AGORRILAREN 6ª: JAUNAREN ANTZALDATZEA /A
Sarrera-oharra
Senideok: Elizeak Jaunaren antzaldatzea ospatzera egiten deusku dei. Jesusen jarraitzaile lez daukagun ezaugarria Kurutzea da. Eta Kurutzea ez da, ba, ezelan ere erakargarria. Hori dala-ta, kurutzearen erdikotasuna ospatu baino 40 egun lehenago jarten jaku jai hau, Kurutzea ez dala porrota adierazteko; haren gainetik bizia dagoala aldarrikatzeko; kurutzean hildakoaren jarraitzaileok mundu honen itxaropen garala aldarrikatzeko.
Ez daigun ahaztu Hiroshiman gertatu zan hondamena, lehergailu atomikoaren eztanda ondoren. Ez daiguzan ahaztu, ez-eta, gure inguruko genero gogorkeria edo ustelkeria edo arduragabekeria… Jesusen jarraitzaileon eskuhartzea eskatzen deuskue. Bilatu daigun Eukaristia honetan Pedrok, Santiago eta Joanek aurkitu eben adorea.
Sarrera abestia
Jesus, munduko argia;
Jesus, zinezko egia;
Jesus, betiko bizia.
Abadearen agurra
† Aitaren eta Semearen…
† Bere inguruan ulertezina sumatzean, bere lagunak adoretzeko,
Tabor mendian antzaldatzen dan Jauna izan bedi zuekin: ETA ZURE ESPIRITUAREKIN.
Damu-otoitza
Neketsu egiten jaku Maisuari jarraitzea, eta atxaki askoren artean jarraitzen deutsogu. Damutu gaitezan:
—Jesus Jauna, guk uste dogun Mesiaz ez zarana, erruki, Jauna.
—Jesus Jauna, berba salbagarria zaituguna, Kristo, erruki.
—Jesus Jauna, Aita Jainkoaren kutuna zarana, erruki, Jauna.
Lehenengo irakurgaiari
Arazoen astuntasunak etsipenera eroan geinkez, edo itxaropena biztu daike gugan. Irakurgai honek bigarren jarrera honetaraxe garoaz.
ERANTZUN-SALMOA
Sal 96, 1-2. 5-6. 9
R/. Errege da Jauna, Goi-goiko, lur guztiaren gainetik
Bigarren irakurgaiari
Asko aldatu beharra euki eben apostoluek Jesus Jaunaren porrota garaipen lez ulertzeko, harengan argitasuna aurkitzeko. Eta guk zer behar dogu?
Ebanjelioari
Jesusek bere krisiari bere lagunak beraganatuz erantzun gura deutso, Aitaren baiezpena lortuz. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Kurutzearen lotsearen aurrean ez gaitu Jainkoak bertan behera izten: bere Semearen laguntzea eskeintzen deusku. Onartu daigun eskarion bidez:
—Jakin daiala gure dogun Eliza honek Jainkoaren ahotiko berbea Jesusengan eta ebanjelioan entzuten, baztertuen artean itxaropen lez agertu daiten, egin daigun otoitz.
—Etekina besterik bilatu ez-eta, gizakiak bazterreratzen dauzan Gizarte hau gizakia aintzat hartzera heldu daiten, pobreenen ondoan egoten jakiteraino, egin daigun otoitz.
—Izadiari begiratu deiogun ha errespetatzeko, zaintzeko eta maitatzeko, hondamenera garoazan esplotazinoa gainditu ahal izan daigun, egin daigun otoitz.
—Jesus Jaunari entzuteak txikiak aintzat hartzera, neurritsu bizi izatera, eta Justiziaren eta Bakearen aldeko burruka astuna igaroten jakitera eroan gaizan, egin daigun otoitz.
† Zure Seme kutunagan seme-alaba aukeratuak gaituzun Jainkoa: emoiguzu adorea, gure makaltasunean eta ezbaietan eguneroko kurutzea eroan ahal izan daigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzerako abestia
1. Ogi hau jaten dauanak izango dau bizia.
Kaliz hontan aurkitzen da Jainko-odol guztia:
R/. Hor dogu janaria ta hor gure edaria.
2. Jaungoikoak deitzen gaitu: bera dogu janari.
Beragan dogu aurkitzen osasuna ugari.
R/. Zelan begiratzen deutson Jainkoak gizonari!
3. Danok gaur jaten badogu ogi bat mahai batean
ezin izan gorrotorik gaurtik gure artean.
R/. Alkar maitatu dagigun Jesusen izenean.
OHARRAK