garizuma01b

GARIZUMAKO LEHENENGO DOMEKEA /B

Sarrera-agurra

Senideok: Garizuma hasterakoan, Jainkoak gizakiokaz daukan itunaren barri emoten jaku.

Gure Jainkoa ez da han urrunean eta berean dagoana, gizakiongandik hur-hur dana baino, eta beragan baino hobeto ez garala egongo dinoskuna.

Zerk eroaten ete gaitu harengandik ihes egitera, eta zerk Jainkoagana bihurtzera edo bi-hozbarritzera?

Domekotako irakurgaiek irakatsi eta biziazo gura izango deuskue hori. Euretan buru-belarri sartzeko eta arduratzeko grazia eskatu daigun. Ez daigun jokatu begirale huts lez. Atara daigun argitara, azalera, barruan dagoan guztia.

Ondo etorri!

Sarrera-abestia

R/. Zure aurpegi bila gabiltza gu, Jauna,

zu zaitugu argi eta salbamen,

zu, Jauna, biziaren babes.

Uste on izan Jaunagan eta izan gizon,

jaso bihotza eta Jaunagan sendo egon.

Zelan dan aita bere umeentzat bihozbera,

halantxe da Jauna fededunentzat onbera.

Damu-otoitza

Gogoratu daigun Jainkoaren errukia, eta gure inguruan bere errukiaren autorle eta egile gura gaitula. Abestu daigun gogotsu:

† Erruki, Jauna. / —Pekatu egin dogu-ta.

† Agertu guri, Jauna, zure bihotz ona. / —Eta salbau gagizuz.

Lehenengo Irakurgaiari (Has 9, 8-15)

Begiak zabaltzen eta ingurua sinismenez irakurten dauanak aurkituko dau gizakionganako Jainkoaren hurtasuna, eta errez, gainera. Eta zera autortuko dau: Jainkoak bere burua gizakion zoriagaz lotzen dauala, ituna eginez.

ERANTZUN-SALMOA

Sal 24, 4-5. 6 eta 7cd. 8-9

R/. Zure bidezidor guztiak grazia eta leialtasuna,

Jauna, zure ituna gordeten dabenentzat.

Bigarren irakurgaiari (1 P 3, 18-22)

Pedro apostoluaren ustetan, Urioleak BATEOA gogoratzen deusku; harexek garbitu behar dauz gure zikinkeriak, eta horrelaxe urtengo dogu Kristogan bizibarriturik.

Ebanjelioa (Mk 1, 12-15)

Zelango laburtasunez adieraziko deuskun Markos ebanjelariak Jesusen garaipena eta barritasuna. Egin deiogun harrerea goralpen abestiaz:

AINTZA, JESUS, ZURI BETI:

ZU ZARA GURE ARGI.

Gora zu, Jauna; gora zu, Jauna; gora zu, Jauna!!!

ESKARIAK

† Arazo asko eta handien artean bizi izanik ezer ezin geikela-ta, burua ezkutatu eta besteetaz ez arduratzeko arriskuan jausi ez gaitezan, eskarietara jo daigun:

—Elizearen alde: errukia izan daian ikur, eta eliztar guztiok bultzatu gaizan gure inguruan erruki-egintzak ugaritzera, eskatu deiogun Jaunari.

—Sinistun dirala uste izanik, Jainko barik bizi diranek Garizuma-aldi hau Jainkoaren aurpegiaz aurkitzeko aprobetxatu daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Beste ardura batzuetan murgilduta, euren barru-bizitzaz arduratzeko asti barik dagozenek Jainkoaren berbeaz egin daien topo, eurentzako argitasun izan daiten eta euren ingurukoentzat poz, eskatu deiogun Jaunari.

—Zoritxarrean eta atsekabean aurkitzen diranen alde: aldendu dakien gerrearen edo gaisotasunaren edo zapalkuntzearen edo erbesteratu beharraren edo beste edozelango zoritxarra, Jainkoaren aurpegiak argiturik bizi izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Garizumako deia entzuteko aukerea daukagu-nok hitzaren zaleagoak eta otoitzerako gartsuagoak izan gaitezan, euretatik erantzun deiegun bizitzak jarten deuskuzan arazo eta atsekabe guztiei, eskatu deiogun Jaunari.

† Jainko errukitsua: zure errukitik ikasirik eta haren bizikizunagaz zabaldu daigula gure inguruan errukia eta bihotz samurra. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

JAUNARTZERAKO

Jaungoikoaren hegoenpean: ze bakean! (2)

Indar guztiak dituenaren babespean (2).

Jauna, nik dinot: "Nire babespe dot zuregan;

bihotz guztiaz nago Jaunaren eskuetan."