abn03a

Abendu aldiko, III. asteko domekea /A

Sarrera-oharra

Ondo etorri, senideok, Abendualdiko hirugarren domeka honetako liturgia ospatzera: berba pozgarriak entzungo doguz, adore-emoileak, eta Jesusek egiten dauan goralpena ere bai.

Beharrezko doguz holango berba eta goralpenak etsipenean jausi ez gaitezan, kontsumokeriak iruntzi ez gaizan, besteenganako eta izadiaganako errespetuz eta alkartasunez bizi izan gaitezan gura badogu. Goazen, ba, alaitasunez ospatzera.

Sarrera-abestia

1. Entzun eizu gure mina, bai otoitza, bai negarra; entzun kristauen ezina.

3. Jaunak gaitu salbatuko. Hagan uste on dauana ez da inoiz lotsatuko.

Abadearen agurra

† Egun baten etorri zan Jauna / egunen amaieran etorriko dan / eta beti etorten dagoan Jauna / izan bedi zuekin. # ETA ZURE ESPIRITUAREKIN.

Abenduko Koroia: Hirugarren kandelea biztea

Abenduko koroiaren hirugarren kandelea bizterakoan, salbamena Jainkoagandik baino ez dogula itxaroten agertuko dogu, eta berari baino entzun ez-eta, zintzo eta bulartsu erantzun gura deutsogula. Abestu daigun:

*EZ DAGO AINTZARIK

Lehenengo irakurgaiari

Entzun daiguzan Profetearen berba gozo eta gogo altxagarriak. Onartu daiguzan Jainkoari buruzko barriok, esker onez erantzuteko prest.

Erantzun salmoa

Bigarren irakurgaiari

Laster nekatzen gara. Dana gura dogu oraintxe eta hementxe. Eta behin baino sarriagotan itxaron beharra egoten da. Eta itxaroten jakiteak bere frutua emoten dau…

Ebanjelioari

Jesusen sarrerea iragarten jaku gaurkoan; edo bardin dana, haren argitara urtetea: Bateatzailea goralduz ikusiazoko deuskuz Jainkoaren erreinuko ezaugarriak. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

Erruki urteak Jainkoa apur bat gehiago ezagutzera eroan gaitu, eta harengan ustetsuagoak izatera. Zuzendu deioguzan, ba, gure eskariak konfiantza osoaz:

—Elizearen alde: bere harrera ona eta ate irekiak erakutsi deien behartsu guztiei, gizarte honek mindu edo alboratu guztiei, eskatu deiogun Jaunari.

—Txarkeriak jota, ezeren eta inondiko itxaropenik barik dagozanen alde: izan daien Jainkoagan uste on, eta emon daian pazientziak eurengan frutu on, eskatu deiogun Jaunari.

—Jainkoagandik zigorra baino ez datorrela, edo ezer onik ezin daitekela itxaron, uste dabenek haren eurenganako errukia eta maitasuna ezagutzeko aukerea izan daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Jainkoaren berbea entzuteko eta, alkartean fedea ospatzeko aukerea dogunok zabalik egon gaitezan gure senide pobreen beharrizanetara beti harrera on egiteko prest egon gaitezan, eskatu deiogun Jaunari.

† Zure seme-alabon bedeinkapena baino gura ez dozun Jainkoa: ez gaizala ezerk ere aldenduazo zure errukitik. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

JAUNARTZEAN

Zatoz, Jauna, zatoz lurrera zure herri hau salbatzera.

1 Bakea ta justizia bialdu mundura, Jauna;

zure jaiotzak gugana bekar poza, zoriona.

2 Okerretatik zuzendu, gaitz bideetatik aldendu,

gure kateak apurtu, bide ilunak argitu.

3 Gorroto-bideetatik aldendu gagizuz, Jauna;

alkar parkatu dagigun emoiguzu maitasuna.

AMAIERAKO ABESTIA

OHARRAK

—Datorren domekan Caritasen alderako eske-batzea.