Pazko aldiko, IV. asteko domekea
Sarrera-oharra
Ondo etorri, senideok, Pazkoaldiko IV. domeka honetan Artzain Onaren ingurura. Bera dogu eredu, zaintzaile eta bizitza emoile. Adi egon gaitezan bere esanetara. Aurkeztu deioguzan gure kezka, bildur eta amesak; eta bera dogula ondoan jakinik zaindu daigun alkar, eta artalde honetan ez dagozanen ardurea ere izan daigula eskatu daigun. Agertu daigun gure poza, abestuz.
Abestia
R/. Bizi da Jauna, bizi da! Bizi da Jauna, bizi da!
Bizi da, bizi da, bizi da Jauna, bizi da gure artean! (bir)
Pazko goizean hutsik dago hilobia.
Biztu da Kristo, biztu, gure eguzkia: nagusi da argia! R/.
Ilunpetatik berak gu atara gaitu;
munduaren distira berak dau barritu: berak gaitu biztu. R/.
Abadearen agurra
† Aitaren eta Semearen...
† Hilen artetik biztu ondoren, / bere ikasleen erdian agertuz,
arnasa eta eginbeharra emon eutsen Jauna, / izan bedi zuekin.
Ihinztatzea
Gogoratu daigun gure Bateoa: bertan izan ginan pekatutik askatuak, bizi barrira aldatuak, Kristo Jainko biziagan txertatuak, haren biziak gugan iraun daian. Jainkoaren seme-alaben poztasunez abestu daigun:
Bateoko uretan, Jauna, gaituzu
pekaturako hil ta zeuretzat biztu.
—Bateoagaitik, / eskerrik asko,
seme-alaba egin / gaituzulako.
—Bateoan ginan / hil Jesusegaz
geroztik gaitezan / bizi beragaz.
Aintzarako
† Senideok: berbiztuaren poza emoten deuskun Jainkoari esker onez emon deiogun aintza, gogotsu abestuz...
Lehenengo irakurgaiari (Eg 4, 8-12)
Gure inguruan izen ona behin eta barriro zikintzen da, zirkinik ere eragiten ez deuskula. Baina Berbiztuaren izenak osatu egin daike beragan ustea jarten bada.
Erantzun salmoa
R/. Etxegileek baztertutako harria, berori jazo da giltzarria.
Bigarren irakurgaiari (1 Jn 3, 1-2)
Gure sinismenean sutsuagoak ez bagara, gure sinismena emonkorragoa ez bada…, ez ete da, gero, Jainkoaren maitasunaren berotasunik ez daukagulako? Entzun deiogun Joan apostoluari Jainkoaren maitasunez bete gaizan.
Ebanjelioari (Jn 10, 11-18)
Ebanjelio hau entzuterakoan jarri daigun arreta Jesusen antsian: badaukazala bere artaldetik kanpo dagozan ardiak esaten dauanean. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Bere maitasunaren barri egunero emoten deuskun Jainkoari usterik onenaz eskatu deiogun jakin daigula maitasun horretan poz hartzen eta besteengana ere zabaltzen:
—Elizearen alde: bere seme-alabak elizkizunez betetea barik Barri Onaren pozaz asetzea bilatu daian, mezu hori bazterretan dagozanengana helduazoz, eskatu deiogun Jaunari.
—Elizgintzan diharduen bokazinodunen alde, batez ere andrazkoen alde: Eliza hau errukiorragoa bihurtu daien, eta amatasunezko harrerea bultzatu daien, eskatu deiogun Jaunari.
—Gure familietako gurasoen alde: umeen benetako ardurea izan daien, maitasunean eta errukian hazi daiezan, eta Artzain Onaren mezuak entzuteko zoliak izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari.
—Herri-agintarien alde: ustelkeria gaitzetsi daien hitzez eta egitez, eta behartsuen eskariei entzumena eta urtenbidea emoten ahalegindu daitezan, eskatu deiogun Jaunari.
—Artzin Ona eredu dogunon alde: artalde honetan ez dagozanetaz ardura handiagoa agertu daigun, gure betekizunek baino eurek Artzain Onaren ahotsa entzuteak gehiago arduratu gaizan, eskatu deiogun Jaunari.
† Artzain Onaren inguruan zure maitasunaz eta errukiaz asetzen gaituzun Jainko Jauna: emoiguzu artalde honetako ez diranei zure Semearen Barri Ona iragarteko adorea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzean
Gurekin egon, gurekin, Jauna, behar dogu-ta hitzegin:
heldu da gaua, ilun-iluna. Gurekin egon, gurekin!
Zertaz diharduzue hitzegiten bide guztian bihotz ilun?
Hara, Jerusalenen gertatuaz: Jesus hil dela, harainegun.
Kristok behar zituen jasan behar horreik guztiok jasan behar.
Biztu ta halan eiten ospean sar betiereko ospean sar.
Jesus Nazaretarra hitzez t'egitez profeta handi agertu zen
apaiz t´agintariek, kondenatuz, gurutzean hil egin zuten.
Bai zuek buru gogor zaretela profeta hitza sinisteko
Mesiak guzti hori jasan behar zuen, aintzara iristeko.
Ez al geneukan sutan gure barrua, idazleena azaltzean?
Ta berehala jaikiz, Jerusalema itzuli ziren, itzuli.