Sarrera oharra
Senideok: Pazko bigarren domekea ospatzeko alkartu gara. Ondo etorri. Gure sinismena jokoan dago, eta baita gure prestutasuna ere. Liturgiak egoeren aurrean jarriko gaitu, eta ereduak eta eginbeharrak emongo deuskuz. Eta onartuko eta geuretuko doguz, Berbiztuari gure bizitzearen “erdian” jarteko gogoagaz bagagoz. Harek bere arnaseaz bizibarrituko gaitu, emongo deuskun eginbeharrari erantzun ahal izan deiogun. Adoretu daigun alkar pazko poztasunean.
Abestia
R/. Bizi da Jauna, bizi da! Bizi da Jauna, bizi da!
Bizi da, bizi da, bizi da Jauna, bizi da gure artean! (bir)
Pazko goizean hutsik dago hilobia.
Biztu da Kristo, biztu, gure eguzkia: nagusi da argia! R/.
Ilunpetatik berak gu atara gaitu;
munduaren distira berak dau barritu: berak gaitu biztu. R/.
Abadearen agurra
† Aitaren eta Semearen...
† Hilen artetik biztu ondoren, / bere ikasleen erdian agertuz,
arnasa eta eginbeharra emon eutsen Jauna, / izan bedi zuekin.
Ihinztatzea
Bateoko uretan, Jauna, gaituzu
pekaturako hil ta zeuretzat biztu.
—Bateoagaitik, / eskerrik asko,
seme-alaba egin / gaituzulako.
—Bateoan ginan / hil Jesusegaz
geroztik gaitezan / bizi beragaz.
Aintzarako
† Senideok: berbiztuaren poza emoten deuskun Jainkoari esker onez emon deiogun aintza, gogotsu abestuz...
Lehenengo irakurgaiari (Eg 4, 32-35)
Badakigu ez daukagunetik ezin emon geikena. Baina ba ete dakigu daukagunetik emoten, batez ere daukagun hori sinismena danean? On handia egin daiteke sinismena iragarteaz...
Erantzun salmoa
Bigarren irakurgaiari (1Jn 5, 1-6)
Jesus Jaun berbiztuagan sinisteak geurekerietatik ataraten gaitu, eta senideetaz arduratzera eta hareik maitatzera garoaz. Holan ete da gure bizitzan?
Ebanjelioari (Jn 20, 19-31)
Ez dogu jarten zalantzatan Berbiztuaren indarra eta senideenganako haren maitasuna, gure bizitzan erdikotasuna daukan ala ez baino. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Ikasleen etsipenean eta ateak itxita egotean geure egoerea bera ikusiz, jaso daigun itxaropenezko otoitza, adore-emoile izan dakigun:
—Elizearen alde: eguneratzen jakin daian, katiaturik dauken loturetatik askatu daiten, eta gaurko gizakiari itxaropena eta adorea emon deiozan Berbiztuaren pozean, eskatu deiogun Jaunari.
—Lur jota, euren bizitzeari urtenbiderik ikusten ez-eta euren burua botateko arriskuan dagozanen alde: izan daien Berbiztuaren barri eta haren pozean sartzeko aukerea, eskatu deiogun Jaunari.
—Elizgintzan dihardugunon alde: Berbiztuari emon deiogun erdikotasuna, berak atara gaizan gure bildur eta etsipen guztietatik, eta bere testigu alaiak eta misiolariak egin gaizan, eskatu deiogun Jaunari.
—Pazko aldi honetan sakramentuetara hurreratzeko gertakizunetan diharduen ume eta nagusien alde: ebanjelioa eta eliz alkartea izan daiezan oinarri eta jarraibide, eskatu deiogun Jaunari.
—Biztuerearen pozean alkartu garanok gure eliz alkartearen egoereaz arduratu gaitezan, alkarregaz bide barriak bilatu daiguzan eta, pazko pozean bizi izateko, otoitzera eta ebanjeliora alkarregaz jo daigun, eskatu deiogun Jaunari.
† Bizitz-iturri zaitugun Jainko Jauna: bultzatu gaizuz zure Seme berbiztuagana, harek bere Espiritutik biziazo gaizan. Zugaz eta Espiritu Santuagaz batean Jainko eta errege da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
—Amen.
Jaunartzean
Gurekin egon, gurekin, Jauna, behar dogu-ta hitzegin:
heldu da gaua, ilun-iluna. Gurekin egon, gurekin!
Zertaz diharduzue hitzegiten bide guztian bihotz ilun?
Hara, Jerusalenen gertatuaz: Jesus hil dela, harainegun.
Kristok behar zituen jasan behar horreik guztiok jasan behar.
Biztu ta halan eiten ospean sar betiereko ospean sar.
Jesus Nazaretarra hitzez t'egitez profeta handi agertu zen
apaiz t´agintariek, kondenatuz, gurutzean hil egin zuten.
Bai zuek buru gogor zaretela profeta hitza sinisteko
Mesiak guzti hori jasan behar zuen, aintzara iristeko.
Ez al geneukan sutan gure barrua, idazleena azaltzean?
Ta berehala jaikiz, Jerusalema itzuli ziren, itzuli.