uz27c

URTEAN ZEHARREKO XXVII. IGANDEA —C—

Sarrera-oharra

Senideok: Erasoa da gure eguneroko kantua, eta bestea txikituz gura doguz konpondu arazoak. Hau ete da gure arteko eztabaidak konpontzeko bide bakarra? Zer erakusten ete deusku Jainkoak? Eta, beragana joten ez badogu, ez ete doguz umekeriatzat hartuko alkarrizketea, errukia, parkamena..., eta Jainkoak guri egiten deuskuzan beste begiramen guztiak?

Goazen Jainkoagana berak aldatu ta barriztatu deigun barruan daroagun harrizko bihotz hau, bere errukitik ulertzen hasi gaitezan gure mundu hau.

Sarrera-abestia:

Aita baten semeok

sinismen bakar bat dogunok

anai artean batu garanok

kantuz gatoz, kantuz zugana, Jauna.

Argiaren seme eta egunaren oinordeko

abia gaitezen danok Jaunarengana goizean,

uxatu ditu goiz albak gure baitako ilunak,

eta pozaldi betea sortu digu bihotzean.

—Seme gara, bai, baina seme izaten ba ete dakigu?

Anai gara, bai, baina anai izaten ba ete dakigu?

Seme izatera, anai izatera, Jauna, heldu nahi dogu.

Zein gozo ta eder dan

anaiok alkartu

eta danok batera

Jainkoa goratu.

Abadearen agurra

Danetariko ondasunez beteten, / eta bere seme-alaba egiten gaituan

zeruetako Jainko Jauna / izan bedi zuekin. # Eta zure espirituarekin.

Damu-otoitza

Sinismena doango (debaldeko) gauza bat dogu, Jainkoaren erregalua. Baina zenbat bider bilatzen dogun ez Jainkoagaz egotea, harengandik onurak eta etekinak ataratea baino. Damutu gaitezan gure zalekeriaz:

—Jesus Jauna, Jainkoaren morroi agertzen zaiakuzana, erruki, Jauna!

—Jesus Jauna, dohai huts lez emoten zaiakuzana, Kristo, erruki!

—Jesus Jauna, hartzeko nagia baina emoteko eskuzabala, erruki, Jauna!

1. Irakurgaia (Hab 1, 2-3;2, 2-4)

Jainkoari dei egiten deutsoenek ere sufritzen dabe erasoa, eta Jainkoak ez dauzela erasootatik ataraten ikusten dabe. Zein da Jainkoaren erantzuna? Asetuko ete gaitu erantzun horrek? Entzun!

Erantzun salmoa:

R/. Entzungo al dozue gaur Jaunaren ahotsa: «Ez gogortu zuen bihotza»

2. Irakurgaia (Tm 1, 6-8.13-14)

Sinistun izatea ez da Jainkoari gatxaldietan erregu egitea, haren esanetara jartea baino, eta haren erreinuaren hotsegile ta eraikile izatea. Gure sinismenaren barri emoten jakin behar dogu, ba. Entzun.

Ebanjelioa

Gure arazoa sinismenik eza ete da? Sinistunak garala uste dogu baina, ulertzen ete dogu, gero, gure sinismena Jesusek nahi dauan lez? Egin deiogun harrerea hori dinoskun Jesusi, aleluia abestuz, zutunik.

Eskariak

† Gure Elizbarrutiak ikasturte honetarako egin dauan aukerea gogoan izanik, gure otoitza gehien sufritzen dabenen aldekoa izan daitela:

—Eliza Amaren alde: doan hartu dauan sinismen-dohaia doan emoten jakin daian, bere seme-alaba guztiak alkar bizitzara ta alkarren zerbitzura eroanez, eskatu deiogun Jaunari.

—Bizitza hobe baten amesean etxetik ihes egiten dagozenen alde: alkartasuna bilatu daien eta beso zabalek egin deieen harrera on, eskatu deiogun Jaunari.

—Egindako kalteari kalte handiagoaz erantzun nahi deutsoenen alde: harrokeriak alde batera itzi eta herrien alkartasuna bideratu daien egoera barri bat eta senidekorragoa bultzatzeko, eskatu deiogun Jaunari.

—Gure herri honetan eta gure parrokian bake zaletasuna erein daigun, etxeetako txikiei leku egin deiegun, alkartasuna bilatu eta danok Jaunaren mahai-inguruan egotea amestu, eskatu deiogun Jaunari.

† Jainko Aita, atara gaizuz gogorkeriaz erantzun nahi izatetik eta emoiguzu alkarrenganatzeko gogo bizia. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzerako

1. Ogi hau jaten dauanak

izango dau bizia.

Kaliz hontan aurkitzen da

Jainko-odol guztia:

R/. Hor dogu janaria ta

hor gure edaria.

2. Jaungoikoak deitzen gaitu:

bera dogu janari.

Beragan dogu aurkitzen

osasuna ugari.

R/. Zelan begiratzen deutson

Jainkoak gizonari!

3. Danok gaur jaten badogu

ogi bat mahai batean

ezin izan gorrotorik

gaurtik gure artean.

R/. Alkar maitatu dagigun

Jesusen izenean.

Hemen gaituzu, Jauna, ogiaren eske:

bizi behar honetan ahuldu baikintezke.

Zure gorputz santua hartu nahi genduke.

Zu gabe bizitzerik ezingo genduke.

Munduak behar badau eguzki-argia,

mendiko abereak iturri garbia,

orobat (gu danok) nahi badogu barruko bizia,

beharrezkoa jaku zeruko ogia.

Jauna, zure grazia lagun dakigula

ogi hau jan dagigun behar dan bezela.

Ez ahaztu txarrerako jarriak gauzela,

arren, zuzen ta leial bizi gaitezela.

Oharrak