uz31a_lggk
OHARRA
Gure Elizbarrutian Oroimenaren (edo Memoriaren) Eguna ospatzen da, eta oharretarako gehigarriak dagoz. Adi!
Sarrera-oharra
Senideok: Jainkoaganako zintzotasuna bilatzen dogu? Sartu gaitezan buru-belarri gaurko Liturgiak eskeintzen deuskun mezuan. Gure sinismena betekeria hutsean bizi izan gura dogu? Handiak entzun behar izango doguz, bai eliztarrek, baina batez ere, abadeok. Aukeratu daigun Jainkoagaz zintzo jokatzea.
Sarrera abestia
Bihotz batez alkarturik
Damu-otoitza
Inguru guzur-zale batetik joten dogu Jainkoaren errukira berak atara gaizan gure guzurretatik:
—Jesus Jauna, zu egizalea zara. Erruki, Jauna.
—Jesus Jauna, Aitari une guztietan izan zintxakozan zintzoa. Kristo, erruki.
—Jesus Jauna, guzurra eta azaluskeria salatzen dozuzana. Erruki, Jauna.
1. Irakurgaiari
Herri-agintariek haren ona bilatzen ez badabe eta zuzenbidetik okertzen badira handiak eta bi entzun behar izango dabez Jainkoaren aldetik.
Erantzun salmoa
2. Irakurgaia
Inbiria emoten dau Paulok agertzen dauan gozotasunak eta ardureak. Holangoxe abadeak behar izango geukez gure artean.
Ebanjelioa
Zuzengabekeria ez da isilean edo maltzurkerian jasan beharrekoa, salatu beharrekoa baino. Egin deiogun harrerea Jesusen ebanjelioa honetako salakuntzeari, Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
Gure azaluskeria eta arduragabekeria guztiak baztertu guran joten dogu eskarietara:
—Elizearen alde: bere seme-alaben zintzotasuna eta sinismen-sakontasuna bultzatu daizan, betekeria guztiak baztertuz, egin daigun otoitz (eskatu deiogun Jaunari).
—Eliz-zerbitzari eta laguntzaileen alde: maite daiezan eliztarrak eta hareen ona eta erantzun zintzoa bilatu eta bultzatu daien, egin daigun otoitz (eskatu deiogun Jaunari).
—Behartsuek euren ondoan euki gaiezan eta, alkarregaz, gizarte alkartuagoa eta zuzenagoa bultzatu daigun, egin daigun otoitz (eskatu deiogun Jaunari).
—Hitzaren argipean eta altara inguruan alkartzen garanok betekerietatik urrundu gaitezan eta eliz-alkarte egiten ahalegindu gaitezan, egin daigun otoitz (eskatu deiogun Jaunari).
Beharrizanetatik deika gaukazuzan Jainko ona: zabaldu eiguzuz begi-belarriak, eta bildur barik erantzun deizugula zintzotasunez. JKGJB.
—Amen.
Jaunartzean
Zabal bihotzok errukirako,
sendo bihotzok borrokarako.
Oharrak