abn02a
Abendu aldiko II. asteko domekea /A
Sarrera-oharra
Senideok: ondo etorri, Abendualdiko II. domeka hau ospatzera Eukaristiaren mahai ingurura. Zabaldu gogoa, ba jatorkun Salbatzaileari. Zabaldu baita begiak eta adimena ere, ez-ikusiarena ez egiteko: dana ilun eta urtenbide barik ikusten dabenen artean guk itxaropentsu agertu gura dogu, eta han-hor-hemen sortzen diran kimu barriak ikusi eta ikustera emon gura dogu. Ez dogu axalkerian eta elizkizun eta betekizun arinetan gelditu gura; ez doguz Profetearen berbak zemai lez hartu gura, zintzotasunerako dei lez baino. Alaitasunez sartu gaitezan, ba, Jainkoagazko hartu-emonetan alkarregaz, abesti artean.
Sarrera-abestia
Zatoz, Jauna! Hor gabiltza gauez gau:
piztu gugan fedearen sua.
Zatoz, Jauna! Argi ezazu mundu hau:
Etor bedi zure erreinua!
Zatoz, Jauna! Maitasunez gu bete:
jendeek elkar ezin hartu dute.
Zatoz, Jauna! Zuk bat egin mundua:
Etor bedi zure erreinua!
Abadearen agurra
† Egun baten etorri zan Jauna / egunen amaieran etorriko dan / eta beti etorten dagoan Jauna / izan bedi zuekin. # ETA ZURE ESPIRITUAREKIN.
Abenduko Koroia: Bigarren kandelea biztea
Abenduko koroiaren bigarren kandelea bizterakoan, salbamena Jainkoagandik baino ez dogula itxaroten agertuko dogu, eta berari baino entzun ez-eta, zintzo eta bulartsu erantzun gura deutsogula. Abestu daigun:
*EZ DAGO AINTZARIK
I. Irakurgaiari
Zein berba gozoak dakarskuzan Isaiasek. Ez dauz gure entzumenak guzurrez gozatu gura, guri Jainkoaren gurariaren barri emon baino. Eta onartzen dabenen artean, gauzatu egiten da gurari hori. Aztertu daigun, ba, zelan onartu geiken geurean Jainkoagandik jatorkun onura guzti hau.
Erantzun Salmoa
II. Irakurgaiari
Zer da gure burrukea iraupen barik? Edo garaipena, erruki barik? Edo erantzukizuna, zintzotasun barik? guzti horrek garoaz alkarri harrera on egitera. Eta beharrezko dogu, ezta?
Ebanjelioari
Ez dago salbamena onartzerik bihozbarritu ezik. Ez da elizkizunez, edo axaleko egintzez irabazten. Jainkoaren grazia da, eta bihozbarrituak baino ez dau onartzen. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Jainkoagandiko salbamenaren zain gagozala, harrera on eginez emon geike ezagutzera. Jo daigun, ba, eskarietara, Jainkoaren laguntzea sumatzeko:
—Behartsu, baztertu eta etsituen alde: Jainkoagandik itxaroten daben laguntzea geure harrera onean aurkitu daien, eskatu deiogun Jaunari.
—Besteen aldeko lan eta zerbitzuan euren bizia emoten dabenen alde: besteok eurengan ikusi daiguzan salbamen zantzuek, bardin egitera bultzatu gaiezan, eskatu deiogun Jaunari.
—Gure artean familia bizitza Jainkoaren hitzari zabalik egon daiten, haren pozean bizi izan eta harrera on egin daien, eskatu deiogun Jaunari.
—Aginpidea euren esku eukiz pobreen eta gitxituenen alde egin daiela gura dogunok geure zintzotasunez aldarrikatu deiegun beharrizan hori, eskatu deiogun Jaunari.
—Jainkoaren salbamenaren barri dogunok haren zantzuak izan gaitezan gure inguruan geure zintzotasunaz eta itxaropenezko jarreraz, eskatu deiogun Jaunari.
† Zure seme-alabon ona baino gura ez dozulako, eten barik agertzen zaiakuzan Jainko salbatzailea: emoiguzuz zure deiei zabalik egotea eta senideei harrera on egitea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzean: Zatoz, Jauna, zatoz lurrera…