Urtean zeharreko IV. Domekea /A
Sarrera-oharra
Senideok: bizikerea zeozertan aldatzen ez dauan Liturgia hutsa eta alperrekoa dala autortuz, urtean zeharreko 4. (laugarren) domeka honetan adi egon gaitezan Jesusen hitzetara batez ere: hareetan bere burua konprometitzen dau herritarren aurrean, baina batez ere herri- eta eliz-agintarien aurrean.Geuretzat hartzen badoguz, geuri ere gogorregiak egingo jakuz berbok, daukagun Jainko irudia edo haregazko ulerkerea aldatu beharra izango dogulako. Jesusen jarraitzaile izan gura badogu eta ez alperreko Liturgia baten partaide, gogotsu eta arretaz hartu daigun esku. Ondo etorri.
Sarrera-abestia
BIHOTZ BATEZ ALKARTURIK
Zugana gatoz, Jauna; Zugana gatoz, Jauna.
Emoiguzu zure argi grazi ta maitasuna:
entzun, arren, Jauna.
Altarean aurkitzen da kristau alaitasuna (2).
Emoiguzu zure argi grazi ta maitasuna:
entzun, arren, Jauna.¡
Abadearen agurra
† Jainkoaren aurpegi errukitsua erakusten deuskun
eta ha pobreena dala dinoskun
Jesukristoren grazia eta bakea / izan bedi zuekin. # ETA ZURE ESPIRITUAREKIN.
Damu-otoitza
Jesukristo gure Jaunaren erradikaltasunetik urrun gagozanok autortu daiguzan gure bildurrak eta ziurtasun bila ibiltea…
—Jesus Jauna, Jainkoa pobreena eta bihotz garbiena dala dinoskuzuna, erruki, Jauna.
—Jesus Jauna, Jainkoa errukitsuena eta zuzentasunaren gose-egarri diranena dala dinoskuzuna, Kristo, erruki.
—Jesus Jauna, zure bizikereaz Jainkoa ikustea emoten deuskuzuna, erruki, Jauna.
I. Irakurgaiari
Jainkoa bilatzera bultzatzen gaituan profeteak ha nortzuk aurkitzen daben ere gogoratzen deusku. Ea horrek mugitzen gaitun bizikeraz aldatzera eta zintzotasuna bilatzera.
Erantzun salmoa
Sal 145,7.8-9a.9bc.10
II. Irakurgaiari
San Paulok ez gaitu lotsatu gura; ez gaitu gitxiagotzat hartzen; gure izaerearen onartzera garoaz; gure ezkutuetatik urten daigula eskatzen deusku, Jainkoa mundu honek baztertzen dauzanena dala-ta.
Ebanjelioa
Ebanjelio honetako Jesusen berbok gatxegiak egin jakezan ordukoei, eta biraolari batenak. Haren jarraitzaile izan gura dogunok harrera on egin deiegun, Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Apaltasunetik eta zuzentasunaren gose-egarritik aurkeztu deioguzan Jainkoari gure eskariak:
—Elizearen alde: ez daiten ahalegindu bere hutsak estaltzen, hareik ezagutzen eta ebanjelioaren argitasunean zuzentzen baino, egin daigun otoitz.
—Besteen lepotik etekin bila diharduenek mundu honek ezertarako ez dauzenei begietara begitu deien eta eurekaz alkartasuna gauzatu daien, egin daigun otoitz.
—Emakumeen alde, umeen alde, iheslari, errefuxiatu eta edozelan sufritzen dabenen alde: gure bihotzean leku izan daien, eta euren aldeko legeak eta laguntzak bultzatu daiguzan, egin daigun otoitz.
—…/..
—Eukaristian alkartzeko aukerea dogunok bat egin daigun Jesusek iragarten deuskun Jainkoagaz, bihotz garbiak eta bakezaleak izatea bilatuz, egin daigun otoitz.
† Ezkutua izanik, zeure Semeagan agertzen zaiakuzan Jainkoa: asetu zuzentasunaren gure gose-egarria, gu pobreen ondoan jarriz. Jesukristo.
Jaunartzean
EMOIGUZU, JAUNA, ogia jateko
bizitza-indarra zuri jarraitzeko. (bis)
1 Jesus zeu zaitugu bideko janari
gure bizitza osoan arnas eta argi.
2 Emoiguzu, Jauna, bizitza indarra
lagunak maitatzeko bihotzeko garra.
3 Zu jatean emon poztasun gogoa
hobeak izateko gurari sendoa.
OHARRAK