42006legea(hutsenzuzenket

4/2006 Legea (hutsen zuzenketa)

Eusko Legebiltzarra

4/2006 LEGEA, azaroaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Logopeden Elkargoa sortzeari buruzkoa (Hutsen zuzenketa).

Euskal Autonomia Erkidegoko Logopeden Elkargoa sortzeari buruzko Legearen testuan (2006ko azaroaren 23ko EHAA, 224. zk.), huts material batzuk sumatu direnez, huts horiek zuzentzeari ekin zaio.

– Gaztelaniazko testuan, hau dio: "Ley 4/2006, de 10 de noviembre, de creación del Colegio de Logopedas", eta honako hau esan behar du: "Ley 4/2006, de 10 de noviembre, de creación del Colegio de Logopedas del País Vasco".

– Bigarren xedapen iragankorreko lehen lerrokadaren testua honako hau da:

"Elkargoaren estatutuak argitaratzen direnetik kontatzen hasita hiru hilabeteko epean, elkargoan izena emateko epea zabalduko du batzorde kudeatzaileak, lege honetan xedaturiko eskakizunak betetzen dituzten profesionalek aukera izan dezaten Euskal Autonomia Erkidegoko Logopeden Elkargoan sartzeko, betiere eskakizun horiek betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuta".

– Hirugarren xedapen iragankorreko 1. paragrafoaren testua honako hau da:

"1. Elkargoan izena emateko epea irekitzen denetik kontatzen hasita bederatzi hilabete igarotakoan, batzorde kudeatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko Logopeden Elkargoaren osoko bilkurarako deia egin beharko du, gobernu-organoak osatuko dituzten kideak aukeratzeko".

– Laugarren xedapen iragankorreko 1. paragrafoaren testua honako hau da:

"1. Lege honen 4. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe, salbuespen gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Logopeden Elkargoan sartu ahal izango dira, hala eskatzen baldin badute lege hau indarrean sartu eta ondorengo bi urteetan, bai entzumenaren, fonazioaren eta hizkuntzaren arazoen eremuan gutxienez hiru urteko lanbide-esperientzia duten profesionalak, bai logopediaren eremuko edo entzumenaren, fonazioaren eta hizkuntzaren arazoen eremuko unibertsitate-hedapenerako ikastaro, master edo espezialitateetan gutxienez 500 orduko prestakuntza duten profesionalak, eta betiere bi kasuetan honako titulazio hauetakoren bat badute:

a) Hizkuntzaren eta entzumenaren nahasmenduetako irakasle espezializatuaren titulua, hezkuntzaren arloan eskuduna den ministerioak emandakoa.

b) Hizkuntzaren eta entzumenaren nahasmenduei buruzko espezialitatean eskuratutako diploma, hezkuntzaren arloan eskuduna den ministerioak homologatutakoa.

c) Osasunaren edo Hezkuntzaren Zientzietako unibertsitate-titulua, lizentzia edo diploma".

euskal legezalea