GABON OSTEKO BIGARREN DOMEKEA
Sarrera-oharra
Egunon, senideok; ondo etorri Gabon osteko bigarren domekako liturgia ospatzera.
Gabonetan hartu eta ospatu dogun Jainkoaren erregalua gaur gure bizitza bere argipean eta jakintzapean garatu gura dogula autortuko dogu, zin egingo eta eskertuko. Biztu daiguzan, ba, barrutik poza eta gogo bizia Eukaristia hau ospatzean.
Sarrera-abestia
Aspaldian urrunean
sortu zan Jainko Semea
gaur sortzen da gure_artean:
zabalik euki etxea,
zabalik bihotz-barnea.
Ilunpetan, giltzapetan
hor zaudetenak, gaur jaiki!
Horra Jauna, bizi hontan
egin da gizon osoki;
munduak hori baleki!
Gaur sortzen da gure_artean:
zabalik euki etxea,
zabalik bihotz-barnea.
Bihotzetan dugu orai
Eguberriko izarra.
Egin gaitu Kristok anai:
hura dugu Jaun bakarra,
hura barneko indarra.
Aintzarako, oharra
Autortu daigun Jainkoak pozez, bizitzaz, argitasunez eta jakituriaz janzten gaitula bere Semeagan, aintza abestuz, esker onez.
† Aintza zeruan Jainkoari.
—Aintza zeruan, aintza zeruan, aintza zeruan Jaunari, eta bakea, eta bakea…
Lehenengo irakurgaia (Si 24, 1-4. 12-16)
Jainkoaren gizakundearen Gabonetako misterioan murgildu garanok txundituta gelditu gara haren edertasunean, eta bizitzako argi bakarrik ez, baita jakituria ere bihurtu jaku.
Erantzun Salmoa
Bigarren irakurgaia (Ef 1, 3-6. 15-18)
Begira zelango ikuspegia eta bizitza barria emoten dauzan Jesukristorengan sinisteak: bizitzeari ikuspegi barri batez begiratzeko ahalmena….
Ebanjelioa (Jn 1, 1-18)
Hona hemen Jainkoak gizakion artean aurkitzen dauzan oztopoen barri… Egin deiogun harrera ebanjelioari gogo-ateak zabalduz eta Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Urte Barrian sartu barri, bihotza esker onez beterik, agertu deioguzan gure eskerrik beroenak gure Jainko onari gugaitik egiten dauanagaitik:
—Zure Semeagan sinisten dogunok Eliza bat osotzen dogulako, eta, alkarregaz, premina dagoen lekuan egon geintekezalako… eskerrik asko, Jauna.
—Etxetik, herritik, lurraldetik… urtenbeharra izan dabenei eta gure artera etorri, harrera on egiten deutsegulako, eta daukaguna eurekaz partekatzen dogulako, eskerrik asko, Jauna.
—Emakumea aurrean erabilten eta hilten dabenak salatzen doguzalako, eta haren duintasuna aintzat hartzen eta bizikidetzan gogoan hartzen dogulako, eskerrik asko, Jauna.
—Umeak eta sortzen dan bizitza barria, zaharrak eta ezinduak… geure arteko gura doguzalako, gure bihotza harrizkoa izatetik haragi bizikoa izatera heldu ahal izan daiten… eskerrik asko, Jauna.
—Alkarturik, zure hitzaz argitu eta zure ogiaz janaritu, eta gure alkartasuna eta bizi poza handitu eta sakondu egiten deuskuzuzalako… eskerrik asko, Jauna.
† Zeure jakituriaz, Jauna, eta ez bestelako zalekeriaz begiratu daigula gure ingurura, hantxe aurkitu daigun zu maitatzeko eta zerbitzatzeko erarik bikainena. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Amaiera abestia
Agur, Maria Belengo, Jesus haurrarekin.
Agur, graziaz betea, Jauna da zurekin.
—Jauna ta Jesus da zure / sabeleko frutu;
andra guztien artean / bedeinkatua zu.
Amaieran
Esker oneko izateak emoten deusku Jainkoaren egite guztien barri izatea. Bere jakituriak bultzaturik ikasi daigula gure ingurura begiratzen eta hantxe bilatzen gugandik itxaroten dauan zerbitzua eta maitasun erantzuna.
Sarrera-oharra
Senideok: hasi barri dogu Urte Barria, eta gauza barriek emoten daben poztasunaz hurreratuko gara gaurko Liturgiara, Jainkoak geure artean izan gura dauala jakinez, eta gogoan hartuz zelango oztopoak aurkitzen dauzan gure burugogorkeriagaitik edo ingurura larregi eginda gagozela-edo aurkitzen gaitulako. Adi egongo gara haren esanetara eta irakatsietara eta adorea eskatuko dogu bere aztarnak ezagutzeko, bilatzeko eta jarraitzeko. Ondo etorri guztiok elizkizun honetara.
Sarrera-abestia
1. Zeru-lurren Errege_ / Belenen jaio jaku.
Haurtxoa gurtzen dagoz_/artzain eta aingeru.
Goazen danok gurtzera_ / dagiogun erregu:_
Danentzat zoriona/ta ba_kea nahi dogu (bir).
2. Gizakion ametsa_ / len, orain eta beti,
egiazko bakea_ / ondasunen gainetik.
Zatoze bake bila,_ / Belenera etorri,_
zabaltzeko munduan / guzti_ei bake hori.
DAMU OTOITZA
Autortu daigun gure burugabekeria, geurekeria eta itxikeria Jainkoaren aurrean, bere erru-kiak landu gaizan eta zabaldu, gure inguruan barri on izateko
—Jesus Jauna: Jainkoaren Hitza zarana. Erruki, Jauna.
—Jesus Jauna: Jainkoaren betidaniko jakitu-ria. Kristo, erruki.
—Jesus Jauna: gure artean leku-bila zabi-zana. Erruki, Jauna.
Aintzarako oharra
Belengo estalpean abesten daben Aingeruekaz alkartu daigun gure ahotsa Jainkoaren aintza izadi osoagaz batera abesteko eta gure barruak eta ingurua alaitzeko:
—Aintza zeruan (3) Jaunari,
eta bakea (2) lurrean gizonari (bir).
1. Handi ta eder zaitugulako gora zu!, eskerrak zuri;
zure Semea gu salbatzera bialdu dozu gugaitik.
2. Gugaitik jaio, gugaitik bizi, gugaitik, Jesus, hil zinan;
gugaitik gora, bizturik zara Jainko Aitaren argitan
Lehenengo irakurgaia
Jakituriaren goraltze honetan gizakiagazko Jainkoaren hurtasuna adierazten da. Sinistunak Jainkoari eskertu egiten deutso eta eskatu jakituria harengandiko hurtasun ezaugarri.
Erantzun salmoa: Sal 147, 12-13. 14-15. 19-20
Bigarren irakurgaia
Jesukristorengana hurreratzen danak harengan Jainkoaren doaia aurkituko dau, eta Jainkoa oso-osorik emoten jakula. Zoririk ederrena, ba, Jesukristo aurkitzea dau gizakiak.
Ebanjelioa
Beste ebanjelarietan agertzen dan Umearen jaiotzaz egin daike bat Joan ebanjelariak berbearen haragitzeaz dinoana. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Jainkoak, bere maitaleak gaitulako, geure artean izan gura dau, geure bizi-lagun. Agertu deioguzan gure beharrizanak eskariotan:
—Elizearen alde: Jainko-jakituriaz jokatu daian Barri Onaren zabalkuntzan, eta ahalegindu daiten hau bazter guztietara eroaten, eskatu deiogun Jaunari.
—Barri Onaren barririk oraindino hartu ez daben gizaki eta herrien alde: jainko-egarriak eta haren esaneko izateak ebanjelioaren argitasunera erakarri daizan, eskatu deiogun Jaunari.
—Ebanjelioaren argia hartu daben arren, argitasun eta jakituria horretatik aldendu diranen alde: barriro eskuratu daien ebanjelioaren poza eta besteen aldeko ekintzetan gauzatu daien, eskatu deiogun Jaunari.
—Gizarteko burutsu, jakintsu, ahaltsu eta agintedunen alde: euren onurea barik behekoen eta sufritzen dagozanena bilatu daien, eskatu deiogun Jaunari.
—Bizikera kontsumista honek baztertuta dukazan edo aurrean darabilzan ume, emakume, langabetu, etorkin, espetxeratu eta baztertuen alde: heldu dakien Barri Onaren pozean bizi diranen laguntza, eskatu deiogun Jaunari.
—Eliz alkarte lez sinismena ospatzen dogunok arreta handiz entzun eta geuretu daigun Jainkoaren hitza, berak eroan gaizan gure ingurukoak poztera eta hareen zerbitzari izatera, eskatu deiogun Jaunari.
† Gizakiongandik hur izan gura dozun Jainkoa: emoiguzu zure hitzaren iturrietan edatea gure bultzatzailea zeu izan zaitezan eta ez beste grinak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzerako
1 Gau erdian Zu zara
distira argizkoa,
isiltasun osoan
hor zure mintzoa.