121986foruaraua,

12/1986 Foru Araua, Bizkai-lurraldearen nortasun-adierazgarriei buruzkoa

Bizkaiko Batzar Nagusiak

JATORRIZKO BIZKAI-LURRALDEAREN NORTASUN-ADIERAZGARRIEI BURUZKO ABENDUAREN 15EKO 1986/12 FORU ARAUA

(297 zenbakidun BJBOaren eranskina, 1986.eko abenduaren 27koa)

ZIOEN ADIERAZPENA

Gernika’ko Estatutoak, ezpai barik baiezten dauz Euzkadi osotzen daben Lurraldeen Foru-Jaurpide berarizkoak, euren Jaurtze-Erakundeek zaintzeko edo egoki danean ber-ezarri edo garaian-garaikotzeko dabezen eskubideak autortuz.

Bizkai’ko Batzar Nagusiek, aginte ori erabilliz, 1983.gnko. urtarrillaren 5’eko Foru-Erakundeen Antolakuntzarako Foru-Araupidez egokitu eben Lurraldearen oiñarrizko Erakunde-egiturea, geroago Jaurpide eta Arduralaritzarako Foru-Araupidez eta Batzar Nagusien euren Araudiaren bitartez osotu eta garatuko zana.

Lurraldearen izakerazko nortasun-adierazgarri batzuk ostera, bere izen, ikurrin eta ikurdia adibidez, arau argiz jarri eta mugatu bearra be garbi nabaitzen da.

Izan be uts-une hori betetzea da ba Foru-Araupide honen helburu nagusia. Oiturei zor iaken itzala eta oraingo izaera baztertu-eziña alkarregaz buztartzea; Erri-izena erabagi eta Biz’kaiko ikurrin-ikurdien irudi-itxurapenak zeaztazunez zeintzuk diran jartea dau elburutzat.

Azpimarratzekoa da Foru-Araupide onek gure edestiari dagertson itzal eta begiramenik gorena, kondaira-edertasunez bereizgarriak diran etxe eta oroigarrietan agertzen diran ikurdiak eta gaur-egun erabilgai diran ikurrak, geure Erri onen kondaira-altxorrak izanik, euren iraupena zaintzen dauanean. Alan be, Foru-Araupide onen bitartez erabagiten dan epe egokiaren barruan, Bizkai’ko ikurdi eta ikurriña erabiltera bearturik dagozan Erakundeak, aukeratuak izan diran aginduetara oiturazko erabilgaiok lotu dagiezan, bearrezkoak diran neurriak artzen dira.

Batzar Nagusien gaitasunoiñarrietan sakontzea ez dala bearrezkoa dirudi erabagiok artzeko eskubideak jarterakoan, Estatutoan ainbat aldiz, bere ikuspegietariko bat orixe dalarik, Lurraldeak bere erakuntzarako eskubide lez ezetariko eragozpen barik agertzen baita. Zentzun orretan, Jatorrizko Lurraldeikurrak onartzea, Gernika’ko estatutoaren 5.2 atalak diñoanez, lege orren 3, 24.2 eta 37.1 eta 2 ataletan daurkiguzan erabagi orokorragoak bereiztea baiño ez da, beraz zalantza barik, eskuartean darabilgun arazu onen giltza.

I IDAZPURUA

Izena

Leenengo Atala

Jatorrizko Lurraldearen IZENA, euskarazko "BIZKAIA" itza da.

II IDAZPURUA

Ikurriña

Bigarren Atala

Bizkai’ko IKURRIÑA, bere erdi-erdian Lurralde onen ikurdia daroan oiturazko margo gorrigorrizkoa da.

Irugarren Atala

Bizkai’ko ikurriña, indarrean dagozan legezko arauetan agertzen dan lez erabilliko da.

III IDAZPURUA

Ikurdia

Laugarren Atala[1]

Bizkai’ko ikurdia, urrengo zeaztuten dan lez egokitzen da: Zidarrezko landan, aritz orlegia, enborra bere kolorean dauala; adaburuan gurutzearen iru ertz gorriak. Urrezko ertzegala, zortzi astalki gorrigaz.

Aritz-orrizko ustaiak, urrezko ezkurdunak, inguratzen dau ikurdia.

Bostgarren Atala

Bizkai’ko ikurdiaren agertokiak izango dira:

1. Jatorrizko Lurralde-ikurriñaren erdi-erdian.

2. Foru-Erakundeen Legezko argitalpenetan.

3. Jatorrizko Lurralde-Agintariek emondako ikasketa-agiri eta gaitasun-agiri guztietan.

4. Jatorrizko Lurraldeko Foru-Erakundeek legez erabilli bearrekoak dabezen agerkai, irarki, ikurratz eta orriburu-idazkunetan.

5. Erabagiten dan Bizkai’ko Agintari-etxe eta Erakunde- Egoitzetan.

Seigarren Atala

Norbanako eta Erakundeek, baita Erri eta bananbanako Bazkunek be, Jatorrizko Bizkai-Lurrealdearen ezagupide-ikurrak erabilli aal izateko, Foru-Aldundiaren berarizko onespena izan bearko dabe, araubidez jarriko diran bearkizun eta biderapenak aurretiaz betez.

ERABAGI GEIGARRIAK

Leenengoa.- Foru-Araupide au betebideratzeko bear diran Arauak erabagiteko baimena emoten iako Foru-Aldundiari.

Bigarrena.- Jatorrizko Bizkai-Lurraldearen ezagupide-ikurren teknikazko zeaztasunak eta egitezko bereiztasunak araubidez erabagiko dira.

Irugarrena.- Foru-Araupide au bete bearrekoa dan arren, zaindu egingo dira kondaira-edertasunez bereizgarriak diran etxeetan agertzen diran ikurdiak, baita oraindik gaur egun Bizaki’ko Erri-edestiaren urrats lez geratzen diran ikurrak be.

Laugarrena.- Bidezko izan daitekezan ondorenetarako, Foru-Aldundiak, Foru-Araupide onetako erabagien barri, Euzko-Jaurlaritzari emongo dautso.

BEIN-BEINGO ERABAGIA

Foru-Araupide au indarrean jarri daitenetik asi eta urte beteko epebarruan, Bizkai’ko Legezko IKURDI eta IKURRIÑA erabiltera beartua dagozan Erakunde eta Jardun-Saillak, orain aldibaterako darabillezanak, legezko ereduei egokitu bearra izango dabe.

AZKEN-ERABAKIA

Foru-Araupide au Bizkai’ko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dan egunaren biaramonean asita izango da indarrean.

euskal legezalea