Sarrera oharra
Ondo etorri, senideok, pazkoaldiko 6. domekako liturgia honetara. Gogoan izango doguz gure eliz alkarteko gaisoak batez ere, baina baita ezinduak edo etxeratuak ere, alkar maitatzera bialtzen gaitula entzuterakoan. Baina baita beste hauxe ere aurkitu ahal izango dogu: alkar maitasuna norbere burua besteen gainetik ez ikustetik hasten dala, bestea bere inguru guztiagaz aintzat hartzetik… Goazen, ba, pozik, Jainkoak bere Semearen mahaira egiten deuskun deiari erantzutera.
Abestia
R/. Bizi da Jauna, bizi da! Bizi da Jauna, bizi da!
Bizi da, bizi da, bizi da Jauna, bizi da gure artean! (bir)
Pazko goizean hutsik dago hilobia.
Biztu da Kristo, biztu, gure eguzkia: nagusi da argia! R/.
Ilunpetatik berak gu atara gaitu;
munduaren distira berak dau barritu: berak gaitu biztu. R/.
Abadearen agurra
† Aitaren eta Semearen...
† Jainkoaren maitasuna eta errukia, / bere ikasleak lagun lez maitatuz,
eta alkar maitatzea agintzen deutsen Jauna, / izan bedi zuekin.
Ihinztatzea
Gogoratu daigun gure Bateoa: bertan izan ginan pekatutik askatuak, bizi barrira aldatuak, Kristo Jainko biziagan txertatuak, haren biziak gugan iraun eian. Jainkoaren seme-alaben poztasunez abestu daigun:
Bateoko uretan, Jauna, gaituzu
pekaturako hil ta zeuretzat biztu.
—Bateoagaitik, / eskerrik asko,
seme-alaba egin / gaituzulako.
—Bateoan ginan / hil Jesusegaz
geroztik gaitezan / bizi beragaz.
Aintzarako
† Senideok: berbiztuaren poza emoten deuskun Jainkoari esker onez emon deiogun aintza, gogotsu abestuz...
Lehenengo irakurgaiari (Eg 10, 25-26. 34-35. 44-48)
Jesusengan sinisteak aparteko jokabidera daroa Pedro: bere burua besteen gainetik ez jartera, besteak aintzat hartzera, eta bestearen ona ere autortzera. Ikasiko bagendu beragandik!...
Erantzun salmoa
R/. Agertu dau Jaunak aurrean Beragandiko garaipena
2. Irakurgaiari (1 Jn 4, 7-10)
Norengan sortu daiteke senidea maitatzea eta senidea maitatu beharra, Jainkoaren maitasuna somatzen dauanagan baino? Ea Joanen berbeaz barruan sartzen jakun Jainkoaren maitatuak garana…
Ebanjelioari (Jn 15, 9-17)
Jesusek ez dau gura guk alkar edozelan maitatu daigun, berak Aita maitatzean guri erakutsi deuskun maitasunaz maitatu daigula baino. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Elizearen altxor preziatua dira gaisoak; euren bidez hurreratu geintekez Jainkoaren errukira eskale, mundu honen gaisotasuna gogotan hartuz:
—Elizearen alde: gure gizarteak bazterreratzen dauzan gaisoen, zaharren, behartsuen, aurrean erabilien edo ezertarako ez dauzanen ondoan egoten jakin daian, gizarte alkartuagoa eta arduratsuagoa sustatzeko, eskatu deiogun Jaunari.
—Sinismena debozino eta betekizun lez baino hartzen ez dabenen alde: Berbiztuaren aurkikuntzea egin daien, eta haren testigu izaten ahalegindu daitezan, ebanjelioaren bideetan, eskatu deiogun Jaunari.
—Gure etxeetan, ikastetxeetan, katekesian eta heziketa guztietan besteaganako begiramena(errespetua), hari harrera on egitea, eta haregaz norbera dana eta norberak daukana alkarbanantzea irakatsi daiten, eskatu deiogun Jaunari.
—Bizia besteen alde emoten daben boluntario, misiolari, etxekandre, eta gaisoen eta zaharren laguntzaileen alde: euren lanean poztasuna eta zorion-izpiak hartu daiezan, euren ingurukoentzat erakargarri izateraino, eskatu deiogun Jaunari.
—Sinistun lez otoitzerako alkartzen garanok Ebanjelioa geuretu ahal izan daigun, ohitura eta betekizunetan itxiak agertu ez gaitezan, eta geure buruak, eliz alkarteak eta Elizea bera ere eguneratzen ahalegindu gaitezan, eskatu deiogun Jaunari.
† Zure maitasunaren barri egunero emoten deuskuzun Jainko Aita/Ama: bihurtu gaizuz maitasun horren eroale. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzean
Gurekin egon, gurekin, Jauna, behar dogu-ta hitzegin:
heldu da gaua, ilun-iluna. Gurekin egon, gurekin!
Zertaz diharduzue hitzegiten bide guztian bihotz ilun?
Hara, Jerusalenen gertatuaz: Jesus hil dela, harainegun.
Kristok behar zituen jasan behar horreik guztiok jasan behar.
Biztu ta halan eiten ospean sar betiereko ospean sar.
Jesus Nazaretarra hitzez t'egitez profeta handi agertu zen
apaiz t´agintariek, kondenatuz, gurutzean hil egin zuten.
Bai zuek buru gogor zaretela profeta hitza sinisteko
Mesiak guzti hori /jasan behar / zuen, aintzara / iristeko.
Ez al geneukan sutan gure barrua, idazleena azaltzean?
Ta berehala jaikiz, Jerusalema itzuli ziren, itzuli.