uz15b

URTEAN ZEHARREKO XV. DOMEKEA /B

Sarrera-oharra

Ondo etorri, senideok, urtean zeharreko XV. domekako liturgia honetara. Opor giroan gagozan arren, Jainkoak zirikatu egingo gaitu. Kontu izan: lar eroso edo komodo bizi garala eta ez jakula atsegin inork zirikatu gaizan, eta gitxiago, Jainkoagazko hartu-emonetan, ezjakinegiak garalako. Baina gaur iragarriko dogun Jainkoaren berbeak gure egunerokotik atara gura izango gaitu, bidegabekeriak salatzera edo gure epelkeriatik urtetera edo gure bidegabekeriak iztera… Bere laguntza behar izango dogu bihozbarritze bideetan zehar abiatzeko… Baina ez ete da horixe gura doguna? Goazen, ba.

Sarrera abestia

Goazen alkarturik biztuta fedea…

Damu-otoitza

Egin deiogun uko gure erosokeriari, Jainkoaren errukiari dei eginez:

—Jesus Jauna, txarkeriaren aurka ez zendun atsedenik hartzen, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, zure ikasleak barri ona iragartera bialtzen zenduzan, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, zuk pobretasuna besarkatu zendun, erruki, Jauna.

Lehenengo irakurgaiari (Am 7, 12-15)

Sinisten dogun Jainkoa, eroso bizi izatetik atara eta gehiegikeriak salatzera bialtzen gaituan Jainkoa da. Ez deusku lan erreza emoten. Baina lagun dogu beti.

Erantzun salmoa

R/. Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena emoiguzu.

Bigarren irakurgaiari (Ef 1, 3-14)

Pauloren argitasuna ez ete dogu behar guk, dagokiguzan aldiotan eta lekuan Jesus Jaunaren autorle izateko? Harek argi dauka Jesukristori zor deutsola dana, beragan aurkitu daualako bizi izateko poza. Entzun bere autorkuntzea.

Ebanjelioari (Mk 6, 6-13)

Jesus Jaunak bere apostolu ustetsuak gura gaitu; ustea beragan baino ez daukenak gura gaitu. Egin deiogun harrerea ebanjelioari Aleluia abestuz, zutunik.

Eskariak

† Jarri daigun gure uste ona gure erosotasun eta egunerokotasunetik atara gura gaituan Jainkoagan, eta, erreguz, jarri gaitezan bere esanetara:

—Elizearen alde: gaurko munduan argi eta deigarri izan daitekezan profetak sortuazo daizan, bidegabekeriak salatzeko eta behartsuenganako ardurea sustatzeko, eskatu deiogun Jaunari.

—Bidegabekeriak sufritzen dabezan emakume, etorkin, ume eta behartsu guztien alde: euren garrasiak entzunak izan daitezan, eta beharrizanetan lagunduak eta duintasunean aintzat hartuak, eskatu deiogun Jaunari.

—Lotsaz edo bildurrez, jasanezineko egoerea isilean daroenen alde: euren isiltasunetik eta ez ikusiak izatetik urteteko adorea izan daien, eta gaurko profeta bihurtu daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Larregikerian bizi garanok behartsuen egoerara bihurtu daiguzan gure begiak, eta baita bihotza eta patrikerea ere, gure larregikeriak murrizteko eta danentzako mundu bat eraikitzeko, eskatu deiogun Jaunari.

—Jaunaren mahai inguruan alkartu garanok haren berbeari entzun gor egin ez deiogun, atara gaizan gure eroso bizi izatetik, eta bizkortu daigun eliz alkartea, gaur ete hemen bete ahal izan daigun emon jakun eginkizuna, eskatu deiogun Jaunari.

† Gugan uste on dozun Jainkoa: ez zaitezela gure erantzun barik gelditu; uxatu, ba, gure bildurrak eta guzurrezko lotsak, zure erreinuko langile izan gaitezan eta gaurko profeta. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzerako

Hemen gaituzu, Jauna,

OHARRAK