uz19c

URTEAN ZEHARREKO 19. DOMEKEA /C

Sarrera oharra

Senideok: Eukaristiara hurreratu gara, urtean zeharreko 19. domekea ospatzera. Izan daigun kontu: gaurkoa ere liturgi zirikatzailea dogu. Ba dirudi Jesus ez dabela ulertzen bere ingurukoek ere, eta ahaleginak egingo dauzela, ikasleek behintzat, argi eduki daien sinismena ez dala besterik uste on osoa Jainkoagan izatea baino, eta aukera honek erne jarten dauala, adi, zuhur... Holangoak gura gaitu Jesusek: Jainkoaren erregetzaldia bideratzen ahalegintzen diran morroi-mirabe erne eta zuhurrak. Ospatu daigun.

Sarrera abestia

Aita baten semeok

sinismen bakar bat dogunok

anai artean batu garanok

kantuz gatoz, kantuz zugana, Jauna.

—Seme gara, bai, baina seme izaten ba ete dakigu?

Anai gara, bai, baina anai izaten ba ete dakigu?

Seme izatera, anai izatera, Jauna, heldu nahi dogu.

Argiaren seme eta

egunaren oinordeko

abia gaitezen danok

Jaunarengana goizean,

uxatu ditu goiz albak

gure baitako ilunak,

eta pozaldi betea

sortu digu bihotzean.

Damu otoitza

† Jesusengana hurreratzeko eta bere egitasmoa geure eginkizun bihurtzeko ahalegin handiegirik ez dogu egiten. Beste era batera ulertu nahi dogu Jesus. Damutu gaitezan:

—Jesus Jauna: Jainkoaren herri aukeratu egiten gaituzuna, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, zure eginkizuna Jainkoaren erregetzaldia gauzatzea dozuna, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, zure jarraitzaile zuhur eta erne nahi gaituzuna, erruki, J.

Lehenengo irakurgaiari oharra (Jk 18, 6-9)

Jainkoak aparteko begiramena deutse neketan eta jasapenean dagozan bere seme-alabei. Herri alai eta abeslari ikusi nahi dauz, eta horretara eroango dauz.

Erantzun salmoa (Ps 32)

Bigarren irakurgaiari oharra (Hb 11, 1-2.8-19)

Sinismenaren indarrera garoaz irakurgai honek. Abraham eta bere emazte Sara adibidetzat jarriz. Hareik Jainkoagan euken euren uste on osoa jarrita.

Ebanjelioari oharra (Lk 12, 32-48)

Ba dirudi bildurtiak garala. Ba, begira zer esango deuskun Jesusek: ez dogula ezeren beldur izan behar, eta bai egon behar dogula zuhur. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Jainkoak beti babesten gaitu eta ez deutsogu ezeri bildurrik izan behar. Zuzendu deioguzan gure eskariak, behartsuenak kontuan izanik:

—Sinismena landu ez daben bateatuen alde: ebanjeliora hurreratzeko aukerak aprobetxatu daiezan, eta Jesus ezagutu eta maite daien… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita-Ana zaitugu-ta.

—Baztertuta dagozan zahar, ume, ezindu, gaixo…, eta aurrean erabiliak diran emakumeen alde: heldu daitezan uste on osoa Jainkoagan jartera… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita-Ana zaitugu-ta.

—Gure Elizbarrutiaren alde: pobreak eta gaurko gizakia izan daitezan bere aukera, eta ez horrenbeste ortodoxia eta aginpidea… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita-Ana zaitugu-ta.

—Herri-agintarien eta ahalmendunen alde: izan daiezan gogoan gizarteko txiki, ahul eta baztertuak… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita-Ana zaitugu-ta.

—Eukaristiarako alkartu garanok ez gaitezan eskari hutsetan geratu, Jainkoagan uste on osoa jarriz, eta ezeren beldur barik, pobreen aukerea egin daigula baino… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita-Ana zaitugu-ta.

† Jainko jagole eta maitatia, inoiz baztertzen ez gaituzuna: emoiguzu uste on osoa zeugan jarrita eukiteko grazia. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzerako

1. Ogi hau jaten dauanak

izango dau bizia.

Kaliz hontan aurkitzen da

Jainko-odol guztia:

R/. Hor dogu janaria ta

hor gure edaria.

2. Jaungoikoak deitzen gaitu:

bera dogu janari.

Beragan dogu aurkitzen

osasuna ugari.

R/. Zelan begiratzen deutson

Jainkoak gizonari!

3. Danok gaur jaten badogu

ogi bat mahai batean

ezin izan gorrotorik

gaurtik gure artean.

R/. Alkar maitatu dagigun

Jesusen izenean.

Hemen gaituzu, Jauna, ogiaren eske:

bizi behar honetan ahuldu baikintezke.

Zure gorputz santua hartu nahi genduke.

Zu gabe bizitzerik ezingo genduke.

Munduak behar badau eguzki-argia,

mendiko abereak iturri garbia,

orobat (gu danok) nahi badogu barruko bizia,

beharrezkoa jaku zeruko ogia.

Jauna, zure grazia lagun dakigula

ogi hau jan dagigun behar dan bezela.

Ez ahaztu txarrerako jarriak gauzela,

arren, zuzen ta leial bizi gaitezela.

OHARRAK