abd01b

Sarrera oharra

Senideok: Abenduan sartzen gara. Itxaropen aldia dala esan eta entzungo dogu, eta gure eguneroko bizitzeak etsipenean arrapatuta gaukazela ikusiko dogu, krisia, elizakoen eskandaluak eta geure mugak eta abar dirala-ta… Abendu bat gehiago eta hutsa izan daitela gura ez badogu, zabaldu deioguzan gogo-bihotzak Jainkoari, profetearen berbak entzunez eta Andra Mariaren jarrerea geuretuz.

Sarrera-abestia

Zatoz, Jauna! Gaur zai duzu mundua,

zori gaitzez hain da hondatua!

Zatoz, Jauna! Zabal, otoi, zerua:

Etor bedi zure erreinua!

Zatoz Jauna! Nausi bait da dirua:

jendea maiz dauka zapaldua.

Entzun, Jauna, behartsuen oihua:

Etor bedi zure erreinua!

Abenduko koroiaren inguruan

Abenduko ibilaldia hasterakoan lehenengo kandelea biztuz adierazten dogu lau urrats handi izango dauzan ibilbidea: Jainkoak eskeintzen deuskun itxaropenari urten gura deutsogu bidera abesti artean.

Koroiaren inguruko abestia

Damu-otoitza

Besteak errudun eta geure burua garbi ikusteak urrundu geinkez itxaropenetik, zer eginik ez dagoela uste izanik. Egin deiogun dei Jainkoaren errukiari:

—Jesus Jauna, egiazko berbea. Erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, bizikera Jainkoari eskeinia. Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, gizaki aske eta askatzailea. Erruki, Jauna.

Ez dago aintzarik…

Is 63

Bihurtu daigun geure otoitz Isaiasen otoitz hau: goraldu daigun Jainkoaren errukia eta handitasuna; autortu daigun gure bihurrikeria eta pekatua, eta eskatu deiogun bere izena aintzaltzeko gauza izan gaitezela.

Erantzun salmoa (Ps 79)

R/. Zure indarrari eragiozu, zatoz eta salbau gagizuz.

1 Ko 1, 3-9

Paulok agertzen dauan poza geure itxaropen bihurtu daigun, eta hartu daigun gogoan zenbat dohaiez inguratu gaituan Jainkoak esker onean bizi izateko.

Mk 13, 33-37

Jainkoak geure eskuetan jarri dau mundu hau. Ezin geintekez lotan gelditu hainbeste zeregin ikusten dogun artean. Entzun daiguzan Jesusen adore hitzak eta biztu daigun itxaropena. Egin deiogun harrera on Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Itxaropena emon gura deuskun Jainkoagana jo daigun erreguka:

—Elizearen alde: bere pekatuak autortzeari eta garbitzeari ekin deion, eta bere pekatari izatetik heldu daiten gaurko gizakiagana, itxaropena aldarrikatuz, eskatu deiogun Jaunari.

—Urtenbiderik aurkitzen ez daben erbesteratu, kartzelaratu, langabetu eta beste hondatuen alde: aurkitu daiezan itxaropen zantzuak eta eskua luzatzen jakela laguntza lez, eskatu deiogun Jaunari.

—Politikari askoren jokabideak etsipenera bidean jarri dauzanen alde: oraindino ere merezi dauala gizarte honetan zintzo jokatzeak autortu daien euren jokabide barrituaz, eskatu deiogun Jaunari.

—Agintari, laguntzaile, gidari, hezitzaile eta gurasoen alde, euren akatsen loturapean egon ez daitezan, eta euren eginkizunean zintzotasunez jokatzea bilatu daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Itxaropen aldian sartzen garanon alde: gure Elizbarrutiak diszernimenturako egiten deuskun deiari otoitzaz eta iturrietara abiatzeaz erantzun deiogun, eskatu deiogun Jaunari.

† Bertanbehera inoiz ere izten ez gaituzun Jainko Jauna, emoiguzu geuretik urteteko eta itxaropenera abiatzeko grazia. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzean

Zatoz, Jauna, zatoz lurrera zure herri hau salbatzera.

1 Bakea ta justizia bialdu mundura, Jauna;

zure jaiotzak gugana bekar poza, zoriona.

2 Okerretatik zuzendu, gaitz bideetatik aldendu,

gure kateak apurtu, bide ilunak argitu.

3 Gorroto-bideetatik aldendu gagizuz, Jauna;

alkar parkatu dagigun emoiguzu maitasuna.