URTEAN ZEHARREKO 7. DOMEKEA /A
Sarrera oharra
Senideok: gure inguruan ikusten dogun txarkeriaz kexatu egin geintekez, txarkeria hori salatu egin geike, edo haren aurka burrukan urten geike… Edo, besterik? Behar bada.
Bizitzan aukerak egin behar izaten dira. Eta euretariko bat txarkeriaren aurkakoa, edo ontasunaren aldekoa izan daiteke… Zeren alde edo zeren aurka gagoz, edo nago?
Gaurko Liturgian entzungo dogun Jainkoaren berbeak aldi bateko erantzunen aurrean jarriko gaitu, eta Jesusek egiten dauan aukerearen aurrean. Zein izango ete dogu nahiago?
Abestia
Aita baten semeok, sinismen bakar bat dogunok, anai artean batu garanok,
kantuz gatoz, kantuz zugana, Jauna.
—Seme gara, bai, baina seme izaten ba ete dakigu?
Anai gara, bai, baina anai izaten ba ete dakigu.
Seme izatera, anai izatera, Jauna, heldu nahi dogu.
Damu otoitza
—Jesus Jauna: txarkeria ontasunaz menperatu nahi dozuna, erruki, Jauna!
—Jesus Jauna: arerioa lagun bihurtu nahi dozuna, Kristo, erruki!
—Jesus Jauna, Legea bere betera eroan gura dozuna, erruki, Jauna!
Lehenengo Irakurgaiari
Antxinako hebertarrek Jainkoaren santutasuna bere senidea maitatzean eta etsaia edo aurkakoa gorrotatzean gauzatu nahi eben. Baina hori ete da Jainkoaren bihotzean aurkitu geikena?
Erantzun salmoa
Bigarren Irakurgaia
Paulo apostoluak berak egin dauan aukerea emon gura deusku geure aukera lez: berak Kristo aukeratu dau jakituri iturri, eta horretarako Kristori entzutea baino ez dau behar, mundu honetako jakituriatik aldendurik.
Ebanjelioari
Uste dogu txarkeria txarkeria handiagoaz ezabatu eta menperatu daitekela, ezta? Bizitz-esperientziak besterik dinoskun arren. Jesusek beste bide bat emoten deusku: ez erantzun gogorkeriaz gogorkeriari, eta zure maitasuna kalte egiten deutsunaren alde otoitz egiteraino heldu daitela. Aleluia abesteko zutundu gaitezan.
ESKARIAK
† Jainkoaren gogoko izan gura badogu, gero eta bere antzekoago izan behar izango dogu. Horretarako, beragaz ahalik eta gehien egoten ahalegindu geintekez… Jo daigun otoitzera:
—Elizearen alde: aldi eta leku guztietan iragarri daian Jainkoaren danentzako bihotz zabala, eta haren maitasunaren eta errukiaren autorle izan daiten, egin daigun otoitz.
—Kalte eragin deutsonari ordaina emon artean atsedenik hartzen ez dabenen alde: baztertu ahal izan daien euren bihotzeko gorrotoa eta arerioen alde otoitz egiteraino heldu daitezan, egin daigun otoitz.
—Senide arteko gerratean dagozan herrialdeen alde, alkar gorrotatzen daben anai-arreben alde, parkatzeko gauza izan daitezan eta alkar maitasunaren zoria bizi izan ahal izan daien, egin daigun otoitz.
—Euren alkar maitasuna galdu edo apurtu daben senar-emazteen alde: gutxienez, alkar errespetatu daien, eta ahalegindu daitezan alkarri parkatzen eta horrela zorionbide izaten, egin daigun otoitz.
—Otoitzerako alkartuta Jesusen gurarien barri izan dogunok errukiaren eta maitasunaren autorle izan gaitezan, eta zeruetako Aita/Amaren antzekoagoak izatea bilatu daigun, egin daigun otoitz.
† Eguzkia eta euria on eta gaiztoen gainera isurten dozuzan Jainko maitalea: egizu, zure antzera danentzako zabalik egon gaitezela eta parkatzen jakin daigula. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzean
1 Ogi hau jaten dauanak
izango dau bizia.
Kaliz hontan aurkitzen da
Jainko-odol guztia:
R/. Hor dogu janaria ta
hor gure edaria.
2. Jaungoikoak deitzen gaitu:
3. Danok gaur jaten badogu
ogi bat mahai batean
ezin izan gorrotorik
gaurtik gure artean.
bera dogu janari.
Beragan dogu aurkitzen
osasuna ugari.
R/. Zelan begiratzen deutson
Jainkoak gizonari!
R/. Alkar maitatu dagigun
Jesusen izenean.
Azkenean
Ez gaitu beretzat irabazi Jesusek, ezta? Txarkeria, txarkeria handiagoz menperatu daitekela uste izaten jarraitzen dogu, ezta? Alperrik emon ete deusku bere irakatsia Jesusek? Hausnartu daigun aste honetan zehar, eta ahalegindu gaitezan txarkeriari ez erantzuten, eta gorroto deuskuenen alde otoitz egiten…