abd04b

ABENDUALDIKO IV. DOMEKEA /B

Sarrera-oharra

Senideok: Abendualdiari itxaropen aldia deritxogu, salbamenaren barri dakarskulako. Profetearen berbak doguz gidari, eta Bateatzailea eta Maria jarraibide. Baina gehiago oraindk: gaurko liturgian Jainkoaren aukeraketearen barri izango dogu. Dabid da errege aukeratua; Maria da amatzarako emakume aukeratua. Eta ezin ete geintekez gutariko bakotxa izan aukeratuak salbamenaren poza bizi izateko eta haren barri emoile izateko? Geure esku dago. Bilatu daigun Jainkoagaz eskuzabal izatea, CARITASen deiari erantzunez. Ondo etorri.

Sarrera-abestia

Zatoz, Jauna! Gaur zai duzu mundua,

zori gaitzez hain da hondatua!

Zatoz, Jauna! Zabal, otoi, zerua:

Etor bedi zure erreinua!

Zatoz, Jauna! Lokarriak zuk hautsi.

Munduz mundu bihotzetan mintza.

Zatoz, Jauna! Ager zaitez ta jaitsi:

Etor bedi zure erreinua!

Koroiaren inguruko abestia

Ezer gitxi emon geikeo Jaungoikoari gure urritasunetik eta gure ondasunetatik ere. Baina bai emon geikeola gure eskuzabaltasuna eta bere esanetara jartea. Abenduko laugarren kandela honegaz Jainkoari gure esker ona adieraziko deutsogu aukeratu egiten gaitulako.

EDO…

Damu-otoitza

Ingurura lar egokituta, Jainkoaren bildur gara, harek gure askapena eta poztasuna gauzatu gura dauzela konturatu barik. Damutu gaitezan Jainkoaren pozean bizi izan ahal izateko:

—Jesus Jauna, gure artean jaioteko zarana, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, Jainkoaren poza dakarskuzuna, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, zugan Jainkoaren deia entzuten dogu. Erruki, Jauna.

2Sm 7

Profetak argitzen deutsoz begiak erregeri. Nagusi izan arren, badago nagusiagorik, eta ikasi beharrik ere badauka erregek: daukan guztia hartua dau, emon egin jako, ez da berea, edozelan erabilteko: zerbitzeko dau.

Erantzun salmoa 88

Ro 16, 25-27

Jainkoak ez dau beretzat gordeten bere izakerea: geugaz, gizakiokaz alkarbanatu gura dau. Ez ete dogu hau, daukagun ona besteekaz alkarbanatzeko deia?

Ebanj. Lk 1, 26-38

Ezezagunari bildur deutsogu. Baina Jainkoa isilka eta gozoki jatorku, baimen eskatzen. Egin deiogun harrera ebanjelio honetan Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

Jainkoak ondasunen jabe ez gaitu egin hareik alperrik galtzeko, gure pozbide izan daitezan baino, eta guztien artean alkarbanatzeko. “CARITAS”en deia entzuten dogu gure bihotzetan. Jo daigun otoitzera:

—“Caritas”ek izan daian indarra behartsuen artean Elizearen aurpegi errukitsua eta solidarioa agertzeko, eta danetarikoak alkartasun-joko bideetara eroateko, eskatu deiogun Jaunari.

—“Caritas”en borondatez lan egiten dabenen alde: adorea ez dakien falta, eta hartu behar izaten dabezan mesprezu guztien gainetiko irriparrea eta eskuzabala erakutsi ahal izan daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Agintarien alde: ondasunen jabe dirala barik ondasunen banantzaile dirala onartu daien, eta behartsuenak babesten jardun daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Euren ondasunak dirala-ta esplotatuak diran gizaki eta herrien alde: esplotazino egoeratik urteteko gauza izan daitezan eta behar daben horretarako laguntza ere izan daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Otoitzerako alkartu garanok eta eguneroko ogia eskatzen dogunok izan daiguzan gogoan gure inguruko behartsuak eta baita ondasunak neurritsu erabili behar doguzela ere, eskatu deiogun Jaunari.

† Ondasun guztien iturri zaran Jainko Jauna: zeure seme-alabatasunaren duintasunera jaso gaituzunok behartsuekaz alkartasunean bizi izan gaitezela eskatzen deutsugu. Jesukristo gure Jaunaren baitartez.

—Amen.

Jaunartzerako

Kanta daigun guztiok

bihotza betean

gure Salbatzailea

etorri artean.

1 Gauaren erdian da

entzun dehadarra:

«Erne egon gaitezan

badator Senarra!»

2 «Nausia badator-ta

lapurra bezala:

Jaunaren zain guztiok

aurkitu gaizala.»