pzk02c

PAZKOALDIKO 2. DOMEKEA «In albis» /C

Sarrera oharra

Zorionak, senideok, pazko egun bakarra osotzen dauan pazko bigarren domeka honetan. Ondo etorri. Aste osoa dogu Pazko egun bakarra balitz lez, eta 50 egun burutu arte daukagu Pazkoa ospatzeko eta Jesusen misterioez jabetzeko. Sartu gaitezan alaitasun eta itxaropen giroan, eta eskatu daigun berbiztuaren Espiritua, barru-bakez jokatu ahal izan daigun, parkatzen eta bakea eraikitzen. Abestu daigun pozez.

Sarrera abestia

—Biztu da Kristo: Aleluia!

Guregan dago: Aleluia!

Jainkoak dau-ta gaur Kristo biztu: Aleluia!

Bere indarrez biztuko gaitu:

Aleluia, Aleluia!

ABESTU DAGIGUN DANOK

misterio handiena:

garaiturik heriotza

Jesus Jauna berbiztu da.

Aleluia, aleluia, hilobitik biztu Jauna (bir).

Ureztatzean…

Bateoko urak gogoratu gura doguz elizkizunaren hasieran, haretantxe egin ginan-eta bat Jesusegaz, hilen artetik lehen biztuagaz. Bizibarritu gaizala ur honek:

Zure saihets irekiari, Kristo,

Biziaren ur-iturria dario

honetxek dau munduko

pekatu guztia garbitzen

eta bizitzea barriztatzen.

Hobenak dau gizakia menperatzen

eta Kristok bere Arnasaz salbatzen;

salbamen-iturrira abia gaitezen:

iragarri daigun bizia ozen.

EDO

Bateoko uretan, Jauna, gaituzu

pekaturako hil ta zeuretzat bzitu.

—Bateoagaitik, / eskerrik asko,

seme-alaba egin / gaituzulako.

—Bateoan ginan / hil Jesusegaz

geroztik gaitezan / bizi beragaz.

Ura, ura, burura ta barrura…

HARTUKO DOGU URA POZIK osasunaren iturritik.

Jauna da nire / Jaungoiko eta / Salbatzaile;

lasai nago ni, / bildur gabe.

Jainkoa da-ta / nire indarra / ta kemena,

bera, salbatu / ninduena.

AINTZA

Jainkoari damotsogun aintzak etenbakoa izan behar dau heriotzako etsipenetik biztuerearen pozera aldatzen gaitulako. Aintza emote hau poz betekoa izan daitela, gogoz abestuz.

Lehenengo irakurgaiari

Jesusen jarraitzaileen lehenengo agerpenen barri emongo jaku, eta barri esanguratsuak izango jakuz Jesusi jarraitzea zer dan jakin gura dogunoi. Entzun arretaz.

Erantzun salmoa

Bigarren irakurgaiari

Jesusen inguruan bizi izan ziranek ezin dabe isilean gorde haren heriotzea eta biztuerea; eta, zelan azaldu edo aditzera emon jakin ez arren, ez dira haren barri emon barik geldituko. Entzun Joan ikaslearen testigantzea.

Ebanjelioari

Jesusen heriotzeak jota itzi dauz haren ikasleak euren epelkerian itxita, bildurrez… Baina Berbiztua ez dator ezer aurpegiratzen ez bildurrik sartzen… Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Berbiztuak iragarten deuskun Jainkoa ez da bengantza-zalea eta hondatzailea, parkatzailea eta bakezalea baino. Uste onez zuzendu gakiozan eskale:

—Elizearen alde: gizakion artean eten barik lanean jardun daian bakea ereiten, parkamenera eta alkarri harrera on egitera deitzen, eskatu deiogun Jaunari.

—Alkar hondatzen diharduen nazinoen alde: gerrea, gorrotoa eta alkar ikus ezina eteteko gauza izanik, parkamenaz, bake-besarkadara heltzeko gauza izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Goseari, gerreari, ezin bizi izateari iheska diharduenek ate irekiak aurkitu daiezan gure lurraldeetan, bizitzearen aldezle garala adieraziz, eskatu deiogun Jaunari.

—Ugaritasunean bizi garanok, gosez edo hilaren azkenera heldu ezinik dagozanak gogoan hartuz, neurritsu bizi izatea bultzatu daigun, kontsumoa murriztuz, eskatu deiogun Jaunari.

—Pazko pozez bizi garanok poztasun hori alkarbanatzen jakin daigun, bizitzearen indarrak bultzatuz eta heriotzearenak suntsitzen ahaleginduz, eskatu deiogun Jaunari.

† Poz guztien eta bizitzearen iturburu zaitugun Aita/Ama Jainkoa: egizu gure ingurura gure betetasunetik emon daigula, bizitzearen testigu izanik. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzean

R/. Bizi da Jauna, bizi da!

Bizi da Jauna, bizi da!

Bizi da, bizi da, bizi da Jauna,

bizi da gure artean! (bir)

Pazko goizean hutsik dago hilobia.

Biztu da Kristo, biztu,

gure eguzkia: nagusi da argia! R/.

Ilunpetatik berak gu atara gaitu;

munduaren distira berak dau barritu:

berak gaitu biztu. R/.

Amaieran

ZERU-LURREN ERREGINA:

aleluia!, aleluia!

Biztu jaku Jesus Jauna: Aleluia!

—Zuregandik sortu dana: Aleluia.

Hilobitik biztu da-ta: Aleluia!

—Otoitz zure Semeari: Aleluia!

bizia deigun danori: Aleluia!