SANTU GUZTIEN EGUNA (Domusantu)
Sarrera agurra
Egunon, guztioi, eta ondo etorri familia-batzar honetara.
Jesusegan sinisten dogun guztiok Haren familia haundia osotzen dogu. Familia honetako asko eta asko, lur honetako ibilaldia amaitu ondoren, Aitaren etxean zoriontsu bizi direla konfiantza dogu. Eleizearentzat "santuak" dira; eta, guztien omenez, jai egiten dogu gaur.
Horregaitik, zeruan ditugun familiako guztiekin alkartuta, ospatu dagigun familiako jai haundi hau.
Abestia “Alkartu danok eta kanta"
Damu-otoitza
Hurreratu gaitezan santutasun guztiaren sortzaile dogun Jaungoiko Aitagana gure pekatuen parkamena eskatuz:
- Jesus Jauna, gure ilunpe guztiak argitzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, mundua barriztatu nahi dozuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Santuen poza eta pekatarien itxaropena zarana. ERRUKI, JAUNA.
EGIN DAGIGUN OTOITZ (Isil unea.)
Jainko ahalguztidun betikoa,
santu guztien aintza egun berean ospatzea emoten deuskuzu;
horrenbeste laguntzaile ditugun ezkero,
emoiguzu ugari, eskatzen deutsugun errukia.
Zure Seme Jesu Kristo... AMEN.
HITZAREN LITURGIA
Apokalipsia liburutik (Ap 7, 2-4. 9-14)
Nik, Joanek, beste aingeru bat kusi neban, sortaldetik igoten. Jaungoiko biziaren silua eukan; eta oihu handiz iragarri eutsen itsasoa eta lurra zigortzeko egozan lau aingeruei, esanez: “Ez zigortu lurrik, ez itsasorik, ez zugatzik, harik eta gure Jaungoikoaren zerbitzariei ezaugarria bekokian ezarri arte”. Eta entzun neban ezaugarridunen zenbakia: ehun eta berrogeta lau mila, Israelgo leinu guztietatik.
Horren ondoren, talde handi bat ikusi neban, inork zenbatu ezin halakoa, enda eta leinu, herri eta hizkuntza guztietakoa, aulkiaren eta Bildotsaren aurrean zutunik, zuriz jantzita, eta palma adarrak eskuetan. Eta oihu handiz hots eginez, honan inoen: “Salbamena, aulkian jesarrita dagoan gure Jaungoikoarena da eta Bildotsarena”.
Aulkiaren, zaharren eta lau bizidunen inguruan egozan aingeru guztiak auspez jausi ziran, aulkiaren aurrean, eta Jaungoikoa gurtu eben, esanez:
“Amen!
Bedeinkapena, aintza eta jakituria,
esker ona eta ospea, ahalmena eta indarra,
gure Jaungoikoarenak dira,
gizaldi eta gizaldietan. Amen!”
Eta zaharretako batek esan eustan: “Nortzuk dira eta nondik datoz zuriz jantzita dagozanok?” Nik erantzun neutson: “Ene, Jauna, Zeuk jakingo dozu!” Harek orduan: “Honeik nekaldi handitik datozenak dira. Bildotsaren odoletan garbitu eta zuritu dabez euren jantziak”.
Erantzun Salmoa : 23. Salmoa
Jaunarena da lurra eta lurra beteten dabenak,
lurbira eta bertan bizi diranak.
Harek emon deutsoz itsasoak oinarri,
eta ibaiak sendogarri. R/.
Holakoak hartuko dau bedeinkapena Jaunagandik,
zuzentasuna salbatzaile dauan Jainkoagandik
hau da Haren bila dabizanen taldea,
Jakoben Jainkoaren bila dabizanena. R/.
San Juan apostoluaren epistolatik (1 Jn 3, 1-3)
Senide maiteok:
Begira zenbaterainoko maitasuna
agertu deuskun Aitak:
Jaungoikoaren seme-alaba izena daroagu,
baita izana ere.
Hara zergaitik munduak ez gaituan ezagutzen:
Jainkoa ere ezagutu ez ebalako.
Senide maiteok, orain Jaungoikoaren seme-alaba gara;
gero izango gareana, oraindino ez da agiri.
Badakigu, Jauna agertu daitenean,
Haren antzeko izango gareana,
dan langoxea ikusiko dogu-ta.
Haregan itxaropen hau daukan guztia
garbitu egiten da, Ha garbia dan lez.
Ebanjelioari sarrerea
Jesusek zoriontsu ikusi nahi gaitu. Eta benetako zoriontasuna lortzeko bidea eskeintzen deusku. Haren berbak entzun aurretik, kantau daigun pozez beterik "Aleluia".
R/. A- le- lu- ia, a- le _ - lu - ia!
V/. Zatoze Nigana nekatuok, lanpetuok;
eta Neuk arinduko zaituet —dino Jaunak—. R/.
† Jesukristoren Ebanjelioa san Mateoren liburutik (Mt 5, 1-12a)
Aldi haretan, jente taldea ikusirik, mendira igo eban Jesusek
eta, jesarri zanean, bere ikasleak inguratu jakozan, eta Berak honan irakasten eutsen:
“Zorionekoak, gogoz behartsu diranak;
eurena dabe-eta zeruetako erreinua.
Zorionekoak, otzanak;
eurak izango dira lurraren jabe.
Zorionekoak, negar egiten dabenak;
poztuak izango dira-eta.
Zorionekoak, zuzentasunaren gose eta egarri diranak;
aseak izango dira-eta.
Zorionekoak, errukitsuak;
eurek ere errukia jadetsiko dabe-eta.
Zorionekoak, bihotzez garbi diranak;
eurek ikusiko dabe Jaungoikoa.
Zorionekoak, bake egileak;
Jaungoikoaren seme-alaba esango jake-eta.
Zorionekoak, zuzenagaitik erasotuak;
eurena da-eta zeruetako erreinua.
Zorionekoak zuok, Nigaitik biraoka eta erasoka erabilten zaituenean, eta, guzurretan, asmatu ahalak esaten dabezanean zuen kontra; poztu zaiteze eta alaitu, handia izango dalako zuen saria zeruetan”.
FEDE AUTORMENA: DANOK: SINISTEN DOT, SINISTEN DOT.
Sinisten dot Jaungoiko Aita ahalguztidun, zeru-lurren egilea.
DANOK: SINISTEN DOT, SINISTEN DOT.
Sinisten dot Haren Seme bakar Jesukristo gure Jauna,
Espiritu Santuaren egitez sortu, eta Andra Maria Birjinagandik jaio zana.
DANOK: SINISTEN DOT, SINISTEN DOT.
Sinisten dot Espiritu Santua, Eliza santu katolikua, santuen alkartasuna,
pekatuen parkamena, haragiaren biztuera eta betiko bizitzea. Amen.
DANOK: SINISTEN DOT, SINISTEN DOT.
HERRI OTOITZA
† Santu guztiak lagun ditugula, jo dagigun Jaungoiko Aitagana, eta zuzendu deioguzan gure eskariak fede haundiz:
—Eleizaren alde: Jaungoikoak zelako maitasuna deutson ikusi dauan ezkero, zabaldu dagian maitasun hori gure gizartean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
—Gaisorik, baztertuta nahiz beste edozelako beharrizanen baten aurkitzen diran guztien alde: Jaungoikoak eskeintzen deuskuzan asetasunaz eta zorionaz jabetu daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
—Familian nahiz herrian hil jakuzan guztien alde: bizitza honetan hartu zituen neke eta lanen ordain lez, izan dagiezan orain betiko atsedena eta bakea. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
—Elizkizun honetan alkartuta gagozan guztion alde eta geure etxekoen alde: Jesusek erakutsi deuskun zorion-bidea ezagutu, onartu eta jarraitu dagigula, gure aurretikoekin batera geu ere zoriontsu izatera heldu gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
† Aita ona, entzun bihotz onez, Santu guztien bidez eta euren Erregina dan Andra Mariaren eskutik aurkeztu deutsuguzan eskari honeik. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
R/. Amen.
ABESTI TXATALA:
Jesus Jauna, gure bake eta adiskidetzaile,
gurutzeaz gorrotoa ezereztu egin zenduan
eta, zeure baketzearen bidez,
guztiok gizaki barri egiten gaituzu:
isur egizu zeure Espiritua
gizadi osoa familia bat bera izan daiten
maitasunean eta batasunean.
V/. Zorionekoak
R/. Zorionekoak, Jauna, zure erreinuko mahaira deituak!
Jesus Jauna, gure bizi eta berbizte,
nekatu eta lanpetuentzat atseden zara Zu:
bakardadearen, sufrimenduaren
edo hondamenaren menpean dagozanak aurkitu zagiezala,
zure erreinuaren pozean guztiok alkarturik,
esker onez goratu zaiguzan.
V/. Zorionekoak
R/. Zorionekoak, Jauna, zure erreinuko mahaira deituak!
Jesus Jauna, gizaki guztien argi eta salbamen,
Zuk dituzu betiko biziaren hitzak
eta Zu zaitugu zorion betera eroango gaituen bidea;
egizu, fedeak argiturik biziaren berba horrek entzun dagiguzan
eta gure bizitzan zintzo bete.
V/. Zorionekoak
R/. Zorionekoak, Jauna, zure erreinuko mahaira deituak!
Jesus Jauna, Zuk heriotza ezereztu
eta bizi barria emoten deuskuzu:
eskerrak emoten deutsuguz,
bizi-egarria ase ahal dagigun
bidea zabaldu eta laguntza emoten deuskuzulako;
egizu, biziera barri batean ibili gaitezala.
V/. Zorionekoak
R/. Zorionekoak, Jauna, zure erreinuko mahaira deituak!
Jaunartzean
JAUNARTZE ONDORENGO OTOITZA
Egin dagigun otoitz (Isilunea)
Jainko Jauna,
santu guztien jaiegun honetan,
Zeu autortzen zaitugu harrigarri,
Zeu bakarrik santu;
eta zure grazia eskatzen deutsugu,
zure maitasun beteaz santu egin gagizuzan.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
AMEN.
DOMU SANTU edo SANTU GUZTIEN JAIA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egunon, guztioi, eta ondo etorri familia-batzar honetara.
Jesusengan sinisten dogun guztiok Haren familia handia osotzen dogu. Familia honetako asko eta asko, lur honetako ibilaldia amaitu ondoren, Aitaren etxean zoriontsu bizi dira. Altaretan ez ditugu ikusten, baina Eleizearentzat "santuak" dira; eta, guztien omenez, jai egiten dogu gaur.
Celebrar la fiesta de Todos los Santos, es alegrarse con el recuerdo de todos aquellos que han llegado al encuentro total con el Señor. Gentes de todos los pueblos y razas, gentes de todos los tiempos han entrado en la Casa del Padre
Horregaitik, zeruan ditugun familiako guztiekin alkartuta, pozez beterik, ospatu dagigun familiako jai handi hau.
"Hau da Jaunak egindako eguna..."
DAMU-OTOITZA
Hurreratu gaitezan gure pekatuak parkatzen dituan eta santutasun guztiaren sortzaile dogun Jaungoiko Aita/Amagana:
- Jesus Jauna, gure ilunpe guztiak argitzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, mundua barriztau nahi dozuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Santuen poza eta pekatarien itxaropena zarana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Apk 7, 2-4. 9-14:
Pozez begiratu deiogun zeruko zoriona lortu dabenen zenbatu ezineko senideen taldeari.
A través de unas imágenes, el libro del Apocalipsis, nos recuerda a los santos que viven con Dios en el cielo.
Erantzun-Salmoa: 23. Salmoa
Gaurko salmo honek, Jauna goratzera gonbidatzen gaitu. Bera haundia bait da eta harrigarriak egin ditu.
Cantemos con gozo, unidos con todos los que gozan en la presencia de Dios.
"Kanta Jaunari, jai honetan, Santu guztien ohoretan".
1 Jn 3, 1-3:
Zailtasunetan eta ezbeharretan murgilduta bizi bagara ere, ez dogu itxaropenik galdu behar. Jaungoikoak maite gaitu eta, egunen baten, bere ederrean ikusiko dogu.
San Juan apóstol, nos recuerda, que somos hijos de Dios; ésto lo viviremos plenamente en el encuentro con Dios en el cielo.
Mt 5, 1-12:
Jesusek zoriontsu ikusi nahi gaitu eta benetako zoriontasuna lortzeko bidea eskeintzen.
Bienaventurados... “santos” seremos si creemos en el evangelio de Cristo, sin arreglos ni componendas con nuestros propios modos de pensar. Dichos quien escucha la Palabra de Jesús y la lleva a la práctica en su vida.
Haren berbak entzun aurretik, kantau daigun pozez beterik "Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
† Senideok: Santu guztiak lagun ditugula, jo dagigun Jaungoiko Aita/Amagana, eta zuzendu deioguzan geure eskariak fede handiz:
—Eleizearen alde: Jaungoikoak zelako maitasuna deutson ikusi dauan ezkero, zabaldu dagiala maitasun hori gure gizartean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
—Geisorik, baztertuta nahiz beste edozelako beharrizanen baten aurkitzen diran guztien alde: Jaungoikoak eskeintzen deuskuzan asetasunaz eta zorionaz jabetu daitezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
—Para que el ejemplo de todos los santos, canonizados o no; que lucharon en la vida por ser fieles al mensaje de Jesús nos sirva de empuje para vivir según las bienaventuranzas ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
—Por todos los aquí reunidos: para que sea visible la actividad de nuestra fe, el esfuerzo de nuestra caridad y el aguante de nuestra esperanza. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
† Aita ona, entzun bihotz onez, Santu guztien bidez eta euren Erregina dan Andra Mariaren bitartez aurkeztu deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
AZKEN AGURRA
Santu guztien jaia, alkarrekin fede berean ospatu dogunok, ahalegindu gaitezela fedez bizi izaten eta gure ingurukoak zoriontsu egiten.
Los santos pasaron por la vida haciendo el bien en su derredor, amando a Dios y a todos los hermanos desde la fe en Jesús. Ellos, ya son los bienaventurados que aceptaron vivir el espíritu de la bienaventuranzas que predicó Jesús en el Sermón del Monte. Que su visión nos ayude a todos a seguir sus huellas. "Zoriontsuak...
ORACIÓN COLECTA:
Señor, Dios de la vida que la das incluso a los que mueren, recordamos con cariño a quienes vivieron dejándonos un mundo mejor con su testimonio humano y religioso. Haznos testigos de tu resurrección en este mundo que no cree mucho más allá de sus horizontes materiales.
---------------------------------------------------------
ORACIÓN SOBRE LAS OFRENDAS:
La realidad material tiene una dimensión invisible que está llena de significado y esperanza. Al ofrecerte el pan y el vino queremos ofrecerte nuestro entrenamiento para que prepares nuestros ojos a ver el interior de la realidad y descubrir en el pan el anhelo de la humanidad y en el vino la añoranza
de la alegría que encontramos en ti.
---------------------------------------------------------
PREFACIO:
Con toda naturalidad te damos gracias. Es la actitud que distingue a quienes sabemos que eres nuestro Padre. Es la respuesta al amor que nos tienes y a todo lo que haces por nosotros. Al mundo que nos entregaste sin acabar y a la responsabilidad de ser libres para organizar el mundo y la convivencia de acuerdo a las necesidades humanas.
Te damos gracias, también, por tantas personas que hemos conocido y han aportado su granito de arena a nuestra formación, a nuestro crecimiento personal y a sensibilizarnos en el compromiso y en la esperanza.
Pero especialmente te damos gracias por Jesús, tu Palabra, tu Enviado para darnos a experimentar tu perdón en forma de gracia, alegría y esperanza. Él nos sigue convocando a la tarea de hacer más humano el mundo que habitamos y nos sigue alimentado de ánimo para que las dificultades no nos derrumben. Su compromiso hasta la muerte es para nosotros el modelo de esfuerzo solidario que transformará nuestro corazón y nuestras estructuras.
---------------------------------------------------------
ORACIÓN DESPUÉS DE LA COMUNIÓN:
En esta reunión que hacemos memoria de nuestros santos familiares, amigos, cercanos, sentimos la proximidad de una experiencia religiosa hecha a nuestra medida en esta historia humana. Ayúdanos a unir nuestros anhelos humanos de un mundo mejor con tu voluntad de felicidad y alegría para todos nosotros y para quienes se fueron.