ABENDUALDIKO III. DOMEKEA /A
Sarrera-oharra
Senideok: Lehen baino gehiago, eta gero eta gehiago, jarten gara urduri, gauzak geuk uste dogunean jazoten ez badira, behingo baten egiten ez badira. Lehengoen iraupena eta pazientzia galdu egin doguzela dirudi. Bai, hortxe da Salbatzailea, badator… baina behin betikoa ez dalako, gure lotura guztietatik bat-batean askatzen ez gaitulako, aurrerantzean ere lehengotan jarraituko dogulako… urduri jarten gara, edo guzurra baino ez dala uste izango dogu.
Abendualdiko III. domeka hau gure adorea jasotera jatorku. Uste on osoa Jainkoagan izan daigun, ez deusku-eta huts egingo… Baina gugandik eskatzen dauana ere jarri daigun.
Alkar adoretzeko abestu daigun:
Kanta daigun guztiok bihotza betean, gure Salbatzailea etorri artean.
Gauaren erdian da entzun deadarra: «Zuhur egon gaitezan, badator Senarra»
Abadearen agurra
† Aitaren eta Semearen eta Espiritu santuaren izenean.
—Amen.
† Gure etsipenean adore emotera jatorkun Jauna izan bedi zuekin.
—Eta zure espirituarekin.
ABENDUKO EZAUGARRIAN, 3. KANDELEA BIZTEA
(Ohargileak)
Jainkoak bialtzen deuskun Salbatzaileari bidera urten gura deutsogunok, eta harengandko POZA izan gura dogunok alkar adoretzen dogu gure ibilbidea markatuz. Gaur hirugarren astean sartzen garala ezaugarrituko dogu…
ZATOZ, JAUNA, MAITASUNEZ GU BETE,
JENDEEK ALKAR EZIN HARTU DUTE.
ZATOZ, JAUNA! ZUK BAT EGIN MUNDUA:
etor bedi zure erreinua!
Lehenengo irakurgaiari sarrerea
Zergaitik bilatzen ete doguz poza eta zoriona Jainkoak iragarten deuskuzan bideetan barik beste batzuetan! Entzungo bagenduz profeteak iragarten deuskuzan berbok…
Salmoari
Hunkituta jo daigun Jainkoaren egintza harrigarriak ospatzen dauzan salmugileagaz otoitz egitera…
Bigarren irakurgaiari sarrerea
Nekatu egin ete gara urte guztietan lez Salbatzaileari itxaroten. Pazientzia behar dogu, ezta? Geure bihurrikeriak luzatzen dau haren etorrera eguna. Entzun!
Ebanjelioari
Badator Salbatzailea; agerian dagoz ezaugarriak. Adi eta zoli begiratuko bagendu… Ea ebanjelioko berbok adoretzen gaituen. Egin deiogun harrera on zatunik Aleluia abestuz.
ESKARIAK
† Jainkoak egin deuskun iragarpenean indar hartuta aurkeztu deioguzan gure beharrak konfiantza osoaz:
—Mundu honen argi eta adore-moile iza gura dauan Elizearen alde: Jainkoaren berban jarri daian bere adimen osoa, eskatu deiogun Jaunari.
—Sinistea, Jainkoari euren alde jarri daitela eskatzea dala uste dabenen alde: jaramon egin deieen haren berbeari eta euren inguruetan agertzen jakezan ezaugarriei, eskatu deiogun Jaunari.
—Etsipenak, urtenbiderik ezak, gaisotasunak edo beste gatxen batek jota dagozanen alde: bakardadean ez daien jasan egoera hori, eta nork lagundu izan daien, eskatu deiogun Jaunari.
—Munduan zehar bakearen alde egiten diran ekintzek, otoitzek eta iragarpenek danok eroan gaiezan bakearen aldeko jarreretara, parkamenera eta alkarri harrera on egitera, eskatu deiogun Jaunari.
—Elizkizun honetan eskuhartzen dogunok gure eliz alkartearen adore-emoile, eta zerbitzurako eta neurritasunerako eredu agertu gaitezan, eskatu deiogun Jaunari.
† Esker onez erantzun nahi deutsugu, Jauna, gugaz daukazuzan agerpen guztiekaitik. Onartu, ba, gure uste ona, zeugan itxaroten dogu-ta. Jesukristo.
—Amen.
Jaunartzerako abestia
Zatoz, Jauna! Gaur zai duzu mundua,
zori gaitzez hain da hondatua!
Zatoz, Jauna! Zabal, otoi, zerua:
Etor bedi zure erreinua!
Zatoz Jauna! Nausi bait da dirua:
jendea maiz dauka zapaldua.
Entzun, Jauna, behartsuen oihua: Etor
Zatoz, Jauna! Hor gabiltza gauez gau:
piztu gugan fedearen sua.
Zatoz, Jauna! Argi ezazu mundu hau: Etor
Zatoz, Jauna! Maitasunez gu bete:
jendeek elkar ezin hartu dute.
Zatoz, Jauna! Zuk bat egin mundua: Etor
Zatoz, Jauna! Lokarriak zuk hautsi.
Munduz mundu bihotzetan mintza.
Zatoz, Jauna! Ager zaitez ta jaitsi: Etor