1101_domusantu

SANTU GUZTIEN JAI-EGUNA

Sarrera-oharra

Senideok: Gero eta hobeto bizi gara, eta gero eta urrunago somatzen dogu heriotzea. Hori dala-ta, Jainkoaren gero eta beharrizan txikiagoa somatzen dogu... Baina, noizbehinka, heriotzearen eztenak ikutzen gaitu. Eta orduan, bildurrez, ez uste onez, joten dogu Jainkoagana. Gaurko egunak, ostera, Jainkoaganako gure uste ona biztu eta sutu gura dau, santuen ohorea ospatzera deituz. Ez daigun alperrik galdu edo desitxuratu, beste ardura batzuetan galduz, egun eder hau.

Sarrera-abestia:

R/. Hau da poza, hau poz handia: ederra da-ta zuen saria.

Alaitu eta poztu zaitezte: ederra da-ta zuen saria zeruetan. R./

Damu-otoitza

Senideok: santu guztien betiko jai horretara hurreratzeko, egin deiogun dei Jainkoaren errukiari, berak garbituta geu ere jai-giroan poztu gaitezan:

—Jesus Jauna: Jainkoaren seme-alaben poza emoten deuskuzuna, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna: zorion beterako atea zarana, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna: hilen biztuera eta bizia zarana, erruki, Jauna.

Aintzarako

Santu guztien egun honetan, haren ahotik sortzen dan aintzarekin bat egin daigun geuk ere Hirutasunaren aintza abestuz.

Jauna, gure Jainkoa

Bedeinkatua, zu!

Zeru-lurren egile:

Bedeinkatua, zu!

Guztien Salbatzaile:

Bedeinkatua, zu!

Gure Jabe zara-ta:

Bedeinkatua, zu!

Jesus, Jainko Semea:

Bedeinkatua, zu!

Guregaitik hil zara:

Bedeinkatua, zu!

Aitak biztu zaitu-ta:

Bedeinkatua, zu!

Gure artean zagoz:

Bedeinkatua, zu!

Espiritu santua:

Bedeinkatua, zu!

Bizien bizigarri:

Bedeinkatua, zu!

Poz-emoile bikaina:

Bedeinkatua, zu!

Malkoetan pozgarri:

Bedeinkatua, zu!

1. Irakurgaia (Ag 7, 2-4.9-14)

Jainkoak bere aintzara deitzen dauz gizaki guztiak; eta Joanen ametsak argi emongo deusku zelan gurtzen ta aintzaltzen daben danek Jainkoa. Hartu daigun poztasunezko zirrara irakurgai hau entzutean.

Erantzun salmoa:

Autortu daigun salmo honeaz Jainkoaren handitasuna ta jauntasuna, hari aintza emoteak gure poztasuna biztu ta sutu daian.

edo...

2. Irakurgaia (1Jn 3, 1-3)

Joanek sakondu egin nahi dau gure uste ta sinismenean, Jainkoaganako gure uste ona indartu nahiez. Entzun deioguzan itxaropenezko berbok.

Ebanjelioa (Mt 5, 1-12a)

Ez uste izan Jainkoak gure bizikerea erreztu egin behar dauanik. Bere bizikerea aldatzeko gauza danak aurkituko dau benetako eta sakoneko poztasuna. Egin deiogun harrerea holango berbea dakarskun ebanjelioari Aleluia abestuz, zutunik.

Eskariak

† Bizitzearen eta pozaren Jainkoa da gurea. Zuzendu deioguzan uste onezko eskariak:

—Eliza Amaren alde: bizitzearen iturri lez iragarri daian Jainkoa, eta gizakiaren egarri guztiak asebete daikezan bakar lez, eskatu deiogun Jaunari.

—Atsegin-bila dabizenen alde: esku dauken bizitza atseginkerietan galtzeko barik, ingurukoei poztasuna eroateko bide lez hartu daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Inon lekurik aurkitu ez-eta, atsekabe gorrian bizi direnen alde: izan daien biztuta itxaropen argitxoa, eta heldu dakien poztasun-irriparrea, eskatu deiogun Jaunari.

—Etsipenean jausi eta ontasunaren aldeko lana eta burrukea alde batera itxi dabenen alde: barriro aurkitu daien itxaropenaren argia, eskatu deiogun Jaunari.

—Heriotzearen bildurretik, Jainkoa uste on osoaz goresteko girora aldatu gaitezan, eskatu deiogun Jaunari.

† Jainko Aita, zure aintza abesteak eta santuen ohorea ospatzeak bete daiala itxaropenez ta poztasunez gure egun osoa. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzerako