Sarrera oharra
Ondo etorri, senideok, Pazkoaldiko 3. domeka honetako elizkizunera. Berbiztuak leku egin gura dau gura bizitzan, egon geintekezan etsipenetik atara gura gaitulako. Arazoz beterik gagoz? Ez dogu urtenbiderik ikusten. Etsita gagoz? Goazen Jesus Jaunagana, Berbiztuagana, berak adoretu gaizan eta bizitzeari zelan oratu behar deutsogun irakatsi deigun.
Sarrera abestia
Abestu dagigun danok…
Bizi da Jauna, bizi da…
Abadearen agurra
† Aitearen eta Semearen eta E. santuaren izenean. —Amen.
† Jainko bizi-emoileak bere Semea heriotzearen lokarrietatik askatu eta bere eskoialdean jesarriazoten dau. Haren grazia eta bakea zuekin.
—Eta zure espirituarekin.
Uraz txipristintzea
Kurutzeratuaren sihets irekiak ura eta odola isuri ebazan. Haren gomutaz hartzen dogu pazkoaldian, bateoa gogoan izanik, garbitzen eta bizibarritzen gaituan ura.
Ura, ura, burura ta barrura; Jauna gure salbamen-ura.
*Zure saihets irekiari, Kristo, biziaren ur-iturria dario…
I. Irakurgaia
Jesusen barri emon behar danean, ez dago ezjakinik norbere esperientziatik egin ezkero; eta ausardiaz egin daiteke testigantza hori. Ikutu gaiezela Pedroren berbok.
Erantzun salmoa
R/. BEDEINKATUA JAUNA GURE JAINKOA
II. Irakurgaia
Pedroren berbok esker ona sortuazo gura dabe gugan. Entzun deioguzan, eta eskertu deiogun Jainkoari gugan dauan uste ona.
Ebanjelioa
Onartu daiguzan Berbiztuak aurpegiratuko deuskuna eta emon gura deuskun argitasuna eta adorea, ebanjelioari harrera on eginez. Aleluia abestu daigun, zutunik.
ESKARIAK
† Berbiztuaren Espirituaz indartzen gaitu Jainkoak haren testigu izateko. Jo daigun eskarietara geure eginkizunaz jabetzeko:
—Elizearen alde: izan daiten gaurko gizakiarentzako bere egarrien asetze-iturri, hari Berbiztuaren barri emonez, egin daigun otoitz.
—Elizatik eta Jainkoagazko hartu-emonetatik aldendutakoek hareetara bihutu ahal izateko Berbiztuagaz topo egitea izan daien, egin daigun otoitz.
—Pobre, baztertu, gaixo eta gitxituen alde: euren beharrizanetan laguntzaileak izan daiezan, laguntzaileok Jainkoaren grazia lez eskertuz, egin daigun otoitz.
—Bateatu barrien alde, lehen jaunartzera doazenen alde, honeen familien alde: izan daien Berbiztuagaz topo egiteko aukerea eta eliz senitartean euren lekua, egin daigun otoitz.
—Geure burua Berbiztuaren jarraitzailetzat daukagunok Idazti Deunetarako zaletasuna bizkortu daigun, eta handik edanez asetu daigun gure kristau izakerea, egin daigun otoitz.
† Historian zehar hitz egiten deuskuzun Jainko Jauna: emoiguzu historiari eta egunerokotasunari begirada barriaz begiratzeko sinismena. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
OHARRAK
Azkenean
Berbiztuagaz topo egiten dauanak haren barri emonbeharra somatzen dauala ospatu dogu. Esker onez bizi izan gaitezan aste honetan zehar, Berbiztuagan sinisten dogulako eta itxaropenez bizi izan geintekezelako.