uz14b

URTEAN ZEHARREKO XIV. DOMEKEA /B

Sarrera-oharra

Ondo etorri, senideok, urtean zeharreko 14. domeka honetako elizkizunera. Prestatu gaitezan astinalditxo bat hartzeko, eta bizikeraz eta jokabidez aldatzera deituak izateko. Ibilbide honetan urraska joan behar dogu: hauxe da bihozbarritze ibilbidea.

Ezin dogu ukatu handizale gareana, eta geuk irabazi gura izaten dogula, eta geureak edo geureek irabazten dabenean poz handia hartzen dogula. Baina Jainkoak makalengana bialdu gura gaitu, hareen ondoan egoteko, hareen laguntzaile izateko…

Ez gara danok horretarako gauza… Harrapatu gaizala Jainkoaren deiak eta erantzun deiogula eskuzabaltasunez.

Sarrerako abestia

Goazen alkarturik

biztuta fedea,

argitan zabalik maitasun bidea.

Entzun dezagun apaltasunez,

entzun dezagun Jaunaren hitza,

bere hitzetan gure egia,

gure indarra, gure bizitza.

Gurekin dugu, maisu ta lagun

gurekin dugu, gurekin Jauna,

egin dezagun zuzentasunez

ta maitasunez bere esana.

Agurra

† Gure makaltasunen gainetik maite / eta profeta lanetarako aukeratu

eta bere indarrez janzten gaituan Jauna / izan bedi zuekin.

Damu-otoitza

Ez ete da egia gaur egingo jakun salakuntzea: lepondogogor garala? Maite dogula Jainkoa eta haren entzule garala uste izan arren, gure jokabideak badino besterik. Damutasunez jo daigun Jainkoaren errukira:

—Jesus Jauna, zeure herrian ere baztertua izan zinana, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, zeure herrikoen hozkeria jasan behar izan zenduana, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, Jainkoaren erreinua iragarteari amore emon ez zeutsona, erruki, Jauna.

1. Irakurgaia (Ez 2, 2-5)

Jainkoak berera behartu gura gaitu ala bere gogoa azaldu gura deusku eta geuk aukeratu daigula? Zein da gure jokabidea? Ea profeteari zer erantzuten deutsogun…

Erantzun salmoa

2. Irakurgaia (2Ko 12, 7-10)

Jakintsuak edo ahaltsuak garalako aukeratu ete gaitu, ba, Jainkoak? Edo… gura ete dogu, ba, Jainkoak aukeratu gaizan?

Ebanjelioa (Mk 6, 1-6)

Sarri entzuten eta esaten dogun egia entzungo dogu gaurkoan. Ez daitela gure erantzun barik gelditu; ez gaizala lehengotan itzi. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Aldian aldiko eta lekuan lekuko profetak, autorleak, dituala beharrezko entzun dogu; jo daigun eskarietara eskuzabaltasunez:

—Elizan benetako profetak sortu daitezan, Nazareteko Jesusen antzera bizi izanez beragana eroan gaiezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Sufritzen dagozanen alde: handigureak erreten dauan gizarte honen laguntzarako oihuak izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Lanik aurkitu ezinda bazterreraturik aurkitzen diranen alde: ez ikusiak izatetik urten eta agerian jarri daitezan sufritzen daben bidegabekeria salatzen, eskatu deiogun Jaunari.

—Mundu ziurragoa eta erosoagoa amesten dogunok eskuzabaltasuna, laguntza eta larregikeriak alde batera iztea jokoan jarri daiguzan, eskatu deiogun Jaunari.

—Daukaguna aintzat hartzen jakin daigun inorenik amestu barik, eta geuretik alkarbanantzen jardun daigun, eskatu deiogun Jaunari.

† Mundu hau zeure seme-alaba guztiontzako egin dozun Jainkoa: bideratu gaizuz neurritasunerantza gaurko eta hemengo profeta izan gaitezan eta mundu zuzenagoa eraiki ahal izan daigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzerako abestia

Hemen gaituzu, Jauna, ogiaren eske:

bizi behar honetan ahuldu baikintezke.

Zure gorputz santua hartu nahi genduke.

Zu gabe bizitzerik ezingo genduke.

Munduak behar badau eguzki-argia,

mendiko abereak iturri garbia,

orobat (gu danok) nahi badogu barruko bizia,

beharrezkoa jaku zeruko ogia.

Jauna, zure grazia lagun dakigula

ogi hau jan dagigun behar dan bezela.

Ez ahaztu txarrerako jarriak gauzela,

arren, zuzen ta leial bizi gaitezela.