abn04a

Abendu aldiko IV. asteko domekea /A

Sarrera-oharra

Ondo etorri, senideok, Abendualdiko IV., eta azken, domeka honetako liturgia ospatzera. Profetea, Apostolua, Maria eta Jose dohatsua izango doguz bertan gidari, Salbatzailearen zain gagozanok ze jarrera behar dogun adierazteko. Jainkoak maitasunez aukeratuak garala ospatuko dogu, eta maitasun hori geure inguruan zabaldu daigula esango jaku. Ba dogu Caritasen barri: lanean dihardu behartsuen eremuan. Haren bitartez, gure elizkizuneko kide egin geikez behartsuak. Eta sinismena ospatzeak bultzatu gaizala gure ondasunak eurekaz alkarbanatzera.

Sarrera-abestia

1. Entzun eizu gure mina, bai otoitza, bai negarra; entzun kristauen ezina.

3. Jaunak gaitu salbatuko. Hagan uste on dauana ez da inoiz lotsatuko.

Abadearen agurra

† Egun baten etorri zan Jauna / egunen amaieran etorriko dan / eta beti etorten dagoan Jauna / izan bedi zuekin. # ETA ZURE ESPIRITUAREKIN.

Abenduko Koroia: Laugarren kandelea biztea

Abenduko koroiaren laugarren kandelea bizterakoan, salbamena Jainkoagandik baino ez dogula itxaroten agertuko dogu, eta berari baino entzun ez-eta, zintzo eta bulartsu erantzun gura deutsogula. Abestu daigun:

*EZ DAGO AINTZARIK

Lehenengo irakurgaiari

Irakurgai nahaspilatsu honetan Akazen jokabidean ikusiko dogu ze maltzurrak garan Jainkoaren gardentasunaren aurrean. Bilatu daiguzala haregazko hartu-emon zintzoak, ez axalekoak.

Erantzun salmoa

Bigarren Irakurgaiari

Jainkoak aukeratua dala sumatzen dau Paulok; eta, bere autorpenaz, aukeraketa hori geuk ere sumatu daigula gura izango leuke. Entzun deiogun.

Ebanjelioari

Zein gatx egiten jakon Jainkoari bere seme-alaben arteko izatea! Baina ba dago bere esanetara dagoanik. Izan daigula eredu. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Gauza askok liluratu geinkez egunotan, eta axaleko jainko-zalekeriara eroan (Akaz horren irudi). Jose dohatsua lagun dogula, eta Caritasen bidez behartsuen garrasia entzunez, jo daigun eskarietara uste osoa Jainkoagan jarriz:

—Elizearen alde: bere maiteenak izan daizan munduko behartsuak, alboratuak, aurrean erabiliak, erbesteratu eta espetxeratuak, eta gizarte honek ezertarako ez dauzanak, eskatu deiogun Jaunari.

—Ez-ikusia dan pobretuen eremuan langile diran guztien alde: izan daien gure laguntza, adore emon deiegun, eta euren inguruan Jainkoaren maitasunaren zabaltzaile izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Ahaltsuek eta agintedunek eta eukitsuek aurrez-aurre begiratu deioen sufrimendu munduari, eta emon daiezan urratsak mundu alkartuagoa eraikitzeko eta ondasunen banakuntza zuzenagoa egiteko, eskatu deiogun Jaunari.

—Salbatzailearen etorrerea ospatzeko prest gagozanok geure haragian sumatu daigun Jainkoaren aukeratuak garala, eta horren barri emon daigun gure inguruko behartsuen artean, eskatu deiogun Jaunari.

† Zeure ondasunez blaitzen gaituzun Jainko errukitsu eta maitalea: ez daigula zeurea baino beste laguntzarik eta presentziarik bilatu; zeugaz nahikoa izan daigula. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

JAUNARTZEAN

Zatoz, Jauna, zatoz lurrera zure herri hau salbatzera.

1 Bakea ta justizia bialdu mundura, Jauna;

zure jaiotzak gugana bekar poza, zoriona.

2 Okerretatik zuzendu, gaitz bideetatik aldendu,

gure kateak apurtu, bide ilunak argitu.

3 Gorroto-bideetatik aldendu gagizuz, Jauna;

alkar parkatu dagigun emoiguzu maitasuna.

AZKENEAN