uz26c

URTEAN ZEHARREKO 26. DOMEKEA /C

Sarrera oharra

Ondo etorri, senideok, urtean zeharreko 26. domekako eukaristiara: Ondo izan.

Azken domeketan, Jesusek zelangoak gura dauzan bere ikasleak aurkezten deusku Liturgiak, batez ere ondasunak erabiltzean. Gaurkoan, ondasunen arriskua ekarriko deusku gogora, eta ondo-ondoan daukaguzan behartsuei ezin deutsegula ez-ikusia egin.

Hortxe entzuten dogu baita "Caristas"en deia ere: «Pobreziari aurka egioZU». Ospatu daigun bere bidez lanean dihardugula, gure ondasunak "Caritas"en bidez, pobreziari aurka egiteko darabilguzala; eta emon deioguzan eskerrak Jainkoari, ondasunekin gure inguruko behartsuekin alkartasuna erakutsi geikelako.

Sarrera abestia

Aita baten semeok

sinismen bakar bat dogunok

anai artean batu garanok

kantuz gatoz, kantuz zugana, Jauna.

Argiaren seme eta egunaren oinordeko

abia gaitezen danok Jaunarengana goizean,

uxatu ditu goiz albak gure baitako ilunak,

eta pozaldi betea sortu digu bihotzean.

—Seme gara, bai, baina seme izaten ba ete dakigu?

Anai gara, bai, baina anai izaten ba ete dakigu?

Seme izatera, anai izatera, Jauna, heldu nahi dogu.

Zein gozo ta eder dan

anaiok alkartu

eta danok batera

Jainkoa goratu.

Damu otoitza

† Ikasturte honen hasieran, krisi ekonomikoaren sabeletik joko dogu Jainkoaren errukira gure gizarteko pekatua eta bakotxarena autortuz.

—Jesus Jauna: Jainkoaren kuttun pobreak jarten dozuzana, Erruki, Jauna!

—Jesus Jauna: gure lasaikeriatik ataraten gaituzuna, Kristo, erruki!

—Jesus Jauna: sinismenaren burrukan nahi gaituzuna, Erruki, Jauna!

† Erruki dakigula...

Lehenengo irakurgaiari oharra (Am 6, 1ª.4-7)

Profetearen bidez Jainkoak ondo bizi diranen lasaikeria eta pobreenganako ardurarik eza salatzen dau. Ba dogu parterik salakuntza horretan, ezta?

Erantzun salmoa (Sal 67,4-5ac. 6-7ab. 10-11)

Ospatu daigun, otoi-giroan, Jainkoaren kutunak pobreak dirala.

Bigarren irakurgaiari oharra (1Tm 6, 11-16)

Guk sinismenaren burrukeari ekin behar deutsogu Kristoren testigu izanez adore handiz.

Ebanjelioari oharra (Lk 16, 19-31)

Non amaitzen da behartsuez arduratzen ez dan bizitza lasaia, jan-edanetan emona? Egin deiogun harrerea ebanjelioari Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Jesusen jarraitzaile barriztatu lez jo daigun Aita errukitsuagana beharrizanak aurkeztuz:

—Eliz-amaren alde: ondasunen gose-egarrian jausi ez daiten, eta pobreentzako esparru eta mahai izan daiten...

—Esplotatuta bizi diran lurraldeetako umeen alde: bizitza duina laster baten lortu daien...

—Lana eta duintasuna ere galdu dabenen alde: gaitzespenean edo salakuntza hutsean gelditu ez daitezan, zabaldu daitezan, ostera, alkartasunera eta egiazaletasunera...

—Dirua pilatzen eta ondasunak metatzen ahalegintzen diranen alde: barrua lehertu dakien behartsuen egoereaz, eta hareenganako eskuzabaltasuna erakutsi daien...

—Pekatua salatu eta Eukaristiaren mahaian eskuhartzen dogunon alde: neurritsu bizi izan gaitezan, eta eza edo txirotasuna sufritzen dabenengana hurreratu gaitezan...

† Aita/Ama Jainkoa: ezaren bildurrak sortzen deuskun diru-gosetik askatu gaizuz, eta egin gaizuz eza sufritzen dabenen laguntzaile. Jesukristo.

Jaunartzerako

1. Ogi hau jaten dauanak

izango dau bizia.

Kaliz hontan aurkitzen da

Jainko-odol guztia:

R/. Hor dogu janaria ta

hor gure edaria.

2. Jaungoikoak deitzen gaitu:

bera dogu janari.

Beragan dogu aurkitzen

osasuna ugari.

R/. Zelan begiratzen deutson

Jainkoak gizonari!

3. Danok gaur jaten badogu

ogi bat mahai batean

ezin izan gorrotorik

gaurtik gure artean.

R/. Alkar maitatu dagigun

Jesusen izenean.

Hemen gaituzu, Jauna, ogiaren eske:

bizi behar honetan ahuldu baikintezke.

Zure gorputz santua hartu nahi genduke.

Zu gabe bizitzerik ezingo genduke.

Munduak behar badau eguzki-argia,

mendiko abereak iturri garbia,

orobat (gu danok) nahi badogu barruko bizia,

beharrezkoa jaku zeruko ogia.

Jauna, zure grazia lagun dakigula

ogi hau jan dagigun behar dan bezela.

Ez ahaztu txarrerako jarriak gauzela,

arren, zuzen ta leial bizi gaitezela.

.

URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA /C

Sarrera-oharra

Senideok: Jaunaren Afaria ospatzeko alkartzen garanok argi daukagu Jesus Jaunak ingurura begiratuz jasoten ebazala bere begiak Aita deitzen eban Jainkoagana. Urtean zeharreko 26. domeka honetan Caritasek dakarsku inguruko negarra eta garrasia begi bistara, eta «Erdu! - Te invito» dinosku. Zertara? Gure gizarte honetako makalenak gogoan hartzera: etorkinak, ume esplotatuak, euren lurraldean ere atzerritar diranak, emakume aurrean erabiliak; zegaitik-hagaitik bazterreratuak, gitxituak… Ebanjelikoan entzungo dogunez, ezin geike ez-ikusi edo entzun-gor egin, ez ginatekelako Aitaren seme-alaba izango. Jesus Jaunagaz topo eginez egin gaitezan baztertu guztien ondoko, hurreko, solidario…

Sarrera-abestia

Zabal bihotzok errukirako,

sendo bihotzok borrokarako.

—Gizon-emakume barri, kondairaren eragile

gizatasun barriaren oinarri eta egile.

Gizon-emakume barri arriskuen onartzaile,

fede-bizitzan ausarta, zailtasunetan garaile.

—Gizon-emakume barri, esperantzaren gudari,

zuzenaren gose-egarri, egi bidean bidari.

Gizon-emakume barri, ez kate ta ez lokarri,

askatasunaren jabe eta askatasun-azkarri.

—Gizon-emakume barri, mugaz-gaindiko maitale,

alkar artean oretuz arraza eta lurralde.

Gizon-emakume barri, pobreen artean pobre,

hauekin alkarbanatuz etxeko ogi ta aterpe.

Damu-otoitza

Jainkoak pobreenak dauzala gogokoen, berba hutsa izan ez dakigun, zabaldu gaizala berak errukira:

—Jesus Jauna, andrazkoak ere ikasle zenduzana, Erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, benetako pobrezian bizi izan zinana, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, zure ikasleok pobreen artean gura gaituzuna, Erruki, Jauna.

1) Am 6, 1.4-7

Ez dau txarkeria salatzen Amos profeteak, begi-belarri itxiak baino, errukirik ez izatea, behartsuei ez-ikusia egitea…

Salmoa

Biztu deigula salmo honek Jainkoaren antzeko seme-alaba izateko gogoa: harek begiramena deutso behartsuari.

2) (1Tm 6, 11-16)

Gure inguruak dauzan arauetan bizi izan behar dogu? "Modan" dagoanagaz bat eginda? Ea Apostoluak Timoteori esandakoan zer aurkitzen dogun…

3) (Lk 16, 19-31)

Izan daigun gogoan orduko eliztarrei edo Jainkoaren Legea beteten ebela uste ebenei zuzendu eutsela Jesusek parabola hau. Zein izan da hor agertzen dan aberatsaren errua? Entzun daigun arretaz, harrerea Aleluia abestuz eginda, zutunik.

ESKARIAK

Herri otoitz hau egiterakoan, izan daigun gogoan hainbestek dihardula behartsuen munduan lanean, Jainkoaren erreinua eraikitzen:

—Elizearen alde: bide emon deion pobreen eta bazterreratu guztien garrasiari, baita agintari eta euren lepotik aberastuen artean ere…

—Handikeriara edo diruzalekeriara joten dauan gure gizarte honetan gero eta harrera hobea izan daien aurrean erabiliak diran emakumeek, ume esplotatuek, etorkin gitxietsiek…

—Pobreziaren eta bazterkuntzearen eremuetan lanean diharduenek gure adorea eta esker ona ere jaso daiezan…

—Otoitzerako alkartzen garanok ez daigun loak hartu haren gozotasunaz, behartsuen mundura bultzatuak izanik hantxe emon daigun bano Jainkoaren alkartasunaren barri…

Egin gaizuz, Jainko errukitsua, zure maiteen ondoko eta hareen garrasiaren eroale, mundu alkartuago bat jaso ahal izan daigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzean

MAITASUNA BAKEAREKIN BATERA

Eskeintzeko nator esku emotera.

1 Alkarturik gaudenean Jaunaren aurrean

bardin izan behar dogu kalean.

2 Anaitasun jatorrean esku emotean

bihotza senti behar da bakean.

Azkenean

Gauza bat da txarkeria, esplotazinoa, zuzengabekeria eta edozelango zalekeriak-eta gaitzestea. Ondo dago. Baina Jaunak hori baino gehiago eskatzen deusku: salatzen dogun hori sufritzen dauanaren ondoan egoten jakin daigula. Orduan agertzen da otoitzaren indarra eta balioa…

Azken abestia

ALKARTUTA GOAZEN AURRERA KANTARI,

BIHOTZAK ZABALDUZ BETIKO POZARI (bir).

Maitasun ta zuzentasunez dezagun

lortu anaien askatasun,

Badator-eta Jaunaren betiko egun.

Hor dugu distiratsu egunsentiko argitasun.