XXXII. DOMEKEA URTEAN ZEHAR /C
Sarrera-oharra
Ondo etorri, senideok, urtean zeharreko 32. domeka honetako elizkizunera. Liturgia urtea amaitzear, hauxe aurkitu geike gaurko liturgian: Jesusen jarraitzaile lez besteen alde bizia galtzeak, edo emoteak, merezi dauala; ez dalako bizi hori galtzen, bere betera heltzen baino. Horixe litzateke Jainkoari bizia eskertzeko erea: inoren alde emotea.
Ba dakigulako zenbat ezbai eta bestetarako zenbat dei hartzen doguzan egunero, beharrezko dogu otoitzean alkartzea, eta hantxe alkar adoretzea. Goazen!
Sarrera abestia
GOAZEN ALKARTURIK
biztuta fedea
argitan zabalik
maitasun bidea.
1 Entzun dezagun apaltasunez
entzun dezagun Jaunaren hitza
Bere hitzetan gure egia
gure indarra gure bizia.
Abadearen agurra
Bizitzearen iturri dogun Jainkoa / eta haretan eredu dogun Jauna /
eta haren betetzaile dogun Espiritu santua / izan bedi zuekin…
Damu-otoitza
Ez dogu ikusten gure bizia Jesus Jaunarena lango oso-osokoa, Aitari begira egina, eta hari egunero eskertua. jo daigun, ba, haren errukira, damuz:
—Jesus Jauna, Jainkoagandiko barri on zaituguna, erruki, Jauna.
—Jesus Jauna, zure bizitzan zintzoa izan zaiakozana, Kristo, erruki.
—Jesus Jauna, guretzat eredu eta adore-emoile zarana, erruki, Jauna.
Lehenengo irakurgaia
Ba ete dago bizia emoteraino heltzeko arrazoirik? Zeren alde urten daiteke bizia bera ere arriskuan jarteraino? Merezi ete dau ezeren alde bizia emoteak? Zergaitik emongo zeuke bizia?
Erantzun salmoa
Sal 16, 1. 5-6. 8 eta 15
Bigarren irakurgaia
Sinismenaren zabalkundeak hainbeste oztopo aurkitzen dauz; otoitzaren eta alkartasunaren beharra dauka. Ikasi daigun alkar adoretzen otoitzaren indarrez.
Ebanjelioa
Ukatu daiteke berbizkundea, haren aldekoei barre eginez eta bizia seme-alabentzako ondasunak pilatzen emon… Merezi dau? Ea ebanjelioan zer aurkitzen dogun. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Bizia dogun erregalua eskertzen bizi izan nahi dogulako joko dogu, otoitzean eta eskale, Jainkoagana:
—Elizearen alde: bizitza honetan estu eta larri dabizanen ondoan egon daiten harei adore eta itxaropena emoten, eskatu deiogun Jaunari.
—Barri Onaren zabalkuntzan euren bizia arriskuan jarten dabenek gu guztion miresmena eta laguntzea izan daien, eskatu deiogun Jaunari.
—Zer sinisten daben ere ez dakiela sinistunei barre egiten deutsenen alde: euren bizitzearen zentzuan sakondu daien, bizia eskertzeraino heldu arte, eskatu deiogun Jaunari.
—Ume eta gazteek eredu onak izan daiezan bizitzan zehar ibilten ikasi daien, eta bizia emoteko prest egoteraino heldu daitezan, eskatu deiogun Jaunari.
—Sinisten dogula dinogunon alde: barri Onaren bidetan bizi izan gaitezan, bizia aintzat hartuz eta eskertuz, eskatu deiogun Jaunari.
† Jainko Jauna: zeu zara bizien eta hilen Jauna, biziaren betea. Emoiguzu betetasun horren itxaropenean bizi izatea, eta haren barri emotea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzean
1. Ogi hau jaten dauanak
izango dau bizia.
Kaliz hontan aurkitzen da
Jainko-odol guztia:
R/. Hor dogu janaria ta
hor gure edaria.
2. Jaungoikoak deitzen gaitu:
bera dogu janari.
Beragan dogu aurkitzen
osasuna ugari.
R/. Zelan begiratzen deutson
Jainkoak gizonari!
3. Danok gaur jaten badogu
ogi bat mahai batean
ezin izan gorrotorik
gaurtik gure artean.
R/. Alkar maitatu dagigun
Jesusen izenean.
Hemen gaituzu, Jauna, ogiaren eske:
bizi behar honetan ahuldu baikintezke.
Zure gorputz santua hartu nahi genduke.
Zu gabe bizitzerik ezingo genduke.
Munduak behar badau eguzki-argia,
mendiko abereak iturri garbia,
orobat (gu danok) nahi badogu barruko bizia,
beharrezkoa jaku zeruko ogia.
Jauna, zure grazia lagun dakigula
ogi hau jan dagigun behar dan bezela.
Ez ahaztu txarrerako jarriak gauzela,
arren, zuzen ta leial bizi gaitezela.
Oharrak