URTEAN ZEHARREKO 18. DOMEKEA /C
Sarrera oharra
Senideok: Urtean zeharreko 18. domeka honek ondasunei begira jarriko gaitu, eta ondasunak euren balioan jarten lagunduko deusku. Gogotan hartu daigun gatx egiten jakula neurritsu izatea, aurrezle jokatzea, eta arinegi esaten dogula agintedunek, aberatsek eta ahaltsuek emon behar izango leukeela lehenengo pausua.
Guk, Jesusen jarraitzaile izan nahi dogunok, ba daukagu arrazoirik Jainkoa autortzeko ondasun guztien sortzaile eta iturburu, eta ondasunak danentzako balira lez (ba dira-ta) erabilten jakiteko. Murgildu gaitezan, ba, gogo biziaz gaurko liturgian.
Sarrera abestia
Aita baten semeok
sinismen bakar bat dogunok
anai artean batu garanok
kantuz gatoz, kantuz zugana, Jauna.
—Seme gara, bai, baina seme izaten ba ete dakigu?
Anai gara, bai, baina anai izaten ba ete dakigu?
Seme izatera, anai izatera, Jauna, heldu nahi dogu.
Argiaren seme eta
egunaren oinordeko
abia gaitezen danok
Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz albak
gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea
sortu digu bihotzean.
Damu otoitza
† Jainkoak bere ondasunen erabiltzaile eta banatzaile egion gaitu. Baina zein metatzaile eta alperrik galtzaile agertzen garen sarri! Damutu gaitezan:
—Jesus Jauna: zure pobretasunean gure eredu zaituguna, erruki, Jauna.
—Jesus Jauna, zure askatasunean bizi izatera deitzen gaituzuna, Kristo, erruki.
—Jesus Jauna, zure Espirituaz gizaki barri egiten gaituzuna, erruki, Jauna.
† Erruki dakigula…
Lehenengo irakurgaiari oharra (Koh 1, 2; 2, 21-23)
Zenbat huskeria bihurtzen doguzan hil-edo-biziko gauza! Euren artean ondasunak aitatu geikez. Ba, begira zer dinoskun Kohelet jakintsuak.
Erantzun salmoa (Ps 94)
Bigarren irakurgaiari oharra (Ko 3, 1-5.9-11)
Entzun daiguzan Kristogan gizaki barri garala dinoskun Pauloren burubideak, gure bizitza gure duintasunaren pareko izan daitela esango deusku.
Ebanjelioari oharra (Lk 12, 13-21)
Zer ez ete deutsogu eskatzen Jainkoari! Noiz ikasiko ete dogu Jainkoari zer eskatu? Egin deiogun horretarako harrera on ebanjelioari, Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Ondasun guztien iturri Jainkoa dala eta ondasunak bere seme-alaba guztientzako dirala jakinik, zuzendu deioguzan gure eskariak:
—Agintea, jabegoa, ahalmena eta ondasun piloa daukenen alde: behartsuen deia entzun daien, eta eskuzabalez erantzun deieen… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.
—Behartsuen alde: ondasunen erabilpenaren kontzientzia izan daitezan, eta danok behartu gaiezan aurreztera eta ondo banantzera… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.
—Elizearen alde: aberaskeriak alde batera itzi daizan, pobreen ondoan egon daiten, eta benetakoa izan daiten pobreen aldeko bere aukerea… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.
—Eukaristiarako alkartu garanok aurrezten ahalegindu gaitezan, birziklatzen eta elkar banantzen ikasi daigun, behartsuak gogoan hartuz… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.
† Jainko Jauna: guretzat barri onak baino ez daukazuzana: egizu harrera on egiten jardun daigula, eta behartsuen zerbitzuan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzerako
1. Ogi hau jaten dauanak
izango dau bizia.
Kaliz hontan aurkitzen da
Jainko-odol guztia:
R/. Hor dogu janaria ta
hor gure edaria.
2. Jaungoikoak deitzen gaitu:
bera dogu janari.
Beragan dogu aurkitzen
osasuna ugari.
R/. Zelan begiratzen deutson
Jainkoak gizonari!
3. Danok gaur jaten badogu
ogi bat mahai batean
ezin izan gorrotorik
gaurtik gure artean.
R/. Alkar maitatu dagigun
Jesusen izenean.
Hemen gaituzu, Jauna, ogiaren eske:
bizi behar honetan ahuldu baikintezke.
Zure gorputz santua hartu nahi genduke.
Zu gabe bizitzerik ezingo genduke.
Munduak behar badau eguzki-argia,
mendiko abereak iturri garbia,
orobat (gu danok) nahi badogu barruko bizia,
beharrezkoa jaku zeruko ogia.
Jauna, zure grazia lagun dakigula
ogi hau jan dagigun behar dan bezela.
Ez ahaztu txarrerako jarriak gauzela,
arren, zuzen ta leial bizi gaitezela.
OHARRAK