Sarrera oharra
Ondo etorri, senideok, Pentekoste eguneko liturgiara. Jesus berbiztuaren erregalua dogu Espiritua: heriotzearen garaileak geu ere garaile nahi gaitu lotura guztien eta grina guztien gainetik.
Eskertu deiogun erregalu hori; egin deiogun dei Espirituari; bizi izan gaitezan bere taupadetan eta bere esanetara. Biztu daigun arreta, barriztapena eskatzen daben egoerez jabetzeko.
Sarrera abestia
1 Zeru-lurren egile zaran / Espiritu Santua:
zatoz, eta bete bihotzak;/biztu gugan maite-sua (bir).
2 Zentzuari argi emonez / eta bihotzari su,
Jaun onaren irudi bizi /danok bihurtu gaitzazu (bir).
Zeru-lurren Erregina:
Aleluia, Aleluia!
Biztu jaku Jesus Jauna: Aleluia!
—Zuregandik sortu dana: Aleluia! Hil-artetik zutitu da: Aleluia!
Uraz zipriztintzean
Gogoratu daigun bateo unea, hantxe egin ginan-eta Kristoren gorputzeko atal eta Jainkoaren seme-alaba.
Zure saihets irekiari, Kristo
Biziaren ur-iturria dario
honetxek dau munduko
pekatu guztia garbitzen
eta bizitzea barriztatzen.
Hobenak dau gizakia menperatzen
eta Kristok bere Arnasaz salbatzen;
salbamen-iturrira abia gaitezen:
iragarri daigun bizia ozen.
† Erruki dakigula…
Lehenengo irakurgaiari oharra (ApEg 2, 1-11)
«Babel»ek gizakion arteko sakabanaketea iragarten dau; Jesus berbiztuaren Espìrituak ezbardintasun guztien gainetik jarriko gaitu Jainkoaren ondasunen barri emoten danok batera, bakotxa bere berezitasunean. Harrigarria! Entzun.
Erantzun salmoa
(edo…)
Bigarren irakurgaiari oharra (1Ko 12, 3b-7.12-13)
Bakotxak bere nortasunean daroaz berezitasunak; baina honeik ez dira besteengandik urrintzeko edo besteak gaitzesteko, alkarregaz gorputz bat osotzeko baino, Kristo buru dogula, Jainkoaren aintzarako.
Ebanjelioari oharra (Jn 20, 19-23)
Ikasleen gaua egun argi bihurtuko da, egun barri, Jainkoaren aintza-eguna. Honek barru-bakea emongo dau eta iragartera bialduko, parkamena gauzatuz. Barri on hau geuretzeko, abestu daigun Aleluia, zutunik.
ESKARIAK
† Amaitu dau Jesusek bere eginkizuna, gu guztiok Espirituaren ardurapean itziz. Egin deiogun dei: «Zatoz, Espiritu Santua!» esanez.
—Jesusengan bateatu guztiok, artzainak buru ditugula, osotzen dogun Eliza honek apaltasun bideetan iragarri daian Barri Ona, egin daigun otoitz.
—Baztertuak, gutxituak, behartsuak eta Gizartean lekurik aurkitzen ez dabenak, ondo etorriak eta onartuak izan daitezan Eliza honetan, egin daigun otoitz.
—Agintariek herritarren beharrizanei, eta batez ere behartsuen diranei begiratu deieen, egin daigun otoitz.
—Gure arteko familietan maitasun espiritua nabaritu daiten, eta umeek eta gazteek nork gidatu izan daien, egin daigun otoitz.
—Eliz Alkarte honek, Gernikaldeko alkarteekaz batera jokatuz, abadegabetasunak emoten dauzan aukerak aprobetxatu daizan eliza arduratsuagoa egiteko, Espirituaren bultzadatan, egin daigun otoitz.
† Jainko Jaun bizi-emoilea: egin gaizuz Espirituaren esaneko eta zure Semeagaz esker oneko, Jainko eta Errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
—Amen.
Jaunartzerako
1 Zatoz zintzoen barnera,
Espiritu sortarazle;
bete graziaz bihotzok,
Zu bait zaituzte egile.
2 Poz-emaile deritzazu,
Goiko Jaunaren doaia,
ur bizi, su-gar, maitasun,
eta gantzu zerukoia.
1 Zeru lurren egile zaran
Espiritu Santua,
zatoz eta bete bihotzak,
biztu gugan maite sua (2)
2 Behartsuen Aita zaitugu,
lanpean atsedena,
nahigabean gure barrengo
poza sortuten dabena. (2)
3 Aldendu, bai, gure etsaiak
ta arimako kalteak.
Gugan beti iraun daiala
Zuk emondako bakeak. (2)
4 Zentzuari argi emonaz
eta bihotzari su,
Jaun onaren irudibizi
danok bihurtu gagizuz (2)
3 Zazpi doaien ixurle,
Jaungoikoaren besoa,
Aitak agindu bezala
hartzen dugun goi-mintzoa.
4 Argi zaiguzu zentzua,
maitekor egin bihotza,
indar iraunkorrez senda
gaitz-bera dugun gorputza.
5 Aita eta Semearekin
hirutan bat zarana.
Orain hemen zaindu gagizuz
gero eroan zugana (2)
5 Haiza gugandik etsaia
iguzu, arren, pakea,
Zu aurretik zaitugula,
urrun zaiguzu kaltea.
6 Erakus zaiguzu Aita,
erakus Semea guri;
bien Arnasa zerala
sinistu dezagun beti. Amen.
OHARRAK
AMAIERA ABESTIA…
ZERU-LURREN ERREGINA: aleluia!, aleluia!
Biztu jaku Jesus Jauna: Aleluia!
—Zuregandik sortu dana: Aleluia.
Hilobitik zutitu da: Aleluia!