URTEAN ZEHARREKO 21. DOMEKEA /C
Sarrera oharra
Senideok: Urtean zeharreko 21. domeka honetako liturgiak, itxura baten behintzat, baieztapen kontrajarriak dakarskuz. Zeruetako mahaian gizaki guztiek izango dabe euren lekua; Jainkoak zentzarazi egiten gaitu, eta maiteenak zigortzen; ahalegindu egin behar dogu zeruetako mahaian jesarri nahi badogu...
Adi egon gaitezan ebanjelioan Jesusi egiten deutsoen galderara, eta Jesusen erantzunera: esker oneko bagara baino ez dogu geuretuko Jesusen erantzun hori. Izan gaitezan, ba, esker oneko, hasiera-hasieratik eta ahal dan guztian.
Sarrera abestia
Aita baten semeok
sinismen bakar bat dogunok
anai artean batu garanok
kantuz gatoz, kantuz zugana, Jauna.
Argiaren seme eta egunaren oinordeko
abia gaitezen danok Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz albak gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea sortu digu bihotzean.
—Seme gara, bai, baina seme izaten ba ete dakigu?
Anai gara, bai, baina anai izaten ba ete dakigu?
Seme izatera, anai izatera, Jauna, heldu nahi dogu.
Damu otoitza
† Maitasunezko zigorrez zentzarazten gaitu Jainkoak. Bildur eta lotsa barik autortu daigun bere aurrean gure pekatua:
—Jesus Jauna: gure galderei erantzun zabalagoa emoten deutsezuna, erruki, Jauna.
—Jesus Jauna: geurekoiegiak ikusten gaituzuna, Kristo, erruki.
—Jesus Jauna: Jainkoaren erreinuko ate estua zaituguna, erruki, Jauna.
Lehenengo irakurgaiari oharra (Is 66, 18-21)
Gure historia egiteko Jainkoa geure morroi ipini nahi izaten dogu. Hobeto, aldatzen bagara bere nahia entzutera eta geuretzera: danok nahi gaitu bere inguruan, eta batzuk besteentzako ezaugarri.
Erantzun salmoa (Ps 116)
Bigarren irakurgaiari oharra (Hb 12, 5-7.11-13)
Ez da errez ezagutzen Jainkoak erabili leiken gu zentzarazteko zigorra zein dan. Baina ez dogu ahalegin handiegirik egin behar Jainkoak seme-alaba lez maite gaitula jakiteko.
Ebanjelioari oharra (Lk 13, 22-30)
Beste behin ere, galdera zuzenari zuzen ez erantzunaz jarten gaitu Jesusek benetako galderearen aurrean: eta dei zorrotza egiten deusku. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Gure geurekeria, txikikeria, norbanakokeria eta arduragabekeria guztietatik urten eta ate estutik sartzeko gogoaz zuzendu deioguzan Aita-Ama dan Jainkoari gure eskariak:
—Hainbeste dira kaltetuak (gerra-lurraldeetan, gose-lurraldeetan…), eta gu krisia besterik ez balego lez bizi gara: alkartasun bideak jorratuz, kaltetuentzako diru-laguntza ere sustatu daigun… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.
—Maitasunaren legea neurri barik maitatzea dan bitartean, Jainkoari gitxiengo bategaz erantzun nahi deutsogu: Urrikeria horretatik urten ahal izan daigun… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.
—Jainkoak guztiak nahi gaitu bere mahai-inguruan. Baina guk ezbardinak, edo etorkinak, edo behartsuak baztertu, eta emakumea aurrean darabilgu. Guztien duintasuna bilatu eta sustatu daigun… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.
—Besteentzako ezaugarri gara Eliza baten; baina guk ez dogu geure sendi lez maitatzen, eta bakotxa bere salbamen bila sakabanatuta gabiz. Elizeaganako begiramenak eta maitasunak sutu gaizan… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.
—Ate estutik sartzea, bakotxa bere estukerian ahalegindu daitela lez ulertzen dogu, baina Jesus dogu ate estua. Ahalegindu gaitezan bera ezagutzen, maitatzen eta ezagutzera emoten… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.
† Jainko Jauna: gure eskariak onartzerakoan, egin gaizuz esker oneko eta gure ingurukoentzat ezaugarri alai. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzerako
1. Ogi hau jaten dauanak
izango dau bizia.
Kaliz hontan aurkitzen da
Jainko-odol guztia:
R/. Hor dogu janaria ta
hor gure edaria.
2. Jaungoikoak deitzen gaitu:
bera dogu janari.
Beragan dogu aurkitzen
osasuna ugari.
R/. Zelan begiratzen deutson
Jainkoak gizonari!
3. Danok gaur jaten badogu
ogi bat mahai batean
ezin izan gorrotorik
gaurtik gure artean.
R/. Alkar maitatu dagigun
Jesusen izenean.
(edo)
Hemen gaituzu, Jauna, ogiaren eske:
bizi behar honetan ahuldu baikintezke.
Zure gorputz santua hartu nahi genduke.
Zu gabe bizitzerik ezingo genduke.
Munduak behar badau eguzki-argia,
mendiko abereak iturri garbia,
orobat (gu danok) nahi badogu barruko bizia,
beharrezkoa jaku zeruko ogia.
Jauna, zure grazia lagun dakigula
ogi hau jan dagigun behar dan bezela.
Ez ahaztu txarrerako jarriak gauzela,
arren, zuzen ta leial bizi gaitezela.
OHARRAK