URTEAN ZEHARREKO XX. DOMEKEA /C
Sarrera oharra
Ondo etorri, senideok, urtean zeharreko 20. domeka honetako liturgia ospatzera. Beti ere urduri jarten bagaitu Jainkoaren berbeak, gaurkoak kezkati ere jarriko gaitu eta Jesusi ez deutsogula ulertzen azaleratuko dogu, atxakiak jartearren baina. Arretaz jarraitu behar izango dogu, ba, eta eskuzabaltasunez erantzuteko gogoagaz. Jeremias profetea izango dogu eredu eta Jesusen berbak akuilu. Esker onez agertu gakiozan, ba, Jainkoagaz egiten deuskun erregalu honegaitik, eta ospatu daigun Jai giroan.
Sarrera abestia
Aita baten semeok
sinismen bakar bat dogunok
anai artean batu garanok
kantuz gatoz, kantuz zugana, Jauna.
—Seme gara, bai, baina seme izaten ba ete dakigu?
Anai gara, bai, baina anai izaten ba ete dakigu?
Seme izatera, anai izatera, Jauna, heldu nahi dogu.
Argiaren seme eta
egunaren oinordeko
abia gaitezen danok
Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz albak
gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea
sortu digu bihotzean.
Abadearen agurra
Jesukristorengan uste on osoa dogulako
gure sinismena elikatzeko alkartu
eta bere Espirituaz sutuko gaituan Jauna
izan bedi zuekin. # Eta zure espirituarekin.
Damu otoitza
† Gure bihotzean sua biztera jatorkun Jaunaren aurrean damutu gaitezan atseginen bila ibilteagaitik eta epelkerian bizi izateagaitik:
—Jesus Jauna, erreinua iragartea da zure lehentasuna, erruki, Juana.
—Jesus Jauna, zure ikasleak Espirituaren su-garretan gura gaituzu, Kristo, erruki.
—Jesus Jauna, benetako bakearen bidean apurketak eragiten dozuz, erruki, Jauna.
Lehenengo irakurgaiari
Ez dogu onartzen inork zirikatu gaizan edo oharrik egin deigun edo gure jokabidea salatu daian… eroso bizi izan gura dogulako. Egon geintekez holan behartsuaren ondoan? Izan daigun eredu Jeremias profetearen alde urten dauanagan.
Erantzun salmoa
Sal 39, 2. 3. 4. 18
R/. Jauna, zatorkidaz arin laguntzera.
Bigarren irakurgaiari
Ez daukagu gure sinismen bizitza itsu-mustuan bizi izan beharrik; badaukaguz ereduak eta badaukagu Maisua ere. Ea ikasten dogun Jesusen jarraitzaile alkarregaz izaten.
Ebanjelioari harrerea
Ez gaitu gura Jesusek lasaikerian edo egonean, ez ete ezjakinean ere. ingurua arakatzen eta ulertzen irakatsi gura deusku Jainkoaren nahiari erantzun ahal izateko. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Senideok, Jaungoikoaren maitasunak bultzatuta, zabaldu daiguzan gure gogo-bihotzak gure inguruko beharrizanetara eta aurkeztu deioguzan zeruko Aitari:
—Bateoaren bidez Jaungoikoaren maitasunaren eta salbamenaren testigu izatera deituak izan garanon alde: geure eginkizuna zintzo bete daigula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
—Abadeen alde eta abadetzarako bokazinoen alde: anai-arreben zerbitzari apal eta Jainko salbamenaren iragarle adoretsu izan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
—Apurtuta dagozan familien alde eta maitasuna galtzeko zorian aurkitzen diran familien alde: euren inguruan eta kristau alkartean aurkitu daien behar daben laguntza. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
—Munduan zehar, zuzentasuna, alkartasuna eta benetako bakea egiten ahalegintzen diran gizon-emakume guztien alde: euren lan ederrean iraupenez jarraitu daien aurrera. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
† Onartu, Jaungoiko Aita, uste osoz egiten deutsuguzan erreguak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
Jaunartzerako
1. Ogi hau jaten dauanak
izango dau bizia.
Kaliz hontan aurkitzen da
Jainko-odol guztia:
R/. Hor dogu janaria ta
hor gure edaria.
2. Jaungoikoak deitzen gaitu:
bera dogu janari.
Beragan dogu aurkitzen
osasuna ugari.
R/. Zelan begiratzen deutson
Jainkoak gizonari!
3. Danok gaur jaten badogu
ogi bat mahai batean
ezin izan gorrotorik
gaurtik gure artean.
R/. Alkar maitatu dagigun
Jesusen izenean.
Hemen gaituzu, Jauna, ogiaren eske:
bizi behar honetan ahuldu baikintezke.
Zure gorputz santua hartu nahi genduke.
Zu gabe bizitzerik ezingo genduke.
Munduak behar badau eguzki-argia,
mendiko abereak iturri garbia,
orobat (gu danok) nahi badogu barruko bizia,
beharrezkoa jaku zeruko ogia.
Jauna, zure grazia lagun dakigula
ogi hau jan dagigun behar dan bezela.
Ez ahaztu txarrerako jarriak gauzela,
arren, zuzen ta leial bizi gaitezela.
OHARRAK