uz13c16

URTEAN ZEHARREKO XIII. DOMEKEA /C

Sarrera-oharra

Senideok: ondo etorri urtean zeharreko 13. (hamahirugarren) domeka honetako lilturgia ospatzera. Atsegingarria egingo jaku, geure buruagaz bat etortea bilatzen badogu, Jainkoaren aurrean ez-bai bakoak, oso-osokoak, goitik-beherakoak izatea bilatzen badogu. Ezaugarri ederrak eta eredu adore-emoileak aurkituko doguz, eta Jesusen horretarako deia, eta grina txarrei jaramonik ez egiteko Paulorena. Gogotsu eta arretaz esku hartu daigun, abesten hasita.

Sarrera abestia

GOAZEN ALKARTURIK

biztuta fedea

argitan zabalik

maitasun bidea.

2 Gurekin dogu maisu ta lagun

gurekin dogu, gurekin, Jauna!

Egin dezagun zuzentasunez

ta maitasunez bere esana!

Abadearen agurra

Seme-alaba gaitulako geugaz izan gura dauan,

eta bere Espiritu biziaz biziazoten gaituan,

eta bere Semeagan errukitsu agertzen jakun Jauna

izan bedi zuekin. # Eta zure espirituarekin.

Damu-otoitza

† Asmo ederreko garan arren, sarriegitan egiten deutsegu jaramon handiagoa geure grina txarrei. Atara gaizala egoera honetatik Jainkoaren errukiak:

—Jesus Jauna, Jainkoaren aurrean oso-osokoa, goitik beherakoa zarana, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna,zeure jarraitzaile izatera deitzen deuskuzuna, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, besteenganako errukian hezten gaituzuna, erruki, Jauna.

Lehenengo irakurgaiari

Jainkoaganako zintzotasuna ugaritu egiten da alkarbanantzen dakigunean. Horretan eredu doguz orain aurkeztu jakuzan Elias eta Eliseo profetak.

Erantzun salmoa

Sal 15, 1-2ª eta 5. 7-8. 9-10.11

R/. Zeu zara, Jauna, nire ondarea

Bigarren irakurgaiari

Zer esan gura dau aske edo libre izateak? Geuk gura doguna egiteak geure gtrina txarren menpe gagozala ez ete dau esan gura?

Ebanjelioari

Gertutasuna eta goitik-beherakotasuna ez dira beti Jainkoagandiko Espirituarenak. Egin deiogun harrerea hori azaltzen deuskun Jaunari, Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Jainkoaganako osotasuna eta senideenganako errukia bilatzen doguz. Jo daigun eskarietara:

—Elizearen alde: aukeraketa sendoa egitea eta gauzatzea irakatsi deigun, baina errukia isuriz makalen gainera, eskatu deiogun Jaunari.

—Gazteentzako mundua egin gura dabenek gogoan hartu daiezan zaharrak eta umeak eta ezinezkorik daben makalak, alkartasunerako dei lez, eskatu deiogun Jaunari.

—Agintari edo ahaltsu diranek euren onurea bilatzen itto ez daitezan, eta bai gizarte zuzenagoa eta guztientzakoagoa egiten ahalegindu, eskatu deiogun Jaunari.

—Bateoan hartu genduan Jainkoaren seme-alabatzarako grazia zintzotasunez garatu daigun, alkar adoretuz eta alkarri esku emonez, eskatu deiogun Jaunari.

† Asmo ederrak eta gogorik onena aurkezten deutsuguz, Jauna: egizu Espirituaren arabera bizi izatea bilatu daigula egunerokotasunean. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzean

1. Ogi hau jaten dauanak izango dau bizia.

Kaliz hontan aurkitzen da Jainko-odol guztia:

R/. Hor dogu janaria ta hor gure edaria.

2. Jaungoikoak deitzen gaitu: bera dogu janari.

Beragan dogu aurkitzen osasuna ugari.

R/. Zelan begiratzen deutson Jainkoak gizonari!

3. Danok gaur jaten badogu ogi bat mahai batean

ezin izan gorrotorik gaurtik gure artean.

R/. Alkar maitatu dagigun Jesusen izenean.

OHARRAK