Sarrera oharra
Ondo etorri, senideok, Jaunaren Gorputz-Odolak ospatzen dauzan Eukaristia honetara. Berak jarriko gaitu beste inoiz baino hobeto, «Caritas»en lanak-eta gogoratuz, gure senideen arazoen ardurapean. Eskertu deiogun Jaunari gure janari-edari izatea eta, uste osoz, bere ardurak eta eginkizunak geure esku iztea.
Sarrera abestia
Azken afari Ezkeroz, Jauna, gure janari Zu zera;
Agindu gozoz lotu gintuzun zure Gorputza hartzera.
Ogia bide gara iristen gure gorputzak lotzera,
zuhaitz gerria adarrarekin bat egiten dan antzera.
Batasun honek eskatutzen dau animak ere bat egin;
buru-bihotzez bizi gaitezen bat eginikan Zurekin.
Zaran osoa eskeintzen zara izanaz gure atsegin.
Zuk jarritako maite-legean ez genduke nahi hutsegin.
Agurra
† Jesukristo gure Jaunagan / guretzat janari eta edari egiten dan / Jainkoaren grazia eta bakea / izan bediz zuekin.
—Eta zure espirituarekin.
Damu otoitza
Senideok: alkar maitasunerako eta alkar zerbitzeko dogun ezaugarri hau geure probetxu hutserako erabilteaz damuturik jo daigun Jainkoaren errukira, bihozbarritze eske:
—Jesus Jauna: guretzat Jainkoaren hurtasuna zaituguna, erruki, Jauna!
—Jesus Jauna: zure berban argia eta adorea emoten deuskuzuzana, Kristo, erruki!
—Jesus Jauna: zure gorputz-odoletan janari-edari zaituguna, erruki, Jauna!
† Erruki dakigula…
Lehenengo Irakurgaia (Dt 8, 2-3. 14b-16a)
Zein ete da arazo bako bizitzea? Batzuen bizitzak arazoa besterik ez dira. Baina Jainkoak ez dau inor bertanbehera izten. Hantxe dago bere ondo-ondoan, eta elikatzen gainera.
Erantzun salmoa
Bigarren Irakurgaia (1 Ko 10, 16-17)
Eukaristia alkartasun ezaugarri eta egile da, Jesukristorengan. Holan ulertzen ete dogu?
Ebanjelioa (Jn 6, 51-58)
Gure usteetatk eta gure ohituretatik urteteko gauza ez bagara ezin ulertu ahal izango dogu Jesusek esango deuskuna. Egin deiogun harrerea zutunik, Aleluia abestuz.
Aleluia, Aleluia, Aleluia.
ESKARIAK
† Hurreratu gaitezan gure inguruko senide behartsuengana, geure arazo eta guzti ere, lagun izan gaiezan:
—Era askotako arazoak sufritzen dabezan familien alde: Jainkoaren Hitzaz eta Gorputz-Odolen sakramentuaz gose-egarritu daitezan, eta Jainkoaren maitasuna aurkitu daien, egin daigun otoitz.
—Gure Gizartean esku-eskura daukaguzan alboratuek, baztertuek, gitxietsiek eta duintasun barik lagatakoek Eukaristi zaleongan laguntza senidekoia aurkitu daien, egin daigun otoitz.
—Elizearen alde: bere pekatuez eta txikikeriez gain, gizaki guztien arazoetara zabalik egon daiten, eta han-hor-hemen eukaristi-mahaiak jarten ahalegindu daiten, egin daigun otoitz.
—«Caritas»en euren astia eta bizia ere lagaten daben langile guztien alde: euren lana pozbide izan dakien, eta Eukaristiaren ezaugarri izan daitezan, egin daigun otoitz.
—Eukaristiaren mahai inguruan alkartu garanok alde batera laga daiguzan bildur guztiak, eta ospatzen dogunaren barri-emoile izan gaitezan, hitzaz eta bizikereaz, egin daigun otoitz.
† Errukia eta maitasuna zaitugun Jainkoa: zu gugandik hur sumatu zaiguzala eta gure senide preminadunen hurreko izan gaitezala. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzerako
1. Ogi hau jaten dauanak
izango dau bizia.
Kaliz hontan aurkitzen da
Jainko-odol guztia:
R/. Hor dogu janaria ta
hor gure edaria.
2. Jaungoikoak deitzen gaitu:
bera dogu janari.
Beragan dogu aurkitzen
osasuna ugari.
R/. Zelan begiratzen deutson
Jainkoak gizonari!
3. Danok gaur jaten badogu
ogi bat mahai batean
ezin izan gorrotorik
gaurtik gure artean.
R/. Alkar maitatu dagigun
Jesusen izenean.
Hemen gaituzu, Jauna, ogiaren eske:
bizi behar honetan ahuldu baikintezke.
Zure gorputz santua hartu nahi genduke.
Zu gabe bizitzerik ezingo genduke.
Munduak behar badau eguzki-argia,
mendiko abereak iturri garbia,
orobat (guk ere) nahi badogu barruko bizia,
beharrezkoa jaku zeruko ogia.
Jauna, zure grazia lagun dakigula
ogi hau jan dagigun behar dan bezela.
Ez ahaztu txarrerako jarriak gauzela,
arren, zuzen ta leial bizi gaitezela.