1839ko urriaren 25eko Legea

1839ko urriaren 25eko Legea

Euskal Herriko Unibertsitatea

1.1839ko urriaren 25eko legea, Euskal probintzien eta Nafarroaren foruak berresten dituena

Isabel II.a Andreak, Jainkoari eta Espainiako Monarkiaren Konstituzioari esker Espainietako Erregina denak eta beraren adingabetasunean haren Ama Gorena Maria Cristina de Borbón Erregina alargunak, Erresumaren Erregina Gobernatzaile gisa:

honako hau ikus eta uler dezakezuen guztioi, jakizue: Gorteek dekretatu eta Guk berretsi egin dugula ondokoa:

1. artikulua: Euskal Probintzien eta Nafarroaren foruak berresten dira, Monarkiaren batasun konstituzionalari kalterik egin gabe.

2. artikulua: Gobernuak, horretarako aukera izan bezain laster, eta aurretik Hiru Euskal Probintziak eta Nafarroa entzunda, aipaturiko foruetan ezinbestez egin behar den aldaketa proposatuko die Gorteei, probintzia haien interesak eska dezakeen bezala eta Nazioaren eta Monarkiaren Konstituzioaren interes orokorrarekin uztartuz.

Bitartean behin-behineko eran erabakiko dira gerta daitezkeen zalantzak eta zailtasunak, azaldu den modu eta adieran, horren berri Gorteei emanez.

Beraz, epaitegi, justizia, buru, gobernadore eta gradu eta maila guztietako gainerako agintari zibil, militar eta elizakoei agintzen diegu honako lege hau bere atal guztietan gorde eta gordearaz, konpliaraz eta betearaz dezatela. (…)

Nik, Erregina Gobernatzaileak. (Erreginaren eskuz sinaturik dago)

Madril, 1838-10-25

euskal legezalea