Sarrera-oharra
Senideok: Pazkoaldia amaitu ondoren Jaunaren festaburuetako bat ospatzera alkartu gara: HIRUTASUN SANTUA. Misterio handia dala esaten dogu; baina Nazareteko Jeusen eskutik hurreratuko gara misterio handi horretara, Espirituak eroielako eta Jainkoari Aita deitzen eutsolako, konfiantza handia erakutsiz.
Izan daiguzan gaur gogoan komentuetan otoitzari emonak bizi diran lekaide-lekaimeak, gure alde egiten daben guztia eskertuz.
Abestia
Bihotz batez alkarturik
zugana gatoz, Jauna (bir).
Emoiguzu zure argi, grazi ta maitasuna.
Entzun, arren, Jauna.
Urt 34
Jainkoa hain hurruneko sumatzen dogunok irakurgai honetan gure Jainkoa ez dala hori aurkituko dogu, hur-hurrekoa dala baino, eta beragana konfianztaz hurreratu geintekezela.
Erantzun Salmoa
Damu-otoitza
Konfianztaz hurreratu gaitezan Jainkoagana, bere errukian hartu gaizan:
—Jesus Jauna, Aitagaz eta Espiritu Santuagaz hirutasun santuan zarana; erruki, Jauna.
—Jesus Jauna, maitasun bizitza paregabea egin zenduana; Kristo, erruki.
—Jesus Jauna: zure jarraitzaileok alkartasunean eta maitasunean nahi gaituzuna; erruki, Jauna.
2Ko 13
Entzun eta onartu daiguzan Paulok emoten deuskuzan kontsejuak: agindu lez hartu daiguzan.
Jn 3
Ezagutu daigun Jesusengan agertzen jakun Jainkoa, ebanjelioari harrera on eginez, eta Aleluia abestuz, zutunik.
HERRI OTOITZA
† Hirutasunaren misterioan murgilduz aurkeztu deioguzan gure eskariak hur-hurreko dogun Jainkoari, Espirituaren pozean:
—Elizearen alde: gaurko gizakiagandik hurrago agertu daiten eta urrinduei ebanjelioa iragarten ahalegindu daiten, egin daigun otoitz.
—Euren bizitza otoitzean eta kontenplazinoan emoten dabenen alde: izan daitezan euren lekuetan danentzat argi eta Jainkoagazko hartu-emonetarako dei eta indar, egin daigun otoitz.
—Gure arteko familien alde, batez ere arazo artean eta garraztasunean bizi diranen alde: Hirutasunaren batasunak eta alkar arteko maitasunak argitu daizan eta laguntza izan dakien, egin daigun otoitz.
—Gure Elizbarrutiko eliz alkarte guztien alde: bananduta iraunazoten deutseen mezordu eta ohiturak alde batera itzi eta gaur egun mahairatzen jakezan arazoei erantzuten ahalegindu daitezan, egin daigun otoitz.
—Gure eliz alkarte honen alde: eskuzabaltasunz eta esker onez jakin daian bere ondasun guztiak alkarbanantzen eta eginkizun guztietarako zerbitzariak sustatzen, egin daigun otoitz.
† Jainko Aita, Semea eta Espiritu Santua: zeuen alkartasun maitalean bizi izan gaitezela gure etxe, parrokia, lantegi eta inguru guztietan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.