uz12a_lggk

Urtean zeharreko XII. asteko domekea /A

Sarrera-oharra

Senideok: ondo etorri Urtean Zeharreko XII. domeka honetako Liturgia ospatzera. Ea Jainkoaganako uste ona bizten deuskun, gure makaltasunen lotsea eta bildurrak kentzen deuskuzan, eta gure lehen arduretatik ataraten gaitun, erreinuaren gauzatzeaz arduratu ahal izan gaitezan oso-osoan. Ikasi daigun, ba, gure eguneroko bizitzan non eta zelan izan geintekezan erreinuko langile, erreinuaren eraikitzaile. Sartu gaitezan jai giroan, abestuz.

Sarrera-abestia

GOAZEN ALKARTURIK

biztuta fedea

argitan zabalik

maitasun bidea.

1 Entzun dezagun apaltasunez

entzun dezagun Jaunaren hitza

Bere hitzetan gure egia

gure indarra gure bizia.

2 Gurekin dogu maisu ta lagun

gurekin dogu, gurekin, Jauna!

Egin dezagun zuzentasunez

ta maitasunez bere esana!

Abadearen agurra

† Bere ikasle izateko deitu gaituan / eta, Jainko maitasunaz maite izanik, /

gugan uste ona dauan Jauna // izan bedi zuekin. # ETA ZURE ESPIRITUAREKIN.

Damu-otoitza

† Zenbat arduratzen garan gure osasunaz eta gauzak ondo joan dakiguzala eskatzeaz; eta, behar bada, zein gitxi testigu izateaz. Damutu gaitezan.

—Jesus Jauna, Aitaren nahia baino bilatzen ez dozuna, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, Jainkoaren erreinua gauzatzeaz arduratzen zarana, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, gure lehen arduretatik askatzen eta jasoten gaituzuna, erruki, Jauna.

1. Irakurgaiari

Profetearen lana ez da batere samurra. Lehenengo ta behin Jainkoaren esanetara jarri behar dau eta gero erosotasunean jarraitu gura dauan herriari adore emon. Bere larritasunetik, uste ona Jainkoagan jartera gonbidatuko dau.

Erantzun salmoa

R/. Hain onbera zara-eta, entzun nagizu, Jauna.

2. Irakurgaiari

Gaur egun onartezin egiten jakun Paulo apostoluaren testu honetan, bigarren zatia azpimarratu daigun: gure txikikeria, mugak eta ezinak ez dira ezer Jainkoak bere Semeagan erakusten deuskun maitasunaren aurrean.

Ebanjelioari

Gure bizikerea Jesusen jarraitzaile lez ez da erreza izango, erosoa eta erasorik bakoa; baina ez da jazoko Jainkoak gura ez dauanik. Egin deiogun harrerea Jesusen irakatsiari Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Jesusek gaur egun behar dauzan ikasleak izateko, zuzendu gaitezan Jainkoagana, eskale:

—Elizearen alde: ez deieen bildur izan heriotzara eroan bai, baina bizitzea ezin ezabatu daikeenei, eten barik iragarriz Barri Ona, egin daigun otoitz.

—Ebanjelizatzaileen alde; hezitzaileen alde; gurasoen alde: euren hezkuntza lanetan Jesus izan daien maisu eta gidari, egin daigun otoitz.

—Onaren lepotik barre egiten, edo ha aurrean erabilten diharduenak bestea errespetatzera heldu daitezan, zintzoak eta onak euren ezkutu-lekuetatik urten daien, egin daigun otoitz.

—Oporretan-eta diranek errespetuz begiratu deieen besteei, eta Natura zaintzen eta maitatzen ahalegindu daitezan, neurritasuna bultzatuz, egin daigun otoitz.

† Zeure esku gaukazuzan Jainko Jauna: uxatu gure bildurrak, gugan zeuganako uste osoa ezarriz. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzerako

EMOIGUZU, JAUNA,

ogia jateko

bizitza-indarra zuri

jarraitzeko. (bis)

1 Jesus zeu zaitugu bideko janari

gure bizitza osoan arnas eta argi.

2 Emoiguzu, Jauna, bizitza indarra

lagunak maitatzeko bihotzeko garra.

3 Zu jatean emon poztasun gogoa

hobeak izateko gurari sendoa.

OHARRAK