Urtean zeharreko XVIII. asteko domekea
Sarrera-oharra
Ondo etorri, senideok, urtean zeharreko 18. domekako liturgia honetara.
Jainkoak ez gaitula gura ardurabakokerietan eta txantxakerietan aurkituko dogu bertan, eta horretarako bere mahaitik jan behar dogula indartuko gaituan ogia eta argituko gaituan berbea.
Zelan aurkitzen gaitu Jainkoaren gogo honek? Udaldiko ganorabakokerietan eta txantxakerietan, ala geure izakereaz arduratuta eta baita inguruaz eta senide behartsuetaz ere?
Ez ahaztu: Jainkoak bere Semearen autorle gura gaitu, eta horrexetan lagunduko deusku. Goazen beragana ustetsu.
Sarrera abestia
Hemen gaituzu, Jauna, ogiaren eske,
bizi behar honetan ahuldu bait gintezke.
Zure gorputz santua hartu nahi genduke:
zu barik bizitzerik ezingo genduke.
Damu-otoitza
Ondo bizi izatea zer dan badakigunoi gatx egiten jaku ardurarik hartzea, lasaitasuna galdu beharra izatea, eta eskale eta kapritxo zale bihurtzen gara. Damutasunez hurreratu gaitezan Jainkoaren errukira:
—Jesus Jauna, zeure hitzaz argitu gura gaituzu, erruki, Jauna.
—Jesus Jauna, zeure haragiaz janaritu gura gaituzu, Kristo, erruki.
—Jesus Jauna, zeugan sinistu daigula eskatzen deuskuzu, erruki, Jauna.
Lehenengo irakurgaiari (Ur 16, 2-4. 12-15)
Ez dogu gura morrontzan bizi izaterik. Baina, gura ete dogu askatasunean bizi izateak eskatzen dauan ardurea, arriskua eta lana norbere lepoan hartzerik? Ea zer emoten deuskun hebertarren historiotxo honek.
Erantzun salmoa
Bigarren irakurgaiari (Ef 4, 17. 20-24)
Kristogan sinistea besarkatu dogunok ezin geintekez arduragabekerian eta txantxakerrietan bizi izan. Asko dago egiteko, zuzentzeko, laguntzeko… Guzti horrek deigarri izan behar dau gure testigantzarako.
Ebanjelioari (Jn 6, 24-35)
Ba ete dakigu zergaitik garan kristinau, Jesusen ikasle eta haren jarraitzaile? Ebanjelio txatal honek bere haizetara ipini geinkez. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Ezin asetu geinkez tripa beteten dauan ogiak, gurea Jainkoaren erreinua iragartea eta haretan lan egitea bada. Bere ogitik emoten deuskun Jainkoari zuzendu deioguzan gure erreguak:
—Elizearen alde: bere seme-alaba guztiok maitatu daigun eta bere altzora erakarri daiguzan aldendu guztiak ere, salbamen ezaugarri izan daiten, eskatu deiogun Jaunari.
—Etxegabetuen alde, lanik aurkitzen ez dabenen alde, apurtuta dagozan familien alde: izan daien behar daben laguntza, eta berreskuratu daien euren duintasuna, eskatu deiogun Jaunari.
—Pobreak pobreagotuz aberasten diranek euren aberaskeriari baino gehiago begiratu deieen besteen egoereari, euren senide pobreetaz arduratu daitezan gizarte zuzenago bat eraikitzeko, eskatu deiogun Jaunari.
—Gorrotoak eta ikus-ezinak odoluzten dauzan herrialdeetan Jainkoaganako begiramena erne daiten eta alkarrenganako begirameneko gizartea eraikitzen ahalegindu daitezan, eskatu deiogun Jaunari.
—Hitzaren eta ogiaren mahaietara hurreratuz jainko-indarrez janzten garanok zuzentasunaren alde jokatu daigun egizaletasunean eta bake bideetan, eskatu deiogun Jaunari.
† Zure ogitik emoten deuskuzun Jainko Jauna: ez daigula itzi gure inguruan inor gosez edo behartsu. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzerako
1. Ogi hau jaten dauanak izango dau bizia.
Kaliz hontan aurkitzen da Jainko-odol guztia:
R/. Hor dogu janaria ta hor gure edaria.
2. Jaungoikoak deitzen gaitu: bera dogu janari.
Beragan dogu aurkitzen osasuna ugari.
R/. Zelan begiratzen deutson Jainkoak gizonari!
3. Danok gaur jaten badogu ogi bat mahai batean
ezin izan gorrotorik gaurtik gure artean.
R/. Alkar maitatu dagigun Jesusen izenean.