uz34a_lggk

Urtean Zeharreko 34. Domekea /A

Jesukristo, diran guztien Erregea

Sarrerako oharra

Senideok: amaitzeko era asko dagoz, eta guk gaur emoten deutsogu amaierea Liturgi-urteari, Jesukristo Errge lez ospatuz. Zelan amaitzen dogu? Pozik gagoz urtean zehar egin dogunaz? Jaunak, etortean, bere zain aurkitzen gaitu? Ala haren epaiaren bildur gara, beste batzuk ekinean jardun daben bitartean egonean egon garalako? Izan daigun harengan uste on, eta prestatu gaitezan ondo amaitzeko, behartsuen aldezle dan Errege autortuz kantu artean.

Sarrera-abestia

KRISTO GURE ERREGE agurtu dagigun

zeru-lurren jabe autortu dagigun (bis).

—Fede bizi baten danok ernai

zureak gara gu: o Jesus, bai

Zureak gara gu: o Jesus, bai

ez beste jaberik, ez dogu nahi.

Damu-otoitza

Bizitzan zehar danerik egoten da: ona, ez hain ona, txarra ere bai… eta gurean, batez ere, ez-jakina eta geldian egotea. Jo daigun Jainkoaren errukira, berak bizkortu gaizan eta lanean jarri…

—Jesus Jauna, Jainkoaren erreinua iragarri zeuskuna: erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, Erreinua txiki eta behartsuengan gauzatu zenduna, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, Barri Onaren pozean gura gaituzuna, erruki, Jauna.

1. Irakurgaiari

Ezekiel profetearen berbotan ohar deigarria hartu behar dogu eliz-arduradunok, eta aztertu behar dogu ea zelan daroagun Jainkoak gure esku jarri dauan, zuek zareen, artaldea…

Erantzun salmoa

R/. Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrizanean.

2. Irakurgaiari (1Ko 15, 20)

Gure inguruan eta historian zehar ere zikinkeria eta txarkeria asko ikusten dogun arren, Jainkoaren berbeak dana amaitzen dala ondo dinosku, eta Jesukristok Aitari aurkeztuko deutsola egun haretan. Horren itxaropenean bizi izan behar dogu, ba, eta gogotsu la egin.

Ebanjelioa

Jaunak jarraitzaile adoretsuak gura gaitu, daukagun dana besteentzat daukagun ikasleak, bere antzekoak. Ez daiguzan, ba, berbok zemai lez hartu, deigarri lez baino, bere antzeko izaterako dei lez. Egin deiegun harrera on Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Jainkoak ez gaitu bildurpean gura bere seme-alabok, beragaz konfiantza osoa izan daigula baino. Horrela zuzendu deioguzan gure eskariak:

—Elizearen alde: bere inguruan Jainkoaganako konfiantzea zabaldu daian, eta hori pobreei eta baztertuei harrera on eginez erakutsi daian, eskatu deiogun Jaunari.

—Txarto pasatzen dabizen familien alde; lanik barik edo espetxean, edo, euren herrialdetik kanpo, harrera onik barik aurkitzen diranen alde: eliztarrongan laguntzaileak aurkitu daiezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Bizitzako okerren batek lur-jota itzi dauzenen alde: Jainkoagan konfiantza osoa euki daitekela aurkitu daien, eta, bildur barik bizi izanik, besteentzat onura bihurtu daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Eliz alkarteen alde: V. Ebanjelizatze Egitasmoko diszernimentuan gogotsu sartu daitezan, Eliza bizi eta bizkor baten alde lan egiteko, eskatu deiogun Jaunari.

—Eliz alkarte honen alde: Jainkoaren berbearen egarri izan daiten, eta Kristoren erregetzea bultzatu daian behartsuak gogoan izanik eta euren alde lan eginez, eskatu deiogun Jaunari.

† Gure itxaropena eta zeugango uste ona bizten deuskuzun Jainkoa: emoiguzu zure Semearen erregetzearen autorle sutsu izateko adorea. Jainko eta errege bizi da-ta…

—Amen.