022_fam-sant

FAMILIA SANTUA

Sarrera oharra

Senideok: Familia santuaren Liturgia ospatuko dogu gaurko elizkizunean. Eta gogotan hartu behar dogu ze ingurutatik hurreratzen garan ospakuntza honetara. Zelangoa da nire familia? Eta ingurukoak? Familia deritxegu, baina… bardinak dira? Zelan aldatu jakun berba honen edukina, berba honek barruan daroana!

Ba, egoera honetan, Nazareteko Familia santura hurreratzen garanok, eta ha gure familiaren irudi eta eredu gura dogunok, zertara deituak garan bilatu daigun elizkizun honetan, eta harek jarten deuskuzan eskakizunak beteteko adorea eta laguntzea eskatu daiguzan…

Sarrea abestia

Agur, Maria Belengo, Jesus haurrarekin.

Agur, graziaz betea, Jauna da zurekin.

1 Jauna ta Jesus da zure sabeleko fruitu;

andra guztien artean bedenikatua zu.

2. Ama-semeak han dagoz Hain apal, hain xume:

Ama, Andra Maria da, Jaungoikoa ume. R/.

3. Santa Maria Birjina, Jainkoaren Ama,

Otoitz egin gure alde, Zagoz guregana. R/.

4. Zure beharrean gagoz, Ama, betiere;

Heriotzako orduan batik bat halere. R/.

Abadearen agurra

† Aitaren eta Semearen

—Amen.

† Gure arteko eta aldiko / familia arrun baten

jaio dan Jainko Seme Jauna / izan bedi zuekin.

—Eta zure espirituarekin.

Aintzarako oharra

Belengo estalpeko Aingeruen abestien oihartzuna jatorku oraindino. Euren kantuekaz bat egin daigun Jainkoari aintza abestuz.

† Aintza zeruan Jainkoari.

—Aintza zeruan, Aintza zeruan, Aintza zeruan Jaunari

eta bakea, eta bakea, lurrean gizonari.

Lehenengo irakurgaiari

Garai bateko familiak, edo antxinako familiak, holantxe zaintzen eban bere burua, eta bere frutuak hartzen ebazan. Familia ha Jainkoari begira eta haren babespean zaintzen zan. Gaur?

Erantzun salmoa

Bigarren irakurgaiari

Gatxa dala bizikidetza? Zenbat bider entzun dogun, eta esan ere bai, ezta? Begira zer aholkatzen eutson Paulok kristau taldeari bizikidetza kristaua bideratzeko.

Ebanjelioari

Danik eta familiarik santuena ere ez da zailtasunik bakoa, eta Nazaretekoak ere izango dau zailtasunik, Herodes umea hil guran dabil-eta. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Bizikidetzea zein gatx egiten jakun ondo dakigunok badaukagu Jainkoaren aurrean eskale agertzeko ziorik (motiborik). Apaltasunez eskatu daigun, ba:

—Eliz amaren alde: kultura eta egoera guztiz ezbardineko seme-alabaz osoturiko familia danez, danen beharrizanei entzumen emoten eta egoerak Jainkoaren argitasunez argitzen jakin daian, eskatu deiogun Jaunari.

—Arazo artean bizi diran familien alde: behar leuken laguntzea aurkitu ahal izan daien, eta egoereari zintzotasunez erantzutea bilatu daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Apurketa izan ondoren, orain beste familia bat eratu dabenen alde: izan daien ingurukoen oneritxia eta baita Elizearen aldetiko laguntzea ere, eskatu deiogun Jaunari.

—Familien egoerea gehien dastatzen, baina baita sufritzen, daben umeen alde: inoiz ez daitezan erabiliak izan, edo kale gorrian aurkitu, maitasunean babestuak izan daitezan baino, eskatu deiogun Jaunari.

—Nazareteko Familia santua aintzat hartzen dogunok Jainkoa otseintzea bilatu daigun, otoitzera jo, eta danentzako errespetua eta laguntasuna zabaldu daiguzan, eskatu deiogun Jaunari.

† Jainko hirukoitza: emoten deuskuzun familia-ereduan oinarriturik, bizikidetza aberasgarria egiten ahalegindu gaitezela. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzerako

1 Gau erdian Zu zara

distira argizkoa,

isiltasun osoan

hor zure mintzoa

R/. Maitasun-agerpen!

Isiltasun osoan

Hitza gizon sortzen.

2 Urratu da mundutik

ilunpe itxia,

sortuazoz zerutik

Zuk argi barria.

OHARRAK

—Gabon Zaharreko mezea, eta Urte Barrikoak…

—Urtean Zeharreko ebanjelio komentatua: 3€

—Urtea ondo amaitu; hobeto hasi.

Azkenerako

Familia Santura hurreratu garanok badakigu Jainkozaleok ere oztopoak eta zailtasunak aurkituko dituguna gure bizitzan zehar; baina baita Jainkoak ez gaituna bertan behera lagako ere. Izan daitela sendoa Jainkoaren gorespenetan eta Jainkoa aintzaltzen alkar maitatzeko eta alkar zerbitzeko egiten dogun aukerea: ez da saririk barik geldituko.

BILINGÜE

Sarrera oharra

Senideok: Familia santuaren Liturgia ospatuko dogu gaurko elizkizunean. Eta gogotan hartu behar dogu ze ingurutatik hurreratzen garan ospakuntza honetara. Zelangoa da nire familia? Eta ingurukoak? Familia deritxegu, baina… bardinak dira? Zelan aldatu jakun berba honen edukina, berba honek barruan daroana!

Seamos conscientes de la diversidad que presenta hoy la realidad familiar, y que nos acercamos desde esa diversidad a la Familia de Nazaret. Ella nos enseñará a responder a las opciones que hayamos hecho ante Dios, Familia Trinitaria, donde el papel de cada persona es respetada por sus otros miembros y es respetuosa con las demás opciones familiares.

Sarrea abestia

Agur, Maria Belengo, Jesus haurrarekin.

Agur, graziaz betea, Jauna da zurekin.

1 Jauna ta Jesus da zure sabeleko fruitu;

andra guztien artean bedenikatua zu.

2. Ama-semeak han dagoz Hain apal, hain xume:

Ama, Andra Maria da, Jaungoikoa ume. R/.

3. Santa Maria Birjina, Jainkoaren Ama,

Otoitz egin gure alde, Zagoz guregana. R/.

4. Zure beharrean gagoz, Ama, betiere;

Heriotzako orduan batik bat halere. R/.

Abadearen agurra

† Aitaren eta Semearen

—Amen.

† Gure arteko eta aldiko / familia arrunt baten

jaio dan Jainko Seme Jauna / izan bedi zuekin.

—Eta zure espirituarekin.

Aintzarako oharra

Belengo estalpeko Aingeruen abestien oihartzuna jatorku oraindino. Euren kantuekaz bat egin daigun Jainkoari aintza abestuz.

Unamos nuestras voces a las de los ángeles que cantan el gloria en el Portal de Belén.

† Aintza zeruan Jainkoari.

—Aintza zeruan, Aintza zeruan, Aintza zeruan Jaunari

eta bakea, eta bakea, lurrean gizonari.

Lehenengo irakurgaiari

Garai bateko familiak, edo antxinako familiak, holantxe zaintzen eban bere burua, eta bere frutuak hartzen ebazan. Familia ha Jainkoari begira eta haren babespean zaintzen zan. Gaur?

La familia tiene sus propias normas de perpetuarse, según las opciones que haya hecho. Esta lectura nos acerca a la familia de antes; a lo mejor nos suena a "pasado".

Erantzun salmoa

Bigarren irakurgaiari

Gatxa dala bizikidetza? Zenbat bider entzun dogun, eta esan ere bai, ezta? Begira zer aholkatzen eutson Paulok kristau taldeari bizikidetza kristaua bideratzeko.

A que más de una vez hemos oído o dicho que la convivencia es difícil. San Pablo indica unas pautas para una convivencia de hijos/as de Dios en la familia cristiana.

Ebanjelioari

En toda familia hay dificultades; también en la de Nazaret, pues Herodes busca matar al recién nacido. Pero no por eso dejará de ser signo de salvación.

Danik eta familiarik santuena ere ez da zailtasunik bakoa, eta Nazaretekoak ere izango dau, Herodes Umea hil guran dabil-eta. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Bizikidetzea zein gatx egiten jakun ondo dakigunok badaukagu Jainkoaren aurrean eskale agertzeko ziorik (motiborik). Apaltasunez eskatu daigun, ba:

—Eliz amaren alde: kultura eta egoera guztiz ezbardineko seme-alabaz osoturiko familia danez, danen beharrizanei entzumen emoten eta egoerak Jainkoaren argitasunez argitzen jakin daian, eskatu deiogun Jaunari.

—Por las familias que atraviesan didicultades: para que no les falte la ayuda que necesitan y puedan responder con sinceridad a lo que "les llueve", eskatu deiogun Jaunari.

—Apurketa izan ondoren, orain beste familia bat eratu dabenen alde: izan daien ingurukoen oneritxia eta baita Elizearen aldetiko laguntzea ere, eskatu deiogun Jaunari.

—Por quienes más disfrutan o sufren de la situación de la familila, los niños: para que nunca sean manipulados o se vean abandonados en la calle, sino que siempre estén arropados en el calor y el amor de la familia, eskatu deiogun Jaunari.