(Familia Santua)
Sarrera oharra
Senideok: Jainko Seme gizon eginari ondo etorria egin ondoren eta gure artean leku egin ondoren, Gabonetako misterioak Nazareteko Familian sartu gura gaitu, bertan aurkitzeko Jainkoak guretzat gura dauzan giza hartu-emonak. Begiak Belengo estalpean, eta entzumena Jainkoaren hitzean jarrita, goazen alaitasun guztiaz Jainkoaren bila gure etxeko ateak zabaldurik.
Sarrera-abestia
Gora, gora, gora hotsegin
Alaitasun ta txaloekin, guztiok poztu eragin.
Agertu da Jaungoikoa, Mariagandik sortua (bis).
Gazteok, arren, abestu: Jaiobarria goraldu,
abots batez eupatu!
Agertu da Jaungoikoa, Mariagandik sortua (bis).
Izan bedi onetsia Gizonen salbatzailea
hobenen kentzailea.
Agertu da Jaungoikoa, Mariagandik sortua (bis)
Abadearen agurra
† Aitaren eta Semearen eta Espiritu santuaren izenean.
—Amen.
† Gure artean gizon jaioaz gure bizitza alaitasunez, argiz eta itxaropenez janzten dauan Jauna izan bedi zuekin.
—Eta zure espirituarekin.
LAGUNGARRIAK
Euskeraz
Elebitaz
Aintzarako oharra
Belengo estalpean abesten daben Aingeruekaz alkartu daigun gure ahotsa Jainkoaren aintza izadi osoagaz batera abesteko eta gure barruak eta ingurua alaitzeko:
* Aintza zeruan Jainkoari.
—Aintza zeruan (3) Jaunari, eta bakea (2) lurrean gizonari (bir).
1. Handi ta eder zaitugulako gora zu!, eskerrak zuri;
zure Semea gu salbatzera bialdu dozu gugaitik.
2. Gugaitik jaio, gugaitik bizi, gugaitik, Jesus, hil zinan;
gugaitik gora, bizturik zara Jainko Aitaren argitan
Si 3, 3-7
Gizakiak bere oinarriak eta babesa familian jarten dauzanean ha zaindu egin behar dau, eta zainketa hori Jainkoaren gurari lez onetsiko dau. Hauxe dogu deigarri. Argituko ete dau irakurgai honek gaur egungo gure famili-eredua?
Erantzun salmoa
R/. Dohatsu Jaunaren bildur dana, Haren bideetan dabilana
Kol 3, 12-21
Danok dakigu zein gatxak egiten jakuzan hartu-emonak etxe barruan batez ere, edo bikotearen sailean, edo eguneroko lanean… Zer edo zer ez ete dau eskatzen gure barruak alkarregaz bakez bizi izateko? Ea aintzat hartu geikezan Paulo apostoluaren aholkuak.
Ebanjelioa (Lk 2, 41-52)
Egin deiogun harrerea Nazareteko Familia gora-beheratsua eredu emongo deuskun ebanjelioari Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Hirutasunean familia bakar danagana joten dogu gure arazoak eta amesak eta eskariak berari aurkezteko:
—Elizearen alde: arazo handien artean bizi diran familien ondoan egoten jakin daian, eta hareentzat argi, laguntza eta adore izan daiten, eskatu deiogun Jaunari.
—Gizaki guztiok eratu behar izango eta gura izango geuken familia bakar, alkarrentzako begiramenduna eta alkarri laguntzekoa, eraikitzen jardun daigun, eskatu deiogun Jaunari.
—Euren etekin bila baino jokatzen ez dabenak, behartsuen negarrari erreparatuz, uste horreetatik jatsi daitezan, hareik euren senide lez onartuz, eskatu deiogun Jaunari.
—Gaurko familiek seme-alabak eukiteko eta hareik maitatzeko eta hezteko erea izan daien, eta baita honek eskatzen deutsen ausardia eta adorea ere, eskatu deiogun Jaunari.
—Kristau alkartetik autokritika egiteko gauza zain gaitezan, gure ziurkerietatik urteten ahalegindu, eta ebanjelioko argitasuna eta poztasuna zabaltzeko alkar adoretu daigun, eskatu deiogun Jaunari.
† Nazareteko Familiaren irri-barreaz beteten gaituzun Jainko maitalea: izan gaitezala gure familietako poz-iturri. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzerako
1 Gau erdian Zu zara distira argizkoa,
isiltasun osoan hor zure mintzoa.
2 Urratu da mundutik ilunpe itxia,
sortuazoz zerutik Zuk argi barria.
R/. Maitasun-agerpen!
Isiltasun osoan Hitza gizon sortzen.
OHARRAK
OTOITZA
Nazareteko Familia emoten deuskuzu eredu Jauna;
hantxe egiten zaralako bat gure izateaz,
hantxe aurkitu dozulako leku
Mariaren apaltasunari eta baietzari esker.
Nazareteko Familia santua izan gura dot argi
nire bizitzako ilunak argitu daizan,
zuri bai erantzuten irakatsi deidan,
nire bizitzan leku zain daizun beti.
Ez daidala idealizatu familia eredu bakar bat;
gaurko familia ereduei begiratzen jakin daidala;
gaurko gizakien atsekabez eta zintzo erantzun guraz
bat egin daidala eta zeuri aurkeztu deizudazala,
zeu zaralako, Jauna, guztion onespen eta helburu.