uz06a_lggk-17

Urtean zeharreko VI. asteko domeka /A

Sarrera-oharra

Ondo etorri, senideok, urtean zeharreko 6. (seigarren) domeka honetako liturgia ospatzera: geure bizikereaz topo egiten lagunduko deusku; gure jarrera batzuk kritikatu eta gaitzetsiko; baina, batez ere, Jesusen jarraitzaile zintzoagoak izatera bultzatuko gaitu. Horretarako, goiko jakituria behar dogula entzungo dogu. Eta ebanjelioak Goiko Jakituria hori eguneroko bizitzan gauzatzera eroango gaitu. Zabaldu deiogun barrua Jainkoaren hitzari, bera izan daiten eta ez ohikeria, gidatuko gaituana.

Sarrera-abestia

Aita baten semeok,

sinismen bakar bat dogunok,

anai artean batu garanok,

kantuz gatoz,

kantuz zugana, Jauna.

Seme gara, bai, baina

seme izaten ba ete dakigu?

Anai gara, bai, baina

anai izaten ba ete dakigu?

Seme izatera, anai izatera, Jauna,

heldu nahi dogu.

Abadearen agurra

† Aitaren eta Semearen…

† Bere Jakituriaz jantzi / eta gure ohikerietatik atara geinkezan

Jainkoaren grazia eta bakea / izan bediz zuekin. # —ETA ZURE ESPIRITUAREKIN.

Damu otoitza

Geureari baino begiratzen ez jakiteak, sarritan pekatua bera ere estaldu egiten deusku, legezale bihurtzen gaitu eta besteak epaitu eta gaitzetsiazo. Hartu daigun babes Jesus Jaunaren errukian:

—Jesus Jauna, Legea ezabatzera ez, ha bere betera eroatera baino garoazuzana, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, gizonezkoa eta andrazkoa duintasun maila bardinean hartzen dozuzana, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, senidea eta ingurua errespetatuazoten deuskuzuna, erruki, Jauna.

Lehenengo Irakurgaiari

Gauzak ondo ez joakuzanean badakigu Jainkoa iraintzen, edo errua berari leporatzen. Baina, badakigu ondo aukeratzen eta eskerrak emoten? Ez ete dogu horretarako Jainko Jakituria behar? Entzun!

Erantzun salmoa

Bigarren Irakurgaiari

Ezin ukatu geike gure kristautasuna inguru baten bizi dogula, eta inguruko erara gainera. Baina, bada hori sinismen garbi eta zintzoa? Ala bizikereak berak dinosku zeozer behar dogula? Entzun Paulori.

Ebanjelioa

Pisu handia dabe gugan ohitureak eta legezaletasunak geurea zaintzeko. Baina ea zer dakarskun Jesusek. Egin deiogun harrerea ebanjelioari Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Senideok: gure arteko hartu-emonak gero eta zintzoagoak izatea eta alkar errespetu handiagoz hartzea gura dogulako joten dogu eskarietara, Jesus Jaunaren gurariari jarraituz. (Agertu daigun Jainkoagan dogun uste ona):

—Elizearen alde: Jainkoak harengan isurten dauzan errukiaren eta maitasunaren testigu eta isurle agertu daiten, pobreenei harrerea eginez eta hareik mahaian jarriazoz, egin daigun otoitz.

—Agintedun, ahaltsu eta dirudun eta ondasundunen alde: behartsuei zabalik egon daitezan eta euren aldeko agertu, egin daigun otoitz.

—Eurena babestearren, guzurretan edo senidea hilten ere diharduenen alde: bilatu daien bihozbarritzea eta dastatu daien besteekaz bakean bizi izatearen poza, egin daigun otoitz.

— …/.., egin daigun otoitz.

—Jainkoaren Jakituriagaz topo egin geikenon alde: Jesusen gurariei zabalik, alkar aintzat hartu daigun, eta alkarrenganako errespetua erein daigun gure hartu-emonetan, egin daigun otoitz.

† Maitasunez errespetatzen gaituzun Jainkoa: gogo onez onartu zaiguzala, eta egunerokoan gauzatu zure Semeagan agertu deuskuzuna. Jainko eta errege bizi da-ta…

—Amen.

Jaunartzean

MAITASUNA BAKEAREKIN BATERA

Eskeintzeko nator esku emotera.

1 Alkarturik gaudenean Jaunaren aurrean

bardin izan behar dogu kalean.

2 Anaitasun jatorrean esku emotean

bihotza senti behar da bakean.

OHARRAK