URTEAN ZEHARREKO XXIII. DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Gutariko askok amaitu dau udako atsedenaldia eta apurka-apurka eguneroko bizitza normalean sartzen goaz, bai gizarte mailan eta bai fede alkarte mailan. Eta hemen gagoz, barriro ere, geure betiko elizan, Jesusen Heriotzea eta Biztuerea ospatzeko asmotan alkartuta. Barriro alkarrekin egotean sentitzen dogun poza abestu dagigun:
"Zein gozo ta eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: damututa eta apaltasun guztiaz, autortu dagigun geure pekatua eta eskatu dagigun Jaungoikoaren parkamena:
- Jesus Jauna, gu salbatzera etorri zaran Jauna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, preminan dagozanentzat erruki hutsa zaran Jauna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Zuganako bidean beti laguntzen deuskuzun Jauna. ERRUKI, JAUNA.
Is 35, 4-7a:
Isaiasek aurretiaz iragarriko deuskuz Mesiasek, Jesusek, egingo dituan ekintza harrigarriak.
Erantzun-Salmoa: 145.salmoa
Jainkoa goratzera gonbidatzen gaitu salmoak, Berak deuskun maitasun haundiagaitik
R/. "Jauna, zure maitasuna..."
St 2, 1-5:
Santiagok gogoratuko deusku ezin dogula bereizkuntzarik egin gizakien artean; eta, egitekotan, behartsuak izan behar dabela guretzat lehenengoak.
Mk 7, 31-37:
Jesusek gor-mutua osatzean, Mesiasen indar salbatzailea beragan dagoala erakusten dau: Isaiasek iragarritako Mesias Bera dala agertzen dau.
Zutunik, "Aleluia" abestu dagigun eta prestau gaitezan Ebanjelioa entzuteko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
† Senideok, egin deiogun otoitz zeruko Aitari, gizadi osoaren alde:
- Elizearen alde: bere jokabideaz eta ekintzakin, Jaungoikoaren Erreinua munduan hazten eta indartzen doala erakutsi dagian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Geiso guztien alde: guk emoten deutsegun zerbitzuan eta maitasunean Jaungoikoak deutsen maitasuna eta eskeintzen deutsen salbamena ikusi dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Munduko herri guztien alde: zapalketak, gorrotoak eta zuzengabekeriak desagertzen joan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Eukaristia ospatzera batu garean guztion alde: Kristok ebanjelioko gor-mutuari lez, geuk ere inguruko behartsuei eskua luzatzen jakin dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
† Entzun, Aita, uste osoz egin deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Eukaristia honetan parte hartu dogunok, bizi gaitezala pozik, alkarren maitasunean eta bata-bestearen zerbitzuan.
"Jainko gizon eginari..."
URTEAN ZEHARREKO XXIII. DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Gutariko askok amaitu dau udako atsedenaldia eta apurka-apurka eguneroko bizitza normalean sartzen goaz, bai gizarte mailan eta bai fede alkarte mailan. Eta hemen gagoz, barriro ere, geure betiko elizan, Jesusen Heriotzea eta Biztuerea ospatzeko asmotan alkartuta. Barriro alkarrekin egotean sentitzen dogun poza abestu dagigun:
En nuestra celebración se hace presente Jesús de Nazaret; el mismo que curaba a los enfermos, perdonaba a los pecadores, y sembraba paz y amor. Escuchemos la palabra salvadora de Dios y demos una respuesta fiel.
"Zein gozo ta eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: damututa eta apaltasun guztiaz, autortu dagigun geure pekatua eta eskatu dagigun Jaungoikoaren parkamena:
- Jesus Jauna, gu salbatzera etorri zaran Jauna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, preminan dagozanentzat erruki hutsa zaran Jauna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Zuganako bidean beti laguntzen deuskuzun Jauna. ERRUKI, JAUNA.
Is 35, 4-7a:
Isaiasek aurretiaz iragarriko deuskuz Mesiasek, Jesusek, egingo dituan ekintza harrigarriak.
El profeta Isaías, anuncia la vida y las buenas obras que realizará el Mesias, cuando venga a la tierra.
Erantzun-Salmoa: 145.salmoa: R/. "Jauna, zure maitasuna..."
St 2, 1-5:
Santiagok gogoratuko deusku ezin dogula bereizkuntzarik egin gizakien artean; eta, egitekotan, behartsuak izan behar dabela guretzat lehenengoak.
El apóstol Santiago nos advierte en su carta, que la fe y la vida deben ir siempre unidas.
Mk 7, 31-37:
Jesusek gor-mutua osatzean, Mesiasen indar salbatzailea beragan dagoala erakusten dau: Isaiasek iragarritako Mesias Bera dala agertzen dau.
Basta acercarse a Jesús, para sentirse curado y libre del mal.
Zutunik, "Aleluia" abestu dagigun eta prestau gaitezan Ebanjelioa entzuteko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, egin deiogun otoitz zeruko Aitari, gizadi osoaren alde:
- Elizearen alde: bere jokabideaz eta ekintzakin, Jaungoikoaren Erreinua munduan hazten eta indartzen doala erakutsi dagian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por todos los que se encuentran enfermos, abandonados: para que en nuestro amor y servicio, sientan la cercanía de Dios. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Munduko herri guztien alde: zapalketak, gorrotoak eta zuzengabekeriak desagertzen joan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por todos los que hemos venido a celebrar esta eucaristía: para que siguiendo los pasos de Jesúsn nos acerquemos a los que sufren. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Entzun, Aita, uste osoz egin deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Eukaristia honetan parte hartu dogunok, bizi gaitezala pozik, alkarren maitasunean eta bata-bestearen zerbitzuan.
Iluminados con la Palabra de Dios y el ejemplo de Jesús de Nazaret trabajemos en realizar el Reino de Dios entre nosotros.
"Jainko gizon eginari..."