URTEAN ZEHARREKO 22. DOMEKEA /B
Sarrera-oharra
Ondo etorri, senideok, urtean zeharreko 22. domeka honetako liturgia ospatzera. Lagundu deigula Pedroren aurreko domekako autorkuntza bidean oinarritzen eta sendotzen. Jesusen irakatsia hartu daigula bizibide. Adi! Beste ohitura eta pentsamolde batzuen artean gagoz; ez daukagu danok bardin pentsatu edo sentitu edo bizi izan beharrik. baina bai jakin behar dogula zein dan bakotxak egiten dauan aukerea eta zelan bizi izan behar dogun. Horretarakoxe hurreratuko gara Jesusen irakatsietara, eta hartuko dogu adore bere mahaitik janez.
Sarrera-abestia
GOAZEN GUZTIOK BATERA Jaunarekin egotera.
Goazen guztiok batera Jaunarekin egotera.
1 Pozik alkartu gaitezen Aita dogu-ta laguntzen.
2 Seme-alaba bezela zaindu gagizuz Zuk, Jauna.
3 Entzun daizala Jaun onak gure poz eta negarrak.
Damu-otoitza
Jesus Jaunaren zintzotasunaz bat egin gura dogunok bere aurrean gure zintzotasunik eza, arduragabekeria, mundura eginda egotea autortu geike… bere errukiak askatu gaizan.
—Jesus Jauna, Jainkoaren berbea eta atsegina zarana, erruki, Jauna.
—Jesus Jauna, azaleko ohituretan geratzen ez zinana, Kristo, erruki.
—Jesus Jauna, azaluskeria gaitzetsi egiten zenduna, erruki, Jauna.
Lehenengo irakurgaiari (Dt 4, 1-2. 6-8)
Legea eta arauak betetean geratu behar dogu horreexek salbatzen gaituela uste izanik, ala Jainkoaren hurtasuna sumatu behar dogu eta haren errukiaz gozatu? Entzun.
Erantzun salmoa
Sal 14, 2-3. 4-5ab
Bigarren irakurgaiari (St 1, 17-18. 21b-22. 27)
Santiagok sinismenaren praktikotasunera eroango gaitu; Jainkoa zerbitzea bizitzan zelan gauzatzen dan irakatsiko deusku.
Ebanjelioari (Mk 7, 1-8. 14-15. 21-23)
Ohiturak, arauak eta legeak itxurakerietarako izan daitekez, edo sakonera eroan geinkeez. Azaluskerietan geratzerik gura ez dogunok egin deiogun harrerea ebanjelioari, Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Jainkoagazko hartu-emonek bizitzaren sakontasunera garoez eta sinismenaren praktikotasunera. Hortxe jarduteko behar dogun laguntza bilatu daigun eskariotan:
—Elizearen alde: elizkizun biziak, konprometituak eta behartsuenei irekiak bultzatu daizan leku guztietan, eskatu deiogun Jaunari.
—Ohiturei lotuegiak egotearren Jainkoa senideengan zerbitzea ahaztu dabenen alde: azaluskeria eta itxurakeriatik urteteko ahaleginak egin daiezan, eskatu deiogun Jaunari.
—Itxurakeriazko munduak zigortuta daukazenek, alboratuek, aurrean erabiliek, zigor hori gainditzeko gauza izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari.
—Ume eta gazteen alde, bizitzan zehar ibilteko sasi maisuak baztertu daiezan, eta Jesusengan aurkitu daien benetako maisua eta irakatsiak, eskatu deiogun Jaunari.
—Jesusen zintzotasunaz bat egiteko aukerea daukagunok, Jainkoa senideenganako zerbitzuaz goratu daigun, senideak maitatzeraino helduz, eskatu deiogun Jaunari.
† Zure legean ibilteko zeure Semearen bidea erakusten deuskuzun Jainko Jauna: emoiguzu haren ikasle eta jarraitzaile izatea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzerako
R/. Jauna dot Artzain, ez dot izango nik goserik;
hark emongo deust zer-jan onik.
1 Neu naz zerutik lurrera jatsi dan ogia
Aitak danori eskeinia.
2 Nire gorputza egiz dozue janaria
ta nire odola edaria.
3 Ogi hau jaten dauana beti da biziko,
hilterik ez dau ikusiko.