arabakobiltzarnagusienfuntzionamenduarau

Arabako Biltzar Nagusien Funtzionamendu Araudia

Arabako Biltzar Nagusiak

ARABAKO BILTZAR NAGUSIEN FUNTZIONAMENDU ARAUDIARI BURUZKO 1984KO ABENDUAREN 20KO FORU ARAUA

(ALHAOko 7. zk., 1985eko urtarrilaren 17koa)

(Testu bateratua)

AITZIN IDAZPURUA

BILTZAR NAGUSIETAKO HIZKUNTZA OFIZIALAK

1. Artikulua

1.– Euskara eta Gaztelania dira Biltzar Nagusietako hizkuntza ofizialak, biak aukeran erabili daitezkeela. Biltzar Nagusietako argitalpenak bi hizkuntzetan egingo dira.

2.– Biltzar Nagusiek aipaturiko hizkuntzen ofizialtasuna bermatuko duten tresna eta giza baliabide prestatuko dituzte.

I. IDAZPURUA

BILTZAR NAGUSIEN ERAKUNTZA

2. Artikulua

1.– Hautatutako Biltzarkideek dagokien Hauteskunde Batzarrak egindako izendapen egiaztagiria Biltzar Nagusietako Idazkaritza Nagusian utziz egiaztatuko dute bere Biltzarkidetasuna. Aldi berean, bere jaiotze eguna, ohizko egoitza, adierazpenak egin dakizkien izendatzen dutena, lanbide eta dituzten herri karguak barne izango dituzten xehapen txartelak bete eta izenpetuko dituzte.

2.– Idazkaritza Nagusiak egiaztagiriak aurkezten diren ordu zehatza jasoko du, eta horren hurrenkeraren arabera Biltzarkideen zerrenda osatuko. Aurkezpenaren egintzan, egiten dutenei izapide hori bete izana egiaztatzen duen agiria emango zaie. (Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

3. Artikulua

Hautatutako Biltzarkideak, Batzorde Iraunkorraren ohartemandako deialdira, Biltzar Nagusien Aretoan, Vitoria-Gasteizen, Hauteskunde Batzordeak Biltzarkide izendatu zituzten hurrengo egunetik hasita hamar egun barru bilduko dira.

4. Artikulua

1.– Aurreko artikuluan aipatzen den bileran, Idazkaritza Nagusiko Legelari Zuzendariak, bakoitzak bere egiaztapen agiriak aurkeztutako hurrenkeraz dei egingo die egiaztapena egindako Biltzarkideei, beraien aurka eginiko gorajotze posibleak, eta erabakiaren zain direnak, aipatuz. Adineko Mahaia eratuko da.

.Biltzarkideetatik zaharrena, Lehendakari izango da eta Biltzarkideetatik gazteena Idazkaria.

2.– Adineko Mahaia eratu ondoren, bertako Idazkariak, Lehendakariak eskatuta, bertan diren Biltzarkideen izen zerrenda irakurriko du, zeinek banan-banan, Araudi honetan erabakitzen diren betebeharrak beteko dituela eta bertan adierazten diren eskubideak aitortzen dituela adieraziz, ezagutaraziko dira.

5. Artikulua

1.– Adineko Mahaia eratu ondoren, eta aukeraturiko Biltzarkideen gehiengoa bileran bada, isilpeko botoa emanez, Biltzarreko Mahaia izendatu egingo egingo da.

2.– Aipaturiko gehiengorik ez bada, bi egun geroago beste bilera bat egingo da, eta edozenbat Biltzarkide direlarik Mahaia izendatzeari ekingo zaio, aurreko artikulu-zatiaren arabera.

6. Artikulua

Biltzar Nagusietako Mahaia, Lehendakariak, Lehen Lehendakariordea, Bigarren Lehendakariordea eta bi Idazkariek osatuko dute.

7. Artikulua

Artikuluan aipatzen diren karguen hautaketa bileraren etenaldi baten ostean izango da, hautagaiak aurkez ditzaten. Bilera berriturik, lehendakariak aurkezturiko hautagaien, eta Biltzarkide talde aurkezlearen eta Biltzarkideen izenak aipatuko ditu, txartelaren bidez hautaketa egin aurretik.

8. Artikulua

1.– Lehendakaria hautatzeko, Biltzarkide bakoitzak txartelean izen bat idatziko du, eta emandako botoen erabateko gehiengoa izan dezan aterako da hautatua.

Hautagaietatik inork gehiengoa lortzen ez badu, boto gehien ateratakoen arteko botaketa egingo da eta berdinketak irauten badu, Arabako Lurralde Historikoaren Biltzar Nagusietarako hauteskundeetan boto gehien lortutako Alderdi Politiko, Koalizio, Federazio edo Hautes Taldeko hautagaia izango da.

2.– Bi lehendakariordeak batera hautatuko dira. Biltzarkide bakoitzak izen bat bakarra idatziko du txartelean, eta boto gehien duten biak aterako dira.

3.– Idazkariak hautatzeko Lehendakariordeak hautatzeko jarritako bide bera erabiliko da.

4.– Lehendakariordeen eta Idazkarien hautaketan gerta daitezkeen boto berdintasunak Lehendakariaren hautaketan erabilitako erapideaz ebatziko da.

.9. Artikulua

Hautaketa hurrenkera alfabetikoz Biltzarkideei deituz hasiko da. Boto txartela Lehendakariari emango zaio, bai eta honek hautes-kutxa batean sartuko ere. Banan-banan Biltzarkideei deitu ondoren, bere eskubidea erabili ez dutenei deialdi orokor bat egingo zaie. Azkenik Mahaikideek botoa emango dute, Lehendakaria azkenengoa izanik, bai eta horrenbestez Bilkura bukatu ere. Kargu bakoitzaren bozketa amaituz gero boto azterketa egingo da, honetarako Lehendakariak kutxatik txartelak aterako ditu eta Idazkaritzan djarduenak ozenki irakurriko du, emandako botoak zenbatzeko.

10. Artikulua

Lehendakariak Mahaikideen hautaketari dagozkien emaitzak aldarrikatu ondoren adineko Mahaiaren jarduna eta egitekoa bukatuko da.

11. Artikulua

Biltzarreko Idazkaritza Nagusiko Legelari Zuzendariak bozketaren garapena eta emaitzak jasoko ditu, adineko mahaikideek izenpetuko duten akta eginez.

12. Artikulua

Esandako bozketa hoiek bukatu ondoren, hautatutako Lehendakariak Biltzar Nagusiak behin betiko eratua dagoela aldarrikatuko du, jardunean dagoen Diputatu Nagusiari ofizialki jakinaraziko dio; jarraian 15. artikuluak aipatzen duen Batzordea izendatuz eta hurrengo bilkurarako deia egingo du, handik 15 egunerako, Bilkura horrekin bukatzen dela.

13. Artikulua

Edozein Biltzarkide hautatuk, eratze-bileran bere aulkia hartu ez badu, Mahaiari zuzenduriko idatzi baten bidez eska dezake. Egiten den lehen Osoko Bilkuran 4.2. artikuluak agintzen duenari jarraituko zaio.

14. Artikulua

Ganbera osatzen duten partaideen %10 edo gehiagok auzibidezko hautes goradeien ondoren hartutako erabakiagatik, titulartasunaren aldaketa suposatzen duenean, Mahai hautaketa berri bat egingo da.

Hautaketa hau, Biltzarkide berriak beren Biltzarkidetza osoa eskuratzen dutenean egingo da.

15. Artikulua

1.– Bateraezintasun Batzordeak, eratu eta zazpi eguneko epearen barruan, Biltzarkide bakoitzaren gaitasunari edo bateraezintasunari buruzko irizpena emango du. Irizpen hori Osoko Bilkurari eramango zaio, aztertu eta ontzat eman dezan.

.2.– Irizpenarekiko eztabaidan, aldeko txanda bat eta aurkako beste bat egon daitezke, Biltzarkide batek irizpenaren alde esku hartzeaz gainera.

3.– Doakion Biltzarkideak, bakoitzean, eztabaidan aipamenagatik esku hartu ahal izango du, baina ezingo du berari buruzko bozketan esku hartu.

4.– Ahaldunen bateragarritasunari buruzko irizpenak kontuan izan beharko du gaiari buruz indarrean dauden legeetan eta Foru Arauetan ezarritakoa. (Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

16. Artikulua

1.– 12. atalean adierazten den Osoko Bilkuran, Lehendakariak hauteskundeen balioari buruz eta hautaturiko Biltzarkideen aldarrikapenari buruz ebatzitako helegiteen berri emango die Biltzarrei, eta izandako sententzien ondorioz izaera hori lortu dutenekiko l4. artikuluaren 2. idazatian ezarritakoa betetzeari ekingo zaio. Halaber Bateraezintasun Batzordeak emandako irizpena aztertu eta ebatziko du. (Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

2.– Halaber, Lehendakaritzak Diputatu Nagusia izendatzeko Osoko Bilkurarako deia egingo du, indarrean dagoen Araudiaren 133. artikuluak eta ondorengoek jartzen dituzten bideen arabera.

II. IDAZPURUA

BILTZARKIDEAK

I. ATALA.- Biltzarkideen Eskubideak

17. Artikulua (Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

1.– Biltzarkideek, bere agintaldia amaituta gero ere, karguari dagozkion zereginetan emandako iritzi, jarduera eta botuengatik ukiezintasuna izango dute.

2.– Biltzarkideek hitzarekin eta botuarekin Biltzar Nagusien Osoko Bilkuretara eta partaide direneko Batzordeetara joateko eskubidea izango dute.

3.– Partaide ez direneko Batzordeen bilkuretara joan ahal izango dira, baina boturik gabe.

4.– Biltzarkideek gutxienez Batzorde baten partaide izateko eta bere karguari dagozkion ahalmen eta onurabideak erabiltzeko eta eginkizunak egiteratzeko eskubidea izango dute, Araudi honetan ezarritakoarekin bat.

18. Artikulua

1.– Bere legegintza-egitekoa ahalik eta ondoen bete ahal izateko, bere Biltzarkide taldearen bidez, Biltzarkideek beren esku dauzkaten xehapen, argibide eta agiri guztiak eskatu ahal izango dizkio Foru Aldundiari.

2.– Eskea Biltzar Nagusietako Lehendakaritzari egingo zaio, horrek eskea egiten zaion Foru Aldundiari helarazi diezaion, horrek 30 egun baino gehiagoko epea bsino lehen erantzun edo, epe berean, hori egitea eragozten duten arrazoiak, zio eta guztizko idatziz adierazi beharko ditu, bide berdinez erantzuna emanaz.

3.– Halaber, Biltzarkideek, Biltzar Nagusietako Lehendakaritzaren bidez, beren Taldeak aurrez jakinez, Arabari nolabait dagozkion agiri guztiak eskuratzeko eskea egin ahal izango diete Autonomia Administrazioari, beste Lurralde Historikoei eta Arabako Toki Erakundeei.

19. Artikulua

Biltzarkideek, beren egitekoa betetzeko beharrezko gastuetarako dirusaria jasotzeko eskubidea dute, Bilkuretara joan izanagatik sariak eta bidai-ordainak, Mahaiak izendaturikoaren arabera.

20. Artikulua

Atalburu honetan, Araudi honetan eta gainerako Foru Arauetan onartutako eskubideak, 4.2. atalean ezarritako baldintza eta betebeharrak betetakoan eskuratuko ditu Biltzarkideak. (Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

II. ATALA.- Biltzarkideen betebeharrak

21. Artikulua

Biltzarkideek Osoko Bilkuretara eta bertako kide direneko Batzordeetara joateko eginbeharra dute, bai eta araudiaren aginduz egin beharreko duten jardunean aritzekoa ere.

22. Artikulua

Biltzarkideak beharturik daude Biltzarretako zuzentasuna, adeitasun eta araubideak errespetatzera, bai eta behingoagotik ekintzak, erabakiak eta aginduek eskatzen dutenean isiltasuna gordetzera.

23. Artikulua

Biltzarkideek beren edozein merkatal, industria edo lanbide ekintzetan ezin litezke bere Biltzarkide izaeraz baliatu.

24. Artikulua

1.– Biltzarkideak indarrean dauden Araudiak bateraezintasunei buruz erabakitzen dituen arauak betetzera beharturik daude.

.2.– Biltzarkideek bateraezintasunengatik sortzen den edozein aldaketaren berri Biltzar Mahaiari adierazi behar diote.

3.– Aldaketa hauen berri eman ondoren, Araudiaren 15. artikuluak dioenaren arabera jokatuko da.

25. Artikulua

Honako hauetan ken dakizkioke Biltzarkide bati bere eskubide eta eginbeharrak:

1.– Auziperatze agiria sendetsita egon eta, egozten zaizkion egintzen izakerari begira, Biltzar Osoko Bilkurak horrela erabakitzen duenean.

2.– Biltzarkide baten aurka Lege hauspenagatikako kondena epaia irmoa denean, Biltzarraren Osoko Bilkurak gertatutakoaren larriari eta zigorraren nolakoari begira Biltzarkide izaera kentzeari erabateko gehiengoz bidezko ez deritzaionean.

3.– Kondena epaia irmoak hala erabakitzen duenean edo kondena hori betetzeak Biltzarkide lanean aritzea ezinezko bihurtzen duenean.

Suspentsio aldiak ezingo du eskubidegabetzeko zigorraren betealdiak baino gehiago iraun.

4.– Araudi honetan erabakitako disziplina-arauek hala eskatzen dutenean.

26. Artikulua

Honako hauegantik gal dezake Biltzarkideak bere Biltzarkide izaera:

1.– Zegokion hauteskundeetan hautaketa bera edo Biltzarkidearen aldarrikapena erabateko indarrez baliogabetzen duen epaile-erabakiz.

2.– Hil edo ezinean gelditu izanagatik, azkenengo hau epaile-erabaki irmoaren bidez ezarria gelditu ondoren.

3.– Bere epea bete edo Biltzarra deuseztu izanagatik Biltzarkide aldia bukatutakoan eta hori, Batzorde Iraunkorreko kideen egitekoa Biltzar berria eratu arte luzatzearen kalterik gabe.

4.– Biltzarkideak berak Biltzar Nagusietako Mahaiaren aurrean utzi izanagatik.

Uzte hori idatziz egitea, Biltzarkidearen berezko joanezina ziur-ziurra denean eta idazte eguna eta izenpea argi eta garbi egiaztatzen direnean baino ez da onartuko.

.5.– Araudi honetan erabakitakoaren arabera bateraezintasuna nabaritzen denean, Biltzar Nagusietako Osoko Bilkuraren erabakiz.

6.– Gertatutakoaren larriari eta ezarritako zigorraren nolakoari begira Osoko Bilkurak hartutako erabakiz, Biltzarkideak Legea hautsi izanagatik gaitzeste epaia jaso eta epai hori irmotu ondoren. Erabakia Biltzarkideen erabateko gehiengoaz hartu beharko da.

III. IDAZPURUA

BILTZARKIDE TALDEAK

27. Artikulua

1.– Araudi honek ohartemandako norbanakoen ekintzak izan ezik, Biltzarkideek Biltzarkide taldeen bidez Biltzar Nagusietan jardun beharko dute.

2.– Gutxienez hiru Biltzarkide elkartu behar dira Biltzarkide talde bat eratzeko. (Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

3.– Biltzarkide bat ezin da Talde bat baino gehiagoko kide izan.

4.– Hauteskundeetan parte hartu duen Alderdi politiko, Koalizio, Federazio edo Hautesle Elkarte bakoitzak ezin izango du Biltzarkide bat baino gehiago eratu. (Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

28. Artikulua

1.– Biltzarkide taldearen eraketaren berri, eratu zirenetik hasita bost lanegun barru gehienez, Biltzar Nagusietako Mahaiari emango zaio, 4.2 atalean erabakitakoaren arabera baldintzak beterik dituzten Taldeen izen eta Biltzarkideen izenpenak aipatuz, Bozeramaile gisa jardungo duen Biltzarkidearen, edo bere ordezkari izango direnen izenak adieraziz.

2.– Bozeramaileen edo beraien ordezkarien izen aldaketen berri, dagokien Taldeak Biltzarreko Mahaiari emango dio, artikulu honen aurreko zatian ohartemandako baldintzak beteaz.

29. Artikulua

Askotariko Taldeak, beste taldeen eskubide eta egitekoen berdinen jabe, teste Taldeetan ezarrigabeko Biltzarkideez osatua, Biltzarretako Lehendakariak horretarako deiturik, beste Taldeak osatuta hiru lanegun barru beren Bozeramaile edo beren ordezkarien izenak adieraziko ditu.

30. Artikulua

1.– Biltzar Nagusiak osatuz gero Biltzarkidetza hartu duten kideek, jabetasun hau hartuz geroztik bost lanegun barru Biltzarkide talde bati atxikitu behar dute Biltzarretako Mahaiari zuzendutako idazki baten bidez, eta bertan dagokion bozeramailea duela adieraziz.

2.– Aurreko zatian aipatzen diren Biltzarkideek 27.2. artikuluan ematen diren baldintzak betetzen badituzte, Araudi honen 28. artikuluan erabakitzen dituen adierazteko epeak eta abar, honetarako Mahaiak deitzen dienetik hasita, Biltzarkide talde bat osatu dezakete.

31. Artikulua

Biltzarkide talde batetik bestera aldatzea, Askotarikoa salbuetsirik, bilera ekitaldi bakoitzaren lehenengo bost egun barru gauzatu daiteke bakarrik. Horretarako, Biltzarkideak

Biltzarretako Mahaiari idatziz adieraziko dio. Aipaturiko idazkia ezarri nahi duen Taldeko buruaren oniritziaz izan behar du.

32. Artikulua

Kideren bat edo gehiago banantzearen ondorioz, Askotarikoa ez den Talde batek hiru Prokuradore izateko baldintza betetzeari uzten badio, Biltzarkide talde bera izaten jarraituko du Biltzar Nagusietako agintaldia amaitu arte, baldin eta jatorrizko kideen kopuruak gehiengoa izaten jarraitzen badu. (Ekainaren 13ko 10/2001 Foru Arauak aldatu duena)

33. Artikulua

Edozein arrazoirengatik Biltzarkide talde batetik irteten bada, beste Talde batetan ezartzen ez den bitartean, Askotariko Taldean berez eta besterik gabe ezarririk geldituko da.

34. Artikulua

1.– Askotariko Bozeramaileak taldeko kide guztien aho batezko iritzia aurkezteko bere izenean esku hartuko du bakarrik.

2.– Askotariko Taldeko bozeramaileak norbere iritzia edo Alderdi Politiko, Koalizio, Federazio edo Hautes Taldearen partaide bezala behin ere ez du esku hartuko.

3.– Eztabaidetan Askotariko Taldearen izenean taldekide batek edo batzuek parte har dezakete, baldin eta beren saio-denborak batuz Talde bakoitzari izendatutako arauturiko denbora gainditzen ez badute.

4.– Askotariko Taldekideek Talde bakoitzari dagokion saio denbora euren artean banatzeko eskubidea izango dute.

35. Artikulua

Askotariko Taldeko biltzarkideek norbere izenpenaz bakarrik aurkez ditzakete zuzenketa eskea, adierazpenak edo beste edonolako idazkiak.

.36. Artikulua

Askotariko Taldea bere aniztasunaren adierazpena une orotan bermatzen duen Barne Araudi batez arautuko da. Honen berri eman beharko dio Mahaiari bai bera onesteko garaian, bai aldatzekoan ere. Kasu orotan haren partaideen araugintzarako ekimenaren egiterapena arautuko du Araudi honen 114. atalean ezarritakoarekin bat. (Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

37. Artikulua

Biltzar Nagusiek Biltzarkide taldeei beharrezko tokia eta baliabide materialak eskuratuko dizkiete bere aurrekontuen bitartez, Taldeen kide kopurua kontuan hartuz zehaztuko den dirulaguntza izendatuko eta, gainera Biltzarkide talde guztientzat berdina izango den jakineko osagarria.

IV. IDAZPURUA

BILTZAR NAGUSIEN ERAKUNTZA

I. ATALA.- Mahaia

38. Artikulua

1.– Mahaia da Biltzar Nagusien jarduna zuzentzen duen organoa eta Biltzar Nagusien ordezkaritza kolegiatua betetzen du joaten den tokietan.

2.– Arabako Biltzar Nagusietako Mahaia Lehendakariak, Lehendakariordeek eta Idazkariek osatzen dute. Lehendakaritzaren proposamenaren bidez, Mahaiak izendatutako Legelariak lagundu eta aholkatuko du. (Ekainaren 13ko 10/2001 Foru Arauak aldatu duena)

Arabako Biltzar Nagusietako Mahaiak izendatzen duen Ganberako Legelariari dagokio Idazkaritza Nagusiaren Zuzendaritza, eta Zerbitzuen Buruzagi gisa, Lehendakariaren bidez erantzun beharko du organo honen aurrean. (Ekainaren 13ko 10/2001 Foru Arauak aldatu duena)

3.- Lehendakariak Mahaiaren iharduna zuzendu eta bateratu egiten du. Mahaia balio osoz eratutzat joko da bere partaideetako hiru bertaratzen direnean, horietako batek Idazkari bat izan behar duelarik. Erabakiek bertan daudenen gehiengoaz hartuko dira.

39. Artikulua

1.– Honako egiteko hauek dagozkio Mahaiari:

1) Bere eginbeharretan Lehendakariari aholkatzea.

.2) Biltzarren lanaren antolaketak eta barne jaurpide eta gobernuak, bere langilegoaren estatutuak, zeinen menpean egongo baita hierarkiaz eta funtzionalki, eta beraren izendapen autonomoak eskatzen dituzten erabaki eta neurri guztiak hartzea. (Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

3) Biltzar Nagusien Aurrekontu Egitasmoa gertatzea, horren gauzapena zuzentzea eta urte bakoitzaren azkenean horren betetzeari buruzko argibide txostena Araudi eta Barne Aginterako Batzordeari aurkeztea.

4) Biltzar Nagusien gastuak antolatzea, erabakitzen diren eskuemateen kaltetan gabe.

5) Araudiaren arabera, Biltzar Nagusiei zuzenduriko idazki eta agiriak kalifikatzea, bai eta haiek onargarri diren ala ez adieraztea ere.

6) Biltzar Nagusiei zuzenduriko idazki eta agiri guztien biderapena erabakitzea, Araudi honetan jarritako araupideei jarraituz.

7) Biltzar Nagusien ekintzak bultzatzea, Osoko Bilkuraren eta Batzordeen Bilkuraldi bakoitzerako ekintza-egitaraua egin eta horien jardutze sail berezien lanak antolatzea, guzti hori Bozeramaile Batzarrari entzun ondoren.

8) Araudi honek bere gain uzten dizkionak eta jardutze sail jakinen baten esku utzita ez dagoen beste edozer.

2.– Askotariko Taldeko edo biltzarkide talde bateko biltzarkide bat ados ez badago aurreko idazatiko 5. eta 6. puntuetan aipatzen diren eginkizunen biderapenean Mahaiak hartutako erabakiarekin, hura berraztertzeko eskatu ahal izango du bost eguneko epearen barruan; Mahaiak, Bozeramale Batzarra entzunda, zio eta guztiko ebazpen baten bidez erabakiko du behin betiko. (Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

40. Artikulua

1.– Biltzar Nagusietako Lehendakariak Biltzar Nagusien ordezkotza ofiziala eta legezkoa du, lanak behar bezala joateaz arduratzen da, eztabaidak zuzendu eta horien erari eusten dio, egin ditzakeen esku emateen kaltetan gabe.

2.– Lehendakariari dagokio Araudia betetzea eta betearaztea, horren ezagutza zehaztu eta zalantzaren edo hutsune bat gertatutakoan osatze lana eginez. Osatze lan horretan ari dela, orotariko erabaki bat emateko asmoa baldin badu, Mahaiaren eta Bozeramaile Batzarraren baiezko iritzia izan beharko du.

3.– Halaber, Lehendakariak foru araudiek eta hemengo araudi honek ematen dizkioten beste egiteko guztiak bete behar ditu.

41. Artikulua

Lehendakariordeek, hurrenez hurren, Lehendakariaren ordezkotza egiten dute, Lehendakaria kanpoan edo ezinean gertatuz gero, haren egitekoak beteaz. Gainera, Lehendakariak edo Mahaiak bere esku utzitako edozein eginkizun bete behar dute.

42. Artikulua

Idazkariek, bereizketarik egin gabe, Lehendakariaren oniritziarekin osoko bilkuretako, Mahaiko, Bozeramaile Batzarreko eta idazkaritza karguagatik izaten den Biltzarretako hainbat bileraren agiriak eta egin behar diren egiaztagiriak ikuskatzen eta baimentzen dituzte; bilkuretan Lehendakaritzaren laguntzaile gisa dihardute eta eztabadaiden arauzkotasuna eta zuzentasuna segurtatzen dute. Laguntzen dute Biltzarren lanak Lehendakariaren erabakien arabera behar bezala egin daitezen. Horretaz gainera, Lehendakariak nahiz Mahaiak emandako beste edozein egitekoa ere betetzea dagokie.

43. Artikulua

Mahaia Lehendakariak aurrez dei eginda bilduko da.

II. ATALA.- BOZERAMAILE BATZARRA

44. Artikulua

1.– Biltzarkide taldeetako Buruek, beti Biltzar Nagusietako Lehendakariaren mahaiburutzapean bilduko den Bozeramaile Batzarra osatzen dute. Lehendakariak bere kabuz edo bi biltzarkide taldek eskatuta egingo du bilkuretarako deia, eta arauz eratuta dauden taldeen erdia eta bat gehiago bertan izan eta horiek Biltzar Nagusietako kideen erabateko gehiengoaren ordezkotza dutenean emango da balio osoz bildutzat.

2.– Bozeramaile Batzarraren erabakiak kide kopuruaren bozketa ponderatuaren bidez hartuko dira beti.

3.– Bilkura honetarako deia Foru Aldundiari jakinaraziko zaio, bere ordezkari bat bidali dezan, egoki baderitzo.

4.– Bilkuretara Biltzarren idazkarietako batek joan beharko du. Mahaiaren gainerako partaideak era bertaratu ahal izango dira. Bozeramaileak edo beren ordezkoak bere taldeko partaide batez lagunduta egon ahal izango dira. Idazkaritza Nagusiaren legelari zuzendariak, edo legez bere ordezko denak, aholkamendua emango du Batzordearen bileretan. (Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

.5.– Batzorde bakoitzeko Lehendakariari ere eska lekioke bertan egotea.

45. Artikulua

Araudi honek izendatzen dizkion beste egitekoen kaltetan gabe, honako hauetarako Bozeramaile Batzarrari aurrez entzun beharko zaio:

1.– Biltzarretako eztabaida eta lanak eraz eta errez egiteko lagundu dezaketen irizpideak finkatzeko.

2.– Lantaldeetan biltzarkide talde bakoitzeko zenbat egongo diren zehazteko.

3.– Biltzarkide talde bereziei batzargelako tokiak izendatzeko.

4.– Biltzarren ekintzak bultzatzeko, Osoko Bilkura eta batzordeen ekintzen egutegia finkatzeko eta haren organo desberdinen lanak bateratzeko.

III. ATALA.- Batzordeak

1. Saila.–Orotariko Arauak

46. Artikulua

1.- Biltzar Nagusietan batzorde arrunt eta bereziak eratu daitezke.

2.– Batzorde arruntak 45. ataleko 2. idazatian ezarritakoaren arabera erabakitzen den partaide kopuruaz osaturik egongo dira, haien osaketarako ondorengo printzipioak kontuan hartuz:

a) Biltzarkide talde bakoitzak bere garrantzi numerikoaren heinean dagokion kide kopurua izango du.

b) Biltzarkide talde bakoitzak sortzen diren batzorde arrunt guztietan gutxienez partaide bana izateko eskubidea izango du.

c) Beti ere batzordeen osakera Osoko Bilkurak duenaren hein berekoa izango da.

(Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

3.– Batzorde arruntek gehiengo soilez hartuko dituzte erabakiak, eta berdinketarik izatekotan talde bakoitzak Biltzarretan duen garrantzi numerikoaren heineko botuen sistema jarraituko da, Askotariko Taldearen kasuan izan ezik, zeinetan biltzarkide bakoitzak bere ordezkaritza baitauka, bere barne araudiak ezartzen duena salbu.

Heineko botuen sistemak berdinketa desegiten ez badu, Araudi honen 92. ataleko 1. idazatian ezarritakoari jarraituko zaio, 117. ataleko baldintzak betez Plenoaren aurrean bideratzearen kalterik gabe.

(Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

4.– Batzorde berezien sorrera, eraketa eta jarduna Biltzarretako Mahaiak horretarako onartzen dituen arauak beteaz gauzatuk dira.

47. Artikulua

1.– Batzorde bakoitzaren eraketa-bileran, mahaikideen artean Lehendakari bat hautatuko da.

2.– Lehendakaria ez dagoenean, honen taldeak bere biltzarkidetatik bat ordezkari legez izendatuko du. Ez egote hori luzarorakoa bada, beste Lehendakari bat hautatuko da.

3.– Legelariak Batzordeburu eta Lantaldeburuen ondoan egongo dira, horiei izendatutakoak betetzeko beharrezko den lege eta teknika alorreko aholkularitza eginez; gainera, horiek onartutako irizpideei atxikiz dagozkien argibide-txoste eta irizpenak idaztea ere badagokie, Batzordearen erabakiak Bilkura Agirian jasoz.

4.– Biltzarretako mahaikideak ezingo dira batzordearen buru izan.

48. Artikulua

1.– Biltzarkide taldeek Biltzarretako Lehendakariari idatziz aurretiaz jakinarazi ondoren, batzorde batean sartuta dagoen bat edo batzuk biltzarkide talde bereko beste batez edo batzuez ordezkatu ahal izango dituzte.

2.– Biltzarkideak bertako ez direneko batzordeetara joan ahal izango dira, eurek aurkeztutako zuzenketa-eske edo proposamenei buruzkoetan botoa emateko eskubiderik gabe esku hartzeko eskubidea aitortzen zaiela.

3.– Foru Aldundiaren kideak hitz egiteko eskubidez egon ahal izango dira batzordeetan, baina taldekide direnetan baino ezingo dute botoa eman.

49. Artikulua

1.– Mahikoekin aurrez erabakita, bere Lehendakariak, bai bere kasa, bai bi biltzarkide talderen eskariz edo Batzordeko Mahaikide bostetik batek eskatzen duenen, deituko ditu batzordeak.

2.– Batzordeak ezin daitezke bildu Biltzar Nagusien Osoko Bilkura bilduta dagoen denbora berean.

50. Artikulua

1.– Batzordeak beren lan alorrei dagozkien Foru Araudiaren Egitasmo, Lege proposamen edo nolanahiko arazoez arduratuko dira.

2.– Biltzar Nagusietako Mahaiak adieraziko du, kasu bakoitzean, gaitasuna duen batzordea zein den, biltzarkide talde bakoitzari eta Askotariko taldeko kideei agerraraziz. Horretan bat etorri ezean, edo Mahaiaren erabakia iragarri eta hurrengo bost egunen barruan bi biltzarkide taldek beste batzorde batera eramateko proposamena egiten badute, arazoa hurrengo Osoko Bilkuraren gai zerrendan sartu eta Osoko Bilkurak erabakiko du.

3.– Arazoren bat batzorde bakar baten berariazko ardurapekoa izan ez, edo bere berariazko zernolakoek bideragarri egiten dutenean, Biltzarretako Mahaiak batzorde bateratu bat eratu, arazoaren inguruko eskumena duen batzordearen ardurapean utzi, edo gaitasuna duten batzordeetako bakoitzari arazoan berari dagokion zatiaren ardura eman ahal izango dio.

51. Artikulua

Batzordeak balio osoz eratutzat joko dira eskubidez beraien partaide direnen erdiak eta bat gehiago bertan daudenean. Baldin batzordearen bilkuran eguneko aztergaietan jarritakoaren arabera bozketarik egin behar ez bada, balio osoz eratutzat joko da biltzarkide taldeen gehiengoa bertaratzen denean, gutxienez partaide banaren bidez ordezkaturik. (Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

52. Artikulua

Beren jardunerako, batzordeek lantaldeak sortarazi ahal izango dituzte arazo bereziak aztertu ditzaten.

53. Artikulua

1.– Batzordeek, Biltzarretako Lehendakaritzaren bidez, beren lanak ahalik eta ondoen egiteko beharrezkoak diren xehapenak eta aurrekariak eskatu ahal izan dizkiote Foru Administrazioari. Gehienez hamar eguneko epean, galdetuak izan diren agintariek eske galderari erantzungo diote, edo, ezin badute, Biltzarreko Lehendakariari adieraziko diote zergatik ezin duten, honek dagokion Batzordeari adieraz diezaion.

2.– Halaber, eta bide berberaz, eztabaidatzen den gaiagatik eskudunak diren foru agintari eta funtzionario publikoen presentzia galdetu edo, hala dagokionean, eskatu ahal izango dute, kontsultatzen zaizkien puntuei buruz; kontsulta horiek idazkian zehaztuko dira, batzordeari informatzeko helburu soilaz.

Galdetutako agintari eta funtzionarioek 30 eguneko epearen barruan agertu beharko dute.

(Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

.3.– Aurreko idazatian adierazitako helburu berdinekin eta bide berberaz beste pertsona batzuren presentzia ere eskatu ahal izango dute batzordeek.

(Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

54. Artikulua

1.– Batzordeek arazo bakoitzari buruzko irizpenak eman eta Osoko Bilkurari aurkeztuko dizkiote. Araubidearen ondoriotarako, irizpen horiek Lehendakariak izenpetuko ditu.

2.– Batzordeak bi hilabete baino lehenagoko epearen barruan eman beharko du irizpena, Biltzarretako Mahaiak bidezkotzat jotako salbuespenezko zertzeladak daudenean izan ezik.

2. Saila.– Batzorde arruntak

55. Artikulua

Biltzarretako Mahaiaren agintaldi bakoitzaren hasieran, Bozeramaile Batzarrari entzunaz gero, batzorde arrunten zenbatekoa, izena, zenbakia eta dagokion esku hartzeak adieraziz, erabakiko da.

56.Artikulua

Bateraezintasun batzordeak hautatutako biltzarkideen eta, hala gertatuz gero, horien ordez jartzen diren egokitasunari edo bateraezintasunei buruzko irizpena aurkeztuko dio Osoko Bilkurari; irizpen horrek Araudi honen 15. artikuluan jarritako bideak egingo ditu.

57. Artikulua

1.– Biltzarretako Lehendakariak mahaiburu gisa, Biltzarretako Mahaiko gainontzekoek eta Araudi honen 46. artikuluan agindutakoaren arabera izendatutako biltzarkideek osatuko dute Araudi eta Barne Aginterako Batzordea.

2.– Erabateko araugintza ahalmenez, Biltzarren Arrekontu-proiektua aztertzea eta ontzat ematea dagokio. Halaber, Batzorde honi dagokio Aurrekontuen gauzapena zaintzea eta ekonomia urte bakoitzaren azkenean kontu garbitasuna egitea.

3.– Biltzarretako Araudiari buruz egiten diren aldakuntza proposamenak ere bere ardurapeko izango ditu.

4.– Horrek Biltzarren aginte eta barne erregimenari buruz Mahaiak agindutako arazo guztiak erabakiko ditu.

58. Artikulua

1.– Araudi eta Barne Gobernurako Batzorde bera batzorde iraunkor gisa eratuko da atal honetan zehazten direnetarako.

2.– Osoko Bilkurari egokitu eta Biltzarretako oporraldietan eta Biltzarren agintaldia bukatutakoan luzatu ezineko arazoak erabakitzea eta egitekoak betetzea du xede.

3.– Osoko Bilkuraren hurrengo biltzarrean Batzorde Iraunkorrak izandako arazoen eta bere erabakien berri emango du.

59. Artikulua

1.– Araudi eta Barne Aginterako Batzordeak ahalmena izango du Biltzarrek hartzen dituzten banakako edo taldekako eskariak bideratzeko, eta horiek aztertu ondoren, honako hauek erabaki ahal izango ditu:

1) Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 15. artikuluan ohartemandako erakundeei edo arazo horretaz arduratzen ari den biltzar batzordeari eramatea.

2) Biltzarretako Lehendakariaren bidez, dagokion erakunde-sailari bidaltzea, Foru Administrazioari dagokionean, hori hartu dezan Agintaritzak, lehenbailehen eta bere buru horretan gai dela baderitzo, erabakizun dagoen arazoari buruz hartutako edo hartu asmo dituen neurrien berri emango dio batzordeari.

3) Besterik gabe artxibategian sartzea.

2.– Beti ere, batzordeak eskea hartu dueneko adierazpena egin eta hartutako erabakia eskatzaileari jakinaraziko dio, berarizkoetan horri entzun diezaiokeela.

3.– Bilkuraldi bakoitza bukatzean, batzordeak Osoko Bilkurari argibide txostena bidaliko dio, hartutako eskeen zenbatekoa eta batzordeak horientzat hartutako erabakiak zehaztuz, eta bai horiei bidali zaizkieneko agintaritzek hartu eta batzordeak ezagutzen dituen erabakiak ere, argibide txosten hori Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, bilkuraldi bakoitzeko azken Osoko Bilkuran bideak eraginez gero, argitaratuko da.

3. Saila.– Batzorde bereziak

60. Artikulua

Sortzeko erabakian bertan eginkizun jakin baterako eratzen direnak dira batzorde bereziak. Mahaiaren erabakiz izendatu zaien lana bukatzean deusezten dira, eta, nolanahi ere, Biltzarren agintaldia bukatzean.

61. Artikulua

1.– Osoko Bilkurak Mahaiaren, bi biltzarkide talderen, 15 biltzarkideren edo Foru Aldundiaren proposamenez, Lurralde Historikoan interes publikoa duen edozein arazotarako azterbide edo argibide batzordea eratzea erabaki ahal izango du.

2.– Horretarako, proposatzaileak proposamen hori Mahaiari idatziz aurkeztu beharko dio argibide edo azterketaren gai izan behar luketen gertakariak zehatz-mehatz adieraziz eta horren beharra erakutsiz. Gaia Osoko Bilkuraren zerrendan sartuko da, 68. artikuluan ohartemandakoaren arabera.

3.– Biltzarrek azterbideak edo argibideak egitea erabakiz gero, 46. artikuluan oharteman bezala batzorde bat izendatuko da.

4.– Azterbide edo argibide batzordeek lan egitamu bat gertatuko dute, beren kideetatik lantaldeak izendatu ahal izango dituzte, bai eta, Biltzarretako Lehendakaritzaren bidez, edozein norbanako, herri agintari edo herri lanariri aitorpenak egin ditzan bere aurrera joanarazi ere.

5.– Batzorde hauen erabakiak Osoko Bilkuran eztabaidatuko den txosten batean jasoko dira.

6.– Bere egitekoan diardutela azterbide eta argibide batzordeek lege-hausteren baten zantzuak aurkitzen badituzte, Biltzarretako Mahaiari jakinaraziko diote.

7.– Batzordearen bilkurak eta azterketak Osoko Bilkurak irizpena ontzat eman arte isilpekoak izango dira, gaiaren eta bilkurako azterketen isilpekotasuna erabakitzen denean salbu.

8.– Argiketa edo azterketa bukatutakoan Foru Aldundiari ezagutaraziko zaio.

9.– Azterbide batzorde batek Biltzarren egoitzatik kanpo biltzeari edo bere kidetako bat bidaltzeari egoki irizten dionean, horri buruzko erabakia hartu baino lehen Biltzarretako Lehendakariari jakinaraziko dio.

IV. ATALA.- Osoko Bilkura

62. Artikulua

1.– Biltzarretako Osoko Bilkurarako deia Lehendakariak Mahaiarekin elkar hartuta egingo du, bere kabuz edo bi biltzarkide taldek edo hamabost biltzarkidek gutxienez eskatuta.

2.– Bertako kideen erdiak eta bat gehiago bertan daudenean joko da balio osoz bildutakotzat.

63. Artikulua

1.– Biltzarkideak beraien biltzarkide taldeen arabera eseriko dira batzar aretoan, eta beti toki berean. Tokiak biltzarkideen artean banatzea Bozeramaile Batzarrean hartutako erabakiz egingo da, 45. atalean agindutakoaren arabera.

2.– Bilkura aretoan Diputatu Nagusiarentzat eta foru diputatuentzat eserleku bereziak egongo dira.

3.– Esandako horietaz gainera bere egitekoa betetzen ari diren Biltzarretako lanariek eta Lehendakariak berariazko baimena emandakoek baino ez dute sarbiderik izango.

64. Artikulua

Osoko Bilkurak haien gai zerrenda agortu arte bat eta bera direla ulertuko da, erabaki bakoitza onartzeko beharrezkoa den gutxienezko kide zenbatekoari buruz 84. artikuluan agintzen denaren kaltetan gabe.

V. IDAZPURUA

JARDUTZE MODUEKIKO OROTARIKO ERABAKIAK

I. ATALA.- Bilkurak

65. Artikulua

1.– Biltzar Nagusian ohiko bilkuraldia irailetik uztail artekoa izango da, biak barne.

2.– Biltzar Nagusiak, aurrez deialdirik egin gabe, bi aldiz urtean -maiatzeko eta azaroko azken igandeetan- hamarretan bilduko dira. Maiatzari dagokion bilera «Lurralde Jareetan» izango da, hau da, hiriburu ez den herri batean; Biltzarrek beraiek azaroko eta Vitoria-Gasteizen beti ohitura denez egingo den bileran izendatuko da herri hori.

3.– Bilkura beraren aurretiko eta ondorengo ospakizun, solemnitate eta protokoloei buruz, Arabako Foru Ohituren Erabaki eta Agintarauek ahoz edo idatziz agintzen dutena beteko da.

4.– Biltzar Nagusiek bilera bereziak egin ditzakete, baldin eta artikulu honen lehengo zatian aipatzen den epez kanpo Biltzarretako Lehendakariak, Foru Aldundiak, Batzorde Iraunkorrak edo Biltzar Nagusietako kideetako hirutatik batek eskatzen badute. Eskean, egin nahi den bilkura berezirako aurkezten den gai zerrenda berariaz zehaztu beharko da. Hori bukatu ondoren bilkura bukatu egingo da.

5.– Ohiko bilkuraldietan bilkura bereziak edo gai bakar bati buruzkoak egin ahal izango dira, Foru Aldundiaren nahiz biltzarkideen herenaren proposamenez, bilkura horietarako eta gai zerrendari buruzkoetan, aurreko lerroaldian emandako aginduek balio dutela.

.6.– Bai batzordeen, bai Biltzar Osoaren bilkura berezietarako deia eta horietarako behin betiko ipiniko den zerrenda Araudi honetantxe bilkura arruntetarako ohartemandakoaren arabera egingo dira.

66. Artikulua

1.– Biltzarren Osoko Bilkurak jendaurrekoak izango dira, hurrengo artikuluan esaten denez haien isilpekotasuna erabakitzen denean izan ezik.

2.– Batzordeen bilkurak ateak itxita egingo dira. Horietara bere nortasuna egiaztatuta eduki eta baimenaren jabe diren gizarte hedabideetakoek joan daitezke, batzordearen beraren iritziz gaiaren zernolakoak besterik eskatzen duenean izan ezik.

3.– Mahaiaren, Batzorde Iraunkorraren eta Bozeramaile Batzarraren bilkurak arau honetatik salbuesten dira, eragin guztietarako ateak itxita egingo baitira.

67. Artikulua

1.– Honako hauetan izango dira isilpekoak bai Osoko Bilkurak, bai batzordeenak:

a) Biltzarren barne aginteko gaiak direnean.

b) Biltzarren edo biltzarkideen izen onari dagozkion gaiak direnean eta, nolanahi ere, biltzarkideren bat aldi baterako edo behin betiko suspenditzea edo Biltzarretako disziplinari dagokion beste ezein arazo eztabaidatzen denean.

c) Biltzarretako Mahaiaren, Foru Aldundiaren hiru biltzarkide talderen nahiz Osoko Bilkurako edo batzordeko kideen herenaren proposamenez, Osoko Bilkurak edo batzordeak berak beren kideen erabateko gehiengoz erabakitzen dutenean.

2.– Bilkura isilpekoa izateko eskea aurkeztu ondoren, horri buruzko eztabaida hasiko da; hori, berez, eta besterik gabe, isilpekoa izango da eta, bukatu ondoren erabakia hartu eta Bilkurari erabakitako modutan jarraituko zaio.

3.– Argibide edo azterbideetarako batzordeen bilkurak beti isilpekoak izango dira.

4.– Bilkuretako irudi nahiz soinu grabazioak egiteko, Lehendakaritzaren baimena derrigorrezkoa izango da.

.II. ATALA.- Gai Zerrenda

68. Artikulua

1.– Osoko Bilkurako gai zerrenda Lehendakariak egingo du Bozeramaile Batzarrarekin elkar hartuta; horri buruzko bozketan beharrezkoa gertatuz gero, boto bakoitzaren indarra kide zenbatekoaren heinekoa izango da, horretarako Bozeramaile bakoitzak bere biltzarkide taldeak Biltzarretan dituen tokiak zenbat, hainbat boto dituela.

2.– Batzordeentzako gai zerrenda, bertako Lehendakariak jarriko du Biltzarretako Lehendakariarekin elkar hartuta, eginda zeukakeen egitaraua betetzeko xedez.

3.– Osoko Bilkurako gai zerrenda Osoko Bilkuraren beraren erabakiz aldatu ahal izango da, Lehendakariaren proposamenez edo bi biltzarkide taldek nahiz, hamabost biltzarkidek eskatuta.

4.- Batzordetako gai zerrendak ere era eta modu berdinetan aldatu ahal izango dira, baina kasu honetan proposamena Biltzarretako Lehendakariak, dagokion batzordeburuak, biltzarkide taldeetatik bik edo legezko kideetatik herenak egin dezakete.

5.– Osoko Bilkuretan nahiz batzordeetan gai berri bat sartu nahi denean, gai horrek, sartu ahal izateko moduan egoteko, arauzko bide guztiak eginda eduki beharko ditu, arazoa presakoa izan eta Bozeramaile Batzarrak erabakia aho batez hartuta, gai hori arauzko baldintza hori bete gabe sartzea erabakiko balitz izan ezik.

III. ATALA.- Eztabaidak

69. Artikulua

Araudi honek bestelako eperen bat ohartematea, edo Bozeramaile Batzarraren aho batezko erabakiz presakotzat jotakoren bat gertatukoan salbu, ezein arazo ezingo da, ez batzordean ez Osoko Bilkuran aztertu horri buruzko argibide txostena, irizpena edo agiri sorta berrogeita zortzi ordu aurrez gutxienez banatu gabe.

70. Artikulua

1.– Lehendakariak bilkura zabaldu dela adieraziko du, gai zerrenda irakurriko du eta berehala berton diren bakoitzaren eztabaida hasiko da.

2.– Eztabaidagarri den gai zerrenda ondoko artikuluetan araututa dagoenaren arabera egokituko da.

71. Artikulua

Lehendakariak eztabaiden martxa zuzendu eta agintzen du, eta hala eskatzen duten biltzarkideei emango die hitza, eskatzaileak dagozkien biltzarkide taldeak osatzen dituzten Ahaldunen kopuru txikienetik handienerako hurrenkeran, esku hartzeak beti ere Askotariko Taldearekin hasiz. (Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

72. Artikulua

1.– Ezein biltzarkidek ezingo du Lehendakariari hizpidea eskatu eta lortu gabe hitz egin.

2.– Lehendakariak lehendakariordeek eta idazkariek eztabaidan parte hartu nahi badute, bere Mahaia utziko dute eta ez dira bertara bihurtuko eztabaida eta gaiaren bozketa bukatu arte.

3.– Lerro berean hitza eskatu duten biltzarkideek, euren artean txanda ordezka dezakete.

4.– Zuzenketen defentsarako, aurrez Lehendakariari adieraziz biltzarkideen ordezketa utzi daiteke. Lehendakariak hitza ematen dionean bertan ez dagoen biltzarkideak hitza hartu nahi ez duela ulertuko da.

5.– Osoko Bilkuran proposamena egiten duen biltzarkidea bertan ez egoteak proposamena bertan behera utzaraziko du, biltzarkide talde bereko beste batek defentsa egin ezik.

73. Artikulua

Edozein parte hartze edo mintzaldia ezin daiteke eten edo atzeratu beste bilkura baterako.

74. Artikulua

Inork ezingo dio inori hizpidea kendu, Lehendakariak izan ezik, bere aldia bukatu dela ohartarazteko, gaiari atxikitzeko edo eraz ari dadila esateko, hizpidea kentzeko edo Biltzarrari, biltzarkideren bati edo jendeari ordena eskatzeko.

75. Artikulua

Foru diputatuek eskatzen duten guztietan hitz egin ahal izango dute, eztabaidak eratzeko Ganberako Lehenkadariari dagozkion eskubideen kaltetan gabe.

76. Artikulua

1.– Eztabaidan zehar aipatuak sentitu izan diren biltzarkideek haren bukaeran aipamenari erantzuteko hitza eska dezakete.

2.– Lehendakariaren iritziz eztabaidan biltzarkide bati aipamenak egin zaizkionean, hizpidea eman ahal izango dio, egindako aipamenari hertsi-hertsiki erantzun ahal diezaion.

.3.– Bilkuran ez dagoen biltzarkide baten aipamena egiten denean, ezein biltzarkidek edo bere biltzarkide taldeko batek eska dezake hitza zuzenketa egiteko.

4.– Aipamenekiko erantzunaldia ezin daiteke arazoaren funtsean sartzeko erabili, ez eta bost minututik gorakoa izan ere.

5.– Aipamenak biltzarkide talde baten duintasunari edo izen onari eraso badio, Lehendakariak talde horren izeneko bati hizpidea eman ahal izango dio, artikulu honen zatietan jartzen den denborarekin eta baldintza berekin.

77. Artikulua

Eztabaidetan, biltzarkideren bati bere arrazoibideetan beste hizlariren batek edo batzuek kontraesanez gero, gehienez bost minutuz erantzuteko edo zuzenketak egiteko eskubidea izango du behin bakarrik.

78. Artikulua

Eztabaidaren edozein unetan biltzarkide batek Araudi horren betetzeari buruz ordenari buruzko arazoa plantea dezake, aplikatu nahi dituen artikuluak aipatuz.

Gai honi buruz ez da eztabaidarik izango, proposamen hau ikusirik Lehendakaritzak erabakitzen duenarekin jarraituz.

79. Artikulua

Edozein biltzarkidek eskatu ahal izango du egoki deritzaizkion arau edo agiri paperak irakurtzea, hori ere eztabaidak dirauen artean eta bozketa egin baino lehen, aztergai dagoen arazoari buruz argia emateko. Lehendakaritzak agiri-agirian egokitasunik gabekoa edo alferrikakoa deritzaizkion irakurketei uko egin ahal izango die.

80. Artikulua

Biltzarkide talde baten eskariz, Lehendakariak behin-behineko etena egiteko erabakia har dezake, atseden hartzeko edo aholkuak eskuratu nahiz akordioak lortzeko.

81. Artikulua

Araudian ohartemandako aldi laburragoetan salbu, edozein arazo edo gairi buruzko eztabaida orokorrean alderdien eztabaidarako hitzaldiek ezingo dute 30 minututik gora iraun, eta atal edo zuzenketa eske bakoitzari buruzkoek, aldiz, 15 minututik gora.

82. Artikulua

Arauzko aldia bukatu ondoren, Lehendakariak, hizlariari bukatzeko eskea birritan egin ondoren, hizpidea kendu egingo dio.

.83. Artikulua

1.– Lehendakaritzak, Mahaiari entzun ondoren eta arazoa aski eztabaidatu dela iritzitako guztietan, eztabaida bukatuarazi ahal izango du. Biltzarkide talde bateko Bozeramaileak eskatuta ere erabaki ahal izango du hori. Bukatze eske horri buruz aurkako hizlari batek eta aldeko beste batek hitz egin ahal izango dute, bakoitzak bost minutuz gehienera.

2.– Eztabaida baten bukaera erabaki ondoren, eskatzen duen biltzarkideak hitz egiteko eskubidea izango du. Jarraian Diputatu Nagusiari eta foru diputatuei hizpidea emango zaie nahi dituzten adierazpenak egin ditzaten.

IV. ATALA.- Bozketak

84. Artikulua

1.– Legeak edo Araudi honek gutxienezko kide zenbateko bat edo berariazko gehiengo bat eskatzen dutenean izan ezik, erabakiak bertako biltzarkideen gehiengo soilez hartuko dira, ari den jardutze saila osatzen duten kideen erdiak gehi bat bertan egoteko baldintzarekin.

2.– Batzordeek ere gehiengo soilez hartuko dituzte beren erabakiak 46. artikuluak dioenaren arabera, bertoko biltzarkideetatik erdiak eta batek gutxienez han egon behar dutelarik.

3.– Aurreko zenbakian agindutakoa horrela dela ere, biltzarkideren batek gutxienezko kide zenbatekoa badagoen egiaztatzeko eskatu eta zenbaki horretan aipatzen den kide kopurua ez egotea gertatuz gero, bozketa bi orduz atzeratuko da. Aldi hori bukatu ondoren, bozketa baliozkoa izango da, ari gareneko jardutze saila osatzen duten kideen herena baino gehiago bertan egoteko baldintzarekin.

4.– «Gutxienezko kide zenbateko»aren egiaztapena ezingo da ezein bozketa hasi baino lehen baizik egin. Bozketa hasi ondoren erabakiaren indarrik eza ezingo da eskatu, boto emaileen zenbatekoa edozein zela ere, aurreko artikuluetan erabakitakoaz gain.

85. Artikulua

Osoko bilkura eta batzordeetan ondorengo modu hauetakoren batez hartuko dira erabakiak:

a) Lehendakaritzaren proposamenarekiko baieztapenez.

b) Ohiko bozketaz.

c) Agiriko banan-banako bozketaz.

.d) Isilpeko banan-banako bozketaz.

86. Artikulua

Lehendakaritzak egin eta iragarri ondoren, horien aurkako eragozpenik edo aurkakotasunik izan ez duten proposamenak baieztapenez onartutzat joko dira.

87. Artikulua

Ohiko bozketa honela izango da: lehenengo, baiezkoa ematen dutenak, gero ezezkoa ematen dutenak, eta azkenean botorik ematen ez dutenak aipaturik.

88. Artikulua

1.– Agiriko banan-banako bozketa, Lehendakariak Mahaiarekin batera edo bi biltzarkide taldek edo hamabost biltzarkidek eskatzen dutenean izango da.

2.– Idazkari batek biltzarkideei beraien izenez deitu eta horiek «bai» edo «ez» erantzunez edo botorik ematen ez dutela adieraziz. Osoko Bilkuran banakako dei hori zotz eginda ateratako biltzarkide baten izenetik hasi eta azkeneko izeneraino alfabeto hurrenkeran egingo da, berriz lehenengo letratik hasi eta esandako alfabeto hurrenkeran lehen zotz eginda ateratako biltzarkidearen izenera iritsi arte. Batzordeetan bertako kideen alfabeto hurrenkerari eutsiko zaio.

89. Artikulua

1.– Isilpeko banan-banako bozketa egingo da:

a) Bi biltzarkide taldek edo hamabost biltzarkidek eskatzen dutenean.

b) Karguen hautaketa helburu denean.

c) Norbaiten ekintza edo jokaera kalifikatzeko helburua duenean.

2.– Idazkari batek biltzarkideei alfabeto hurrenkeran deituz edo bakoitzak dagokion kutxatilan txartela sartuz egingo da.

90. Artikulua

Bozketa hasi ondoren, ezein biltzarkidek ezingo du bukatu arte Bilkura Aretoan edo dagokion batzordean sartu, ez bertatik atera. Bozketak ezingo dira ezergatik ere eten eta ez zaio bertako inori hizpiderik emango.

91. Artikulua

Bozketa bukatzen denean boto zenbaketa Idazkariak egingo du, emaitzak adieraziz eta jarraian Lehendakariak emandako erabakia aldarrikatuz.

92. Artikulua

1.– Bozketaren batean boto berdintasuna gertatuz gero, berriz egingo da. Berriro ere boto berdintasuna aterako balitz, bozketagai den irizpen, atal edo proposamena ez onartutzat joko da.

2.– Karguen hautaketa helburu denean boto berdintasuna ematen den kasuan, Araudi honetan edo foru araudietan besterik agintzen ez bada bozkeaak berregingo dira, berdintasuna desegin arte.

93. Artikulua

1.– Harturiko erabakia aldarrikatu eta gero, Lehendakaritzak zortzi minutu baino gutxiagoko epea eman diezaioke eztabaidan esku hartzeko aukerarik izan ez duten biltzarkide talde bakoitzari, boto azalpena egin dezan.

2.– Halaber, eztabaidan esku hartu eta horren ondorioz bere botoa aldatutako biltzarkide taldeak ere zortzi minututan bere boto azalpena egiteko eskubidea izango du.

94. Artikulua

Aurreko artikuluan erabakitakoaz gainera, Foru Araugai eta Proposamenetan boto azalpena zortzi minututan egiteko eskubidea izango du azken bozketaren ondoren.

V. ATALA.- Epeen kontaketa eta agiri-paperen aurkezpena

95. Artikulua

1.- Alderantzizkoa agindu ezean, Araudi honetan jarritako epeak lanegunka kontatuko dira, eta hilabeteka jarritakoak datatik datara.

2.– Abuztuko egunak ez dira kontatuko, Biltzarrek bilkurarik egiten ez dutelako, dagokion arazoa berariazko bilkura baterako gai zerrendan sartuta egotea gertatuz gero izan ezik. Biltzarretako Mahaiak zehaztuko ditu bilkura hori egin ahal izateko bideak egiteko ez bestetarako gaitutzat jo beharreko egunak.

96. Artikulua

Biltzarretako Mahaiak Araudi honetan jarritako epeak luzatzea edo laburtzea erabaki dezake, eta ez da hasierako epe erdia baino handiagoa izango, berariazkoa ez bada.

97. Artikulua

1.– Agiri-paperak Biltzarretako Idazkaritza Nagusiko erregistroan aurkeztea Mahaiak jartzen dituen egun eta orduetan egin ahal izango da.

2.– Mahaiak izendaturiko tokian epearen barruan aurkeztutako agiri-paperak onartu egingo dira, Administrazio Legean horretarako eskatzen direnak bete izanaren baldintzapean.

.VI. ATALA.- Biltzarretako disziplina

1. Saila.– Biltzarkidearen erantzukizunak

98. Artikulua

1.– Honako hauek gertatutakoan gabetu daiteke Biltzarkidea, Mahaiaren erabakiz, Araudi honen 17garrenetik 20garrenerainoko artikuluek ematen dizkioten eskubideetako batez edo guztiez:

1) Behin eta berriz eta nabarmenki Osoko Bilkurara edo batzordeetara joateari nahita utziz gero.

2) Araudi honen 67garren artikuluan jarritako isilpekotasuna hautsiz gero.

2.– Mahaiaren erabakia zio eta guztikoa izango da, eta zigorraren zabalera eta iraupena zehaztuko ditu, zigor horrek Araudi honen 37garren atalean ohartemandako dirulaguntzaren heinean dagokion zatia ere har dezakeelarik.

99. Artikulua

Biltzarkideren batek beste bati edo bilkurako nornahiri jazarri, jazarri nahi edo mehatxu eginez gero, Lehendakaritzak Aretotik egotzi eta gutxienez hilabeterako eskubiderik gabe utziko du, Biltzarrak, Lehendakariak proposatu ondoren, zigorra handitu edo gogorragotu ahal izatearen kaltetan gabe. Handitze edo gogorragotze hori gertakizun hau izan da hurrengo lehen bilkuran aurkeztuko zaie Biltzar Nagusiei, Mahaiak erruztatuari entzun ondoren.

Osoko Bilkurak horretaz hartuko duen erabakia emandako botoen erabateko gehiengoz hartu beharko da.

100. Artikulua

1.– Biltzarren Araubideak direla eta, Osoko Bilkurak biltzarkide izaeraz aldi baterako gabetzea edo hori erabat galtzea erabaki ahal izango du honako hauetan:

1) Biltzarkideak biltzarrera armak eramanez gero.

2) Bilkura aretotik egotzitako biltzarkideak ateratzeari uko eginez gero, hiru hilabete arte.

3) Biltzarkideak Araudi honen 25 eta 26. artikuluetan agindutakoa hautsiz gero.

4) 4.2 artikuluan ohartemandako zigorra ezarri eta bete ondoren Biltzarkideak lehengoan iraunez gero.

2.– Aurreko zatian esandako kasuetan, biltzarkide batek edo biltzarkide talde batek Biltzarretako Mahaiari egindako proposamenak Osoko Bilkurari eramango zaizkio, aztertu eta isilpeko bozketaz erabaki ditzan. Eztabaida horretan biltzarkide taldeek beren Bozeramaileen bidez esku hartu ahal izango dute eta Biltzarrak besterik gabe hartuko du erabakia, emandako boto gehiengoaz.

3.– Mahaiaren iritziz zigorra ekarri duena legehaustea balitz, Lehendakaritzak erru adierazpena egingo dio dagokion Epailaritza Sailari.

4.– Osoko Bilkuraren azken erabakia baino lehen, Araudi eta Barne Aginterako Batzordearen zio eta guztiko Irizpena beharko da.

II. Saila.– Gaiari atxikitzeko eta ordenari eusteko deiak

101. Artikulua

1.– Biltzarkidea hizketan ari den bitartean, Lehendakariak ordenari eutsi eta gaiari atxikitzeko kasuan bakarrik etengo du.

2.- Honako hauetan egingo zaie biltzarkide eta hizlariei arauak betetzeko deia:

a) Beren hitzaldietan eztabaida behar bezala gauzatzeko ezarritako arauei huts egiten dietenean.

b) Biltzarren edo biltzarkideen, foru erakundeen, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Estatuaren eta beste edozein norbanako edo erakunderen duintasunaren aurkako hitzak esan edo iritziak agertzen dituztenean.

c) Besteei hizpidea etenaz edo beste nolanahi bilkuren ordena hausten dutenean.

3.– Aztergaiaz kanpoko zerbaitez edo dagoeneko eztabaidatuta eta jadanik bozketatu den zerbaitez behin eta berriz hizketan diharduten hizlariei gaiari heltzeko agindua egingo zaie.

4.– Hitza saio berean gaiari lotzeko deia hiru aldiz egin behar izandako hizlariari Lehendakariak hizpidea kendu egingo dio.

102. Artikulua

1.– Bilkura berean arauz jardutzeko deia hiru aldiz egin eta, bigarrenean, beste dei batek lekarzkeen ondorioen oharra egin zaion biltzarkide edo hizlariari, hala gertatuz gero, hizpidea kenduko zaio eta Lehendakariak, inolako eztabaidarik gabe, Bilkuraren gainontzeko zatian bertan ez egoteko zigorra jarri diezaioke. Berretze kasuan 100. atalean erabakitakoaren arabera jokatuko da.

2.– Zigortutako biltzarkideak bilkura aretotik ateratzeko aginduari entzungor egiten badio, Lehendakariak eten egingo du batzarra eta dagozkion neurriak hartuko ditu egozteko agindua bete dadin, batzarrarekin jarraitu baino lehen.

III. Saila.– Biltzarraren barruko bakea

103. Artikulua

Lehendakaria, bere zaintza-aginpidea erabiliz, Biltzarrean eta Biltzarreko egoitza guztietan bakea egoteaz arduratuko da; horretarako, egoki iritzitako neurri guztiak hartu ahal izango ditu, bakea hausten duena epaileen esku jartzea barne.

104. Artikulua

Biltzarren egoitzan norbaitek bere egitezko nahiz hitzezko jokabidearekin, bilkuran nahiz bilkuratik kanpo, biltzarkide izan edo ez izan, iskanbila larria sortzen badu, berehalaxe egotzi egingo da. Biltzarkidea bada, Lehendakariak, gainera, hilabeterainoko eperako bere biltzarkide izaeraz gabetu egingo du, Biltzarrak Mahaiaren proposamenez eta 100. artikuluan ohartemandakoaren arabera zigorra handitu edo gogorragotu ahal izatearen kaltetan gabe.

105. Artikulua

1.– Jendaurreko bilkuretan, berton aurkitzen direnek beti isilik egon behar dute eta ezin dezakete inola erakutsi beraien oniritzi edo gaitziritzia.

2.– Jendarteko inork edozein eratan bakea hausten badu, Lehendakariak berehala aretotik egotzi egingo du.

3.– Bake-hausleak ezezagunak badira, Lehendakariak jende guztia aretotik egotzi dezake, komunikabideen agiridunak izan ezik.

VII. ATALA.- Biltzarren jardunaren agiritasuna

106. Artikulua

1.– Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialak, iragarki eta deiak, biltzarkideen alta eta bajak, Biltzar Nagusietako erabakiak eta Araudi honek edo Mahaiak agintzen duen beste edozein idazki edo agiri argitaratuko ditu.

2.– Aurreko zatian esaten denaren oztoporik gabe, honek aipatzen dituen idazki, eta Foru Araugai edo Proposamena eta Biltzar Nagusietan eztabaidatu eta onartu behar diren adierazpenak eta Osoko Bilkuran eztabaidatu behar diren zuzenketa eta norbanako boto, biltzarkide taldeen erantzun-eske eta galderak biltzarkideei banan-banan adierazi behar zaie.

.3.– Mahaiak, Foru Araugai edo Proposamena edota mozioa hartuz gero, eta bere ezagutza Biltzar Nagusien eskubidea bada, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, aurkeztu behar diren idazkiak aipatuz iragarki bildua, zuzenketak aurkezteko epea eta hala badagokio, aztertu nahi dituztenentzat eskuragarri dauden tokiaren berri argitaratzeko aginduko du.

107. Artikulua

1.– Biltzarretako Mahaiak, hedabideei Biltzarretako sail berezien ekintzei buruzko argibideak emateko bide egokiak ipiniko ditu.

2.– Mahaiak berak arautuko du lehenengo zatian aipatutako kazetariei nortasun egiaztagiriak emateko modua, horiek bere kazetari izaera egiaztatu ondoren, izendatzen zaizkien lekuetarako eta egon daitezkeen bilkuretarako sarbidea arautuz.

VIII. ATALA.- Akta

108. Artikulua

1.– Osoko Bilkura bakoitzean, bertan eztabaidatu diren gaien idazki zuzen, biltzarkideen esku hartze, emandako boto, izan diren gorabehera eta hartutako erabakiak jasotzen dituen Akta egingo da.

2.– Batzordeen, Bilkura bakoitzean, bertan eztabaidatu diren gaien zerrenda zehatza, esku hartu duten biltzarkide eta izan diren gorabeheren Akta jasoko da, Mahaira eraman behar diren onarturiko erabaki eta aginduak hitzez hitz idatzirik izan behar dutelarik.

Bide egokiez esku hartze eta gorabeheren zehaztasuna ziurtatuko da.

Gai baten garrantzia dela eta, Mahaiak, Biltzarretako Lehendakariak edo dagokion batzordekoak erabakitzen dutenean artikulu honen 1. zatian izendatzen den neurrian, idazki zehatza egingo da.

Halaber, Batzordean esku hartzen duen edozein biltzarkidek, berari egokiak iruditzen zaizkion ikuspegia edo ikuspegiak Aktan jaso daitezen eska dezake.

3.– Bilkura bakoitzeko Aktak, Osoko Bilkurari dagozkionak, Mahaikideek eta batzorde bakoitzeko Lehendakariak izenpetuta, biltzarkideei igorriko zaizkie, hala badatozte, hurrengo bilkurako 1. gai zerrenda legez onartua izateko.

.VI. IDAZPURUA

ARAUGINTZA PROZEDURA

I. ATALA.- Araugintza prozedura arrunta

1. Saila.– Araugintza ekimena

109. Artikulua (Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

Biltzar Nagusien aurrean araugintzarako ekimena honako hauei dagokie:

1.– Biltzarkideei eta biltzarkide taldeei.

2.– Foru Aldundiari.

3.– Herritarrei, Araugintzarako Herri Ekimenaz baliatuz.

II. Saila.– Foru Araugaiak

110. Artikulua

Arabako Foru Aldundiak bidalitako Foru Araugaiek Zioen Adierazpena eta haiei buruzko iritzia eman ahal izateko aurrekari guztiak eraman beharko dituzte. Biltzarretako Mahaiak horiek argitaratzea, zuzenketa eskeak egiteko epearen hasiera, eta dagokion batzordeari bidaltzea aginduko du.

111. Artikulua

1.– Araugai bat argitaratu ondoren, biltzarkideek beren zuzenketa eskean Bozeramailea jakitun dela adieraziz, taldeek hamabost eguneko epea izango dute Batzordeko Mahaiarentzako idazki baten bidez harekiko zuzenketa eskeak aurkezteko.

Ezagutzaren tramitea bete gabe geratuz gero, lehenbailehen eta agindu bidez konpondu behar du Biltzar Nagusietako Idazkaritzak.

2.– Zuzenketa eskeak osoarekikoak edo zatikakoak izan daitezke.

3.– Araugaia egiteko unearen egokitasuna, oinarrizko irizpideak edo helburua gai dutela Araugaia Foru Aldundiari itzultzea eskatzen dutenak edo ordezko idazkeraren proposamena egiten dutenak izango dira osoarekiko zuzenketa eskeak. Biltzarkide taldeek baino ezingo dituzte zuzenketa eskeak aurkeztu.

4.– Zatikako zuzenketa eskeak artikuluak kentzeko, aldatzeko edo eransteko egin ahal izango dira. Azkenengo bi kasu horietan, zuzendu nahi den artikuluaren ordez proposatzen den testu zehatza izan beharko du bere baitan.

112. Artikulua

1.– Kredituak gehitzea edo Aurrekontuetako dirusarrerak gutxitzea dakarren araugai batekiko zuzenketa eskeek, Foru Aldundiaren onarpena behar izango dute bere bideak egin ahal izateko. Ez da ulertuko halako zuzenketa eske batek kreditu gehikuntzarik dakarrenik baldin eta, behin betiko onartzen badira, haien eragina geroko aurrekontu-urte baterako uzten badute, ez eta, aurrekontuetako kredituen guztirakoa gainditzen dutenean, proposamena egiten duen biltzarkideak edo taldeak aurkezterakoan hark dakartzan gastuak aurrekontuetako zein diru atalen pentzutan ordainduko liratekeen esaten badute ere.

2.– Honetarako, txostena egitea bere gain duen batzorde edo lantaldeak Foru Aldundiari bidaliko dizkio, Biltzarretako Lehendakariaren bidez, esandako gehitze edo gutxitze hori lekarketen zuzenketa eskeak.

3.– Foru Aldundiak hamabost eguneko epean zio eta guztiko erantzuna eman beharko du; epe hori igaro ondoren, ez erantzun izanak onespena adierazten duela ulertuko da.

III. Saila.– Foru Arau proposamenak

113. Artikulua

Foru Arau proposamenak zioen adierazpena eta haiekiko iritzia izateko beharrezko diren xehetasunak daramatzatela aurkeztuko dira.

114. Artikulua

1.– Foru Arau proposamenak honakoen ekimenez hartu ahal izango dira:

1.) Biltzarkide baten ekimenez, beste hiru biltzarkideren izenpearekin.

2.) Biltzarkide talde baten ekimenez, bere bozeramalearen edo honen ordezkoen izenpearekin.

3.) Herritarren ekimenez, dagokion Foru Arauan ezarritako baldintzekin.

(Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

2.– Ekimena gauzaturik, aurreko idazkiaren 1. eta 2. ataletan adierazitako kasuetan, Biltzar Nagusien Mahaiak aginduko du Proposamenaren aurkezpena argitaratzeko eta Foru Aldundiari igortzeko, honek bere iritzia adieraz dezan Proposamena kontuan hartzeari buruz, eta bera bideratzearekiko bere adostasuna edo ezadostasuna, baldin eta aurreko 112. atalean ezarritakoaren arabera kredituen gehikuntzarik edo aurrekontu sarreren murrizketarik eragiten badu.

(Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

3.– Foru Aldundiak aurkeztatutako proposamenekin bat etortzea edo oharkizunak adierazi gabe hamabost egun igaro ondoren, Proposamena Osoko Bilkuraren gai zerrendan sartzeko moduan geldituko da, kontuan har dadin.

4.– Eztabaida hasi baino lehen Foru Aldundiaren iritzia irakurriko da, iritzirik baldin badago. Eztabaida, osoarekiko zuzenketa eskeentzat aginduta dagoenari jarraituz egingo da.

5.– Jarraian, Lehendakariak galdetuko du Biltzarrek Arau Proposamena kontuan hartzen duen ala ez. Baiezkoan, Biltzar Nagusien Mahaiak hura berehala argitaratzea eta dagokion batzordeari igortzea erabakiko du. Emendakinak, zatikakoak bakarrik izan daitezkeenak, aurkezteko epea amaiturik, Proposamenak Foru Arau Proiektuentzat aurrikusitako biderapenak jarraituko ditu. Batzordeak bere partaideetako batek irizpena Plenoaren aurrean aurkez dezan erabaki ahal izango du.

(Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

6.– Atal honetako 1 zenbakiko 3. kasuan, Proposamena onarturik eta batzorde eragileari eta Hauteskunde Batzarrari helarazi baino lehen, Mahaiak Foru Aldundiari igorriko dio honek 15 eguneko epearen barruan adieraz dezan, zioak emanez, ea haren onespenak kredituen gehikuntzarik edo aurrekontuetako dirusarreren murrizketarik ekarriko lukeen, 112. atalean aurreikusitako ondorioekin.

Herri Ekimenezko Proposamena aintzakotzat harturik, haren gauzapena atal honetan ezarritakora egokituko da.

(Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

IV. Saila.– Batzordeko eztabaida

115. Artikulua

1.– Foru Araugai oso bati buruzko eztabaida horrelakoentzat agindutakoaren arabera egingo da, eta epearen barruan osoarekiko zuzenketa eskeak egin direnean baino ez da bidezko izango, zuzenketa eske horietako bakoitzak gehienez hogei minutuko aldeko txanda eta beste hamabost minutuko aurkakoa ekar baditzake ere.

2.– Eztabaida bukatu ondoren, Lehendakariak foru araugaia Foru Aldundiari itzultzea ala ez itzultzea edo, hala egokituz gero, Biltzarren lanerako oinarri gisa aurkeztutako ordezko idazkeraren onarpena bozketara jarriko ditu.

3.– Batzordeak foru araugaia Foru Aldundiari itzultzea edo ordezko idazkera onartzea erabakitzen badu, batzordeburuak Biltzarretako Lehendakariari jakinaraziko dio, Batzordean hartutako erabakia Osoko Bilkurak berrestea ala ez xedatzeko, 118garren artikuluaren 3garren zatiak eta 120garren artikuluaren 2garren zatiak horrelakoetarako aipatzen dituzten ondorioekin.

.4.– Alderantziz, Batzordeak osoko zuzenketa eskeei edo foru araugaia Foru Aldundiari itzultzeko erabakiari uko egin, edo Osoko Bilkura ordezko idazkera onartzea 118garren artikuluaren 2garren zati horretantxe esaten denez berresten ez badu, Batzordeak zuzenketa partzialak aztertzeari ekingo dio, egon badaude, ondoren ezartzen den jardutze bidez.

5.– Bere itzulketa sortarazten duten osoko zuzenketak, denak batera bozkatuko dira; ordezko testua proposatzen dutenak, aldiz, banan-banan. Azkenengo zuzenketa eske honetako batek aurrera egiten badu, besteak ez dira bozkatuko.

6.– Bere itzulketa sortarazten duten osoko zuzenketak ordezko testuak proposatzen dituztenak baino lehen bozkatuko dira, azken hauetan aurkezte egun eta orduei hurrenez hurren jarraituz.

116. Artikulua

1.– Aurreko artikuluaren 4garren zatian ohartemandakoetan, Batzordeak txostengile bat edo batzuk izendatu ahal izango ditu berebaitatik, egitasmoa eta aurkeztutako zuzenketa eskeak ikusita hamabost eguneko epearen barruan argibide txostena egin dezan.

2.– Batzordeko eztabaida hori atalik atal egingo da. Horietako bakoitzean, artikuluarekiko zuzenketa eskea egindakoek eta batzordekoek hitz egin ahal izango dute. Lehendakaritzak eztabaida eratu ahal izango du, atal bakoitza eztabaidatzeko gehienezko denbora hizpide eskeen zenbatekoari begira bakoitzari dagokiona.

3.– Zio adierazpenari buruz aurkeztutako zuzenketa eskeak atalen ondoren eztabaidatuko dira, batzordeak zio adierazpen hori Foru Araudiaren atariko gisa sartzea erabakitzen badu.

4.– Atal baten eztabaidak dirauen artean, Mahaiak batzordekide batek orduantxe idatziz aurkeztutako zuzenketa eske berriak tramitera onartu ahal izango ditu, baldin eta jadanik eginda dauden zuzenketa eskeak eta artikuluaren testua bat egitera jotzen badute. Teknika, hiztegi nahiz gramatika alorreko hutsak edo okerrak garbitzeko helburua duten zuzenketa eskeak ere onartuko dira tramitera.

5.– Batzordearen eztabaidak zuzentzeko lanean, batzordeburuak Araudi honetan Biltzarretako Lehendakariari eta Mahaiari izendatzen zaizkien egitekoak beteko ditu.

117. Artikulua

1.- Foru araugai edo proposamenei buruzko zuzenketa eskeak Batzordearen irizpenean jasotzeke daudela ikusten duten taldeek horiei eutsi ahal izango diete Osoko Bilkuran defendatzeko.

.2.– Batzordearen irizpenarekin bat ez datozen taldeek Osoko Bilkuran defendatzeko egoki iritzitako boto bereziak aurkeztu ahal izango dituzte; boto horiek egitasmoaren testuari dagokionez zuzenketa eskearen gai diren puntuei buruzkoak izan beharko dute.

3.– Osoko Bilkuran defendatzeko gordetako zuzenketa eskeak eta Batzordearen irizpenarekiko boto bereziak Batzordeburuari idatziz aurkeztu behar zaizkio, eztabaidaren ezein unetan nahiz irizpena bukatu eta hurrengo berrogeita zortzi orduko epearen barruan.

4.– Epe hori bukatu ondoren, Batzordeburuak irizpena ahalik eta lasterren Biltzarretako Lehendakariari bidaliko dio, Batzordeburuak izenpetuta, erreserbatutako zuzenketa eskeekin eta boto bereziekin, horrelakorik baldin badago.

V. Saila.– Osoko Bilkurako eztabaida

118. Artikulua

1.– Batzordeak erabakitzen duenean Foru Araugai bat Foru Aldundiari itzultzea, erabakia Osoko Bilkurari bidaltzen bazaio berrets dezan, horri buruzko eztabaida osoko zuzenketentzat agindutakoaren arabera egingo da.

2.– Berresteko erabakia onartzen bada, Foru Aldundiari jakinaraziko zaio, eta Foru Araugaia bertan behera geldituko da. Alderantzizko kasuan, batzordeari itzuliko zaio, aurreko atalek araupetatuko moduan bere tramitea izan dezan.

119. Artikulua

1.– Batzordeak Foru Araugai bati buruzko irizpena eman ondoren, eztabaida hasi ahal izango da Foru Aldundiaren ekimenaz haren kide batek egindako aurkezpenarekin, eta, Batzordeak halaxe erabaki badu, Batzordearen irizpenaz haren kide batek egindako aurkezpenarekin. Hitzaldi horiek ezingo dute hamabost minututik gora iraun.

2.– Irizpenarekiko boto berezirik aurkeztu ez, eta erreserbatutako zuzenketa eskerik egon ezean, Lehendakaritzak irizpena bere osoan jarriko du bozketara.

120. Artikulua

1.– Erreserbatutako osoko zuzenketa eskeak egonez gero, honelako eztabaida bat bakarra egingo da, zuzenketa eske bakoitza aldeko hogeita hamar minutuz aldeko txandan eta beste horrenbestez aurkako txandan eztabaida daitekeelarik. Eztabaida bukatu ondoren, Lehendakariak Foru Araugaia Foru Aldundiari bidaltzea ala ez, eta hala egokituz gero, aurkeztutako ordezko testua onartzea bozketara jarriko du.

.2.– Osoko Bilkurak ordezko testua proposatzen duten zuzenketa eskeetako bat onartuz gero, dagokion batzordeari bidaliko zaio, argitaratu, eta partzialak baino ezin izango diren zuzenketa eskeak aurkezteko epe berri bat irekiz.

3.– Osoko zuzenketek itzulketa planteiatzen dutenean, denak batera bozkatuko dira. Ordezko idazkia proposatzen dutenak, berriz, banan-banan bozkatuko dira. Azken hauetako zuzenketaren bat aurrera ateratzen bada, besteak ez dira bozkatuko.

4.– Itzulketa planteiatzen duten osoko zuzenketak ordezko testuak planteiatzen dituenak baino lehen bozkatuko dira, azkenengo hauentzat aurkezte egun eta orduen araberako hurrenkeran egingo delarik bozketa.

121. Artikulua

1.– Osoko eztabaida araugaia Foru Aldundiari itzultzea edo ordezko testua onartzea erabaki gabe bukatu ondoren, artikuluen eztabaidari ekingo zaio, artikulu bakoitzari dagozkion boto berezi eta zuzenketa eskeak eztabaidatuz.

2.– Eztabaidak dirauen artean, Lehendakaritzak teknika, hiztegi edo gramatika erako hutsak edo akatsak zuzentzea bilatzen duten zuzenketa eskeak onartu ahal izango ditu.

Jadanik aurkeztuta dauden zuzenketa eskeen eta irizpenaren testuaren arteko zuzenketa transakzionalak tramitera onartu ahal izango dira biltzarkide talde bakar bat ere horren aurka ez dagoenean eta horiek onartzeak transakzionatutako zuzenketa eskeak atzeratzea dakarrenean bakarrik.

3.– Atal baten eztabaida bukatu ondoren, bozketei ekingo zaie. Boto bereziak eta zuzenketa eskeak jarriko dira lehenengo bozketara, irizpenaren testutik Lehendakariaren iritziz urrutien dagoenetik hurbileneraino, hurrenez hurren. Azkenean, irizpenaren testuari buruzko bozketa egingo da. Boto berezirik edo zuzenketa eskerik izan ez duten artikuluak zuzenean eta eztabaidarik gabe bozketatuko dira.

122. Artikulua

Aurreko atalean agindutakoa horretarako oztopo ez dela, Lehendakariak honako hauek egin ahal izango ditu:

1) Biltzarretako Mahaiarekin adostasunez, Foru Araugai baten eztabaida aldiaren gehienezkoa finkatzea, horren ondorioz, aldi hori ohartemandako hitzaldien artean banatuz, eta bukatu ondoren eginkizun dauden bozketak eginez.

.2) Eztabaidak eta bozketak gaika, atal nahiz zuzenketa-eske multzoka edo artikuluen lerroaldika antolatzea, baldin eta idatzitakoaren konplexutasunak, zuzenketa eskeen eta xedeen arteko bateratasunak edo elkarrekiko loturak, edo taldeen jarrera politikoen arteko eztabaidaren argitasunak hori komenigarri egiten badute.

123. Artikulua

Foru Araugai baten eztabaida bukatu eta hurrengo berrogeita zortzi orduko epearen barruan eta boto bereziren bat edo zuzenketa eskeren bat onartu izanaren edo artikuluei buruzko bozketen ondorioz ateratzen den testua zatiren baten barne egokitasunik gabekoa edo iluna izatea gertatuz gero, Biltzarrek, bere kabuz nahiz Batzordeak eskatuta, onartutako testua berriz batzordeari bidali ahal izango diote, horrek, hamabost eguneko epearen barruan Osoko Bilkuraren erabakiei bere hartan eutsiz testu egokiagoa egin dezan ez bestetarako. Honela idatzitako irizpena Osoko Bilkuraren azken erabakiaren menpe jarriko da, eta Bilkurak bozketa bakar baten bidez bere osoan onartu edo baztertu beharko du.

124. Artikulua

1.– Foru Aldundia tramitatzen ari den Foru Araugai erretiratu ahal izango du, Batzordeak horri buurzko irizpena osorik onartuta eduki ez izatearen baldintzapean.

2.– Proposatzaileak Foru Proposamen bat erretiratzean besterik gabe bete-beteko indarra izango du, kontuan hartzearekiko erabakia hartu baino lehen egin eta erretiratzearen ondorengo hiru egunak bukatu baino lehen beste Biltzarkide talde batek bere gain hartzen ez badu. Kontuan hartzeko erabakia hartuta egonez gero, erretiratze hori Osoko Bilkurak ontzat ematen badu baizik ez da eraginkorra izango.

6. Saila.– Batzordeei araugintzarako osoko esku ematea

125. Artikulua

1.– Oro har, berebiziko garrantzia ez duten gaiei buruzko irizpena ematea dagokion batzordeak legegintza indar osoz egin dezala erabaki dezake, Biltzarraren Osoko Bilkuraren azken onarpenik eskatu gabe. Erabaki hori Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

2.– Hala ere, erabaki hori argitaratu eta hiru eguneko epearen barruan bi biltzarkide taldek edo legezko biltzarkideen herenak horren aurkako iritzia adierazten badute, arazoa Osoko Bilkurak erabakiko du.

3.– Orokortasunezko edo zehaztu gabeko esku emateak ezingo dira inoiz ere egin.

.II. ATALA.- Araugintza prozedurako berezitasunak

1. Saila.– Foru Araugaiak irakurraldi bakarrez onartzea

126. Artikulua

1.– Foru Araugaiaren ezaugarriak aholkugarri egin edo idazkeraren soilak horretarako bide ematen badu, Biltzarraren Osoko Bilkurak, Mahaiaren ahobatezko proposamenez eta Bozeramaile Batzarrari entzun ondoren, Osoko Bilkuran nahiz batzorde baten aurrean irakurraldi bakarrez, tramitatzeko erabakia hartu ahal izango du.

2.– Erabaki hori hartu ondoren, osokoentzat jarritako arauei jarraituz eztabaida egin eta, berehala, proiektu osoa bozketa bakar batean erabakiko da.

3.– Ezohiko edo premia larriko arrazoiek hala eskatzen dutenean, Aldundiak, Mahaiak aho batez erabaki ondoren eta Bozeraimale Batzarrari entzunda, Osoko Bilkuraren aurrean edo araugintzarako ahalmen osoa duen batzorde egokiaren aurrean irakurketa bakarreko prozedura erabili ahal izango du, Instituzioen antolaketa, Foru Instituzioen Lege Erregimena edo Autonomia Estatutuko 37.3. artikuluko a, b, c, d, eta e zatietan adierazten diren gaiak ukitzen ez dituzten Foru Araugaiak tramitatzeko.

Proiektua batzordeetako batek onesten badu, onespen akordioa Plenoari aurkeztu beharko zaio hurrengo Bilkuran berretsia izateko.

(Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

2. Saila.– Lurralde Historikoko Antolakuntza Instituzionala Forua Arauaren 6.2.b) artikuluak aipatzen duen Foru Aldundiaren Erabakiak eta hitzarmenak berresteko prozeduraz (Martxoaren 14ko 20/1989 Foru Arauak aldatu duena)

127. Artikulua

1.– Arabako Foru Aldundiak, ahalmenen uzte edo hartzeari buruz hartutako erabakiak, Arabako Biltzar Nagusien Osoko Bilkuraren berrestepean jarri beharko dira.

2.– Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritza edo Estatuarekin, beste Lurralde Historikoekin, Autonomia Erkidego, Probintzia edo beste Herri Administrazioekin izenpetu behar dituen hitzarmenak izenpetu aurretik Biltzar Nagusien Osoko Bilkuran berretsi beharko dira.

Berrespena Osoko Bilkuran emango da, erabateko eztabaidaren ondoren, zeina Mahaiarekin bat Lehendakariak emango dituen arauekin bat egingo den.

3.– Baldin Foru Aldundiari iruditzen bazaio hitzarmenaren izenpetzea premiazkoa dela, bere izenpetzearen premiatasuna egiaztatuz Biltzar Nagusietara bidaliko du:

A) Mahaiak Hitzarmena Biltzarkide taldeei bidaliko dizkie, eta hauek zazpi eguneko epea izango dute, bidali zitzaien egunetik kontatuta, aurretiko Biltzar Nagusien berrespenik gabe izenpetzeko dauden oztopo arrazoituak adierazteko.

B) Jarritako epean ezein biltzarkide taldek oztoporik jarri ez badu, izenpetzea baimendutzat joko da eta Ganberako Lehendakariak Foru Aldundiari adieraziko dio hitzarmenaren izenpetzea egin dezan, zein hurrengo Osoko Bilkurako eguneko zerrendan jarriko den berretsia izan dadin.

C) Baldin aurretiko izenpetzearen aurka adierazpenen bat sortzen bada, hitzarmena Mahaiak izendatzen duen batzorde agintedunaren eguneko gai zerrendan sartuko da; honek, araugintza ahalmen osoz, Mahaiarekin bat Lehendakariak emango dituen arauen arabera egingo den erabateko eztabaidaren ondoren, hitzarmena berrestea edo ez erabakiko du.

4.– Ahalmenen uzte edo hartzeari, bai eta hitzarmeneari buruz erabakien berrespenak Foru Arau era hartuko du eta hori denez Araba Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

3. Saila.– Eusko Jaurlaritzarekiko Araugintza ekimena

128. Artikulua

1.– Eusko Legebiltzarreko Mahaiari bidaltzeko, edo Autonomia Estatutuko 27garren artikuluan esaten denez, Araudi honetan araugintza prozedura arrunterako ohartemandako eran egingo da tramitazioa.

2.– Aurreko zatiak aipatzen dituen Lege proposamen eta egitasmoak osoarekiko bozketaz eta erabateko gehiengoz onartu beharko dira.

3.– Lege proposamenak Legebiltzarrean defendatuko dituzten biltzarkideak izendatzeko, biltzarkide bakoitzak horretarako txartelean izen bana idatziko du; boto gehien atera dituztenak hautatuko dira, baina hiru gehienez, Osoko Bilkurak aurretiaz erabakitzen duen kopuruan. Gerta daitezkeen boto berdintasunak bata bestearen ondorengo bozketa bidez garbituko dira.

III. ATALA.- Presazko biderapena

129. Artikulua

Foru Aldundiak bi biltzarkide taldek edo biltzarkideen bostenak eskatuta, Biltzarretako Mahaiak arazo batekin presazko tramitazioa egitea erabaki ahal izango du.

130. Artikulua

1.– Esandako erabaki hori hartu ondoren, Mahaiak zehaztuko ditu epe muga berriak, Araudian jarrita daudenei begira.

2.– Berarizkoetan izan ezik, epeak jarrita daudenen erdia iraungo dute.

IV. ATALA.- Aurrekontuei buruzko Foru Araugaia

(Azaroaren 7eko 49/1988 Foru Arauak aldatu duena)

131. Artikulua

1.– Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorren azterketan eta onartzean araugintza prozedura arrunta ezarriko da, oraingo atalburu honetan agintzen dena salbu.

2.– Aurrekontu Orokorren Arau Proiektuak lehentasuna izango du bere tramitazioan, Ganberako gainontzeko lanen gainetik.

3.– Aurrekontuen eztabaidak artikulatutako testua eta gastuen eta sarreren baimen egoera aipatuko du, harekin batera doazen gainontzeko agirien ikerketaren kalterik gabe.

132. Artikulua

1.– Behin tramitera onarturik eta Arau Proiektua kalifikatu ondoren, Mahaiak biltzarkide taldeei bidaliko die, hamar egunetik gorakoa izango ez den epean bere azterketa egin dezaten.

2.– Epe hori amaitu aurretik, agintedun organoak erabaki dezake Foru Aldundiaren ordezkarien agerraldia egitea Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen aurrean, partiden izakera eta edukiei buruz aurkezten zaizkien argibide eskeei buruzko azalpenak emateko.

3.– Aurreko idazatietan jarritako epea amaiturik, proiektua argitaratuko da eta zuzenketa eskerako ohiko epea irekiko da. Aurreko idazatian ohartemandako prozeduraren arabera, tramitaziora ez dira onartuko aurrekontu partiden azalpenik eza arrazoi bezala duten zuzenketa eskeak.

4.– Aurrekontuei buruzko Arau Proiektuari dagokionez, osoko zuzenketa eskeak egin daitezke, bai eta testu artikulatuari eta atal, egitarau, atalburu, kontzeptu eta partidei buruzkoak ere, edo berarekin batera doazen gastu eta sarreren baimen egoerak egituraturik datozen aurrekontu unitateei buruzkoak.

.5.– Osoko zuzenketa eskeak dira:

a) Arau proiektuaren unearen egokitasun, oinarri edo espirituari buruz jardutzen dutelarik, bera edo aurrekontu sekzio oso baten Foru Aldundiari itzultzea proposatzen dutenak.

b) Arau Proiektuaren funtsezko zatien ordezko idazkera proposatzen dutenak, bere iritzi edo oinarri esanguratsuak aldatuz, baldin sekzioekiko zuzenketa eske bezala kalifikatu ezin badira.

c) Gastuaren edo sarrera guztiaren zenbatekoen aldaketa positibo edo negatibo bat proposatzen dutenak.

6.– Sekzioekiko zuzenketa eskeak dira haien ordezko birrantolaketa proposatzen dutenak.

7.– Kontzepturen batean kreditu gehikuntza suposatzen duen zuzenketa eske oro tramitera onartua izango da bakarrik, baldin eta, baldintza orokorrak betetzeaz gainera, zuzenketa eskean bertan beste aurrekontu kontzeptu batzuetan zenbateko berdineko beherakada bat proposatzen bada.

8.– Sarreren beherapen bat suposatzen duen Aurrekontuen proiektuari buruzko zuzenketa eske orok bere tramitaziorako Foru Aldundiaren adostasuna beharko du. Foru Aldundiak, mota honetako zuzenketa eskea Mahaiak bidaltzen duen egunetik hasita lau eguneko epean gehienez ere, Biltzar Nagusiei bere iritzia adieraziko dio Biltzar Nagusietako Mahaiari.

9.– Batzordeburuak eta Biltzarretako Lehendakariak, Aurrenkontuaren egiturari gehien egokitzen zaion eran eztabaidak eta bozketak agindu ahal izango dituzte.

132 bis artikulua

1.– Behin zuzenketa eskeak kalifikatu eta tramitera onartuak izan ondoren, Biltzar Nagusien Osoko Bilkurak, aurreko artikuluaren 5. idazatiak aipatzen dituen guztirakoei buruz eztabaidatu eta erabakiko ditu.

Osoko Bilkura honetan sarrera eta gastu guztien behin betiko zenbatekoak finkaturik geldituko dira.

2.– Jarraian Batzordeak, arautzeko ahalmen osoarekin gainontzeko zuzenketa eskeak eztabaidatuko ditu.

Batzordeko bozketan botu ponderatua erabiliko da.

.3.– Batzordearen onarpen erabakia, hurrengo Osoko Bilkurara eraman beharko da, bertan berretsia izan dadin

132 ter artikulua

Arabako Luralde Historikoaren aurrekontuak behin onartuta, Foru Aldundiak, aurrekontu ekitaldi berari dagozkion gastu publikoaren gehikuntza edo sarreren murrizpena suposatzen duten arau proiektuak aurkez ditzake.

Gastuen gehikuntza edo sarreren murrizpena suposatzen duten proiektuari eta proposamenei buruzko zuzenketa eskeak Araudi honen 112. atalean ohartemandakoarekin bat tramitatuko dira.

132 kuar artikulua

Atalburu honen xedapenak bete beharko dira, Biltzar Nagusiek onartuak izan beharra duten Erakunde publikoen aurrekontuak tramitatu eta onartzeko.

VII. IDAZPURURA

BILTZAR NAGUSIEK FORU ALDUNDIA KONTROLATZEA

I. ATALA.- Diputatu Nagusiaren izendapena

133. Artikulua

1.– Biltzar Nagusiak berritzen diren bakoitzean eta Foru Legearen arabera Diputatu Nagusia hautatu beharra dagoen beste guztietan, Biltzarretako Lehendakariak Mahaiari eta Bozeramaile Batzarrari entzun ondoren, Diputatu Nagusia aukeratzeko Osoko Bilkura egingo den eguna zehaztuko du.

2.– Biltzarrean ordezkatuta dauden talde politikoek, bakoitzak bere biltzarkide taldearen bidez, hautagaiak aurkeztuko dizkiote Biltzarretako Mahaiari, Osoko Bilkura egin baino 72 ordu lehenago gutxienez.

3.– Bilkura hasi, idazkarietako batek aurkeztutako hautagaien izenak irakurriz hasiko da. Ondoren, hautagaiok, gehienez 60 minutuz, eratu nahi luketen gobernu egitasmoaren xede nagusiak agertuko dituzte.

4.– Gero Biltzarkide talde bakoitzaren izenean kide batek esku hartuko du, bakoitzak hogeitamar minutuz gehienera.

5.– Aurkeztutako hautagaiek taldeen izenean esku hartzen duten kideei erantzun ahal izango diete, bakoitzak hogeitamar minutuz gehienera. Taldeen izenekoek hamar minutuko erantzuna egiteko eskubidea izango dute. Ondoren, bilkura eten egingo da, Mahaiak bozketa egiteko ordua jarriaz.

.134. Artikulua

1.– Bilkurari birrekin, eta Bozketa egingo da.

2.– Diputatu Nagusiaren izendapenerako, lehenengo bozketa gutxienez legezko biltzarkide kopuruaren erabateko gehiengoaren botuak eta hurrengo bozketan gehiengo soilarenak lortu beharko dira. Helburu honetarako, abstentzioak ez dira kontatuko. (Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

3.– Aurreko zatian aipatzen den bozketan berdinketa sortzen bada, Biltzar Nagusietarako hauteskundeetan boto gehiengoa lortu zuen talde politiko edo koalizioaren hautagaia izendatuko da Diputatu Nagusi.

4.– Ondoren hautaturiko Diputatu Nagusia, Biltzar Nagusietako Lehendakariaren aurrean bere karguaren jabe egingo da ohitura zaharreko erara zin edo hitz ematen duelarik, honako hitzak esanaz: «Juro o prometo defender los Fueros, buenos usos y costumbres de Alava, signo de autogobierno y de libertad, en aumento de la Justicia» «Arabako Foru eta Ohitura zahar eta onak, burujabetzaren eta askatasunaren ikur direnak, Justiziaren alde gordeko ditudala zin egiten dut / hitz ematen dut».

135. Artikulua

Biltzarrak Lehendakaria izendatzen ez duen bitartean, gai zerrendan ezingo da beste arazorik sartu, Biltzarretako Mahaiak eta Bozeramaile Batzarrak ohiko ez bestekotzat eta presa larrikotzat jotako arrazoiek besterik eskatzen dutenean salbu.

II. ATALA.- Politika orokorrari buruzko eztabaidak

136. Artikulua

1.– Arabako Lurralde Historikoaren Antolaketa Instituzionalari buruzko Foru Arauaren 33. atalean aipatzen den Foru Aldundiaren politika orokorrari buruzko eztabaida 65.2. atalean aurrikusitako azaroko tradiziozko bilkuran egingo da. (Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

2.– Eztabaidari Diputatu Nagusiak esku hartuz ekingo zaio; ondoren, Biltzarretako Lehendakariak bilkura hogeita lau ordu baino gehiagokoa izango ez den aldi baterako geldiarazi ahal izango du. Hori eginez edo aldi hori igaro ondoren, biltzarkide talde bakoitzaren izeneko batek esku hartuko du hogeitamar minutuz gehienera.

3.– Foru Aldundiko kideek eskatu adina aldiz esku hartu ahal izango dute. Taldeen ordezkariei banaka erantzuten dietenean, horiek hamar minututan erantzuteko eskubide izango dute.

.Foru Aldundiko kideek taldeen ordezkariei batera erantzuten badiete, talde bakoitzekoak hamar minutuz ihardesteko eskubidea izango du, bai eta horri erantzuteko eskubidea izango du Foru Aldundiak, eta horrela bukatuko da eztabaida.

4.– Eztabaida bukatu ondoren, eta inolako bozketarik gabe, Lehendakariak Bilkura bukatutzat joko du.

137. Artikulua

1.– Halaber, Foru Aldundiak eskatu edo Mahaiak, hiru biltzarkide talderen edo biltzarkideen herenaren ekimenez, Bozeramaile Batzarrarekin elkar hartuta erabakitzen duenean ere, egin ahal izango dira Foru Aldundiaren politika jardunari buruzko orotariko eztabaidak.

2.– Eztabaida bukatu ondoren, hogeitamar minutuko aldia hasiko da biltzarkide taldeek Mahaiari erabaki proposamenak aurkeztu ahal izateko. Mahaiak eztabaidaren gai den arazoari egokitu eta bere baitan Foru Aldundiarekiko konfiantza edo zentsura moziorik ez daramatenak onartuko ditu.

3.– Onartutako proposamenen defentsa gehienezko hamar minutuz egin ahal izango da. Bakoitzaren defentsaren ondoren, Biltzarretako Lehendakariak iraupen berdineko aurkako txanda eman ahal izango du.

4.– Eztabaida bukatu ondoren, Biltzarretako Lehendakariak proposamenak bozketara jarriko ditu, aurkeztu diren hurrenkera berean.

III. ATALA.- Azalpen eske eta galderak

1. Saila.– Azalpen eskeak

138. Artikulua

Biltzarkideek beren taldeen bidez Foru Aldundiari eta foru diputatu bakoitzari azalpen eskeak egin ahal izango dizkiete.

139. Artikulua

1.– Azalpen eskeak idatziz aurkeztu behar dira Biltzarreko Mahaiaren aurrean eta Exekutiboak bere jokabide politikoaren jakineko alderdi batzuetan dituen zioei edo xedeei buruzkoak izango dira.

2.– Mahaiak, aurkeztutako idazkiak aurreko atalean jartzen diren baldintzak betetzen al dituen egiaztatuko du. Ezezkotan, idazkia galdera bailitzan tramitatzea aginduko du.

.3.– Azalpen eskeak Foru Aldundiari Biltzarretako lehendakariaren bidez helaraziko zaizkio, argitaratzearen kaltetan gabe.

4.– Mahaiak ontzat emango du idazkien tramitazioa berez eragotziko luketen forma hutseko akatsak konpontzea.

140. Artikulua

1.– Azalpen eskea argiratu eta hamabost egun igaro ondoren, Osoko Bilkurako Gai Zerrendan sartuko da.

2.– Azalpen eskeak Gai Zerrendan sartzeko orduan, lehentasuna emango zaie dagokion batzarraldian bost biltzarkideko edo haren zatiki bakoitzeko azalpen eske bat egitetik ateratzen den kopurua agortu ez duten biltzarkide taldeen azalpen eskeei. Irizpide horren kaltetan gabe, aurkezpenaren lehentasunarena erabiliko da.

3.– Batzarraldi bat bukatu ondoren, azterkizun gelditutako azalpen eskeak batzarraldi-arteko aldian erantzuna idatziz eman beharreko galdera gisa tramitatuko dira.

Esandako arau hori ez da erabiliko baldin eta ekimena izenpetzen duenak edo dutenak berresten badute, bilkuraldia bukatu baino lehen, delako ekimen hori azalpen eskea dela; hori gertatuz gero, hurrengo batzarraldiko lehenengo Osoko Bilkuran tramitatzeko aurreko ataletan jarritako arauei jarraituko zaie.

141. Artikulua

Azalpen eskeak Osoko Bilkuraren aurrean burutuko dira, azalpen eskatzailearen adierazpen txanda batez, Foru Aldundiaren erantzunaz, eta bakoitzari ihardesteko txanda bana emanez. Lehenengo hitzaldiek ezingo dute hamar minututik gorakoak izan, ez eta ihardespenak bost minutu baino luzeagoak ere.

142. Artikulua

1.– Edozein azalpen eskek Biltzarrek beren jarrera adierazteko Mozioa bat ekar dezake.

2.– Azalpen eskatzaileak bere taldearen bidez edo taldeak berak azalpen eskea Osoko Bilkuran egin eta ondorengo berrogeita zortzi orduren barruan aurkeztu beharko du aurreko puntuan aipatzen den Mozioa. Mozio hori Mahaiak onartu ondoren, hurrengo Osoko Bilkurako gai zerrendan sartuko da, Bilkura hasi baino sei ordu lehenagorarte zuzenketa eskeak aurkeztu daitezkeela. Mozioa azalpen eskeari egokitzen bazaio onartuko du Mahaiak.

3.– Azalpen eskeak eragindako eztabaida eta bozketa, Araudi honen I. ATALAren VIII. atalean ezarritakoaren arabera egingo dira.

.143. Artikulua

Bilkura bereko gai zerrendan ezingo da biltzarkide talde bakoitzeko bi azalpen esketik gora sartu.

2. Saila.– Galderak

144. Artikulua

Biltzarkideek galderak egin ahal izango dizkiete Foru Aldundiari eta diputatu bakoitzari.

145. Artikulua

1.– Galderak idatzita aurkeztu behar zaizkio Biltzarretako Mahaiari. Hitzezko erantzuna nahi bada, idazkiak ezingo du gai bakar bati buruzkoa baino izan, bere sailean eta hertsi-hertsiki gertakari bati, egoera bati edo argibide bati buruzko galdera eginez, Foru Aldundia arazo bati buruz neurriren bat hartzeari buruzkoa, edo Foru Aldundia Biltzarrei zerbaiti buruzko agiripaperen bat bidali edo argibideak emateari buruzkoa.

2.– Ez da onartuko egiten duenaren interes hutsekoa den galderarik.

3.– Mahaiak idazkiak artikulu honetan jarritako baldintzak betetzen al dituen egiaztatu eta baiezkotan berehala Foru Aldundiari eskuetaratu dakiola aginduko du.

146. Artikulua

Zehaztapenik ezean, galdera egiten duenak idatzizko erantzuna nahi duela ulertuko da, eta hitzezko erantzuna nahi dela zehaztu ez bada, erantzun hori dagokion Batzordean ematekotzat joko da.

147. Artikulua

1.– Horiekiko erantzuna Osoko Bilkuran ematea nahi dene galderak deia iragarri baino zortzi egun lehenago aurkeztu behar dira.

2.– Galderak gai zerrendan sartuko dira, batzarraldi bereko osoko bilkuretan oraindik Erantzun eskerik egin gabeko biltzarkideek aurkeztutakoei lehentasuna emanez. Irizpide horren kaltetan gabe, Lehendakariak, Bozeramaile Batzarrarekin bat datorrela, Osoko Bilkura bakoitzeko gai zerrendan sartuko diren galderen kopurua eta talde bakoitzeko biltzarkideen arteko banaketa irizpideak ezarriko ditu.

3.– Biltzarkideak bere galdera huts-hutsean egin ondoren, Foru Aldundiak erantzungo du. Gero biltzarkideak esku hartu ahal izango du ihardesteko edo galdera berritzeko, eta Foru Aldundiak berriz esku hartu ondoren, eztabaida bukatuta geldituko da. Esku hartzeko denbora Lehendakariak banatuko du esku hartzaileen artean, galdera batentzako denbora behin ere bost minututik gorakoa ezin izan daitekeela. Esku hartze batentzako denbora bukatu ondoren, Lehendakariak, besterik gabe, ondoren esku hartu behar duenari hizpidea emango dio, edo hurrengo gaira igaroko da.

4.– Foru Aldundiak behingorako eta galdera bakoitzari buruz, hurrengo Osoko Bilkurako gai zerrendarako atzeratzeko eskea egin ahal izango du. Horrelakoetan ez beste guztietan, aurkeztu bai baina gai zerrendan sartu gabeko galderak, eta sartu bai, baina tramitatu gabeak, hurrengo Osoko Bilkurarako eutsi nahi bazaie, berriztu egin beharko dira.

148. Artikulua

Aparteko izaeraz eta presakoa izateagatik, Biltzarreko Lehendakariak, Bozeramaile Batzarrarekin elkar hartuta, eta Foru Aldundiari entzun ondoren, aurreko artikuluan eskatzen den aintzinatasunik gabe aurkeztutako galdera Osoko Bilkurako gai zerrendan sar dadila erabaki ahal izango du.

Horren kaltetan gabe eta nolanahi ere, galdera Osoko Bilkura hori hasi baino berrogeita zortzi ordu lehenago aurkeztu behar da.

Presako galderek, holakotzat kalifikatu ondoren, esandako Osoko Bilkuran egon daitezen beste guztiekiko erabateko lehentasuna izango dute.

149. Artikulua

1.– Batzordean hitzez erantzutea nahi diren galderak Foru Aldundiari jakinarazi eta zazpi egun igaro ondoren, gai zerrendan sartzeko moduan egongo dira.

2.– Galdera horiek 147garren artikuluan agindutakoaren arabera tramitatuko dira, erantzuna emateko foru diputatuek zuzendari nagusien laguntzaz ager daitezkeelarik, baina tramitazio osoak ezin du 20 minututik gorakoa izan.

3..- Batzarraldi bat bukatutakoan, erantzuteke gelditutako galderak batzarraldi-arteko aldian idatziz erantzutekoak bailiran tramitatuko dira.

150. Artikulua

1.– Galderei buruzko idatzizko erantzunak Foru Aldundiari jakinarazi eta hogei egunen barruan egin behar dira.

2.– Foru Aldundiak erantzuna epe horren barruan bidaltzen ez badu, Lehendakariak, galdera egin duenak eskatuta, dagokion batzordearen hurrengo bilerako gai zerrendan sar dadila aginduko du; hor hitzezko galdera gisa erabiliko da, Foru Aldundiari erabaki horren berri emanez.

.3. Saila.– Amankomuneko arauak

151. Artikulua

1.– Biltzarretako Mahaiak badu eskurik, gai zerrendan gai bati berari buruzkoak edo lotuta dauden gaiei buruzkoak diren azalpen eske edo galderak elkarri erantsi eta batera eztabaidatu daitezela agintzeko.

2.– Mahaiak, Bozeramaile Batzarrari entzun ondoren, tramitera ez onartzeko modukotzat jo ahal izango ditu batzarraldi berean aztertutako beste azalpen eske, galdera edo legez besteko proposamenen bat errepikatzen duten azalpen eske edo galderak.

IV. ATALA.- Konfiantza eskea eta zentsura mozioa

1. Saila.– Konfiantza eskea

152. Artikulua

1.– Diputatu Nagusiak Biltzar Nagusien aurrean konfiantza eskea aurkeztu nahi duenean, Foru Araudiari jarraituz, idazki arrazoituaz aurkeztuko dio Biltzar Nagusien Mahaiari, foru diputatuen kontseiluaren dagokion egiaztagiriaz.

2.– Mahaiak, idazkia tramitera onartu ondoren, Bozeramaile Batzarra jakitun jarri eta Osoko Bilkurarako deia egingo du.

3.– Honako hauek izango dira eztabaidarako arauak:

a) Diputatu Nagusiak, denbora mugarik gabe, Osoko Bilkuraren aurrera dakarren konfiantza eskea azalduko du.

b) Hitzaldi hori bukatu ondoren, Biltzarretakoko Lehendakariak batzarra hogeita lau orduz gehienez geldiaraztea erabaki ahal izango du. Erabaki hori hartu ezik edo esandako aldi hori igaro ondoren, biltzarkide talde bakoitzaren izeneko batek esku hartuko du, hogeitamar minutuz gehienera.

c) Diputatu Nagusiak eta foru diputatuek eskatutako aldioro hitz egin ahal izango dute. Taldeen izenekoei banaka erantzuten dietenean, horiek hamar minutuko ihardespena egiteko eskubidea izango dute. Taldeen izenekoei batera erantzuten dietenean, talde bakoitzak hamar minutuko ihardespena egiteko eskubidea izango du.

4.– Eztabaida bukatu ondoren, konfiantza eskea bozketara jarriko da.

5.– Konfiantza emantzat joko da, emandako botoen gehiengo soila atertzen badu.

.6.– Biltzarrak Diputatu Nagusiari bere konfiantza ukatzen badio, horrek bere tokia utzi eta beste Diputatu Nagusi bat izendatuko da, Araudi honen 133garren artikuluak eta ondorengoek eta Arabako Lurralde Historikoaren Jarduera Instituzionalari buruzko Foru Araudiak diotenaren arabera.

2. Saila.– Zentsura Mozioa

153. Artikulua

1.– Biltzar Nagusiek zentsura mozioa onartuz eska diezaiokete Foru Aldundiari bere politikarekiko erantzukizuna, zeinek gutxienez 15 biltzarkidek eskatu eta Diputatu Nagusitarako hautagai bat aurkeztu behar baitute.

2.– Zentsura mozioa aurkeztu eta gero, Mahaiak, arauturiko baldintzak betetzen dituela oharturik, tramitera onartuko du, bere aurkezpenaren berri Diputatu Nagusiari eta biltzarkide taldeetako bozeramaileei emanez.

3.– Zentsura mozioa ezin daiteke bozkatu aurkeztu zenetik bost egun baino lehen.

4.– Zentsura mozioa aurkeztu eta hurrengo bi eguneko epearen barruan, horien ordezko beste mozioak aurkeztu ahal izango dira; eta zentsura mozioaren antzeko tramitazioari jarraituko zaio.

5.– Zentsura mozioak eta, halakorik egonez gero, haren alternatibak onar daitezen, biltzarkideen erabateko boto gehiengoa beharko da.

6.– Zentsura mozioa onartzeak Diputatu Nagusiaren kargu uztea eragingo du.

7.– Biltzarkideen erabateko boto gehiengoaz onartzen ez bada, bere izenpetzaileek ezin izango dute beste sei hilabete pasatu arte besterik aurkeztu.

154. Artikulua

1.– Eztabaida Zentsura Mozioaren defentsarekin hasiko da; defentsa, mozioa izenpetzen duten biltzarkideetako batek egingo du, hirurogei minutuz gehienez. Ondoren, eta denbora berdinean, mozioan Diputatu Nagusia izateko proposatzen den hautagaiak esku hartu ahal izango du, gauzatzeko asmoa duen programa politikoa azaltzeko. (Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

2.– Esandako esku hartze horiek bukatu ondoren, Biltzarretako Lehendakariak batzarra hogeita lau ordu baino gehiago gabeko aldirako geldiaraztea erabaki ahal izango du. Epe hori bukatu ondoren, eskatzen duten biltzarkide talde bakoitzaren izeneko batek esku hartu ahal izango du, gehienez ere hogeitamar minutuko aldian. Esku hartzaile guztiek hamar minutuko ihardespen txanda baterako eskubidea dute.

.3.– Zentsura mozio bat baino gehiago aurkeztu badira, Biltzarretako Lehendakariak, Mahaiari eta Bozeramaile Batzarrari entzun ondoren, gai zerrendan sartutako guztiak batera eztabaida daitezela agindu ahal izango du, baina banaka jarriko dira bozketara, aurkezpenaren araberako hurrenkeraz.

4.– Zentsura mozio bat onartuz gero, aurkeztutako gainontzekoak ez dira bozketatuko.

5.– Biltzarrek zentsura mozio bat onartzen badute, Diputatu Nagusiak bere kargua utzi eta zentsura mozioan sarturiko lehendakarigaia Batzarrak hautatutzat joko da.

155. Artikulua

Diputatu baten zuzeneko erantzukizuna, bere ardurako gaietan, zentsura mozio bat hartuz galdatuko zaio, Lurralde Historikoaren Antolaketa Instituzionalean ezarritakoarekin bat. Delako Mozioa 153. eta 154. artikuluetan ezarritako moduan burutuko da, eta ez da bidezko izango hautagai proposamena ez eta hautabidezko mozio baten aurkezpena ere. (Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

VIII. IDAZPURUA

MOZIOAK, FORU ALDUNDIAREN KOMUNIKAZIOAK

ETA ARGIBIDE SAIOAK

I. ATALA.- Mozioak

156. Artikulua

1.– Edozein biltzarkide taldek aurkez ditzake mozioak, honako helburu hauekin:

a) Foru Aldundiak bere eskumenekoak diren gaiei buruzko proposamenak bidal diezaizkien Biltzar Nagusiei.

b) Gai jakin bati buruz Biltzar Nagusiek eztabaidatu eta erabakiak har ditzaten.

2.– Mozioak idatziz aurkeztu beharko zaizkio Biltzarretako Mahaiari, onargarri al diren erabaki eta, hala behar izanez gero, argitara daitezela agindu, eta proposamenaren gaiaren garrantziari begira, Osoko Bilkuran edo dagokion batzordean tramita dadila agindu dezan.

3.– Mozioa argitaratu ondoren, zazpi eguneko epea hasiko da eta, horren barruan, biltzarkide taldeek beren emendakin edo zuzenketa eskeak aurkeztu ahal izango dituzte.

.157. Artikulua

Egiten dituen taldeek eskatuta Mahaiak premiazko tramitaziokotzat jotzen dituen mozioekin Araudi honetan presako galderentzat ohartemandako arauak izango dira erabilgarri. Zuzenketa eskeak aurkezteko epea mozio horiek eztabaidatuko diren bilera hasi baino sei ordu lehenago bukatuko da.

158. Artikulua

1.– Osoko Bilkuraren edo batzordearen gai zerrendan sartutako mozioa eztabaidagai jarriko da, honako hauek esku hartu ahal izango dutelarik: mozioa egindako taldearen ondoren, zuzenketa eskeak aurkeztu dituen biltzarkide talde bakoitzaren izeneko batek eta, gero zuzenketa eskerik egin gabekoek. Esku hartze horiek bukatu ondoren, proposamena egin duenak onartutako zuzenketa eske eta guzti, bozketatu egingo da.

2.– Batzordeburuak edo Biltzarretako Lehendakariak eztabaidarako, gai berari buruzkoak edo elkarri lotutakoak diren mozioak elkarri erantsi ahal izango ditu.

159. Artikulua

Aurreko 158garren artikuluaren 1. zatian agintzen diren bozketak egiteko, zuzenketa eskea zerbait gehitzea proposatzekoa izanez gero, proposamen nagusia baino lehen bozkatuko da; zerbait kentzeko proposamena badakar, zatiari eutsi ala ez bozkatuko da; ordezkatzeko proposamena egiten badu, zuzenketa eskeak ordezkatu nahi lukeen zatia bozkatuko da; zati horri eusten bazaio, zuzenketa eskea baztertuta geldituko da; zatia kentzen bada, zuzenketa eskea bozkatuko da.

II. ATALA.- Foru Aldundiaren komunikazioak

160. Artikulua

Foru Aldundiaren komunikazioei buruz batzordeetan edo Plenoan egiten diren eztabaidak ondorengo prozedurara egokituko dira:

Lehenengoa. Foru Aldundiak Biltzar Nagusiei Plenoan edo batzordean eztabaidatzeko bidaltzen dien mozioa hartuta, banatuko da eta bataren edo bestearen gai zerrendan sartuko da, Araudiaren 68. artikuluan ezarritakoaren arabera. (Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

Bigarrena. Mozioa eztabaidatu behar den bilera, Diputatu Nagusiak edo esku hartzeko izendatutako foru diputatuak egindako beraren azalpen batekin hasiko da. Esku hartze hori amaiturik, Biltzar Nagusietako Lehendakariak edo, hala egokituz gero, batzordeburuak, bilera bederen ordu betez eteteko aginduko du, bozeramaileek edo biltzarkide taldeek bestela erabaki ezean; ondoren, Lehendakariak argitasunak eskatu, galderak egin edo beste edozein motatako kontsideratzioak adierazi nahi dituzten biltzarkide taldeen ordezkariei emango die hitza. Biltzarkide talde bakoitzak hogei minutu izango ditu, eta denbora horretan taldeko biltzarkide batek nahiz gehiagok hitz egin ahal izango dute.

(Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

Hirugarrena. Foru Aldundiak banaka, batean nahiz gaiaren arabera elkarri erantsita erantzun ahal izango die agertutako arazoei.

Laugarrena. Biltzarkide taldeek egoki deritzen mozioak egiteko ihardetsi ahal izango dute. Horretarako, biltzarkide talde bakoitzak hamar minutu izango ditu.

Bostgarrena. Aurreko zatien gai den eztabaida bukatu ondoren, hogeita hamar minutuko epea hasiko da eta, horrek dirauen artean, biltzarkideek, edo hala egokituz gero, eztabaida izan den batzordeko kideek eztabaidaren gai izandakoari buruzko erabaki proposamenak aurkeztu ahal izango dizkiote dagokion Mahaiari.

Seigarrena. Proposamen bakoitza gehienez hamar minutuz defendatu ahal izango da. Aldeko txanda bakoitzaren ondoren, Lehendakariak denbora bereko aurkako bat eman ahal izango du.

Zazpigarrena. Erabaki proposamenak, aurreko arauan esandako esku hartze guztiak bukatu ondoren, aurkezpenaren araberako hurrenkeran bozkatuko dira.

161. Artikulua

Onartzen diren mozio eta xedapenak, Arabako Lurralde Historiakoaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, eta hala behar denean, Biltzar Nagusietako Lehendakariak berehala Foru Aldundiari edo dagokion erakundeari berri emango dio.

III. ATALA.- Batzordeetan foru diputatuek argibideak emateko diren bilkurak

162. Artikulua

1.– Beraiek hala eskaturik, foru diputatuek Biltzarretako Mahaiak izendatzen duen batzordearen aurrean aurkez daiteke, bere agintepeko jarduerei buruzko argibideak emateko.

2.– Aipaturiko argibide bilkura hauek, zeinetara foru diputatuek Foru Aldundiko goikarguez lagunduta joan daitezkeen, Foru Diputatuaren azalpen batez hasiko dira. Azalpena eginik, Lehendakaritzak behingoz bilkura etengo du, batzordekideen artean haren azterketa egin ahal dezaten. Bilkurari berriz ekin ondoren, biltzarkide taldeek eta batzordekideek galderak eta oharrak egin ditzakete, foru diputatuak edo bere goikarguek erantzuteko, batzordearen beraren oniritziaz, azken hauen kasuan.

.ALDI BATERAKO ERABAKIAK

LEHENENGOA

Arau hauek indarrean jartzerakoan tramitatzen ari diren arazoak, horietan ohartemandako bideei egokituko zaizkie. Horretarako, Mahaiak beharrezko erabakiak eman eta sor litezkeen jarduera hutsuneak beteko ditu.

BIGARRENA

Araudi hau indarrean sartu eta hilabete barru Bateraezintasun Batzordea eta Araudi eta Barne Gobernu Batzordea eratuko dira.

HIRUGARRENA

Araudi hau indarrean sartu eta hurrengo Osoko Bilkuran, Mahaia eratuko da 6. artikuluan erabakitzen den osakerarekin, horretarako lehendakariordeak hautatzeari ekingo zaiolarik.

LAUGARRENA

Biltzar Nagusietako Mahaiak Aitzin Idazpuruan eta Bostgarren Idazpuruko VII. atalean agintzen dena betearazteko beharrezko neurriak hartuko ditu denbora, esku hartze eta dagozkion gainerako gauzak kontutan harturik.

BOSTGARRENA

Askotariko Taldean sartuta egon eta 27.2. artikuluaren arabera biltzarkide talde propioa eratzeko asmoa duten biltzarkideek oraingo Foru Arau hau indarrean jarri ondoko bost eguneko epean egingo dute, 38.1. artikuluko baldintzak beteaz. (Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak gehitu zaio)

BALIOGABETZE ERABAKIA

Baliogabetuta gelditzen dira Araudi honen aurka, eta batez ere 1983.eko martxoaren 7ko Arabako Lurralde Historikoaren Antolakuntza Instituzionalaren 8.3, 9.1, 10, 11, 25.3 artikuluen eta aldi baterako erabakien aurka dauden arau eta xedapen guztiak.

AZKEN ERABAKIAK

LEHENENGOA

Araudi hau, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamonean sartuko da indarrean. (Abenduaren 21eko 22/1987 Foru Arauak aldatu duena)

BIGARRENA

Araudi honen aldakuntza Foru Araudiaren Proposamenetarako arauen arabera tramitatuko da eta biltzarkideen erabateko gehiengoz onartu beharko da.

.HIRUGARRENA

«Gehiengo soila» eta «erabateko gehiengoa» direlako horiek bileretan presente dauden biltzarkideen araberakoak direla ulertuko da, hurrenez hurren.

euskal legezalea