uzto30b

URTEAN ZEHARREKO XXX. DOMEKEA - B

SARRERAKO OHARKIZUNA

Ondo etorri, guztiok, Eukaristiaren ospakizun honetara.

Domekero egiten dogun batzarrean, Jesusek hil bezperan egin ebana barriztatzen dogu. Azken Afarian itzi euskuzan Ogian eta Ardauan bere burua eskeintzen euskun; hurrengo egunean gugaitik emongo eban biziaren ezaugarri eta oroipen ziran. Horregaitik, Eukaristia ospatzen dogun bakotxean, Jesusek lez maitatzera eta zerbitzera dei egiten jaku, heriotzaraino zerbitzera eta maitatzera.

Emon deiogun hasierea gure Meza santuari, "Bihotz batez alkarturik..." abestuz.

DAMU-OTOITZA

Senideok: benetako damutasunez eskatu daigun Jaungoikoaren parkamena eta bere grazia:

—Jesus Jauna, itsuen begiak zabaltzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

—Jesus Jauna, neurri barik maite gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

—Jesus Jauna, beti parkatzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Jr 31, 7-9:

Israeldarrak lurra jota dagoz: Eliza nagusia eta Jerusalen osoa apurtuta gelditu dira eta jentea atzerrira bialdua. Baina Jaungoikoak ez ditu ahaztu eta salbauko dau bere herria.

Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa

Israeldarrak erbestetik euren lurraldera etorterakoan, esker-onezko abestiak abesten dabez. Eurekin batera, goratu dagigun gure Jainkoa.

R/. "Asko lagundu deuskuzu Jauna. Hauxe da poza guk daukaguna."

Eb 5, 1-6:

Ebertarrei egindako idazkian, Kristo Abade Nagusi lez agertzen jaku. Beragan alkartu ditu gizakien makaltasuna eta Jaungoikoaren indar salbatzailea.

Mk 10, 46b-52:

Sinisten dauanak argi ikusiko dau Jesusen bidea dala onena eta Berari jarraituko deutso. Horixe egin eban Ebanjelioko itsuak. Zutunik, "Aleluia" abestuz, goratu dagigun Jauna.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

† Senideok: gizon-emakume guztientzat argia eta bizia dan Jesusegaz alkartuta, Jaungoiko gure Aitari otoitz egin deiogun:

—Eliza osoaren alde, kristau guztien alde: gure anai-arreben aurrean fedearen eta itxaropenaren testigu izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

—Geisorik, itsututa eta itxaropen barik bizi diranen alde: gorputzeko osasuna, bihotzeko argia eta bizitzeko gogoa emongo deutsen lagunak izan dagiezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

—Misiolari guztien alde: euren lan gogorrean, Jaungoikoaren eta kristau guztien laguntza izan dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

—Gu guztion alde: fedearen poza biziz geure ingurukoentzat argi izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

† Aita ona, entzun gure eskariak eta isuri zure maitasuna mundu osoaren gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Meza santu honetan, ebanjelioko itsua lez, Jaunagaz alkartu gara. Hemendik kanpora ere Beragaz bizi gaitezala eta Ebanjelioa zabaltzeaz arduratu gaitezala.

"Jainko gizon eginari..."

URTEAN ZEHARREKO XXX. DOMEKEA - B

SARRERAKO OHARKIZUNA

Ondo etorri, guztiok, Eukaristiaren ospakizun honetara.

Domekero egiten dogun batzarrean, Jesusek hil bezperan egin ebana barriztatzen dogu. Azken Afarian itzi euskuzan Ogian eta Ardauan bere burua eskeintzen euskun; hurrengo egunean gugaitik emongo eban biziaren ezaugarri eta oroipen ziran. Horregaitik, Eukaristia ospatzen dogun bakotxean, Jesusek lez maitatzera eta zerbitzera dei egiten jaku, heriotzaraino zerbitzera eta maitatzera.

La Palabra que nosotros escuchamos, y el Pan que partimos en la mesa del altar, debe llegar a todos los pueblos.

Al igual que el ciego de Jericó empezó a ver, al escuchar la palabra de Jesús, que todos los hombres y mujeres, escuchen esa palabra salvadora y lleguen a la luz de la fe.

Emon deiogun hasierea gure Meza santuari, "Bihotz batez alkarturik..." abestuz.

DAMU-OTOITZA

Senideok: benetako damutasunez eskatu daigun Jaungoikoaren parkamena eta bere grazia:

—Jesus Jauna, itsuen begiak zabaltzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

—Jesus Jauna, neurri barik maite gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

—Jesus Jauna, beti parkatzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Jr 31, 7-9:

Israeldarrak lurra jota dagoz: Eliza nagusia eta Jerusalen osoa apurtuta gelditu dira eta jentea atzerrira bialdua. Baina Jaungoikoak ez ditu ahaztu eta bere herria salbauko dau.

El profeta canta un canto de alegría, porque termina el exilio para su pueblo y vuelve a su tierra.

Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa

Israeldarrak erbestetik euren lurraldera etorterakoan, esker-onezko abestiak abestuten dabez. Eurekin batera, giratu dagigun gure Jainkoa.

Para los desterrados en Babilonia el regreso a la patria fue algo tan inesperado que pareció un sueño. Tal maravilla de Dios llenó a los fieles de confianza y de alegría.

"Asko lagundu deuskuzu Jauna. Hauxe da poza guk daukaguna."

Eb 5, 1-6:

Ebertarrei egindako idazkian, Kristo Abade Nagusi lez agertzen jaku. Beragan alkartu ditu gizonen makaltasuna eta Jaungoikoaren indar salbatzailea.

Jesús es esl Sacerdote eterno que une a la humanidad con Dios y nos ofrece la salvación.

Mk 10, 46b-52:

Al devolverle la vista al ciego de Jericó, Jesús se manifiesta como el Señor trascendente que responde al grito de la fe y ññama a cada uno a seguirle, como discípulo, por el camino de la salvación.

Sinisten dauanak argi ikusiko dau Jesusen bidea dala onena eta Berari jarraituko deutso. Horixe egin eban Ebanjelioko itsuak. Zutunik, "Aleluia" abestuz, goratu dagigun Jauna.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Senideok: gizon-emakume guztientzat argia eta bizia dan Jesusegaz alkartuta, Jaungoiko gure Aitari otoitz egin deiogun:

—Eliza osoaren alde, kristau guztien alde: gure anai-arreben aurrean fedearen eta itxaropenaren testigu izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

—Geisorik, itsututa eta itxaropen barik bizi diranen alde: gorputzeko osasuna, bihotzeko argia eta bizitzeko gogoa emongo deutsen lagunak izan dagiezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Por los misioneros y misioneras, para que se mantengan fuertes en su tarea de evangelizar e iluminar a los que vivien en la oscuridad. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

Por nuestra comunidad parroquial, para que viva la alegría y sea misionera de la Buena Noticia. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Aita ona, entzun gure eskariak eta isuri zure maitasuna mundu osoaren gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Meza santu honetan, ebanjelioko itsua lez, Jaunagaz alkartu gara. Hemendik kanpora ere Beragaz bizi gaitezala eta Ebanjelioa zabaltzeaz arduratu gaitezala.

Iluminados con la luz de Cristo, llevemos esa luz a nuestros hermanos y vivamos un espíritu misionero.

"Jainko gizon eginari..."