garz01c

GARIZUMAKO I. DOMEKEA /C

Sarrera-oharra

Senideok: Garizumako lehenengo domekan altara aurrera hurreratzean, behinola hebertarrek uzta batzean egiten eben eskeintzaria izango dogu gogoan: gure makaltasunetik eragiten doguzan goseteak, zatiketak, gorrotoak, gerrak eta txarkeria guztiak autortuz, egoerotatik Jainkoagan uste on osoa jarteak atarako gaitula autortuko dogu.

Eta ezaugarri izango dogu «Esku Alkartuak» erakundeagaz bat egitea: Gosearen aurkako kanpainan gure ondasunetatik zati bat emotea. Pazkoara bidean emoten dogun lehen urrats honetan, ondo etorri.

(LAGUNGARRIAK)

(Elebitaz-Bilingüe)

Sarrera-abestia

R/. Zure aurpegi bila gabiltza gu, Jauna,

zu zaitugu argi eta salbamen,

zu, Jauna, biziaren babes.

Ez gaitu hartzen gure hobenen neurrietan,

ezta joten ere gure erruen ordainetan.

Berak deutsuz, bai, parkatzen zure hobenak

eta osatzen deutsuz harek zuri gatxak danak. R/.

Damu-otoitza

Izan daigun uste on Jainkoagan: bere aurpegiko argitasunak eroan gaizala gure txarkeriak argi ikustera eta euretatik urtetera…

† Erruki, Jauna. *Pekatu egin dogu-ta.

† Agertu guri, Jauna, zure bihotz ona. *Eta salbau gagizuz.

Lehenengo irakurgaiari

Eskeintzak egitean, alde handia egoan hebertarren eta paganoen artean. Honeek ugaritasuna eskatzen eben ohikune bidez; hebertarrek, ostera, euren jatorria gogoeratzen eben, eta Jainkoa askatzaile eta salbatzaile izan jakela eskertzen eben.

Erantzun-salmoa

Sal 90, 1-2. 10-11. 12-13. 14-15

R/. Neugaz egon zaitez, Jauna, larrialdian

Zagoz nirekin, Jauna, larrialdian

Bigarren irakurgaiari

Legea beteaz lortzen dala salbamena uste izateak betetzailea harrotu egin daike besten aurrean eta baita Jainkoaren aurrean ere. Ebanjelioa onartzen dauanak, ostera, bihozbarritzea bilatuko dau, maitasunaren bidetik.

Ebanjelioari

Hurreratu gaitezan Lukas ebanjelariak Jesusi buruz egiten deuskun argazkira: Adan barria da, Jainkoaren herri barri eta garaileari hasierea emoten deutsona. Egin deiogun harrerea Aintza, Jesus, zuri beti abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Garizumako atarian, Jainkoaren aurpegi bila gabizala autortuz, izan daiguzan gogoan gure makaltasunak ere, eta erreguka eskatu daigun:

—Elizearen alde: aldi egoki honetan Jainkoaren errukira jo daian bere makalkeriak autortuz, eta pekatari guztientzat eredu jarraibide bihurtu daiten, eskatu deiogun Jaunari.

—Senide pobreagoen alde lanean diharduen guztien alde (gogoan, batez ere, «Esku Alkartuak» erakundea dogu Gosearen aurkako kanpainan): Jainkoaren aurpegi errukitsua erakutsi daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Etekina nondik atarako, senidea zapaltzea ere ontzat emoten dabenen alde: bihozbarritzerako deia entzun daien eta hari erantzutea bilatu daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Ziztu bizian bizi garan gizarte honetan, isiltasunerako eta Jainkoagaz topo egiteko eremuak eta uneak agertu eta ugaritu daitezan, guztiok izan gaitezan gero eta gizakoiago, eskatu deiogun Jaunari.

—Jainkoaren berbara eta sakramentuetara hurreratzen garan guztiok Jainkoaren herri alkartua egitea bilatu daigun, eta alkarren bihozbarritzea bultzatu, eskatu deiogun Jaunari.

† Aldi egokiak emoten deuskuzuzan Jainko errukitsua: esker oneko erantzuna hartu daizula gugandik zeure seme-alaba lez egin daigun argi gure inguruan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

JAUNARTZERAKO

Oharra: Jaunartzea isilean egin daiteke, eta ondoren Erruki Urteko ereserkia abestu.

ANTIFONA: ERRUKITSU JAINKO AITA LEZ,

ERRUKITSU JAINKO AITA LEZ

LELOA: HAREN ERRUKIA BETIKOA DA-TA

Emon eskerrak Aitari ona da-ta:

Haren errukia betikoa da-ta.

berak sortu dau mundua jakituriaz:

gidatzen dau bere herria historian:

parkatuz onartzen ditu bere seme-alabak:

Oharrak.