uzto15b

URTEAN ZEHARREKO XV. DOMEKEA- B

SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on eta ondo etorri, guztiok.

Domeka honeetako ebanjelioan, apostoluak Barri Ona zabaltzera bialtzen ikusten dogu Jesus. Berbaz eta egitez, salbamenaren poza eroango deutse geisoei, baztertuei, behartsuei.

Meza santu honetan, onartu dagigun Jaunaren Barri Ona eta prestau gaitezan gero bialduak izateko, Jaunaren Barri Ona leku guztietara eroateko.

"Argiaren seme eta..."

DAMU-OTOITZA

Senideok, Jaungoikoak deuskun maitasuna gogoan hartuz eta guri parkatzeko prest dagoala jakinik, autortu dagigun geure pekatua eta parkamena eskatu dagigun:

- Jesus Jauna, zeure odola isuriz birrerosi gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

- Jesus Jauna, zeure kurutze ta biztueraz Jaungoikoaren seme-alaba egin gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

- Jesus Jauna, Jainkoaren Erreinuan bizi izateko aukeratu gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

Am 7, 12-15:

Jaungoikoak Amos artzaina aukeratu dau israeldarrei bere berbea iragarteko. Amosek gizarte haretako injustiziak salatuko ditu Jaungoikoaren izenean, baina herriko nagusiek ez dabe onartuko haren berbea.

Erantzun-Salmoa: 84. Salmoa

Salmisteagaz bat eginik, gure poza adieraziz, abestu dagigun Jainkoagandik jatorkun salbamena

R/. "Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena emoiguzu."

Ef 1, 3-14:

Gaur eta hurrengo domeketan, San Paulok efesotarrei egindako kartea dogu irakurgai. Idazki honen sarreran, kantu eder baten eran, Jaungoikoak Kristogan beteten dauala gu salbatzeko asmoa esango jaku.

Mk 6, 7-13:

Jesusek binan binan bialtzen ditu apostoluak ebanjelioa iragartera. Bialduak gatxaren aurka jokatu behar dabe eta Barri Ona zabaldu. Zutunduta, "Aleluia" abestuz, goratu daigun Jauna.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

† Senideok, bere seme-alaba izateko aukeratu gaituan Jaungoiko Aitari uste osoz otoitz egin deiogun:

—Gizadi osoaren alde: injustizia eta zapalketa guztietatik askatuta, bake bidean aurrera egin dagiala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

—Elizearen eta kristau guztien alde: Jaungoikoak "bialduak" garala jakinik, bildur barik jokatu dagigula zuzentasunaren, maitasunaren eta askatasunaren alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

—Geisoen alde, lanik ez daukenen alde, baztertuen alde: behar daben laguntza jaso dagiela Jaunagandik eta hurkoakandik. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

—Gu guztion alde, gure etxekoen eta lagunen alde: Jaungoikoaren bakea eta maitasuna geure inguruan zabaltzen jakin dagigula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

† Jainko Jauna, zaindu egizu maitasunez zure herri hau eta lagundu egiozu zure erreinuko zorionera heldu arte. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Mezea amaitzean, abadeak, Jesusen izenean, "Zoaze Jaunaren bakean" esan deusku: Barri Ona zabaltzera, on egitera bialduak gara, aldi haretan apostoluak bialduak izan ziran lez. Zintzo jokatu dagigula Jaungoikoaren Erreinuaren alde.

"Jainko gizon eginari..."

URTEANZEHARREKO XV. DOMEKEA - B

SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on eta ondo etorri, guztiok.

Domeka honeetako ebanjelioan, apostoluak Barri Ona zabaltzera bialtzen ikusten dogu Jesus. Berbaz eta egitez, salbamenaren poza eroango deutse geisoei, baztertuei, behartsuei.

La Iglesia seguirá siendo misionera en la medida en que los cristianos conservemos la compasión por las masas. Ella nació del fuego de amor que Cristo encendió en la tierra, y todos los que ella envía en misión deberán también estar animados por ese mismo fuego.

Meza santu honetan, onartu dagigun Jaunaren Barri Ona eta prestau gaitezan gero bialduak izateko, Jaunaren Barri Ona leku guztietara eroateko.

"Argiaren seme eta..."

DAMU-OTOITZA

Senideok, Jaungoikoak deuskun maitasuna gogoan hartuz eta guri parkatzeko prest dagoala jakinik, autortu dagigun geure pekatua eta parkamena eskatu dagigun:

- Jesus Jauna, zeure odola isuriz birrerosi gaituzuna. erruki, Jauna.

- Jesus Jauna, zeure kurutze ta biztueraz Jaungoikoaren seme-alaba egin gaituzuna. Kristo, erruki.

- Jesus Jauna, Jainkoaren Erreinuan bizi izateko aukeratu gaituzuna. erruki, Jauna.

Am 7, 12-15:

Jaungoikoak Amos artzaina aukeratu dau israeldarrei bere berbea iragarteko. Amos-ek gizarte haretako injustiziak salatuko ditu Jaungoikoaren izenean, baina herriko nagusiek ez dabe onartuko haren berbea.

En esta lectura, Dios acusa a los reyes del pueblo elegido de ser los responsables de la tremenda desgracia de la deportación

Erantzun-Salmoa: 84. Salmoa

Salmisteagaz bat eginik, gure poza adieraziz, abestu dagigun Jainkoagandik jatorkun salbamena

El salmo 84 es una oración típica de la comunidad de los creyentes, que marcha hacia la salvación plena teniendo en cuenta los favores que ha recibido de Dios.

R/. "Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena emoiguzu."

Ef 1, 3-14:

Gaur eta hurrengo domeketan, San Paulok efesotarrei egindako kartea dogu irakurgai. Idazki honen sarreran, kantu eder baten eran, Jaungoikoak Kristogan beteten dauala gu salbatzeko asmoa esango jaku.

La misión de la Iglesia el llevar a todos los hombres al Padre y a la comunión de un mismo Espíritu.

Mk 6, 7-13:

Marcos nos habla de la atracción que Jesús ejercía sobre las masas y de la compasión del Señor. Los apóstoles son asociados a la obra misionera de Jesús.

Jesusek binan binan bialtzen ditu apostoluak ebanjelioa iragartera. Bialduak gatxaren aurka jokatu behar dabe eta Barri Ona zabaldu. Zutunduta, "Aleluia" abestuz, goratu daigun Jauna.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

† Senideok, bere seme-alaba izateko aukeratu gaituan Jaungoiko Aitari uste osoz otoitz egin deiogun:

—Gizadi osoaren alde: injustizia eta zapalketa guztietatik askatuta, bake bidean aurrera egin dagiala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

—Elizearen eta kristau guztien alde: Jaungoikoak "bialduak" gareala jakinik, bildur barik jokatu dagigula zuzentasunaren, maitasunaren eta askatasunaren alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

—Por los cristianos, para que con el trabajo de cada día y en la relación con las personas vivamos la cercanía, la presencia del Dios encarnado en quien creemos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

—Para que nuestra comunidad parroquial viva abierta a la llamada de Dios que nos compromete a ser testigos de la Buena Noticia . ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

† Jainko Jauna, zaindu egizu maitasunez zure herri hau eta lagundu egiozu zure erreinuko zorionera heldu arte. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Mezea amaitzean, abadeak, Jesusen izenean, "Zoaze Jaunaren bakean" esan deusku: Barri Ona zabaltzera, on egitera bialduak gara, aldi haretan apostoluak bialduak izan ziran lez. Zintzo jokatu dagigula Jaungoikoaren Erreinuaren alde.

La misión del Señor es salvar al mundo entero por medio del trabajo misionero de los pastores. El ancho campo del mundo sigue abierto, hoy, a la caridad misionera de la Iglesia. Todos estamos invitados a anunciar la Buena Noticia de Jesucristo

"Jainko gizon eginari..."