URTEAN ZEHARREKO XVII. DOMEKEA /C
Sarrera oharra
Ondo etorri, senideok, urtean zeharreko XVII. (hamazazpigarren) domeka hau ospatzeko elizkizunera. Gure bizitzeak eskale ekarten gaitu sarritan, eta eskale agertzen gara Jainkoaren aurrean. Baina inoiz galdetu deutsogu gure buruari ea dakigunetz eskatzen, edo dakigunetz zer behar dogun? Behar bada, Jainkoari entzunez ikasi geike harek gugandik zer itxaroten dauan, eta ikasiko dogu hari erantzuteko zer behar dogun… Sartu gaitezan horretarako gaurko liturgia honetan, jai giroan. Abestu daigun.
Sarrera abestia
Aita baten semeok
sinismen bakar bat dogunok
anai artean batu garanok
kantuz gatoz, kantuz zugana, Jauna.
—Seme gara, bai, baina seme izaten ba ete dakigu?
Anai gara, bai, baina anai izaten ba ete dakigu?
Seme izatera, anai izatera, Jauna, heldu nahi dogu.
Agurra
Erruki eta maitasun lez / eta zelan eskatu irakasten
bere Semeagan agertzen jakun Jauna / izan bedi zuekin. # Eta zure espirituarekin.
Damu otoitza
Esan geike beharrizanak eraginda joten dogula Jainkoagana, beti eskale, baina ez haren hurtasunaren gozotasuna sumatzearren. Entzun daiguzan haren bihotzeko taupadak, eta onartu daigun isurten deuskun errukia:
—Jesus Jauna, Aitaren bihotz errukitsua erakusten deuskuzuna, erruki, Jauna.
—Jesus Jauna, Aitaren bihotz samur maitalearen barri emoten deuskuzuna, Kristo, erruki.
—Jesus Jauna, eskatzen eta otoitz egiten irakasten deuskuzuna, erruki, Jauna.
Lehenengo irakurgaiari
Zein da Jainkoaren zuzentasuna: gaizkilea zigortzea ete da, ala ha bere errukian hartzea eta hari parkamena eskeintzea? Ea zelan jabetzen garan horretaz.
Erantzun salmoa
R/. Hots egin neutsunean, entzun ninduzun, Jauna.
Bigarren irakurgaiari
Jabetuta dago Paulo beragan Jesukristoren Barri Onak eragin dauanagaz, eta horixe da guretzat gura izango leukena… Entzun deigun.
Ebanjelioari
Gauza asko eskatzen deutsoguz Jainkoari. Eskatzen ete deutsogu otoitz egiten jakiteko grazia? Egin deiogun harrerea ebanjelioari, Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Jesukristorengan, uste osoaz zuzendu geintekioz Jainkoari. Aurkeztu deioguzan, eskale, gure gurariak:
—Elizearen alde: eten barik egin daian otoitz, eta otoitz egiten irakatsi deien seme-alaba guztiei, eskatu deiogun Jaunari.
—Otoitzetik, behar ez diran etekinak atara gura dabezanen alde: otoitzean Jainkoaren esanetara jartea bilatu daien eta senideen zerbitzurako indarra, eskatu deiogun Jaunari.
—Otoitza alde batera itzita daukenek otoitzerako Jesusen gogoaz jantzi daitezan, Jainkoaganako uste ona biztu dakien, eskatu deiogun Jaunari.
—Otoitzerako alkartzen garanok behartsuengana eta ingurua jainkozale bihurtzera bialduak garala sumatu daigun, eskatu deiogun Jaunari.
† Gure beharrizanak ezagutzeko guk aurkeztu beharrik ez daukazun Jainkoa: emoiguzu zuganako uste ona, otoitzean zure laguntzea sumatu daigun eta munduak behar dauzan gaurko eta hemengo testiguak izan gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzerako
1. Ogi hau jaten dauanak
izango dau bizia.
Kaliz hontan aurkitzen da
Jainko-odol guztia:
R/. Hor dogu janaria ta
hor gure edaria.
2. Jaungoikoak deitzen gaitu:
bera dogu janari.
Beragan dogu aurkitzen
osasuna ugari.
R/.Zelan begiratzen deutson
Jainkoak gizonari!
3. Danok gaur jaten badogu
ogi bat mahai batean
ezin izan gorrotorik
gaurtik gure artean.
R/. Alkar maitatu dagigun
Jesusen izenean.
Hemen gaituzu, Jauna, ogiaren eske:
bizi behar honetan ahuldu baikintezke.
Zure gorputz santua hartu nahi genduke.
Zu gabe bizitzerik ezingo genduke.
Munduak behar badau eguzki-argia,
mendiko abereak iturri garbia,
orobat (gu danok) nahi badogu barruko bizia,
beharrezkoa jaku zeruko ogia.
Jauna, zure grazia lagun dakigula
ogi hau jan dagigun behar dan bezela.
Ez ahaztu txarrerako jarriak gauzela,
arren, zuzen ta leial bizi gaitezela.
OHARRAK