta errepideetan.

7. Herri batek defentsarik gabeko herriaren estatutua galduko du 2. paragrafoan adierazitako edo aipatu akordioaren 5. paragrafoan ezarritako baldintzak betetzen ez dituenean.{Kasu horretan, herriak Protokolo honen gainontzeko xedapenetan eta gatazka armatuei aplikagarri zaizkien nazioarteko zuzenbidearen beste arauetan ezarritako babesa izaten jarraituko du.

60. artikulua: Gune desmilitarizatuak

1. Gatazkan dauden alderdiek debekatuta daukate eragiketa militarrak, akordio bidez gune desmilitarizatuen estatutua zein guneri eta gune horietara eragiketa militarrak hedatzea, hedatze hori akordio horretan hitzartutakoaren aurkakoa bada.

2. Akordioa berariazkoa izango da, hitzez edo idatziz itun daiteke, bai zuzenean edo potentzia babeslearen edo erakunde humanitario inpartzial baten bitartez, eta elkarrekiko eta baterako adierazpenetan zehaztu daiteke.{Akordioa bake garaian itun daiteke, edo behin liskarrak hasita, eta gune desmilitarizatuaren mugak definitu eta adierazi beharko ditu, ahalik eta zehaztasun handienarekin eta, beharrezkoa bada, ikuskapen modalitateak ere finka ditzake.

3. Eskuarki, akordio horren objektu izango da ondorengo baldintzak biltzen dituen gunea:

a) armadun guztiak kanporatuta egotea, bai eta arma eta material militar ibiltariak ere;

b) instalazio edo establezimendu militar finkoak ez erabiltzea eraso-egintzak gauzatzeko;

c) agintariek zein biztanleriak borroka egintzarik ez gauzatzea;

d) ahalegin militarrarekin zerikusia duen egintza guztiak amaitzea.

Gatazkan dauden alderdiak ados jarriko dira d) atalean adierazitako baldintzari eman beharreko interpretazioaren inguruan eta orobat, 4. paragrafoan aipatutako pertsonez gain, gune desmilitarizatuan onartuak izan daitezkeen pertsonen inguruan.

4. Gune horretan Hitzarmenek eta Protokolo honek bereziki babestutako pertsonak egotea, eta ordena publikoa zaintzeko helburu bakarrarekin atxikitako polizia indarrak egotea ere, ez da 3. paragrafoan aipatutako baldintzen aurkakoa.

5. Halako gunea zein alderdiren esku egon eta alderdi horrek, ahal den neurrian, beste alderdiarekin hitzartutako ikurrekin seinaleztatuko du gunea; ikur horiek argiro ikus daitezken lekuetan ipiniko dira, bereziki herriaren perimetroan, mugetan eta errepideetan.

6. Borrokak gune desmilitarizatu batera hurbiltzen badira, eta gatazkan dauden alderdiek hala hitzartu badute, alderdietatik inork ezin izango ditu gune horiek erabili eragiketa militarrekin zerikusia duten helburuetarako, ezta alde bakarrez horien estatutua ezeztatu ere.

7. Gatazkan dagoen alderdi batek 3 edo 6. paragrafoen xedapenak modu larrian urratzen baditu, beste alderdia askatu egingo du gune horri gune desmilitarizatuaren estatutua ematen dion akordiotik eratorritako betebeharretatik.{Kasu horretan, guneak bere estatutua galduko du, baina Protokolo honen gainontzeko xedapenetan eta gatazka armatuetan aplikagarri diren nazioarteko zuzenbidearen beste arauetan ezarritako babesa izaten jarraituko du.

VI. Kapitulua- Babes zibilaren zerbitzuak

61. artikulua: Definizioak eta aplikazio-eremua

Protokolo honen ondorioetarako:

a) “babes zibila” esamoldea honetara ulertzen da: jarraian aipatzen diren zeregin humanitario batzuk edo guztiak betetzea, horiek biztanleria zibila liskarren eta hondamendien arriskuen aurka babestera eta berehalako ondorioetatik ateratzen laguntzera zuzenduta daudenean, bai eta biziraupenerako beharrezko baldintzak erraztera ere.{Zeregin hauek ondorengoak dira:

i) alarma zerbitzua;

ii) ebakuazioa;

iii) babeslekuen prestaketa eta antolaketa;

iv) iluntze neurrien aplikazioa;

v) salbamendua;

vi) osasun-zerbitzuak, lehen sorospenak eta erlijio-laguntza barne;

vii) suteen aurkako borroka;

viii) gune arriskutsuen antzematea eta seinaleztatzea;

ix) deskontaminazioa eta antzeko babes-neurriak;

x) ostatu eskaintza eta larrialdiko hornikuntzak;

xi) larrialdi kasuan kaltetutako guneetan ordena berrezarri eta mantentzeko laguntza;

xii) ezinbesteko zerbitzu publikoak berrezartzeko larrialdiko neurriak;

xiii) larrialdiko hileta zerbitzuak;

xiv) biziraupenerako funtsezkoak diren ondasunak zaintzeko laguntza;

xv) aipatutako edozein lan egiteko beharrezko egintza osagarriak, plangintza eta antolakuntza barne;

b) “babes zibileko erakundeak” esamoldea honetara ulertze da:, gatazkan dagoen alderdi bateko agintaritza eskudunak sortu edo baimendutako establezimendu eta beste unitateak, a) atalean aipatutako edozein lan egiteko, eta bakar-bakarrik lan horiek egitera zuzendu eta dedikatuak;

c) babes zibileko erakundeen “langileak” esamoldea honetara ulertzen da: gatazkan dagoen alderdi batek beren-beregi a) ataleko lanak egiteko izendatutako pertsonak, barne hartuta alderdi horren agintaritza eskudunak erakunde horien administraziorako soil-soilean izendatutako langileak;

d) babes zibileko erakundeen “materiala” esamoldea honetara ulertzen da:, a) ataleko lanak egiteko erakunde horiek erabilitako hornikuntza eta garraiobideak.

62. artikulua: Babes orokorra

1. Babes zibileko erakunde zibilak eta horien langileak errespetatu eta babestuko dira, Protokolo honen eta,batik bat, atal honen xedapenekin bat etorriz.{Erakunde horiek eta horien langileek beraien babes zibileko lanak egiteko eskubidea izango dute, premiazko beharrizan militarren kasuetan izan ezik.

2. 1. paragrafoko xedapenak, orobat, pertsona zibilei aplikatuko zaizkie, pertsona horiek babes zibileko erakunde zibiletako kide izan gabe, agintari eskudunen deialdiari erantzun eta horien kontrolpean babes zibileko lanak egiten dituztenean.

3. Babes zibil helburuarekin erabilitako eraikinak eta materiala, eta biztanleria zibilarentzat diren babeslekuak ere, 52. artikuluak xedatutakoaren arabera arautuko dira.{Babes zibil helburuarekin erabilitako ondasunak ezin izango dira suntsitu ezta beste helburu batzuekin erabili ere, zein alderdiren jabetzakoak izan eta alderdi horrek izan ezik.

63. artikulua: Babes zibila lurralde okupatuetan

1. Lurralde okupatuetan, babes zibileko erakunde zibilak beraien lanak egiteko beharrezko erraztasun guztiak jasoko dituzte agintariengandik.{Inoiz ere ez dira behartuko,euren langileak euren lana erabat betetzea zailduko duten egintzak burutzera.{Potentzia okupatzaileak ezin izango du bere eginkizuna ondo betetzea kaltetu dezakeen inolako aldaketarik egin erakunde horien egituran, ezta langileen artean ere.{Erakunde horiek ez dira behartuko potentzia okupatzailearen interesen edo bere nazionalen mesedetan lehentasunez jardutera.

2. Potentzia okupatzaileak ez ditu babes zibileko erakunde zibilak behartuko, beldurraraziko edo zirikatuko euren lanak biztanleria zibilaren intereserako kaltegarriak diren moduan egitea.

3. Potentzia okupatzaileek, segurtasun arrazoiak bide direla, babes zibileko langileei armak ken diezazkiekete.

4. Potentzia okupatzaileak, babes zibileko erakundeen materialak eta eraikinak edo horiek erabiltzen dituztenak, ez ditu zuzenduko eurei dagozkien xedeetatik ezberdinak diren beste xede batzuetarako, eta ez ditu konfiskatu ere egingo, beste xede batzuetarako zuzentzea edo horien konfiskazioa kaltegarria bada biztanleria zibilarentzat.

5. Potentzia okupatzaileak konfiska edo beste helburuetarako zuzendu ditzake aipatu baliabideak, betiere 4. paragrafoan ezarritako arau orokorra betetzen jarraitzen badu,ondorengo baldintza zehatzen arabera:

a) eraikinak edo materiala beharrezkoa izatea biztanleria zibilaren beste beharrizan batzuk asetzeko; eta

b) konfiskazioak edo beste xede batzuetarako zuzentzeak irautea bakar-bakarrik beharrizan horrek irauten duen bitartean.

6. Potentzia okupatzaileak ez ditu babeslekuak beste helburu batzuetarako zuzenduko ezta konfiskatuko ere, horiek biztanleria zibilak erabiltzeko ezarri badira edo biztanleria zibilarentzat beharrezkoak badira.

64. artikulua: Estatu neutralen edo gatazkan alderdi ez diren beste estatu batzuen babes zibileko erakunde zibilak eta babes zibileko nazioarteko erakundeak

1. 62, 63, 65 eta 66. artikuluak aplikatuko zaizkie estatu neutralen edo gatazkan alderdi ez diren beste estatu batzuen babes zibileko erakunde zibilen langileei eta materialari ere, erakunde horiek 61. artikuluan aipatutako babes-lanak gatazkan dagoen alderdi baten lurraldean egiten dituztenean, alderdi horren onespenarekin eta bere kontrolpean.{Laguntza hau kontrako alderdi interesatu bakoitzari jakinaraziko zaio ahalik eta azkarren.{Inoiz ere ez da hartuko jarduera hori gatazkan esku-sartze gisa.{Hala ere, gatazkan dauden alderdi ukituen segurtasun alorreko interesak aintzat hartuta gauzatu beharko da jarduera hori.

2. Gatazkan dauden alderdiek 1. paragrafoan aipatzen den laguntza jasotzen dutenak eta laguntza hori ematen duten alderdi kontratugile gorenek erraztu beharko dute, halakoa bidezkoa izanez gero, babes zibileko jarduera horren nazioarteko lankidetza.{Kasu horretan, kapitulu honen xedapenak nazioarteko erakunde eskudunei aplikatuko zaizkie.

3. Lurralde okupatuetan, potentzia okupatzaileak bakar-bakarrik bazter edo murritz ditzake estatu neutralen jarduera edo gatazkan alderdi ez diren beste estatu batzuena eta nazioarteko lankidetza erakundeen babes zibileko erakunde zibilena,baldin eta hark ziurtatzen badu baliabide propioekin edo lurralde okupatutako baliabideekin babes zibileko lanak ondo betetzeko gai dela.

65. artikulua: Babes zibilaren amaiera

1. Babes zibileko erakunde zibilek, horien langileek, eraikinek, babeslekuek eta materialak duten babes eskubidea, bakar-bakarrik amaitu daiteke, baldin eta horiek, beraien legezko lanaz aparte, arerioarentzat kaltegarriak diren egintzak gauzatzen badituzte edo halakoak egiteko erabiltzen badira.{Edozelan ere, babesa amaitu egingo da horretara zuzendutako agindeiak, zentzuzko epea ezarrita, ondoriorik sortzen ez badu.

2. Ez dira arerioarentzat egintza kaltegarri gisa hartuko:

a) babes zibileko lanak agintari militarren zuzendaritzapean edo kontrolpean egitea;

b) babes zibileko zerbitzuetako langile zibilek lankidetzan jardutea langile militarrekin bere lanak egiteko edo militar batzuk babes zibileko erakunde zibiletara biltzea;

c) zeharka bada ere, biktima militarrentzat onuragarri diren babes zibileko lanak egitea, batik bat, borrokatik kanpo dauden biktima militarrentzat.

3. Ez da arerioarentzat egintza kaltegarri gisa hartuko babes zibileko zerbitzuetako langile zibilek banakako arma arinak eramatea ordena zaintzeko edo euren buruen defentsarako.{Nolanahi ere, lehorreko borroka bat gertatzen den edo gerta daitekeen guneetan, gatazkan dauden alderdiek neurri egokiak hartuko dituzte arma horiek bakarrik eskuko armak izateko, hala nola, pistolak edo errebolberrak, babes zibileko zerbitzuetako langileen eta armadunen arteko bereizketa errazteko.{Gune horietan beste banakako arma arin batzuk eraman arren, babes zibileko zerbitzuetako langileak errespetatu eta babestuko dira, halako izaera aitortzen zaien bezain laster.

4. Babes zibileko erakunde zibilak eredu militar baten arabera antolaturik egoteak edo horien langileak derrigorrezko errekrutatzearen xede izateak ez ditu kapitulu honek ematen dien babesaz gabetuko.

66. artikulua: Identifikazioa

1. Gatazkan dagoen alderdi bakoitzak ziurtatu beharko du babes zibileko erakundeak nahiz horien langileak, eraikinak eta materiala identifikatzea, soil-soilik babes zibileko lanak egiteko esleituta dauden bitartean.{Biztanleria zibilarentzat diren babeslekuak modu berean identifikatu beharko dira.

2. Gatazkan dagoen alderdi bakoitza ahaleginduko da babes zibileko nazioarteko ikur bereizgarria erabiltzen duten babesleku zibilak, nahiz langileak, eraikinak eta babes zibileko materiala identifikatzeko metodoak eta prozedurak hartzen eta aplikatzen.

3. Lurralde okupatuan eta borrokak gertatzen diren edo gertatu daitezkeen guneetan, langileek euren burua ezagutaraziko dute, oro har, ikur bereizgarriaren bitartez eta euren izaera egiaztatzen duen nortasun-txartel baten bidez.

4. Babes zibileko nazioarteko ikur bereizgarria osotzen du laranja koloreko hondo baten gainean triangelu aldeberdin urdin batek, hori babes zibileko erakundeen babeserako nahiz bere langileen, eraikinen eta materialaren edo babesleku zibilen babeserako erabiltzen denean.

5. Ikur bereizgarriaz gain, gatazkan dauden alderdiak ados jar daitezke zeinu bereizgarrien erabileraren inguruan, babes zibileko zerbitzuak identifikatzeko xedearekin.

6. 1. paragrafotik 4.era ezarritako xedapenen aplikazioa Protokolo honetako I. Eranskinaren V. Kapituluaren arabera arautuko da.

7. Bake garaian, 4. paragrafoan deskribatutako ikurra babes zibileko zerbitzuak identifikatzeko erabili ahal izango da agintari nazional eskudunen baimenarekin.

8. Alderdi kontratugile gorenek eta gatazkan dauden alderdiek babes zibileko nazioarteko ikur berezigarriaren erabilera kontrolatzeko beharrezko neurriak hartuko dituzte, eta horren erabilera desegokia eragotzi eta zigortzeko.

9. Osasun eta erlijio arloko langileen identifikazioa, osasun-unitateena eta babes zibileko osasun-garraiobideena ere 18. artikuluaren arabera izango da.

67. artikulua: Babes zibileko erakundeei esleitu indar armatuetako kideak eta unitate militarrak

1. Babes zibileko erakundeei esleitzen zaizkien indar armatuetako kideak eta unitate militarrak errespetatu eta babestuko dira ondorengo baldintzetan:

a) langile eta unitate horiek modu iraunkorrean esleituta badaude eta bakar-bakarrik 61. artikuluan aipatutako edozein zeregin gauzatzen badute;

b) hala esleitutako langileak bestelako zeregin militarrik egiten ez badute, gatazkak iraun bitartean;

c) langile horiek argiro bereizi ahal badira indar armatuetako beste kide batzuengandik, babes zibileko nazioarteko ikur bereizgarria tamaina egokian agerian erakusten dutelarik, eta beraien izaera bermatzeko Protokolo honen I. Eranskineko V. Kapituluan aipatzen den nortasun-txartela eramaten badute;

d) langile eta unitate horiek banakako arma arinak bakarrik badute, ordena zaintzeko edo euren buruaren defentsarako helburuarekin.{65. artikuluko 3. paragrafoko xedapenak kasu honetan ere aplikatuko dira;

e) langile horiek liskarretan zuzenean parte hartzen ez badute eta kontrako alderdiarentzat kaltegarri diren egintzarik egiten ez badute edo halakoak egiteko erabiltzen ez badira, euren babes zibileko zereginak alde batera utzita;

f) langileak eta unitate horiek babes zibileko zereginak bakar-bakarrik bere alderdiaren nazio lurraldearen barnean egiten badituzte.

Debekatuta gelditzen da a) eta b) ataletan ezarritako baldintzak betetzen dituzten indar armatuetako edozein kidek e) atalean ezarritako baldintzak ez betetzea.

2. Babes zibileko erakundeetan zerbitzuak eskaintzen dituen langile militarra kontrako alderdiaren esku erortzen bada, gerrako presotzat hartuko da.{Lurralde okupatuan babes zibileko zereginak egiteko zuzen daiteke, beharrezkoa den neurrian, betiere lurralde horretako biztanleria zibilaren intereserako baino ez denean; dena den, baldin eta zeregin horiek arriskutsuak badira, eta horiek egiteko bere burua boluntario eskaintzen badu.

3. Babes zibileko erakundeei esleitutako unitate militarren eraikinak eta tresneria eta garraiobideen osagai nagusiak modu argian seinaleztaturik egongo dira babes zibileko nazioarteko ikur bereizgarriarekin.{Ikur bereizgarri hori behar adinako handia izango da.

4. Babes zibileko organismoei modu iraunkorrean esleitutako unitate militarren material eta eraikinak, bakar-bakarrik babes zibileko zereginak egiteko zuzenduta dauden horiek, gerrako legeen menpe egoten jarraituko dute, kontrako alderdiaren esku erortzen badira ere.{Premiazko beharrizan militarren kasuan izan ezik, ezin izango dira zuzendu babes zibileko helburuetatik aparte beste helburu batzuetarako, babes zibileko zereginak gauzatzeko beharrezkoak diren bitartean, baldin eta aurretiaz biztanleria zibilaren beharrizanei erantzuteko xedapen egokiak hartu ez badira.

II. Atala – Biztanleria zibilaren mesederako laguntzak

68. artikulua: Aplikazio-eremua

Atal honen xedapenak biztanleria zibilari aplikatuko zaizkio, Protokolo honen esanahiaren arabera ulertuta, era berean, xedapen horiek IV. Hitzarmenaren 23, 55, 59, 60, 61 eta 62. artikuluak eta gainontzeko xedapen egokiak osatzen dituzte.

69. artikulua: Oinarrizko beharrizanak lurralde okupatuetan

1. IV. Hitzarmenaren 55. artikuluak elikagai eta mediku produktuen inguruan ezartzen dizkion betebeharrez gain, potentzia okupatzaileak ziurtatuko ditu, bere baliabideen neurrian eta izaera kaltegarria duen inolako bereizketarik gabe, dela jantziak eta oheko arropa, dela larrialditarako ostatuak, dela lurralde okupatuan biztanleria zibilaren biziraupenerako oinarrizko beste hornikuntza batzuk, eta kultuaren inguruan beharrezko objektuak.

2. Lurralde okupatuetan biztanleria zibilaren mesederako sorospen-egintzak IV. Hitzarmenaren 59, 60, 61, 62, 108, 109, 110 eta 111. artikuluak eta Protokolo honen 71. artikuluak xedatutakoak arautzen dituzte, eta guztiak atzerapenik gabe gauzatuko dira.

70. artikulua: Sorospen-egintzak

1. Lurralde okupatua izan gabe, gatazkako alderdi baten kontrolpean dagoen edozein lurraldetako biztanleria zibila, behar beste hornituta ez dagoenean 69. artikuluan aipatutako horniketez, alderdi interesatuen arteko akordioarekin bat etorriz, izaera humanitario eta inpartziala duten sorospen-egintzak gauzatuko dira, izaera kaltegarria duen inolako bereizketarik gabe.{Halako sorospen-eskaintza ez da gatazkan esku-hartze edo eraso-egintza gisa hartuko.{Sorospen bidalketak banatzeko orduan lehentasuna izango dute haurrek, emakume haurdunek, erditzeko dauden emakumeek eta bularra ematen ari direnek, horiek baitira IV. Hitzarmenaren edo Protokolo honen arabera tratu lehenetsia edo babes berezia dutenak,

2. Gatazkan dauden alderdiak eta alderdi kontratugile gorenek baimendu eta erraztuko dute bidea, azkar eta oztoporik gabe, sorospen bidalketa, material eta langileentzat, halakoen hornikuntza, atal honetan xedatutakoarekin bat etorriz egin denean; halaber, laguntza hori kontrako alderdiaren biztanleria zibilari zuzenduta dagoen kasuetan.

3. 2. paragrafoarekin bat etorriz, sorospen bidalketa, materialak eta langileak igarotzea, gatazkan dauden alderdiak eta alderdi kontratugile gorenak zein izan eta horiek:

a) baldintza teknikoak finkatzeko eskubidea izango dute, ikerketa barne, baldintza horien pean emango dela bidea egiteko baimena;

b) baimena ematea baldintzapean jar dezakete, baldintza hori dela laguntzaren banaketa egitea potentzia babesle baten ikuskatze pean, ikuskatze hori tokian tokikoa izanik.

c) ezin izango dituzte sorospen bidalketak, inola ere, esleitu zaien destinotik desbideratu, ezta horien igarotzea atzeratu ere, larrialditan eta biztanleria zibilaren onerako ez bada.

4. Gatazkan dauden alderdiek sorospen bidalketak babestuko dituzte eta horien banaketa azkarra erraztuko dute.

5. Gatazkan dauden alderdiek eta alderdi kontratugile goren interesatuek 1. Paragrafoak aipatu sorospen egintzetarako nazioarteko lankidetza eragingarria sustatu eta erraztuko dute.

71. artikulua: Sorospen-egintzetan parte hartzen duten langileak

1. Sorospen langileek, halakoa beharrezkoa denean, laguntza emateko edozein sorospen-egintzetan parte hartu ahal izango dute, batez ere bidalketen garraio- eta banaketa-egintzetan; langile horien parte hartzea zein lurraldetan gertatu behar da eta lurralde horretako alderdiaren onespenaren menpe geratuko da.

2. Langile horiek errespetatu eta babestuko dira.

3. Sorospen bidalketak jasotzen dituzten alderdiak, ahal den neurrian, 1. paragrafoan aipatzen diren sorospen langileei lagunduko die horiek euren eginkizuna bete dezaten.{Sorospen langileen jarduera bakarrik mugatu daiteke eta beraien mugimenduak aldi baterako murriztu premiazko beharrizan militarren kasuan .

4. Sorospen langileek ezin izango dute inoizko aldian ere, euren eginkizunaren mugak gainditu, Protokolo honetan ezarritakoarekin bat etorriz.{Langile horiek kontuan hartuko dituzte, modu berezian, zerbitzuak zein alderdiren lurraldetan ematen dituzten eta horren segurtasun eskakizunak.{Baldintza horiek errespetatzen ez dituen sorospen langileen eginkizuna bukatutzat eman daiteke.

III. Atala: Gatazkan dagoen alderdi baten eskumeneko pertsonei buruzko tratua

I. Kapitulua: Aplikazio-eremua eta pertsonen eta ondasunen babesa

72. artikulua: Aplikazio-eremua

Atal honetako xedapenek osatzen dituzte IV. Hitzarmenak, batik bat, bere I. eta III. Tituluetan jasotako arauak, gatazkan dagoen alderdi baten menpe dauden pertsona zibilen eta izaera zibileko ondasunen babes humanitarioari buruzkoak, eta nazioarteko zuzenbidearen gainontzeko arauak, nazioarteko izaera duten gatazka armatuetan oinarrizko giza eskubideen babesari buruzkoak.

73. artikulua: Errefuxiatuak eta aberrigabeak

Liskarrak hasi baino lehen aberrigabe edo errefuxiatu gisa hartutako pertsonek, alderdi interesatuek onetsitako nazioarteko instrumentu egokien esanguraren arabera edo zein estatuk jaso edo zein estatutan bizi eta estatu horren nazio-legeriaren arabera, halakoak izaten jarraituko dute, inguruabar guztietan eta izaera kaltegarria duen inolako bereizketarik gabe, pertsona babestu gisa, IV. Hitzarmenaren I eta III. Tituluen esanguraren arabera.

74. artikulua: Sakabanatutako familien bateratzea

Alderdi kontratugile gorenek eta gatazkan dauden alderdiek, ahal den neurrian, erraztuko dute gatazka armatuen ondorioz sakabanatuta dauden familiak bateratzea, eta, edu horretan, zeregin honetan diharduten erakunde humanitarioen lana indartuko dute, Hitzarmenen eta Protokolo honen xedapenekin bat etorriz eta bakoitzaren segurtasun neurriekin bat etorriz.

75. artikulua: Oinarrizko bermeak

1. Gatazkan dagoen alderdi baten eskumeneko pertsonak Protokolo honen 1. artikuluan aipatu egoeretako batean aurkitzen direnean, eta Hitzarmenen eta Protokolo honen arabera tratu mesedegarriagoa ez dutenak, inguruabar guztietan gizatasunez tratatuko dira eta artikulu honetan ezarritako babesa izango dute gutxienez, izaera kaltegarria duen inolako bereizketarik gabe, arraza, kolore, sexu, hizkuntza, erlijio edo sinesmen, iritzi politikoak edo beste izaera batekoak, nazio- edo gizarte-jatorria, ondarea, jaiotza edo bestelako baldintzak edota antzeko beste edozein irizpideak direla eta.{Alderdi bakoitzak pertsona guztien izatea, ohorea, sinesmenak eta erlijio eginerak errespetatuko ditu.

2. Denbora eta leku guztietan debekatuta daude eta debekatuta geldituko dira ondorengo egintzak, egintza horiek eragile zibilek nahiz militarrek eginak izan arren:

a) pertsonen bizitza, osasuna eta osasun fisiko edo mentalaren aurkako atentatuak, bereziki:

i) erailketa;

ii) edozein motatako tortura, fisikoa zein mentala;

iii) gorputz-zigorrak; eta

iv) ebaketak;

b) duintasun pertsonalaren aurkako atentatuak, bereziki tratu umiliagarri eta apalesgarriak, derrigortutako prostituzioa eta norbanakoen sexu-lotsari egindako atentatuak;

c) bahiketak;

d) zigor kolektiboak; eta

e) aipatutako egintzak gauzatzeko mehatxuak.

3. Gatazka armatuarekin zerikusia duten egintzengatik atxilotutako, preso hartutako edo barneratutako pertsona orori, atzerapenik gabe jakinaraziko zaizkio, berak ulertzen duen hizkuntza batean, neurri horiek eragin dituzten arrazoiak.{Arau-hauste penalarengatik gertatutako atxilotze edo espetxeratze kasuetan izan ezik, pertsona hori ahalik eta arinen askatuko da eta edozein kasutan, atxilotzea, espetxeratzea edo barneratzea ahalbidetu dituzten inguruabarrak desagertu bezain laster.

4. Ez da kondenarik ezarriko, ezta zigorrik ere exekutatuko, gatazka armatuarekin zerikusia duen arau-hauste penal batengatik pertsona bat erruduna dela adierazten denean, baldin eta hori egiten ez bada auzitegi inpartzial baten epaiaren bidez. Auzitegi hori legearen arabera eratua izan behar da eta prozedura judizial arruntarentzat onartutako printzipio orokorrak errespetatu behar ditu. Are zehatzago, jarraikoak:

a) prozedurak ezarriko du akusatuak atzerapenik gabe jakin behar dituela egozten zaion arau-haustearen zehaztasunak; era berean, akusatuari beharrezko dituen defentsa eskubide eta baliabide guztiak bermatuko dizkio, epaiketa baino lehen eta epaiketan zehar gauzatzen diren egintzetan;

b) inor ezin da arau-hauste batengatik kondenatu, ez bada beraren norbanako zigor-erantzukizunaren gainean;

c) inor ez da egite edo ez-egite batengatik akusatuko edo kondenatuko, egintza horiek egiten direnean, nazio edo nazioarteko zuzenbidearen arabera horiek delituzkoak ez badira.{Orobat, ezin da arau-haustea egiten denean aplika daitekeen zigorra baino gogorragorik ezarri ere; aitzitik, arau-haustea egin eta gero, legeak zigor arinagoa ezartzea aginduko balu, arau-hausleak horren onura izango luke;

d) arau-hauste bat egiteagatik akusatutako pertsona oro errugabetzat jotzen da legearen arabera errudun dela frogatzen ez den bitartean;

e) arau-hauste bat egiteagatik akusatutako pertsona orok, epaitua den bitartean, epaiketan bertan egoteko eskubidea izango du;

f)inor ezin izango da behartu bere buruaren aurkako adierazpenik egitera, ezta bere burua errudun aitortzera ere;

g) arau-hauste bat egiteagatik akusatutako pertsona orok eskubidea izango du egozbide-lekukoei galdeketa egiteko edo galdeketa eginarazteko, zuribide-lekukoen agerraldia lortzeko, eta azken horiei galdeketa egiteko egozbide-lekukoen baldintza berberetan;

h) alderdi berberak ezin izango du inor epaitu, ez kondenatu, legeria eta prozedura judizial berberen arabera, delitu batengatik, baldin eta delitu horrengatik dagoeneko epai irmo, zigortzaile edo absoluziozkoa eman bada;

i) arau-hauste bat egiteagatik epaitutako pertsona orok eskubidea izango du epaia jendaurrean emana izan dadin; eta

j) kondenatutako pertsona orori jakinaraziko zaizkio, berori kondenatzen den unean, errekurtso judiziala eta mota guztietako errekurtsoak jartzeko dituen eskubideak, eta eskubide horiek egikaritzeko dituen epeak.

5. Gatazka armatuarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta, askatasunaz gabetutako emakumeak, gizonezkoak dauden lokaletatik aparte zainduko dira.{Horiek emakumeen gertuko zaintzapean egongo dira.{Hala ere, ahal den guztietan, atxilotutako edo barneratutako familiei, familia-unitate gisa, leku berean emango zaie ostatu.

6. Gatazka armatuarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta, atxilotutako, espetxeratutako edo barneratutako pertsonek artikulu honek emandako babesa izango dute, baita gatazka armatua amaitu eta gero ere, euren behin betiko askatasuna, aberriratzea edo berlekukotzea gertatu arte.

7. Gerrako krimenengatik edo gizateriaren aurkako krimenengatik akusatutako pertsonen prozedura eta epaiketaren inguruan edozein zalantza saihesteko helburuarekin, ondorengo printzipioak aplikatuko dira:

a) krimen horiengatik akusatutako pertsonak prozedura baten menpe jarriko dira eta nazioarteko zuzenbidearen arauen arabera epaituko dira; eta

b) pertsona horietatik edozeinek Hitzarmenen edo Protokolo honen arabera tratu mesedegarriagoa gozatzen ez badu, artikulu honetan ezarritako tratua jasoko du, egozten zaizkion krimenak Hitzarmenen edo Protokolo honen arau-hauste larria diren edo ez alde batera utzita

8. Artikulu honen xedapenetatik bat bera ere ezin izango da interpretatu beste edozein xedapen mesedegarriagoa mugatu edo urratzeko moduan eta 1. paragrafoan jasotako pertsonei babes handiagoa eskaintzeko moduan, aplikagarri diren nazioarteko zuzenbidearen beste arau batzuen arabera.

II. Kapitulua: Emakumeen eta haurren mesederako neurriak

76. artikulua: Emakumeen babesa

1. Emakumeak errespetu berezi baten xede izango dira eta bortxakeria, derrigortutako prostituzioa eta norbanakoen sexu-lotsari egindako atentatuaren aurka bereziki babestuak.

2. Haurdun dauden emakumeak eta adin txikiko haurren ardura duten amak lehentasun osoz zainduko dira, gatazka armatuarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta, espetxeratuak, atxilotuak, edo barneratuak izan badira.

3. Gatazkan dauden alderdiek, ahal den neurrian, haurdun dauden emakumeei edo adin txikiko haurren ardura duten amei heriotza-zigorra ezartzea saihestuko dute, gatazka armatuarekin zerikusia duten delituengatik.{Halako delituengatik emakume horiei ezarritako heriotza-zigorra ez da exekutatuko.

77. artikulua: Haurren babesa

1. Haurrak errespetu berezi baten xede izango dira eta norbanakoen sexu-lotsari egindako atentatuaren kontra babestuko dira.{Gatazkan dauden alderdiek horiei adinagatik edo beste edozein arrazoirengatik behar dituzten zaintzak eta laguntza emango dizkiete.

2. Gatazkan dauden alderdiek ahal diren neurri guztiak hartuko dituzte hamabost urtetik beherako haurrek liskarretan zuzenean parte har ez dezaten, eta uko egingo diote euren indar armatuetarako horiek errekrutatzeari.{Gatazkan dauden alderdiek hamabost urtetik gorako baina hamazortzi urtetik beherako pertsonak errekrutatzen badituzte, orduan lehendabizi zaharragoak armadan sartzen ahaleginduko dira.

3. 2. paragrafoko xedapenek ezarritakoa gorabehera, salbuespen kasuetan, liskarretan hamabost urtetik beherako haurrek zuzenean parte hartzen badute eta kontrako alderdiaren esku erortzen badira, artikulu honek emandako babesaz gozatzen jarraituko dute, gerrako presoak izan ala ez.

4. Gatazka armatuarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta, espetxeratuak, atxilotuak, edo barneratuak izanez gero, haurrak helduak dauden lekuetatik aparteko tokietan zainduko dira, salbu eta,75. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritakoaren arabera,familia-unitateetan ostatua duten familien kasuan

5. Gatazka armatuarekin zerikusia duen arau-hauste batengatik ezarritako heriotza-zigorra ez da exekutatuko, arau-haustea egiteko unean, horren egileak hamazortzi urtetik beherako pertsonak badira.

78. artikulua: Haurren ebakuazioa

1. Gatazkan dagoen alderdietatik batek berak ere ez du aginduko bere naziokotasunekoak ez diren haurrak atzerriko herrialde batetara ebakuatzea; ebakuazioa aldi baterako izan daiteke, dela haurraren osasunarekin zerikusia duten arrazoi larriengatik, dela, tratamendu medikoa, dela, euren segurtasuna, lurralde okupatuan salbu.{Gurasoak edo tutoreak aurki daitezkeenean, horien baimen idatzia eskatuko da haurra ebakuatzeko.{Aitzitik, horiek ezin badira aurkitu, ebakuazioa egiteko legearen edo ohituraren arabera haurren zaintzaren arduradun nagusien baimen idatzia eskatuko da.{Izaera horretako ebakuazio oro potentzia babesleak kontrolatuko du alderdi interesatuekin bat etorriz, hau da, ebakuazioa antolatzen duen alderdia, haurrak hartzen dituen alderdia eta ebakuatutakoak zein alderdiren naziokotasunekoak izan eta alderdi horiek.{Edozelan ere, gatazkan dauden alderdi guztiek ahal diren arreta neurri guztiak hartuko dituzte ebakuazioa arriskuan ez jartzeko.

2. Ebakuazioa 1. paragrafoarekin bat etorriz egiten denean, haurren heziketa, gurasoek nahi duten erlijio- eta moral-heziketa barne, ahalik eta jarraitasun handienarekin segituko da haurra zein herrialdetara ebakuatua izan eta herrialde horretan dagoen bitartean.

3. Artikulu honen arabera ebakuatutako haurren itzulera euren familiarengana eta euren herrialdera errazteko helburuarekin, ebakuazioa agindu duen alderdiaren agintariek eta, hori bidezkoa izanez gero, haurrak hartu dituzten herrialdearen agintariek haur bakoitzari fitxa bat egingo diote argazki eta guzti, eta fitxa hori Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordearen Bilaketa Agentzia Zentralera bidaliko dute.{Ahal dela eta haurrarentzat inolako kalte arriskurik ez badakar, fitxa horrek ondorengo datuak jasoko ditu:

a) haurraren abizena(k);

b) haurraren izena(k);

c) haurraren sexua;

d) jaioterria eta jaioteguna (edo, azken hori ezagutzen ez bada, gutxi gorabeherako adina);

e) aitaren izena(k) eta abizena(k);

f) amaren izena(k) eta abizena(k) eta kasuan kasuko, haren ezkongabe abizena;

g) haurraren senide gertukoenak;

h) haurraren naziokotasuna;

i) haurraren herri-hizkuntza eta beste edozein hizkuntza;

j) haurraren familiaren helbidea;

k) haurraren identifikazioa ahalbide dezakeen edozein zenbaki;

l) haurraren osasun egoera;

m) haurraren odol-taldea;

n) ezaugarri bereziak;

o) haurra zein lekutan aurkitu zen eta horren data;

p) haurrak bere herrialdetik irten zueneko data eta tokia.

q) haurraren erlijioa, halakoa badu;

r) haurraren oraingo helbidea, haurra hartu duen herrialdean;

s) haurra itzuli baino lehen hiltzen bada, heriotzaren data, lekua eta inguruabarrak eta zein lekutan dagoen lurperatuta.

III. Kapitulua - Kazetariak

79. artikulua: Kazetarien babes-neurriak

1. Gatazka armatuko guneetan lanbide-eginkizun arriskutsuak egiten dituzten kazetariak, pertsona zibilak bezala hartuko dira 50. artikuluaren 1. paragrafoaren esanguran.

2. Pertsona zibilak bezala babestuko dira Hitzarmenekin eta Protokolo honekin bat etorriz, baldin eta uko egiten badiote bere pertsona zibil estatutuari eragingo dion edozein egintza egiteari eta kalterik egin gabe indar armatuen aurrean baimendutako gerra berriemaileen eskubideari,III. Hitzarmenaren 4, A.4) artikuluak aitortzen dien estatutua gozatzeko.

3. Kazetariek nortasun-txartel bat lortu ahal izango dute Protokolo honen II. Eranskinaren ereduaren arabera.{Txartel hori, kazetariak zein estatuko nazionalak izan eta bertako gobernuak egingo du edo bizi diren lurraldeko gobernuak, edota euren zerbitzuak erabiltzen dituen berri-agentzia edo informazio-organoa kokatuta dagoen herrialdeko gobernuak; txartelak, bestalde, titularraren kazetari izaera egiaztatuko du.

V. Titulua Hitzarmenen eta Protokolo honen betearazpena

I. Atala: Xedapen orokorrak

80. artikulua: Betearazpen neurriak

1. Alderdi kontratugile gorenek eta gatazkan dauden alderdiek, atzerapenik gabe beharrezko neurri guztiak hartuko dituzte Hitzarmenen eta Protokolo honen arabera eurei dagozkien betebeharrak betetzeko.

2. Alderdi kontratugile gorenek eta gatazkan dauden alderdiek agindu eta jarraibide egokiak emango dituzte Hitzarmenen eta Protokolo honen errespetua bermatzeko eta hauen aplikazioaz arduratuko dira.

81. artikulua: Gurutze Gorriaren eta beste erakunde humanitario batzuen jarduera

1. Gatazkan dauden alderdiek Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeari euren esku dauden erraztasun guztiak emango dizkiote Hitzarmenek eta Protokolo honek esleitzen dizkion zeregin humanitarioak gauzatu ahal izateko, gatazken biktimei babesa eta laguntza eskaintzeko helburuarekin; Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak beste edozein egintza humanitario ere egin dezake biktima horien mesedetan, gatazkan dauden alderdi interesatuen aurretiazko baimenarekin.

2. Gatazkan dauden alderdi bakoitzak bere Gurutze Gorriaren erakundeei (Ilargi Erdi Gorria, Lehoia eta Eguzki Gorriak) beharrezko erraztasunak emango dizkie gatazkaren biktimen mesedetan egintza humanitarioak egikaritzeko, Hitzarmenen eta Protokolo honen xedapenekin bat etorriz eta Gurutze Gorriaren Nazioarteko Konferentzietan jasotako Gurutze Gorriaren oinarrizko printzipioekin bat etorriz.

3. Alderdi kontratugile gorenek eta gatazkan dauden alderdiek, ahal den neurrian, Gurutze Gorriaren erakundeek (Ilargi Erdi Gorria, Lehoia eta Eguzki Gorria) eta Gurutze Gorriaren Sozietateen Elkarteak gatazken biktimei ematen dien laguntza erraztuko dute, Hitzarmenen eta Protokolo honen xedapenekin bat etorriz eta Gurutze gorriaren nazioarteko Konferentzietan jasotako Gurutze Gorriaren oinarrizko printzipioekin bat etorriz.

4. Alderdi kontratugile gorenek eta gatazkan dauden alderdiek, ahal den neurrian, 2 eta 3. paragrafoetan aipatu eta erraztasun berdintsuak emango dizkiete Hitzarmenetan eta Protokolo honetan aipatzen diren gainontzeko erakunde humanitarioei, horiek gatazkan dagoen alderdi bakoitzak behar bezala baimenduta badaude eta beraien jarduera humanitarioa Hitzarmenen eta Protokolo honen xedapenen arabera gauzatzen badute.

82. artikulua: Aholkulari juridikoak indar armatuetan

Alderdi kontratugile gorenek une oro, eta gatazkan dauden alderdiek gatazka armatuaren garaian, arduratuko dira, bidezkoa denean, aholkulariak izan daitezen militar komandanteei aholkuak emateko, maila egokian, Hitzarmenen eta Protokolo honen aplikazioaren inguruan, eta horri buruz indar armatuei eman beharreko heziketaren inguruan.

83. artikulua: Hedapena

1. Alderdi kontratugile gorenek konpromisoa hartzen dute, bakoitzak bere herrialdean, Hitzarmenak eta Protokolo hau ahalik eta zabalen hedatzeko, bake zein gatazka armatuaren garaian, eta, batez ere, heziketa militarreko programetan horien ikasketa sartzeko eta biztanleria zibilaren aldetik, horien ikasketa sustatzeko, indar armatuek eta biztanleria zibilak ezagutu ditzaten instrumentu horiek.

2. Gatazka armatuaren garaian, Hitzarmenen eta Protokolo honen aplikazioaren arabera, erantzukizunak bereganatzen dituzten agintari militarrek nahiz zibilek, testua bere osotasunean ezagutu beharko dute.

84. artikulua: Aplikazio legeak

Alderdi kontratugile gorenek, ahalik eta azkarren, gordailuzainaren bitartez eta, hala denean, potentzia babesleen bitartez, elkarri jakinaraziko dizkiete Protokolo honen itzulpen ofizialak, eta honen aplikazioa bermatzeko onartzen dituzten lege eta erregelamenduak.

II. Atala – Hitzarmenen edo Protokolo honen arau-hausteak zigortzea

85. artikulua: Protokolo honen arau-hausteak zigortzea

1. Arau-hausteen eta arau-hauste larrien inguruko Hitzarmenen xedapenak, atal honen bidez osatuak, Protokolo honen arau-hausteak eta arau-hauste larriak zigortzeari dira aplikagarri.

2. Protokolo honen arau-hauste larriak dira, Hitzarmenetan arau-hauste larri moduan deskribatutako egintzak, horiek kontrako alderdi baten esku dauden pertsonen aurka egiten badira, Protokolo honen 44, 45 eta 73. artikuluek babesten dituen pertsonen aurka, edo Protokolo honek babesten dituen kontrako alderdiaren zauritu, gaixo edo itsasoan galdutakoen aurka, edota kontrako alderdiaren kontrolpean dauden eta Protokolo honek babesten dituen osasun edo erlijio arloko langileen, osasun-unitateen edo osasun-garraiobideen aurka.

3. 11. artikuluan definitutako arau-hauste larriez gain, Protokolo honen arau-hauste larritzat joko dira ondorengo egintzak, horiek hala nahita egiten direnean, Protokolo honen xedapenak urratzen dutenean, heriotza eragiten dutenean edota osotasun fisiko eta mentalari modu larrian eraso egiten dizkiotenean:

a) biztanleria zibila edo pertsona zibilak erasoen xede bihurtzea;

b) bereizketarik gabeko eraso bat egitea, biztanleria zibilari edo izaera zibileko ondasunei eragiten diena, jakinaren gainean egonda halako erasoak hildakoak edo zaurituak eragingo dituela biztanleria zibilaren barnean edo kalteak izaera zibileko ondasunetan, eta kalte horiek gehiegizkoak izango direla 57. artikuluko 2. paragrafoko a) iii. puntuaren esanguran;

c) indar arriskutsuak dituzten obra edo instalazioen aurka erasotzea, jakinaren gainean egonda eraso horrek hildakoak edo zaurituak eragingo dituela biztanleria zibilaren artean edo kalteak izaera zibileko ondasunen artean, eta kalte horiek gehiegizkoak izango direla 57. artikuluko 2. paragrafoko a) iii puntuaren esanguran.

d) defentsarik gabeko herriak eta gune desmilitarizatuak erasoen xede bihurtzea;

d) pertsona bat erasoen xede bihurtzea, jakinaren gainean egonda pertsona hori borrokatzeko gai ez dela;

f) gurutze gorriaren, ilargierdi gorriaren edo lehoi eta eguzki gorrien ikur bereizgarriaren edo Hitzarmenetan edo Protokolo honetan aitortutako beste ikur babesle batzuen erabilera zitala egitea, 37. artikulua urratuz.

4. Aurreko paragrafoetan eta Hitzarmenetan xedatutako arau-hauste larriez gain, ondorengo egintzak ere Protokolo honen arau-hauste larritzat joko dira,horiek hala nahita egiten direnean, Hitzarmenak eta Protokoloa urratuz:

a) potentzia okupatzaileak berak okupatutako lurraldera lekualdatzea bere biztanleria zibilaren zati bat, edo biztanleria osoa edo zati bat erbesteratzea edo lekualdatzea lurralde okupatuaren barnean edo kanpoan , IV. Hitzarmenaren 49. artikulua urratuz;

b) gerrako presoak edo pertsona zibilak aberriratzea justifikatu gabeko atzerapenarekin;

c) apartheid eginerak eta arraza bereizkerian oinarritutako gainontzeko eginera krudel eta apalesgarriak, duintasun pertsonalaren aurkako iraina eragiten dutenak;

d) monumentu historiko, artelan edo kultu-lekuen aurka eraso egitea eta horren ondorioz, halakoetan suntsiketa handiak eragitea; izatez, leku horiek aski ezagunak izan behar dira eta herrien kultura- edo espiritu-ondarea osatu behar dute eta babes berezia eman behar zaie, esaterako, nazioarteko erakunde eskudun baten esparruan egindako hitzarmen berezien arabera; hartara, kontrako alderdiak 53. artikuluaren b)atala urratu duelako frogarik ez da egongo eta delako monumentu historikoak eta kultu lekuak eta artelanak ez dira egongo kokatuta, helburu militarretatik gertu;

e) Hitzarmenek babestutako pertsona bati edo artikulu honen 2. paragrafoak aipatutako pertsona bati ohiko moduan eta modu inpartzialean epaitua izateko eskubidea ukatzea.

5. Hitzarmenen eta Protokolo honen aplikazioari kalterik egin gabe, instrumentu horien arau-hauste larriak gerrako krimenak izango dira.

86. artikulua: Ez-egiteak

1. Alderdi kontratugile gorenek eta gatazkan dauden alderdiek arau-hauste larriak zigortu beharko dituzte eta beharrezko neurriak hartu, eginbehar bat ez betetzeak eragindako Hitzarmenen edo Protokolo honen gainontzeko arau-hausteak amaitu daitezen.

2. Hitzarmenen edo Protokolo honen arau-haustea menpeko batek egiten badu, kasuaren arabera, ez ditu menpeko horren nagusiak zigor- edo diziplina-erantzukizunetik salbuesten, baldin eta horiek jakin bazekiten edo bazuten informazio nahikoa, momentuko inguruabarren arabera, ondorioztatzeko menpeko hori arau-haustea egiten ari zela edo egitera zihoala, eta hartu ez bazituzten arau-hauste hori saihestu edo zigortzeko euren esku zeuden neurri egingarri guztiak.

87. artikulua: Buruzagien eginbeharrak

1. Alderdi kontratugile gorenek eta gatazkan dauden alderdiek eskatuko dute buru militarrek, beren agindupean dauden indar armatuen kideei eta euren agintaritzapean dauden gainontzeko pertsonei dagokienez, eragotz ditzatela Hitzarmenen eta Protokolo honen arau-hausteak eta, beharrezkoa denean, halakoak zigor ditzatela eta agintari eskudunen aurrean sala ditzatela.

2. Arau-hausteak saihestu eta zigortzeko helburuarekin, alderdi kontratugile gorenek eta gatazkan dauden alderdiek eskatuko dute buruzagiek, euren erantzukizun mailaren arabera, neurriak har ditzatela beraien agindupean dauden indar armatuetako kideek Hitzarmenen eta Protokolo honetako xedapenen arabera dituzten betebeharren berri izateko.

3. Buruzagiaren menpekoak edo bere agintaritzapean dauden beste pertsona batzuek Hitzarmenen edo Protokolo honen arau-hauste bat egiteko puntuan badaude edo jada egin badute eta buruzagia horren jakitun badago, orduan, alderdi kontratugile gorenek eta gatazkan dauden alderdiek Hitzarmenen eta Protokolo honen halako urraketak saihesteko beharrezko neurriak hartzera behartuko dute buruzagia eta, beharrezkoa denean, diziplinazko akzioa edo akzio penal bat bultzatzea urraketen egileen aurka.

88. artikulua: Zigor arloko elkarrekiko laguntza judiziala

1. Alderdi kontratugile gorenek ahal den laguntzarik zabalena emango diote elkarri Hitzarmenen edo Protokolo honen arau-hauste larrien inguruko zigor prozesuei dagokienez.

2. Hitzarmenek eta Protokolo honen 85. artikuluaren 1. paragrafoak ezarritako eskubide eta betebeharrei kalterik egin gabe, eta inguruabarrek ahalbidetzen dutenean, alderdi kontratugile gorenek lankidetzan jardungo dute estradizio arloan.{Alegatutako arau-haustea zein lurraldetan egin eta bertako estatuaren eskaera behar bezala hartuko dute kontuan.

3. Kasu guztietan, eskatutako alderdi kontratugile gorenaren legea izango da aplikagarri.{Hori gorabehera, aurreko paragrafoetako xedapenek ez dute eraginik izango bi aldetako edo alde anitzeko beste edozein itunetan jasotako xedapenek ematen dituzten betebeharretan, itun horiek zigor arloan elkarrekiko laguntza judiziala osotasunean edo zati batean arautzen edo arautuko dutela.

89. artikulua: Lankidetza

Hitzarmenen edo Protokolo honen urraketa larrien egoeretan, alderdi kontratugile gorenek konpromisoa hartzen dute Nazio Batuekin lankidetzan jarduteko, batera edo bakoitza bere aldetik, eta Nazio Batuen Gutunarekin bat etorriz.

90. artikulua: Nazioarteko Inkesta Batzordea

1. a) Nazioarteko Inkesta Batzorde bat eratuko da, aurrerantzean “Batzordea” deituko dena. Batzordea hamabost kidek osatuko dute, izen oneko eta inpartzialtasun handikoak.

b) Gutxienez hogei alderdi kontratugile gorenek Batzordearen eskumena onartzea hitzartzen duten unean 2. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, eta gerora, bost urtetik bost urterako tarteetan, gordailuzainak alderdi kontratugile goren horien ordezkarien bilera deituko du, Batzordearen kideak aukeratzeko xedearekin.{Bilera horretan, ordezkariek Batzordeko kideak aukeratuko dituzte zerrenda batetik, isilpeko boto baten bidez, eta zerrenda hori osatzeko alderdi kontratugile goren bakoitzak izen bat proposa dezake.

c) Batzordeko kideek modu pertsonalean jardungo dute eta euren agintaldia gauzatuko dute hurrengo bileran kide berriak hautatu arte.

d) Hautaketa egiterakoan, alderdi kontratugile gorenek ziurtatuko dute hautagai bakoitzak badituela beharrezko gaitasunak eta Batzordeak, bere osotasunean, ordezkaritza geografiko bidezkoa eskaintzen duela.

e) Hutsartea gertatzen bada, Batzordeak berak beste kide bat hautatuko du aurreko ataletako xedapenak behar bezala kontuan hartuta.

f) Gordailuzainak beharrezko administrazio zerbitzuak emango dizkio Batzordeari bere zereginak betetzeko.

2. a) Protokoloa sinatu, berretsi edo atxikitzeko unean, edo geroago, beste edozein unetan, alderdi kontratugile gorenek adieraz dezakete ipso facto eta akordio berezirik gabe, eta betebehar bera onartzen duen beste edozein alderdi kontratugile goreni dagokionez, onesten dutela Batzordearen eskumena, beste alderdi horrek egindako salaketen inguruan ikerketa bat egiteko, artikulu honek baimentzen duen moduan.

b) Lehen aipatutako adierazpenak gordailuzainari aurkeztuko zaizkio, eta horrek alderdi kontratugile gorenei kopiak igorriko dizkie.

c) Batzordeak eskumenak ditu ondorengoetarako:

i) Hitzarmenek edo Protokolo honek arau-hauste larritzat jotzen duten edozein egintza edota Hitzarmenek edo Protokolo honek larritzat jotzen duten beste edozein urraketa ikertzeko;

ii) euren jardunbide egokien bidez, Hitzarmenen eta Protokolo honen errespetu- jarrera berreskuratzeko bidea errazteko.

d) Beste kasu batzuetan, Batzordeak ikerketa bati ekingo dio gatazkan dagoen alderdi batek horrela eskatuta, soil-soilean beste alderdiaren edo beste alderdi interesatuen baimena badu.

e) Paragrafo honen aurreko xedapenei kalterik egin gabe, I. Hitzarmenaren 52. artikulu, II. Hitzarmenaren 53. artikulu, III. Hitzarmenaren 132. artikulu eta IV. Hitzarmenaren 149. artikuluaren xedapenak aplikatuko dira, Hitzarmenen ustezko urraketa guztietan eta Protokolo honen ustezko urraketa guztietara zabalduko dira.

3. a) Alderdi interesatuek beste zerbait hitzartu ezean, ikerketa guztiak zazpi kidez osatutako Sala batek gauzatuko ditu; kide horiek honetara izendatuko dira:

i) Batzordearen bost kide, gatazkan dauden alderdien naziokoak ez direnak, Batzordearen Buruak izendatuko ditu, erregio geografikoen bidezko ordezkaritza kontuan izanda, aurretiaz gatazkan dauden alderdiei kontsulta eginda;

ii) bi kide ad hoc, gatazkan dauden alderdien naziokoak ez direnak, gatazkan dagoen alderdi bakoitzak bana izendatuko du.

b) Ikerketa bat egiteko eskaera jasotzerakoan, Batzordearen Buruak epe egoki bat finkatuko du Sala bat eratzeko.{Ad hoc kideetako bat edo biak ezarritako epearen barruan izendatuak izan ez badira, Buruak berehala Salaren eraketa osatzeko beharrezkoak direnak izendatuko ditu.

4. a) 3.paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz ikerketa bat egiteko eratutako Salak, gatazkan dauden alderdiei gonbitea egingo die agertu daitezen eta frogak aurkeztu ditzaten.{Salak, gainera, komenigarri deritzon frogak lortzen eta egoeraren ikerketa in loco egiten ahaleginduko da.

b) Froga guztiak alderdi interesatuei ezagutzera emango zaizkie, eta horiek eskubidea izango dute horri buruzko oharrak egiteko Batzordearen aurrean.

c) Alderdi interesatu bakoitzak froga horien aurka egiteko eskubidea izango du.

5. a) Batzordeak alderdi interesatuei txosten bat aurkeztuko die Salak egintzen inguruan atera dituen ondorioekin, egoki iruditzen zaizkion gomendioekin batera.

b) Sala ondorio objektibo eta inpartzialetara heltzeko froga nahikoa lortzeko ezintasunean aurkitzen bada, Batzordeak ezintasun horren arrazoiak ezagutaraziko ditu.

c) Batzordeak ez ditu bere ondorioak argitara emango, ez bada gatazkan dauden alderdi guztiek hala eskatzen dutelako.

6. Batzordeak bere erregelamendu propioa ezarriko du, Batzordearen eta Salen buruzagitzei buruzko arauak barne.{Arau horiek Batzordearen Buruaren zereginak une oro gauzatuko direla bermatuko dute eta, ikerketa kasuan, gatazkan dauden alderdien naziokoak ez diren pertsonek gauzatuko dituztela.

7. Batzordearen administrazio gastuak 2. paragrafoarekin bat etortzearen adierazpena egin duten alderdi kontratugile gorenen ekarpenen bidez ordainduko dira, eta borondatezko ekarpenen bitartez.{Ikerketa bat egiteko nork eskatu eta gatazkan dagoen alderdiak edo alderdiek hala egin badute, Sala batek sortutako gastuak ordaintzeko behar beste diru aurreratuko dute eta salaketen objektu izan diren alderdiak edo alderdiek itzuliko diete gastu horien ehuneko berrogeita hamar arte.{Salari elkarrekiko salaketak aurkezteko kasuan, bi alderdietako bakoitzak ehuneko berrogeita hamarra aurreratuko du.

91. artikulua: Erantzukizuna

Gatazkan dagoen alderdiak Hitzarmenen edo Protokolo honen xedapenak urratzen baditu, orduan alderdia behartuta egongo da kalte-ordaina ematera, hori beharrezkoa bada.{Bere indar armatuak osatzen dituzten pertsonek egindako egintza guztien erantzule izango da.

VI. Titulua: Azken xedapenak

92. artikulua: Sinadura

Protokolo hau Hitzarmeneko alderdiek sinatzeko irekita geratuko da Azken Aktaren sinaduratik sei hilabetera eta irekita jarraituko du hamabi hilabeteko epean.

93. artikulua: Berrespena

Protokolo hau ahalik eta azkarren berretsiko da.{Berrespen instrumentuak Suitzako Kontseilu Federalaren esku gordailutuko dira, berori baita Hitzarmenen gordailuzaina.

94. artikulua: Atxikimendua

Protokolo hau, Protokoloaren sinatzaile izan gabe Hitzarmenen alderdi guztien atxikimendurako irekita egongo da.{Atxikimendu instrumentuak gordailuzainaren esku gordailutuko dira.

95. artikulua: Indarrean jartzea

1. Protokolo hau indarrean jarriko da bi berrespen- edo atxikimendu-instrumentuak gordailutu eta sei hilabetera.

2. Geroago berresten duen edo atxikitzen den Hitzarmenetako alderdi bakoitzarentzat, Protokolo hau indarrean jarriko da alderdi horrek bere berrespen- edo atxikimendu-instrumentuak gordailutu eta sei hilabetera.

96. artikulua: Protokolo hau indarrean jarri eta geroko hitzarmenezko harremanak

1. Hitzarmenetako alderdiak Protokolo honetako alderdi ere badirenean, Hitzarmenak Protokolo honen bitartez osatuta gelditzen diren moduan aplikatuko dira.

2. Protokolo honek gatazkan dagoen alderdietako bat behartzen ez badu ere, Protokolo honen alderdiak behartuta egoten jarraituko dute beraien elkarrekiko harremanetan.{Protokolo honek alderdi horrekin dituzten harremanetan ere behartuko ditu aurrekoak, baldin eta alderdi horrek Protokoloaren xedapenak onetsi eta aplikatzen baditu.

3. Herri bat ordezkatzen duen agintaritzak, herri hori dela alderdi kontratugile goren baten aurka dagoena 1. artikuluaren 4. paragrafoan aipatu motako gatazka armatu batean, konpromisoa har dezake gatazka horren inguruan, Hitzarmenak eta Protokolo hau aplikatzeko, gordailuzainari zuzendutako aldebakarreko adierazpen baten bidez.{Adierazpen horrek, gordailuzainak jaso eta gero, gatazkaren inguruan ondorio hauexek eragingo ditu:

a) aipatu agintaritza dela eta, Hitzarmenak eta Protokolo hau gatazkaren alderdi bezala jarriko dira indarrean eta berehalako ondorioekin;

b) aipatu agintaritzak Hitzarmenetan eta Protokolo honetan alderdi kontratugile gorenek dituzten eskubide berberak gauzatuko ditu eta horien betebehar berberak bereganatuko ditu; eta

c) Hitzarmenek eta Protokolo honek modu berean behartuko ditu gatazkan dauden alderdi guztiak.

97. artikulua: Zuzenketak

1. Alderdi kontratugile goren orok zuzenketa bat edo batzuk proposa diezazkioke Protokolo honi.{Proposatutako edozein zuzenketaren testua gordailuzainari komunikatuko zaio, eta honek, alderdi kontratugile goren guztiekin eta Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordearekin kontsulta egin eta gero, erabakiko du komenigarria den proposatutako zuzenketa aztertzeko batzar baterako deialdia egitea.

2. Gordailuzainak alderdi kontratugile gorenak eta Hitzarmeneko alderdiak gonbidatuko ditu batzarrera, Protokolo honen sinatzaile izan ala ez.

98. artikulua: I. Eranskinaren berrikuspena

1. Lau urteko gehienezko epean, Protokolo hau indarrean jartzen denetik eta, aurrerantzean, gutxienez lau urteko tarteetan, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak alderdi Kontratugile Gorenekin kontsultak egingo ditu Protokolo honen I. Eranskinaren inguruan eta, beharrezkoa dela iritzi badu, tekniko adituen bilera bat egitea proposa dezake, I. Eranskina berrikus dezaten eta komenigarriak diruditen zuzenketak proposa ditzaten.{Alderdi kontratugile gorenei bilera egiteko proposamena jakinarazi eta hurrengo sei hilabete barruan horietatik heren bat bilera egitearen aurka agertzen ez bada, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak bilerarako deialdia egingo du, eta bilera horretara nazioarteko erakundeetako begiraleak ere gonbidatuko ditu.{Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak edozein unetan egingo du bilera horretarako deialdia alderdi kontratugile gorenen heren batek hala eskatuta.

2. Gordailuzainak alderdi kontratugile gorenen eta Hitzarmenetan alderdi direnen konferentzia baterako deialdia egingo du, tekniko adituen bilerak proposatutako zuzenketak aztertzeko, bilera hori amaitu eta gero, hala eskatzen badu Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak edo alderdi kontratugile gorenen heren batek.

3. Konferentzia horretan I. Eranskinaren inguruan zuzenketak har daitezke bertan dauden eta botoa ematen duten alderdi kontratugile gorenen bi herenen gehiengoaz.

4. Gordailuzainak alderdi kontratugile gorenei eta Hitzarmenetan alderdi direnei horrela onartutako zuzenketa guztiak jakinaraziko dizkie.{Hori jakinarazi eta urtebeteko epea igaro eta gero, zuzenketa onartutzat joko da, baldin eta epe horren barruan alderdi kontratugile gorenen heren batek gordailuzainari ez badio adierazpen bat igortzen zuzenketa ez duela onartzen esanez.

5. 4. paragrafoarekin bat etorriz onartutzat jotzen den zuzenketa oro, alderdi kontratugile guztientzat jarriko da indarrean berori onartzen denetik hiru hilabetera, paragrafo honen arabera ez onartzearen adierazpena egin dutenentzat izan ezik.{Halako adierazpena egin duen edozein alderdik une oro ezeztatu ahal izango du hori, eta kasu horretan zuzenketa indarrean jarriko da alderdi horrentzat adierazpena ezeztatu eta hiru hilabetera.

6. Gordailuzainak alderdi kontratugile gorenei eta Hitzarmenetan alderdi direnei jakinaraziko die zuzenketa oro indarrean jartzea, zein alderdi behartzen duten, alderdi bakoitzarentzat noiz jartzen den indarrean, 4. paragrafoaren arabera egindako ez onartzearen adierazpenak, eta adierazpen horien ezeztapenak.

99. artikulua: Salaketa

1. Alderdi kontratugile goren batek Protokolo hau salatzen badu, salaketak ondorioak sortuko ditu salaketa instrumentuak jaso eta urtebetera.{Hala ere, urtebete igaro eta gero alderdi salatzailea, 1. artikuluan ezarritako egoeran aurkitzen bada, salaketak ez du ondoriorik sortuko gatazka armatua edo okupazioa amaitu baino lehen eta, edozein kasutan, Hitzarmenek edo Protokolo honek babestutako pertsonen behin betiko askatasuna, aberriratze edo berlekukotze operazioak amaitu baino lehen.

2. Salaketa idatziz jakinaraziko zaio gordailuzainari.{Azken honek alderdi kontratugile goren guztiei komunikatuko die.

3. Salaketak alderdi salatzailearekiko bakarrik sortuko ditu ondorioak.

4. 1. paragrafoaren arabera aurkeztutako salaketa bat berak ere ez du eraginik izango Protokolo honen arabera, gatazka armatua dela eta, alderdi salatzaileak jada bereganatutako betebeharren gain, gauzatutako edozein egintzari dagokionez, salaketa hori eragingarria izan baino lehen.

100. artikulua: Jakinarazpenak

Gordailuzainak alderdi kontratugile gorenei eta Hitzarmenetako alderdiei, horiek Protokolo honen sinatzaile izan edo ez, ondorengoen gaineko informazioa emango die:

a) Protokolo honetan agertzen diren sinadurak,berrespen- eta atxikimendu-instrumentuen gordailua, 93 eta 94. artikuluekin bat etorriz;

b) Protokolo hau indarrean jartzen den data, 95. artikuluarekin bat etorriz;

c) jasotako komunikazio eta adierazpenak, 84, 90 eta 97 artikuluekin bat etorriz;

d) 96. artikuluaren 3. paragrafoarekin bat etorriz, jasotako adierazpenak, ahalik eta prozedura azkarrenaren bidez jakinaraziko direnak;

e) 99. artikuluarekin bat etorriz, jakinarazitako salaketak.

101. artikulua: Erregistroa

1. Behin Protokolo hau indarrean jarri eta gero, gordailuzainak Nazio Batuen Idazkaritzara igorriko du testu honen erregistroa eta argitaratzea gauzatzeko helburuarekin, Nazio Batuen Gutunaren 102. artikuluarekin bat etorriz.

2. Gordailuzainak Nazio Batuen Idazkaritzari adieraziko dizkio Protokolo honen inguruan jasotzen dituen berrespen, atxikimendu eta salaketa guztiak .

102. artikulua: Testu kautoak

Protokolo honen jatorrizko edukia eta horren testuak, arabieraz, txineraz, espainieraz, frantsesez, ingelesez eta errusieraz kautoak dira eta, gordailuzainaren eskuan gordailutuko da, eta horrek kopia ziurtatuak bidaliko dizkie Hitzarmenetako alderdi guztiei.

I. Eranskina

Identifikazioari buruzko erregelamendua

I. Kapitulua: Nortasun-txartelak

1. artikulua: Osasun eta erlijio arloko langile zibil eta iraunkorren nortasun-txartela

1. osasun eta erlijio arloko langile zibil eta iraunkorren nortasun-txartelak, Protokoloaren 18. artikuluaren 3. paragrafoaren arabera ondokoak behar ditu:

a) ikur bereizgarria eduki eta tamainoz patrika batean eramateko modukoa izan;

b) ahal den materialik gogorrenez ondua izan;

c) hizkuntza nazional edo ofizialean idatzita egon (beste hizkuntza batzuk ere gehitu daitezke);

d) titularraren izena, jaioteguna (edo, halakorik ezean, bere adina txartela egiten denean) eta nortasun zenbakia, halakoa badu, aipatu;

e) Titularrari Hitzarmenen eta Protokoloaren babeserako eskubidea nondik datorkion adierazi;

f) titularraren argazkia eraman, eta horren sinadura edo hatz lodiaren hatz-marka, edo bi-biak;

g) agintari eskudunak zigilatuta eta sinatuta egon;

h) txartelaren balio aldia noiz hasi den eta noiz bukatzen den adierazi.

2. Nortasun-txartela era berekoa izango da alderdi kontratugile goren bakoitzaren lurralde osoan eta, ahal den bezain laster, mota berekoa gatazkan dauden alderdi guztientzat.{Gatazkan dauden alderdiak 1. irudian, hizkuntza bakar batean, agertzen den ereduan oinarri daitezke.{Liskarrak hasten direnean, gatazkan dauden alderdiek elkarri adieraziko diote erabiliko duten nortasun-txartelaren eredua, baldin eta txartel hori ez bada 1. irudian agertzen den ereduaren modukoa.{Ahal dela, nortasun-txartelaren bi ale egingo dira, horietako bat txartela ematen duen agintaritzaren esku geldituko da, eta horrek emandako txartelen kontrola eraman beharko du.

3. Osasun eta erlijio arloko langileak, zibilak eta iraunkorrak ezin izango dira, egundo ere, nortasun-txartelik gabe utzi.{Txartel bat galtzen baldin bada, titularrak kopia bat lortzeko eskubidea izango du.

2. artikulua: Osasun eta erlijio arloko langile zibil eta aldi baterakoen nortasun-txartela

1. Osasun eta erlijio arloko langile, zibil eta aldi baterakoen nortasun- txartela, ahal den neurrian, Erregelamendu honen 1. artikuluan ezarritakoaren antzekoa izan beharko da.{Gatazkan dauden alderdiak 1. irudiaren ereduan oinarri daitezke.

2. Inguruabarrek eragozten dutenean osasun eta erlijio arloko langile, zibil eta aldi baterakoei, Erregelamendu honen 1. artikuluan deskribatutakoaren antzeko nortasun-txartelak ematea, langile horiei agintari eskudunak sinatutako ziurtagiri bat eman diezaieke; ziurtagiri horretan jasoko da zein pertsonarentzat ematen den ziurtagiria eta pertsona hori zerbitzu batera atxikita dagoela aldi baterako langile gisa, eta ahal dela, adieraziko du zerbitzura atxikita egongo den denbora eta ikur bereizgarria eramateko eskubidea.{Ziurtagiri horrek adierazi beharko ditu titularraren izena eta jaioteguna (edo halakorik izan ezean, adina ziurtagiria luzatzen denean ), titularraren zeregina eta nortasun-zenbakia, halakorik badu.{Interesatuaren sinadura edo hatz lodiaren hatz-marka, edo bi-biak eramango ditu.

II. Kapitulua – Ikur bereizgarriak

3. artikulua: Forma eta izaera

1. Ikur bereizgarria (gorria hondo zuriaren gainean) inguruabarrek ahalbidetzen duten bezain handia izango da. Alderdi kontratugile gorenak, gurutze, ilargierdi eta lehoi eta eguzki formak egiteko, 2. irudian agertzen diren ereduetan oinarri daitezke.

2. Gauez edo ikuspena eskasa denean, ikur bereizgarria argiztatuta edo argitan egon daiteke; eta nabarmentzeko moduko materialaz egin daitezke, antzemateko baliabide teknikoei esker

4. artikulua: Erabilera

1. Ikur bereizgarria, ahal den guztietan, gainazal lau baten gainean jarriko da edo toki guztietatik eta urrutitik ere ikusten diren banderetan,

2. Agintari eskudunaren instrukzioei kalterik egin gabe, bataila eremuan jarduten duten osasun eta erlijio arloko langileek, ahal den neurrian, ikur bereizgarria eramango dute burukoan eta jantzietan.

III. Kapitulua: Zeinu bereizgarriak

5. artikulua: Aukerako erabilera

1. Erregelamendu honen 6. artikuluan xedatutakoa gorabehera, Kapitulu honetan aurreikusitako zeinuak, soil-soilik osasun-unitateen eta -garraiobideen erabilerarako direnak, ez dira erabiliko beste inongo helburuetarako.{Kapitulu honetan aipatzen diren zeinu guztien erabilera aukerakoa da.

2. Aldi baterako osasun-aireontziak, denbora faltagatik zein euren ezaugarriengatik, ezin badira ikur bereizgarriarekin markatu, orduan Kapitulu honek baimendutako zeinu bereizgarriak erabil ditzakete.{Osasun-aireontzi bat identifikatu eta antzemateko seinaleztapen-metodo eragingarriena da, edonola ere, ikusten den zeinu bat erabiltzea, dela, ikur bereizgarria,dela, 6. artikuluak deskribatutako zeinu argiztatua, dela, bi-biak, Erregelamendu honen 7 eta 8. artikuluetan aipatzen diren gainontzeko zeinuekin osatuta.

6. artikulua: Argidun seinalea

1. Osasun-aireontziei ezarritako zeinu bereizgarri da argidun seinale bat, argi urdina duena eta dirdirak dituena.{Seinale hori ezin izango du beste inongo aireontziak erabili.{Gomendatutako argi urdina ondorengo koordenada trikromatikoetan adierazten da:

berdeen muga, y = 0,065 + 0,805 x; zurien muga, y = 0,400 -x; purpuren muga, x = 0,113 + 0,600 y.

Argi urdinarentzat gomendatutako dirdiren maiztasuna minutuko 60tik 100erakoa da.

2. Osasun-aireontziak beharrezko argi guztiak izan beharko dituzte, seinaleak norabide posible guztietan ikusteko modukoak izan daitezen.

3. Gatazkan dauden alderdien artean, dirdirak dituen argi urdina osasun-ibilgailu, -ontzi eta -itsasontzien identifikaziorako erreserbatzen duen akordio berezirik ezean, ez da debekatuko beste ibilgailu edo itsasontziek hori erabiltzea.

7. artikulua: Irrati seinalea

1. Irrati seinalea mezu radiotelefoniko edo radiotelegrafiko bat izango da, jabetzapeko eta aurretiazko seinale bereizgarri batekin; seinale hori Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunaren Irrati-komunikazioaren Mundu Administrazio Konferentzia batek izendatu eta onetsiko du.{Seinalea hiru aldiz bidaliko da dagokion osasun-garraioaren dei bereizgarria baino lehen.{Mezu hori ingelesez bidaliko da, tarte egokietan eta frekuentzia zehatz baten edo batzuetan, artikulu honen 3. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz.{Lehentasunezko seinalea bakar-bakarrik osasun-unitate eta -garraiobideek erabiliko dute.

2. 1. paragrafoan aipatzen den lehentasunezko seinale bereizgarriaren ondorengo irrati mezuak, osagai hauek izango ditu:

a) osasun-garraiobidearen dei bereizgarria;

b) osasun-garraiobidearen kokapena;

c) osasun-garraiobideen kopurua eta mota;

d) aurreikusitako ibilbidea;

e) bidaiaren iraupena eta aurreikusitako irteera- eta helmuga-orduak, kasuak kasu;

f) beste datu batzuk, hala nola, hegaldiaren altuera, entzuteko irrati-frekuentzia, ohizko hizkuntzak, eta bigarren mailako zaintzaren radar-sistema moduak eta kodeak.

3. 1 eta 2. paragrafoetan, eta Protokoloaren 22, 23, 25, 26, 27, 28, 29, 30 eta 31. artikuluetan aipatzen diren komunikazioak errazteko xedearekin, alderdi kontratugile gorenak, gatazkan dauden alderdiak edo horietako batek, biak ados jarrita edo bakoitzak bere aldetik, halako komunikazioetan erabiltzeko erabaki dituzten frekuentzia nazionalak izendatu eta argitara ditzakete, maiztasun-banden banaketa-koadroarekin bat etorriz, koadro hori irrati-komunikazio erregelamenduan agertzen dela, Telekomunikazioen Nazioarteko Hitzarmenaren eranskin gisa.{Frekuentzia horiek Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunari jakinaraziko zaizkio, Irrati-komunikazioaren Mundu Administrazio Konferentzia batek onartutako prozeduraren arabera.

8. artikulua: Baliabide elektronikoen bitartez identifikatzea

1. Osasun-aireontziak identifikatzeko eta horien ibilbidea jarraitzeko, bigarren mailako zaintza-radarra (SSR) erabili ahal izango da, 1944ko abenduaren 7ko Nazioarteko Abiazio Zibilari buruzko Chicagoko Hitzarmenaren 10. Eranskinean eta geroagoko aldaketetan zehazten den moduan.{Bakarrik osasun-aireontziek erabiltzeko gorde beharreko bigarren mailako zaintza-radarraren (SSR) modua eta kodeak, alderdi kontratugile gorenek, gatazkan dauden alderdiek edo gatazkan dauden alderdietako batek zehaztuko dituzte, beraien artean ados jarrita edo bakoitzak bere aldetik, Nazioarteko Erakunde Zibilak gomendatutako prozedurekin bat etorriz.

2. Gatazkan dauden alderdiak, akordio berezi bidez, euren artean erabiltzeko, antzeko sistema elektronikoa ezarri dezakete, osasun-ibilgailu eta osasun-ontzi eta -itsasontziak identifikatzeko.

IV. Kapitulua: Komunikazioak

9. artikulua: Irrati-komunikazioak

Erregelamendu honen 7. artikuluan ezarritako lehentasunezko seinalea, osasun-unitate eta osasun-garraiobideen irrati-komunikazioei dagozkien irrati mezuen aurretik joan daiteke, zertarako eta praktikan jartzen diren prozedurak aplikatzeko, Protokoloaren 22, 23, 25, 26, 27, 28, 29, 30 eta 31. artikuluekin bat etorriz .

10. artikulua: Nazioarteko kodeen erabilera

Osasun-unitateek eta osasun-garraiobideek Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunak, Nazioarteko Abiazio Zibilaren Erakundeak eta Gobernuen arteko Itsasoko Kontsulta Erakundeak ezarritako kode eta seinaleak ere erabil ditzakete.{Kode eta seinale horiek aipatu erakundeek ezarritako arau, eginera eta prozeduren arabera erabiliko dira.

11. artikulua: Beste komunikabide batzuk

Bi aldetako komunikazioa irratiz egitea ezinezkoa denean, Zeinuen Nazioarteko Kodeak ezarri , eta Gobernuen arteko Itsasoko Kontsulta Erakundeak edo 1944ko abenduaren 7ko Nazioarteko Abiazio Zibilari buruzko Chicagoko Hitzarmenak, dagokion Eranskinean onartutako seinaleak erabil daitezke, geroago egindako eraldaketekin.

12. artikulua: Hegaldi planak

Protokoloaren 29. artikuluan aipatu hegaldi planei buruzko akordio eta jakinarazpenak, ahal den guztian, Nazioarteko Abiazio Zibilaren Erakundeak ezarritako prozedurekin bat etorriz gauzatuko dira.

13. artikulua: Osasun-aireontzien intertzeptaziorako seinale eta prozedurak

Aireontzi intertzeptatzaile bat erabiltzen bada hegaldia egiten ari den osasun-aireontzi bat identifikatzeko edo aireontzi horri lur har dezan agintzeko, Protokoloaren 30 eta 31. artikuluekin bat etorriz, osasun-aireontziak eta -intertzeptatzaileak 1944ko abenduaren 7ko Nazioarteko Abiazio Zibilari buruzko Chicagoko Hitzarmeneko 2. Eranskinean ezarritako ikusmenezko eta irrati bidezko intertzeptazioaren prozedura normalizatuak erabili beharko dituzte, geroago egindako eraldaketekin.

V. kapitulua: Babes zibila

14. artikulua: Nortasun-txartela

1. Protokoloaren 66. artikuluaren 3. paragrafoan ezarritako babes zibileko zerbitzuen langileen nortasun-txartela, Erregelamendu honen 1. artikuluaren arabera arautuko da.

2. Babes zibileko langileen nortasun-txartela 3. irudian adierazten den ereduaren araberakoa izan daiteke.

3. Babes zibileko langileek banakako arma arinak eramateko baimena badute, horren aipamena jaso beharko da nortasun-txartelean.

15. artikulua – Nazioarteko ikur bereizgarria

1. Protokoloaren 66. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritako babes zibileko nazioarteko ikur bereizgarria triangelu aldeberdin urdina da, laranja koloreko hondo baten gainean.{Jarraian, 4. irudian, eredu bat agertzen da.

2. Ondorengoa gomendatzen da:

a) triangelu urdina bandera batean, besokoan edo bizkarraldean erabiltzen bada, horiek hondo laranja izatea;

b) triangeluaren angeluetako bat gorantz begira egon dadila, bertikalean;

c) hiru angeluetatik batek ere ez dezala hondo laranjaren ertza ukitu.

3. Nazioarteko ikur bereizgarria inguruabarrek ahalbidetzen duten bezain handia izango da.{Ikur bereizgarria, ahal den guztietan, gainazal lau baten gainean jarriko da edo toki guztietatik eta urrutitik ikusten diren banderetan.{Agintari eskudunaren jarraibideei kalterik egin gabe, babes zibileko langileek, ahal den neurrian, ikur bereizgarria eramango dute burukoan eta jantzietan.{Gauez edo ikuspena eskasa denean, ikur bereizgarria argiztatuta edo argitan egon daiteke; eta nabarmentzeko moduko materialaz egin daiteke, antzemate baliabide teknikoei esker

VI. Kapitulua: Indar arriskutsuak dituzten obra eta instalazioak

16. artikulua: Nazioarteko ikur berezia

1. Indar arriskutsuak dituzten obra eta instalazioen nazioarteko ikur berezia, Protokoloaren 56. artikuluaren 7. paragrafoan ezarritakoa, ardatz berberean, luzetara, tamaina berdineko laranja kolore biziko hiru zirkuluko talde batek osatzen du; zirkuluen arteko distantzia euren erradioaren baliokidea izan beharko da, 5. irudiak adierazten duen moduan.

2. Ikurra inguruabarrek ahalbidetzen duten bezain handia izango da. Gainazal zabal baten gainean jartzen denean, inguruabarren arabera egoki den aldi guztietan errepika daiteke ikurra.{Ahal den guztietan, gainazal lau baten gainean edo banderetan jarriko da, betiere toki guztietatik eta urrutitik ikusteko moduan.

3. Ikurra bandera batean dagoenean, ikurraren kanpoaldeko mugen eta banderaren aldameneko aldeen arteko distantzia zirkulu baten erradioaren baliokidea izango da.{Bandera angeluzuzena izango da eta horren hondoa zuria izango da.

4. Gauez edo ikuspena eskasa denean, ikur bereizgarria argiztatuta edo argitan egon daiteke; eta nabarmentzeko moduko materialaz egin daiteke, antzemate baliabide teknikoei esker.

euskal legezalea